Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Zapeatzeko manerak

Zapeatzeko manerak

telezaborra 2005/12/08 19:22

Nire 28 hazbeteko Philips telebistak arazotxo bat dauzka zapeatzeko orduan:

Zaila da zenbakidun botoiekin zapeatzea. Adibidez, 2 zenbakidun botoia zapaltzen duzunean, display-ean bizpahiru segunduz zera agertzen da: "2-". Eta denbora tarte horretan 3a sakatzen baduzu 23. katera egingo duzu salto. Gauza bera gertatzen da gainontzeko zenbakiekin, alegia 5 sakatu eta "5-" agertzen da.

Jakina, kanal horieta ez dago ezer, elurra ikusten da. Katerik garrantzitsuenak 1etik 9ra daude.

Nik zapinga oso azkar egiteko ohitura dut, segundu bakar batekin badakit kate horretan dagoena ikusi nahi dudan ala ez. Beraz "+", "-" botoiak erabili behar ditut.

Gainera, lagunen bat etxera datorrenean, beti trabatzen da eta 28. edo 67. katean bukatzen da. ¡Vapa puta mierda de tele!

Zuek arazo hori ba al duzue? Nola zapeatzen duzue?

etiketak: telebista
Zarautz
Zarautz dio:
2005/12/19 05:36

Ez zarete bakarrak. Nik ere berdin egiten dut mandoarekin.

Bide batez Telezaborra, e-mail bat bidali dizut!

http://zakilatente.blogspot.com
http://zakilatente.blogspot.com dio:
2005/12/11 20:07

Nire telebistari berdina gertatzen zaio eta kokoteraino nago. Nik ere "+" eta "-" erabiltzen dut zapeatzeko.

Aupa Telezaborra!!!

Gari
Gari dio:
2005/12/10 22:25

Horrelako gauzekin gertatzen dena oso kuriosoa da.

Nik uste dut erabiltzaile test batzuek eginda argi geldituko zela segituan zein den sistema onena (kasu honetan zapeatzeko adibidez) eta marka guztiek sistema berdina erabili ahal izango lukete. SISTEMA ESTANDARRA! Eta ez litzateke garestiagoa izango, sistema fabrikatzearen kostua berdina bait da modu batera edo bestera.

Ba ez. Marka bakoitzak bere inbentoa egin behar... eta noski, batzuk ez dute azertatzen.

Txarrena da detaile hauekin ez garela ibiltzen telebista erosterakoan, eta etxera eraman eta lehenengo egunean konturatzen garela gauza hauetaz.

Beste adibide bat: nire telebistaren bolumena: 0an ez da ezer entzuten. 1-a gehiegi da gauean ixilean bazaude etxean eta inor ez baduzu esnatu nahi. Aldiz, inoiz jaleoa badago (labadora, umeak zaratako alboko gelan eta abar...), bolumena igo eta igo (30 eta 40-ra), eta ez da inoiz nahikoa izaten!

Imanol
Imanol dio:
2005/12/09 16:24

Bai, telezaborra, nire telebistak ere gauza bera egiten du eta zaila da zapeatzea.

ander
ander dio:
2005/12/09 10:47

Nik dudan mandoak ez du horrela jokatzen. bost zenbakia duen botoia sakatu eta zuzen bostera joaten da, bigarren zenbaki bat itxoiten gelditu gabe. Hamarretik gorako zenbakientzat botoi berezi bat du, non bi zifratako zenbaki bat sartu daitekeen. Dena den kanpotarrak mandoarekin ezin konpondu ikusteak ere ba du bere puntua....

Carl
Carl dio:
2005/12/09 14:45

Joder telezaborra, teknologia gauzetan jantziago zeundela uste neban.......... Zappingatodahostia egiten dutenekua bazara, 01, 02 ,03, ....eta horrela markatzia da bidea!!!! Probauzak! =:-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.