Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Azpitituluak

Azpitituluak

telezaborra 2005/12/14 01:53

Gero eta gehiago gara USAko telesailak e-muleren (edo bit-torrent) bidez deskargatzen ditugunok. Horrela, nahi ditugun programak nahi dugunean ikusteko aukera daukagu. Ez dugu hemengo telebista-programadoreen zain egon behar. Publizitaterik gabe.

Baina jakina, telesail horiek USAn jatorrizko bertsioan ematen dituzte, ingelesez. Gure ingeles mailaren arabera, 3 aukera ditugu telesail horiek hemen ikusteko:

- Jatorrizko bertsioan, azpititulurik gabe.
- Jatorrizko bertsioan, ingelesezko azpitituluekin. Beraz, esaten dutena oso ondo ulertzen en badugu ere, irakurrita gehiago ulertzen dugu.
- Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin.

Nik beste aukera bat zabaldu nahi dut. Ingelesez, euskarazko azpitituluekin.

Zer egin behar da:

  • Emuleren bidez, ikusi nahi duguna deskargatu beharko dugu. Esate baterako, Lost telesailaren 2. denboraldiko lehen atala. Hemen.
  • Atal horri dagozkion azpitituluak. Hemen.
  • 2 fitxategiak (irudia eta azpitituluak) karpeta berean egongo dira. Izen berdina eduki behar dute batak zein besteak. Aldatuko den gauza bakarra extensioa izango da. Bideoaren extentsioa ".avi" (edo beste bat) izango da, eta azpitituluena ".srt".
  • Azpitituluak irakurtzen dituen erreproduktore batekin bideo fitxategia ireki. BS Player erabili daiteke, doakoa da eta euskaraz badago.
  • Zalantzarik izanez gero, galdetu lasai.
  • Esan bezala, nik Lost (Perdidos) telesailaren 2. denboraldiko 1. atala euskaratu dut. Ez naiz itzultzailea, egin dudan euskaratzea ez da egin daitekeen onena izango. Zalantzarik gabe. Gainera gazteleratik euskaratu dut, nire ingeles mailarekin ezin baitut. Egin daitekena erakutsi nahi dut.

    Esate baterako, 24 telesailaren 4. denboraldia Urtarrilaren 15an hasiko da USAn. Zergatik ez 24 euskaraz Urtarrilaren 16an, zure PCan?

    Norbaitek zerbait egin nahiko balu, jar dadila nirekin harremanetan: telezaborra a bildua mixmail.com

    Azpitituluak gazteleraz: http://www.tusseries.com/SubTS/
    Azpitituluak nola erabili: http://www.forodivx.com/showthread/t-40705.html

    etiketak: Azpitituluak
    Urtzi
    Urtzi dio:
    2005/12/15 12:50

    Arrazoi duzu, ikasi dut zelan egin... nahi duenak, helbide honetatik jaitsi ditzake Vodka Lemon filmeko azpitituluak (ez ziren gehiegi eta amaitu ditudan lehenak dira, aurrerago besteren batzuk egitea espero dut). Helbidea: ed2k://|file|Vodka_lemon.srt|18843|05877FE3D44BDCE877D0E8037EBA056A|h=4IC2BQR6EFIXSPFELFBQPUWP6PCLCSAP|/

    telezaborra
    telezaborra dio:
    2005/12/14 17:35

    Beharbada doako foro baten bidez euskarazko azpitituluen datu-base txikia sor dezakegu.

    Nahi baduzu bidali niri azpitituluak, eta E-mulerekin konpartituko dut. Hala ere hori zerorrek ere egin dezakezu, artxiboa "incoming" karpetan sartuz.

    Urtzi
    Urtzi dio:
    2005/12/14 15:52

    Antzera egindako esperimentu baten ostean, Hiner Saleem-en (bai, Alberdaniak liburua argitaratu zion berarena) Vodka Lemon filmeko azpitituluak euskaratu nituen. Filma EMule-ren bidez jaitsi daiteke erraz asko, eta nahi dituenari, pasako dizkiot (edo zerorri, TZ, jakingo duzu-eta nola ipini Emulen edonorentzat eskuragarri). Subtitle Workshop programari esker, Emuletik jaitsitako azpitituluak euskaratzeko aukera dago, filmeko denbora-kodeak gordez. Zutabe batean gazteleraz, ingelesez, frantsesez, jaitsitako moduan dauzkazu eta bestean itzulpena egiten zoaz astiro-astiro. Ez legoke txarto denborarekin film-zerrendatxo bat osatu ahal izatea denon artean. Beste bizpahiru filmaren itzulpena ere hasita daukat.

    oier u.
    oier u. dio:
    2008/08/17 15:01

    Ikusi dudanaren arabera pixkat ahaztuta duzu bloga baina ziur erantzun berriak irakurriko dituzula. Azpitituluei buruz googleatzen ari nintzela, orri honekin egin dut topo. Orain dela urte batzutakoa den arren, ez nuen ezagutzen, baina nik ere azpitituluen aldeko zerbait hasi nahi nuen orain dela urte bete: http://sustatu.com/1190043694 edo http://www.gaur8.info/edukiak/20070929/40532/Bikoizketa-0-azpitituluak-1 adibidez.

    Agian interesgarria irudituko zaizu orain idatzi berri dudan oharra: http://anpulubila.murgilduta.net orrian bertan. Oraindik interesaturik bazaude bidal iezaidazu posta elektroniko bat eta harremanetan jarriko gara. Ongi izan.

    Iruzkina gehitu

    Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

    Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
    Erantzuna:
    Aurkezpena

    Telezaborra

    Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.