Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Cuatroº

Cuatroº

telezaborra 2005/11/17 19:41

Ez dakit zuen herri zein hirietan ikusi duzuen, baina Gasteizen Cuatroºkoek publizitate kartel asko jarri dituzte. Bertan hitz zuritan eta fondo gorriarekin, hau irakur daiteke:

one, two, three, cool, five, six. Eta beheko aldean Cuatroºren logoa.

Ni zalantza batekin geratzen naiz, gure artean zenbatek ulertzen dute cool (guay, totala) hitzaren esanahia? Eraginkorra al da publizitate hori?

Bestetik, Cuatroº oso gutxi ikusten dudala esan behar dut. Bere programazioak ez nau gehiegi erakartzen, kutre itxura gainetik kendu ezinik dabiltza. Saioren bat gomendatu beharko banu: larunbat eta igandetan bazkalostean, Soy el que más sabe de televisión del mundo. Telebistari buruzko lehiaketa. Larunbatean azken zatia nuen eta gustatu egin zitzaidan. Locos por la Telerekin akordatu nintzen, aspaldian TVE1n ematen zuten antzeko lehiaketa.

Hau guztia gutxi balitz, Cuatroº telebistaren 7. kanalean jarrita daukat. Lehen leku horretan Cana+ neukanez, ez dut 7. botoia sakatzeko ohiturarik.

Bueno, Cuatroº ikusteko arrazoi txiki bat. Marta Fernández.

etiketak: telebista
Michael Landon
Michael Landon dio:
2005/11/18 18:28

Oker ez banago bikien gaineko lehiaketa baten agertzen da Raquel.

Hola, que tal? esanez hasten ditu oraindik ere Martak informatibo laburpenak?

Imanol
Imanol dio:
2005/11/18 19:58

CUATROren publizitate kanpaina oso bitxia izan da. Ez dut uste inola ere "cool" itxura hori eman nahi duenik. Kontua da, CUATRO gure buruetan sartu nahi dutela kosta ala kosta. Koste baxuko telebista da, eta nabari da. Programazioa ez da ikaragarria, baina niri gustatzen zait: 1 equipo, albistegiak (bai eguerdi eta bai gauekoa), eta... NOCHE HACHE!! aste honetan deskubritu dut. Zenbait gustatzen zaidan neksa hori!

Xabito
Xabito dio:
2005/11/18 10:44

Nik, egia esan, ez naiz fijatu cuatroren publizitatean xehetasun handirekin, baina ez zait iruditzen "cool" berba sartzea eraginkorra denik, ez dakit, gero eta ezagunagoa izan arren ez dut uste jasotzaile arruntarengan efektu handirik duenik.

Ingelesezko berbak erabiltzearen kontua guztiok jausten ari garen pekatu bat da, guztiok ari gara snob bihurtzen hainbeste feedback, feeling eta fiostia.

Anem de cool

Aitor
Aitor dio:
2005/11/18 12:40

Ba bai, Marta Fernandez ederra dago. Niri interesgarriagoa iruditzen zait Raquel Sanchez-Silva. Ez dakit Cuatro-co programaren baten azaltzen den.

l.k.
l.k. dio:
2005/11/18 00:53

Cool hitzaren haritik burutazio bat konpartitu nahi dut (eta bide batez gaia ekidin; Lotsa ematen dit aitortzeak baina ORAINDIK EZ DUT CUATRO IKUSI):

Azken boladan modan jarri omen dira (edo ni behintzat azken boladan enteratu naiz) batez ere ingelesatik baina ez bakarrik etorritako hitz batzuk. Nonahi erabiltzen dira, baina ez dakit beren esanahia jakin gabe. Esaterako goian agertutako cool hori; basic (gaztelaniaz, modaz hitz egitean, asko erabiltzen da); vintage (sexu prebertxio bat ematen duena); eta telebistari begira, zera teknologikoen iragarkietan, hitzak baino esaldi osoak ingelesez botatzen dute, eta inork txintik atera gabe, noski, coolak garelako, nahiz eta inelesez puta idearik ez.

Ricardo
Ricardo dio:
2005/11/20 18:37

Kontxo, telebistako kanalak nirean bezala jarriak dituzu.

Cuatroren programazioari, besteak beste, hutsune handi bat ikusten diot: ez dute pelikula bat ere ematen, aste guztian bat ere ez!! Canal Plusek zuen amurik onenetakoa ez dute aprobetxatu ikuslegoa mantendu edo erakartzeko.

Jarri dituzten telesail batzuek itxura ona dute, baina jende gehienak ez ditu ezagutzen. Gainera, Pasión de Talibanes eta halako kulebroiak gustuko dituztenak nekez hurbilduko dira programa "cool" horietara.

Telezaborra
Telezaborra dio:
2005/11/20 18:55

Cuatrok ezin omen du zinemarik eman. Informazio gehiago hemen:

http://blogs.cuatro.com/?p=42

Ricardo
Ricardo dio:
2005/11/20 19:45

Eskerrik asko informazioagatik, Telezaborra. Ez nuen arazo hori ezagutzen. Aipatu didazun loturan iruzkin interesgarri batzuk ere badaude. Pena da Cuatro-n horiei ere ez bide dietela oraingoz kasurik egin.

Aritz
Aritz dio:
2005/11/21 02:39

Lendakaris muertos gogora ekarriz:

Y vas de cool, te crees muy cool Sólo sabes dar por cool!

xabier urzelai
xabier urzelai dio:
2005/11/24 18:15

Horixe lehengo El dia después futbol saioaren ordezkoa, astelehen gauetan ematen dutena Cuatron. Saio berria ez zait batere gustatzen. Lehen, futbola bera zen ikuskizuna, ehunka kamera, irudi erakargarriekin egindako bideoak, istoriaren bat kontatzen zuten bideoak (txorrak ala ondo egindakoak...). Eta orain, lau mozolo + Latre mozolokeriak egiten. Orain kazetarien arteko eztabaidek ematen omen dute ikuskizuna, eta Latrek. Futolaren gainean berba egiten dute orain; lehen, futbola eskaintzen zuten.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.