Aventura en Africa
Atzo Corbacho k Buenafuente ren programan bota zuen esaldia: inork ulertzen al ditu Aventura en Africa ren arauak?
Bueno, ba niri berdin gertatzen zait. Confianza Ciega alde batera utzita, sekula ez ditut ulertu Antena 3 eko realityak. Oso arau arraroak jartzen dituzte, eta ni galdu egiten naiz.
Eta ETB k egingo duena? Basetxea Taberna. Taberna bat kudeatu beharko dute lehiakideek. Aukera bat emango diot, ea aurreko Basetxe ak baino hobeto dagoen.
Zenbat diru telebista ez ikusteko?
Zenbat diru jaso beharko zenuke telebistarik gabe bizitzeko? Alegia, ezin izango zenuko telebista ikusi etxean.... eta ez du balio beste norbaiten etxera joateak. DuViDurik ere ezin izango duzu ikusi, telebistarik ez duzu eta... eta ordenagailuan ikustea tranpa da.
Galdera absurdoa da, bai, baina interesgarria iruditzen zait telebistari zenbateko garrantzia ematen diogun jakiteko.
Bai, badakit badagoela jende kopuru bat etxean telebistarik ez duena. Baina ni guri buruz ari naiz, tele-adiktoei buruz.
Beraz, zenbat diruren truke (hilean) kenduko zenuke telebista?
Nik, 150 hilean.
gehiegi
CSI Las Vegas, CSI Miami, CSI New York... ez al dira pasatzen ari?
Ondo dago zerbaiti etekina atera nahi izatea baina hau gehiegizkoa doa. Telecinco ren hastapenetan bezala: VIP, VIP Noche, VIP Guay...
Noizko CSI Albacete?
money money
Kobratzen duenarekin, nik ere horrelako iragarkiak egingo nituzke, jakina. Baina Bio Jogurtekin Coronado k egin dituen iragarkiak ikusten ditudan bakoitzean, kristoren verguenza ajena sentitzen dut.
Sí, a mí me vienen muy bien, y me siento muy bien aquí dentro , esaten du hatzamarrarekin tripara seinalatzen duen bitartean. Ene ene ene!!!!
¡¡ Salvados !!
Concha Velasco k ere ridikulua egin zuen Tena Lady konpresekin. Emakumeek txiza nahigabe egiten dutenerako...
Azken batean, denok dugu geure prezioa, salgai gaude... diru kopuru polit baten truke, denok gaude ridikulua egiteko prest.
Herri-kondaira mitiko bat
Eta atzoko komentarioaren inguruan, herri-kondaira mitiko bat berreskuratuko dugu.
Akordatzen al zarete Aquellos Maravillosos Años telesaileko protagonistaren lagunarekin, Paul Pfeiffer zuen izena. Bueno, ba paper hori egiten zuena Marilin Manson da gaur egun.
El Dia Despues
Gaur konpensatzeko ongi hitz egingo dut C+ eko saio bati buruz.
Futbola ez da bereziki atsegin dudan kirol horietako bat. Hala ere, aspalditik naiz El Día Después saioaren ikuslea. Txikitatik ikusten dut. Astelehena egunik txarrena bazen ere, bukaera ona izaten zuten. Amak patata-tortila prestatzen zuen afaltzeko, eta C+ en El Día Después. Eta gainera, hura amaitzean, La 2 n Aquellos Maravillosos Años hasten zen.
Programaren atalarik onena, Lo que el ojo no ve da, jakina. Horko irudiekin eta Michael Robinson en komentarioekin barre egiteko aukera dago. Baina gainontzeko atalak ez dira atzean geratzen. Beti agertzen da bitxikiren bat, jokaldirik onenak era dinamikoan ematen dituzte, nazioarteko ligetako golik ikusgarrienak.
Beste modu batera esanda, futbolaz ezer gutxi dakigunontzat dibertigarria.
