te porto en el cuore
1 Formula ez zait gehiegi gustatzen, eta Fernando Alonso rekin ematen ari diren txapa jasanezina da. Lehen inork gutxik jarraitzen zuen kirol hau, eta orain lasterketek audientzia ona lortzen dute. Txirrindularitza eta Indurain ekin gertatu zena errepikatzen ari da. Gaur egun lau katuk besterik ez dute Tour ra jarraitzen.
Telecinco ko erretransmisioen harira, bada gauza bat konprenitzen ez dudana, ikusi al duzue inoiz emanaldi bat? Italiarrak elkarrizketatzen dituzte, behin eta berriro. Italieraz. Ez dakit zuei gauza bera gertatzen zaizuen, baina nik ez dut pitorik ulertzen. Italiera eta española antzekoak izango dira, ez dut ukatzen, baina nik hitz bakar batzuk besterik ez ditut ulertzen. Agian mundu horretan jende gutxi egongo da gazteleraz mintzo dena, baina ez dut uste italiarrak elkarrizketatzea konponbidea denik.
Ba bai, ez dut uste asko kostako zaienik azpititulatzea... dena den niri ez zait kirol bat bera ere ikustea gustatzen.