Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / El Dia Despues

El Dia Despues

telezaborra 2005/02/09 09:10

Gaur konpensatzeko ongi hitz egingo dut C+ eko saio bati buruz.

Futbola ez da bereziki atsegin dudan kirol horietako bat. Hala ere, aspalditik naiz El Día Después saioaren ikuslea. Txikitatik ikusten dut. Astelehena egunik txarrena bazen ere, bukaera ona izaten zuten. Amak patata-tortila prestatzen zuen afaltzeko, eta C+ en El Día Después. Eta gainera, hura amaitzean, La 2 n Aquellos Maravillosos Años hasten zen.

Programaren atalarik onena, Lo que el ojo no ve da, jakina. Horko irudiekin eta Michael Robinson en komentarioekin barre egiteko aukera dago. Baina gainontzeko atalak ez dira atzean geratzen. Beti agertzen da bitxikiren bat, jokaldirik onenak era dinamikoan ematen dituzte, nazioarteko ligetako golik ikusgarrienak.

Beste modu batera esanda, futbolaz ezer gutxi dakigunontzat dibertigarria.

Eta Robinson ek oraindik ez du ikasi españolez ondo ahoskatzen, agian ahoskera behartu egiten du bere xarma ez galtzeko, argentinarrek egiten duten bezala...

Beharbada hasierako garai haietatik freskotasun apur bat galdu du, baina interesgarria izaten jarraitzen du. Astelehenetean, ordu horretako eskaintzarik onena.

etiketak: zaharrak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.