Eta Robinson ek oraindik ez du ikasi españolez ondo ahoskatzen, agian ahoskera behartu egiten du bere xarma ez galtzeko, argentinarrek egiten duten bezala...
Beharbada hasierako garai haietatik freskotasun apur bat galdu du, baina interesgarria izaten jarraitzen du. Astelehenetean, ordu horretako eskaintzarik onena.
Yogurtak supermerkatuan
Gaur goizean erosketak egiten egon naizela, idei txatxu bat eduki dut. Egunen batean hipermerkatu bateko arduraduna banaiz, yogurten hozkailuko atzekaldean zepo bat jarriko dut. Ohar batekin: "hi kabroi!! lehenago edo beranduago, azkenean yogurt guztiek dute iraungitze-data".
Izan ere, hain gara patetikoak. Hor ibiltzen gara eskua barreneraino sartuta, egun bat beranduago kadukatuko diren yogurten bila, esku-eskuan ditugunei kasu egin gabe.
Eta gainera, topatzen ditugunean, pozik jartzen gara, "jeje, Eroski koek ez naute engainatu, irabazi egin diet" pentsatuz. Badakizue, pobreok oso gutxirekin konformatzen gara.
Las noticias del guiñol
Ez dakit ba... baina programa horrek merezi al du daukan izen ona? Orokorrean esan daiteke harrera ona daukala, kritika onak etabar. Nik zapping programetan ikusten dut, eta sketch ak erdipurdikoak iruditzen zaizkit. Graziarik gabeko txiste errezak ( Bush ...) eta sakontasun gutxiko kritikak. Betiere PRISA ren ikuspegitik eginak.
Hasierako urteetan arrakastan haundia lortu zuten, berritasuna ekarri zuten kritika politikoaren mundura, baina gaur egun errentetatik bizi direla esan daiteke.
Bitxikeri bat: hasi zirenean, zeukaten arrakasta ikusta, PP koek (orduan agintean zeuden) antzeko programa bat egin nahi izan omen zuten TVE n.
Cuadernos Rubio
Jajajaja, joder, urteko albisterik onena!!!! Lekutxoa merezi du nire blogean.
En lugar de Mi nene tiene una mona
o Ese sol sale por el este
, Soy <b> hombre feliz al dejar de fumar
o La <b> energía eólica no contamina </b>
. Los tradicionales Cuadernos Rubio de caligrafía transmitirán a partir de ahora valores solidarios, dirigidos a los cuatro millones de alumnos que utilizan a diario estos textos pedágógicos
http://www.elmundo.es/elmundo/2005/02/02/solidaridad/1107358924.html
Seinfeld
Telesail honek gurean ez zuen arrakasta haundiegirik izan, merezi zuena baino gutxiago edonola ere. Beharbada C+ ek emititu zuelako izango zen, auskalo.
Beraz gaurkoan omenalditxoa egin nahi diot.
Seinfeld dugu protagonista. Bere burua antzezten du, izan ere AEBan oso ezaguna da monologista bezala. Bai, El Club de la Comedia koak bezala... baino hobeagoa. Kapituluek monologo labur batekin hasten eta amaitzen dira, gizarteko egoerei beste buelta bat ematen die, egoera absudoenei.
Beste 3 protagonistak bere lagunak dira: Geoge Costanza ( looser bat, bere bizitzan ezer lortuko ez duena), Elaine (bere neska ohia) eta Kramer ahaztezina ( Seinfeld en ondoan bizi da, baina egun osoa ematen du bere etxean, sukaldea sakeatzen).
4 protagonista hauekin, eguneroko bizitzako gauzen inguruan hausnarketa interesgarria izango dugu. Sarkastikoa, ironikoa... Los Simpsons en parekoa. Norbaitek pentsatuko du exajeratzen ari naizela, baina ez da horrela.
Gidoi landuak, eszena laburrak (batzuk 10 segundu baino gutxiago irauten dute), oso muntai ona... Laburbilduz, arreta merezi duen telesaila.
Informazio gehiago, hemen .
Urtarrileko albisteak .