Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Antena3 ez dabil ondo

Antena3 ez dabil ondo

telezaborra 2005/05/05 11:33

Antena 3 hondoa jotzen ari da. Hori gauza jakina da. Copiaypega Quintana Telecincora joan zenetik arratsaldeetan lortzen dituzten audientziak barregarriak dira. Oraingo programarekin (La ¿buena? onda) ozta-ozta iristen dira %10era.

Audientzietan adituak ez zaretenontzat, jakin ezazue programa batek ondo funtzionatzeko %20ren inguruan ibili behar dela. Hortik gora, oso ondo, hortik behera, oso gaizki.

Baina goizetan gauzak ez dira hobeagoak. Telecinco ren goizeko izarrak fitxatu zituzten, la Campos eta Montserrat Dominguez (Ruedo Ibérico). Baina emaitzak kaxkarrak izaten ari dira. Ruedo Ibéricok %10 eta Camposek %18.

Telecincon bitartean, Quintanak %25aren inguruko portzentaia egiten du egunero.

Saiakera asko egin dituzte Antena3eko programatzaileek, baina ez dute asmatzen. Arratsaldeko programak aldatu dituzte, Campos eta Dominguezenak laburtu, Doctor Beltrán en programa berria…baina ez. Telecincoren oso atzetik dabiltza.

Baina bada gauza bat, probatu ez dutena… jar dezatela la Campos arratsaldeetan, eta goizetan azken fitxajea, Carolina Ferre .

etiketak: zaharrak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.