Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Pepe Navarro

Pepe Navarro

telezaborra 2005/11/30 01:53

Eta itzuli egin da Pepe Navarro telebistara. Hunkigarria da telezaborraren maitale batentzat. Bere betiko estiloarekin bueltatu da. Bere kutsu ironikoarekin, inprobisazio puntu zoragarri horrekin...

Ezagutzen dudan aurkezle onenetarikoa da. Gran Hermano aurkeztu zuenean ez zuen arrakasta haundirik lortu, baina nire ustez han ere primeran egin zuen. Oso aurkezle gutxi dago berarekin konparatzeko moduan. Contacto con Tactoko (gogoratzen duzue?) Bertin Osborne bat izan daiteke.

Eta gaur, ez nau defraudatu. Bere tropa guztiarekin agertu da. Gidoia ikasi gabe, folioa eskuan zer esan behar duen jakiteko...

Tele5n egon zenean kristoren arazoak izan zituen jorratzen zituen gaiak zirela-eta: Miriam, Toñi eta Desiré, Anabel Segura... Antena3etik bota egin zuten, Pedro oJeteren bideoa emititu nahi zuelako. Orain esan du ondo portatuko dela, TVEn dagoela eta familiarentzako moduko saioa egin nahi duela. Ez dakit betetzeko gai izango ote den... ikusiko dugu. Gora Pepe Navarro!

etiketak: telebista
Michael Landon
Michael Landon dio:
2005/11/30 20:30

Kaixo Ente,

Atzo programaren hasiera ikusi nuen eta pentsatu nuen zapping historiko horietako bat ikusten ari nintzela.

Orain dela hamar urteko pertsonai berdinak... Puff! El confidente eta ETAri buruzko liburu potolo haiek idazten zituen hura ere azaldu ziren?

Ohera joan nintzen. Garai batean barrea eragiten zidan Navarrok ez dit graziarik egiten.

Xabito
Xabito dio:
2005/12/02 11:07

Alvaro Baeza!!! ETA nació en un seminario!! Zelango oroitzapenak.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/12/02 19:45

Atzo ez nuen ikusteko aukerarik izan. Ea hurrengo ostegunean...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.