Antena3 ez dabil ondo
Antena 3 hondoa jotzen ari da. Hori gauza jakina da. Copiaypega Quintana Telecincora joan zenetik arratsaldeetan lortzen dituzten audientziak barregarriak dira. Oraingo programarekin (La ¿buena? onda) ozta-ozta iristen dira %10era.
Audientzietan adituak ez zaretenontzat, jakin ezazue programa batek ondo funtzionatzeko %20ren inguruan ibili behar dela. Hortik gora, oso ondo, hortik behera, oso gaizki.
Baina goizetan gauzak ez dira hobeagoak. Telecinco ren goizeko izarrak fitxatu zituzten, la Campos eta Montserrat Dominguez (Ruedo Ibérico). Baina emaitzak kaxkarrak izaten ari dira. Ruedo Ibéricok %10 eta Camposek %18.
Telecincon bitartean, Quintanak %25aren inguruko portzentaia egiten du egunero.
Saiakera asko egin dituzte Antena3eko programatzaileek, baina ez dute asmatzen. Arratsaldeko programak aldatu dituzte, Campos eta Dominguezenak laburtu, Doctor Beltrán en programa berria
baina ez. Telecincoren oso atzetik dabiltza.
Baina bada gauza bat, probatu ez dutena
jar dezatela la Campos arratsaldeetan, eta goizetan azken fitxajea, Carolina Ferre .
EiTBko ildo editoriala
Entzun al duzue inoiz Euskadi Irratiko larunbat eta igandeetan eguerdiko ordubateko albistegia?
Albistegi horien aurkezlearen (neska da, izena ez dakit) ildo editoriala ez dator bat EiTB k daukanarekin. Askotan egiten dizkie elkarrizketak PP zein PSOE ko kideei EAE n bizi duten egoera salatzeko, Basta Ya k eta antzekoek antolatutako ekitaldiei lehentasuna ematen die... horrelako adibideak asko.
Gogoan dut, Gregorio Ordóñez en hilketaren urtemugan esan zuena, gutxi gorabehera hau izan zen: "Gregorio ez zen ixiltzen, inor esatera ausartzen ez zena berak esaten zuen. Orain mundu guztiak dakiena berak esan zuen orain 10 urte, ETA eta Batasuna gazua bera direla."
Arraroa gertatzen da euskarazko albistegian horrelakoak entzutea. Arraroa esan dut, ez ondo eta ez gaizki .
Oharra: Mezu honekin ez dut neska hori salatu nahi. Gauza bitxi bat agerian utzi nahi dut, besterik ez.
Apirileko mezuak, hemen .
Salaketa bat egin nahi dut
Nire ezagunek badakite poloak izugarri gustatzen zaizkidala. Poloak esatean, poloak esan nahi dut. Ez izozkiak, kukurutxoetan saltzen diren horiek.
Atzo Nestlé koek (lehen Miko ) iaz atera zuten azken Piruloa erosi nuen. Pirulo cúpate el dedo delakoa.
Poloen gauzarik txarrena makila da. Poloa hartzeko daukaten egurrezko makiltxo hori. Ahhhhhgggggggg... gogoratze hutsak oilo-ipurdia jartzen dit. Txikitan medikuek ahoan sartzen ziguten bera, anjinak ote genituen ikusteko.
Ez da mundu honetan makiltxo horri nahigabe hozka egitea baino gauza nazkarriagorik.
Pirulo berezi honekin, arazoa konpoduta zegoela uste nuen, izan ere marrazkian ikus dezakezuenez, hatzamarra plastikozko zulotxo batean sartzen da.
Interneten zera irakur daiteke: ¡El primer helado para chuparse el dedo! Un divertidísimo polo que el niño podrá comer introduciendo el dedo dentro del palillo en lugar de tener que sujetarlo con la mano.
Teorian, ideia bikaina. praktikan, kaka hutsa. Poloa oso azkar urtzen da, eta berehala eskua zinkindu egiten zaizu. Polo urtua, itsaskorra.... aggggg. Iturri bat aurkitu behar duzu eskua garbitzeko.
Oraindik inork ez du gainditu Kaliporen zaporea, eta erosotasuna.
Sarda badoa
Azkenean, Sarda badoa .
8 urtez egunero kaka eman eta gero nekatu egin da. Ea ez den inoiz itzultzen. Berak egiten zuena ez zen telezaborra, telezaborra zikindu du. Telezaborra Alfonso Arusek egiten zuen, edo GH ren lehen edizioa, edo Pepe Navarro k... Telezaborra bai, baina landua eta dibertigarria.
Sardak ez du hori egiten. Programa hasieran bere mitina botatzen du. Tunning-zaleek, Sabecoren kutxazainek eta serial-killerrik gaiztoenek hainbeste miresten duten bere mamirik gabeko diskurtsoa: eliza txarra da, gerrarik ez, Nunca Mais, eman botoa ZPri.
Eta gero 6 tximino mahai baten inguruan txorradak esaten, Latre penagarriarekin batera.
Informazio batzuen arabera , Sardak 10 miloi euro irabazten ditu urtean. Diru horregatik, gutako edonor edozein aurkezteko prest izango ginen, jakina. Baina 20 miloi euro lortu eta gero, nik neuk behitzak utzi egingo nuen.
Sardak ez, miloiak eta miloiak dauzka kontu korrontean, baina gaur arte gauero egon da kakaren truke diru gehiago irabaziz.
