Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Seinfeld

Seinfeld

telezaborra 2005/02/02 04:14


Telesail honek gurean ez zuen arrakasta haundiegirik izan, merezi zuena baino gutxiago edonola ere. Beharbada C+ ek emititu zuelako izango zen, auskalo.

Beraz gaurkoan omenalditxoa egin nahi diot.

Seinfeld dugu protagonista. Bere burua antzezten du, izan ere AEBan oso ezaguna da monologista bezala. Bai, El Club de la Comedia koak bezala... baino hobeagoa. Kapituluek monologo labur batekin hasten eta amaitzen dira, gizarteko egoerei beste buelta bat ematen die, egoera absudoenei.

Beste 3 protagonistak bere lagunak dira: Geoge Costanza ( looser bat, bere bizitzan ezer lortuko ez duena), Elaine (bere neska ohia) eta Kramer ahaztezina ( Seinfeld en ondoan bizi da, baina egun osoa ematen du bere etxean, sukaldea sakeatzen).

4 protagonista hauekin, eguneroko bizitzako gauzen inguruan hausnarketa interesgarria izango dugu. Sarkastikoa, ironikoa... Los Simpsons en parekoa. Norbaitek pentsatuko du exajeratzen ari naizela, baina ez da horrela.

Gidoi landuak, eszena laburrak (batzuk 10 segundu baino gutxiago irauten dute), oso muntai ona... Laburbilduz, arreta merezi duen telesaila.

Informazio gehiago, hemen .

Urtarrileko albisteak .

etiketak: zaharrak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.