Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Zenbat diru telebista ez ikusteko?

Zenbat diru telebista ez ikusteko?

telezaborra 2005/02/17 11:26

Zenbat diru jaso beharko zenuke telebistarik gabe bizitzeko? Alegia, ezin izango zenuko telebista ikusi etxean.... eta ez du balio beste norbaiten etxera joateak. DuViDurik ere ezin izango duzu ikusi, telebistarik ez duzu eta... eta ordenagailuan ikustea tranpa da.

Galdera absurdoa da, bai, baina interesgarria iruditzen zait telebistari zenbateko garrantzia ematen diogun jakiteko.

Bai, badakit badagoela jende kopuru bat etxean telebistarik ez duena. Baina ni guri buruz ari naiz, tele-adiktoei buruz.

Beraz, zenbat diruren truke (hilean) kenduko zenuke telebista?

Nik, 150 € hilean.



etiketak: zaharrak
Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

dena den, Telezaborra jauna, nik uste dut zure bloga galtzen ari dela lehengo unetatik freskoatsuna...orain hasi zara pentsatzen, aurkezten dizkiguzun artikuloek irizpide edo iritzi pertsonalak eskatzen dituzte...eta nahi duguna da...ZABORRA, ZARAMA, ZATARRA... Adibidez, Juan Damasoen bloga http:/donjuan.bitacoras.com/ Ikusi eta barre egin radiomakuto 21/02/200518:08

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Nik telebista ikusten dudan denboran zer egin nezakeen pentsatu, horrek eskatzen duen diru inbertsioa kalkulatu, eta hori eskatuko nuke hilean telebistarik ez ikustearren. Alegia, telebistak, mendira joatea, liburuak irakurri edo musika entzutea, jaietara joatea, lagunekin afariak egitea, eta abar egiteko denbora kenduko balitz, guzti horren kostua kalkulatu, eta hori eskatuko nuke.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.