Badakit zer gertatuko den
¿En qué se parecen la eyaculación precoz y un punteo de un guitarrista heavy en un concierto? En que las 2 cosas sabes que van a suceder, pero no puedes hacer nada por evitarlo.
Txiste txarra da, bai. Baina 7 Vidas ikusten dudanean, txiste horrekin akordatzen naiz beti. Izan ere, eszena baten hasiera ikusi eta badakizu nola bukatuko den. Badakizu zer gertatuko den kapitu osoan. Eta gaiaren arabera, betiko txiste progreak aurreikustea ez da batere zaila.
Kalitatezko telebista bezala saldu nahi digute, gazte urbanook ikusteko modukoa, baina politikoki zuzenak diren txantxetatik haratago ezer gutxi aurkituko dugu.
Ondo da, onartuko dut, sketch denak ez dira oso txarrak, bakar batzuk onak direla esan daiteke... baina kaña sartu nahi nion 7 Vidas i.
te porto en el cuore
1 Formula ez zait gehiegi gustatzen, eta Fernando Alonso rekin ematen ari diren txapa jasanezina da. Lehen inork gutxik jarraitzen zuen kirol hau, eta orain lasterketek audientzia ona lortzen dute. Txirrindularitza eta Indurain ekin gertatu zena errepikatzen ari da. Gaur egun lau katuk besterik ez dute Tour ra jarraitzen.
Telecinco ko erretransmisioen harira, bada gauza bat konprenitzen ez dudana, ikusi al duzue inoiz emanaldi bat? Italiarrak elkarrizketatzen dituzte, behin eta berriro. Italieraz. Ez dakit zuei gauza bera gertatzen zaizuen, baina nik ez dut pitorik ulertzen. Italiera eta española antzekoak izango dira, ez dut ukatzen, baina nik hitz bakar batzuk besterik ez ditut ulertzen. Agian mundu horretan jende gutxi egongo da gazteleraz mintzo dena, baina ez dut uste italiarrak elkarrizketatzea konponbidea denik.
Galdurik
Hegazkin batek istripua izaten du. Bizirik atera direnak irla galdu batean daude. Erreskate taldeak ez dira agertzen, ezta agertuko ere.
Gauez, soinu arraroak entzuten dira, ulertezinak, beldurgarriak. Pertsonai guztiek sekreturen bat daukate, misteriotsuak...
Horrela hasten da Lost . AEBetan ikaragarrizko arrakasta lortzen ari den telesailan. Atal pilotoa (lehendabizikoa) sekula grabatu den telesail bateko kapitulurik garestiena izan da, 13 miloi dolar.
Astelehenetan Fox en ( Digital + ). Orain arte 3 atal emititu dituzte. Emulen ere topatu daiteke, jakina.
Aukera baduzue, ikus ezazue lehen kapitulua, gero erabaki.
Informazio gehiago, http://lost.tepasmas.com . (Kontuz spolier rekin)
Paco Martinez Soria comes back?
Argazki hau ikusita, baten batek pentsa dezake Martinez Soria ren pelikula batetik ateratako fotograma bat dela. Baina ez, ez da horrela.
Herri txiki bateko kasinoa, jubilatuak La Conga dantzatzen, zoruko azulejoak, globoak, Espainiako banderak zintzilik, aulki zaharrak, moda zer den ez dakiten mahaiak, eta mahaien gainean Dyc ginebra eta Fantak.
Bai, dena oso bizarroa. Baina are bizarroagoa nondik atera dudan ikusten baduzue. Falange Españolaren webgunetik . Dirudienez, Urtarrilaren 8an "XXVIII HOMENAJE A LA MUJER FALANGSTA" (sic) delakoa ospatu zuten. Argazkia orduan egin zuten.
Biba festa!
Aita Santua hil zenetik...
Bai lagunok, Woijtila jil zenetik ez dugu burua altxatzen. Argiñano bero zebilen aurreko astean, atzo ETB ko neskeei buruz hitz egin nuen eta irakurleak udaberritu egin zitzaizkidan...
Baina orain, falta zena topatu dut. Satan etorri da. Munduaren amaiera hurbiltzen ari da!!!!
Telezaborra pornoarekin nahastu nahi dute, eta hori onartezina da. Blog hau serioa eta garbia da.
Aspertuta nengoen, eta Google-en "telezaborra" bilatu dut... hara zer agertu den 11. postuan!!!
ETBko neskak
Eta aurreko komentarioaren harira, gaur ETBko nesken Top 5a egingo dut. Zuen proposamenen zain nago...
5: Maddalen Iriarte. Mmmmm ez da oso gaztea, baina aurpegi hori...a zer morboa!
4: Izaro Iraeta . Begi urdin horiek... edonor liluratzeko modukoak.
3: Nerea Garmendia . Nik zalantzarik ez dut, Vaya Semanita ren maila jeisten ari da, baina Nerearena ez. Hala ere, gehiago gustatzen zitzaidan gazteentzako saio bat aurkeztu zuenean ETB1 n, inork gogoratzen al du programaren izena?
2: Martinen alaba. Alaba nagusia, jakina, pederasta madarikatuak! Badakizue nor esaten dudan, ezta? Martin telesailan agertzen dena... argazkirik ez dut topatu.
1: Eta lehen postuan, nola ez Nerea Alias . Arazotxo bat dauka, bere pelukeroa. Baina bestela, dena perfektoa. Gurasoekin bizi diren nire lagunek, arazoak dituzte amari azaltzeko zergatik ikusten duten umeentzako programa bat... &temaid