Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Sarda badoa

Sarda badoa

telezaborra 2005/04/26 10:10

Azkenean, Sarda badoa .

8 urtez egunero kaka eman eta gero nekatu egin da. Ea ez den inoiz itzultzen. Berak egiten zuena ez zen telezaborra, telezaborra zikindu du. Telezaborra Alfonso Arusek egiten zuen, edo GH ren lehen edizioa, edo Pepe Navarro k... Telezaborra bai, baina landua eta dibertigarria.

Sardak ez du hori egiten. Programa hasieran bere mitina botatzen du. Tunning-zaleek, Sabecoren kutxazainek eta serial-killerrik gaiztoenek hainbeste miresten duten bere mamirik gabeko diskurtsoa: eliza txarra da, gerrarik ez, Nunca Mais, eman botoa ZPri.

Eta gero 6 tximino mahai baten inguruan txorradak esaten, Latre penagarriarekin batera.

Informazio batzuen arabera , Sardak 10 miloi euro irabazten ditu urtean. Diru horregatik, gutako edonor edozein aurkezteko prest izango ginen, jakina. Baina 20 miloi euro lortu eta gero, nik neuk behitzak utzi egingo nuen.

Sardak ez, miloiak eta miloiak dauzka kontu korrontean, baina gaur arte gauero egon da kakaren truke diru gehiago irabaziz.

etiketak: zaharrak
Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Nere ustez TNT ipiniko dute.

invitado
invitado dio:
2005/10/03 20:27

IUUUUUUUUJJJJUUUUUUUUUUUUUUU!!!! ALELUIA!!!!! Orain jakin beharrekoa da: eta Cronicas Marcianas ere bukatu da edo jarraituko du? Cronicas kentzen badute zer jarriko dute? Horrelako beste programa bat?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.