Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Las noticias del guiñol

Las noticias del guiñol

telezaborra 2005/02/06 08:42

Ez dakit ba... baina programa horrek merezi al du daukan izen ona? Orokorrean esan daiteke harrera ona daukala, kritika onak etabar. Nik zapping programetan ikusten dut, eta sketch ak erdipurdikoak iruditzen zaizkit. Graziarik gabeko txiste errezak ( Bush ...) eta sakontasun gutxiko kritikak. Betiere PRISA ren ikuspegitik eginak.

Hasierako urteetan arrakastan haundia lortu zuten, berritasuna ekarri zuten kritika politikoaren mundura, baina gaur egun errentetatik bizi direla esan daiteke.

Bitxikeri bat: hasi zirenean, zeukaten arrakasta ikusta, PP koek (orduan agintean zeuden) antzeko programa bat egin nahi izan omen zuten TVE n.

etiketak: zaharrak
Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

ETBn ere ez al zuten antzeko zerbait egin?? ni gaztetxoa nintzen eta ez naiz gehiegi gogoratzen...

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

ah bai, egia da, ez nintzen akordatzen. Jon Idigoras gogoratzen dut, beti "joder" eta "coño" esanez ibiltzen zela.

erral
erral dio:
2005/10/03 20:27

Bai, egiten zuten bai: Txoko Latex :)

invitado
invitado dio:
2005/10/03 20:27

Bai, uste dut sukalde batean gertatzen zela dena, nik Arzallus ere gogoratzen dut. Bide batez, orain Telezaborrak askoz itxura hobea du ;)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.