Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / EiTBko ildo editoriala

EiTBko ildo editoriala

telezaborra 2005/05/04 10:18

Entzun al duzue inoiz Euskadi Irratiko larunbat eta igandeetan eguerdiko ordubateko albistegia?

Albistegi horien aurkezlearen (neska da, izena ez dakit) ildo editoriala ez dator bat EiTB k daukanarekin. Askotan egiten dizkie elkarrizketak PP zein PSOE ko kideei EAE n bizi duten egoera salatzeko, Basta Ya k eta antzekoek antolatutako ekitaldiei lehentasuna ematen die... horrelako adibideak asko.

Gogoan dut, Gregorio Ordóñez en hilketaren urtemugan esan zuena, gutxi gorabehera hau izan zen: "Gregorio ez zen ixiltzen, inor esatera ausartzen ez zena berak esaten zuen. Orain mundu guztiak dakiena berak esan zuen orain 10 urte, ETA eta Batasuna gazua bera direla."

Arraroa gertatzen da euskarazko albistegian horrelakoak entzutea. Arraroa esan dut, ez ondo eta ez gaizki .

Oharra: Mezu honekin ez dut neska hori salatu nahi. Gauza bitxi bat agerian utzi nahi dut, besterik ez.

Apirileko mezuak, hemen .

etiketak: zaharrak
invitado
invitado dio:
2005/10/03 20:27

Gaur entzun dut eta nabaritu dut, bai, ezberdintasuna. Jauregik noizbait esan zuen esaldi batekin egin du hausnarketa. Bitxia da...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.