Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Yogurtak supermerkatuan

Yogurtak supermerkatuan

telezaborra 2005/02/08 02:19

Gaur goizean erosketak egiten egon naizela, idei txatxu bat eduki dut. Egunen batean hipermerkatu bateko arduraduna banaiz, yogurten hozkailuko atzekaldean zepo bat jarriko dut. Ohar batekin: "hi kabroi!! lehenago edo beranduago, azkenean yogurt guztiek dute iraungitze-data".

Izan ere, hain gara patetikoak. Hor ibiltzen gara eskua barreneraino sartuta, egun bat beranduago kadukatuko diren yogurten bila, esku-eskuan ditugunei kasu egin gabe.

Eta gainera, topatzen ditugunean, pozik jartzen gara, "jeje, Eroski koek ez naute engainatu, irabazi egin diet" pentsatuz. Badakizue, pobreok oso gutxirekin konformatzen gara.

etiketak: zaharrak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.