Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Paco Martinez Soria comes back?

Paco Martinez Soria comes back?

telezaborra 2005/04/19 12:57



Argazki hau ikusita, baten batek pentsa dezake Martinez Soria ren pelikula batetik ateratako fotograma bat dela. Baina ez, ez da horrela.

Herri txiki bateko kasinoa, jubilatuak La Conga dantzatzen, zoruko azulejoak, globoak, Espainiako banderak zintzilik, aulki zaharrak, moda zer den ez dakiten mahaiak, eta mahaien gainean Dyc ginebra eta Fantak.

Bai, dena oso bizarroa. Baina are bizarroagoa nondik atera dudan ikusten baduzue. Falange Españolaren webgunetik . Dirudienez, Urtarrilaren 8an "XXVIII HOMENAJE A LA MUJER FALANGSTA" (sic) delakoa ospatu zuten. Argazkia orduan egin zuten.

Biba festa!

etiketak: zaharrak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.