Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Ikasitakoa desikasten ikasten

Elgoibarko Sputnik-aren historia

Gari Araolaza 2013/07/17 11:05
80. hamarkada erdi aldera Elgoibarren gertatutakoa.

 

Pasa den astean Eibarko Alfa enpresan egondako sute eta eztanda dela eta, txikia nintzeneko ipuin bat etorri zitzaidan burura.Maalako etxe berrien inguruan (orain Eroski dagoen inguru horretan), taller asko zeuden, gure aitxitxa eta amamaren etxearen atzeko aldean. Ni txikia nintzenerako taller asko itxita zeuden ya, baina beste batzuk martxan.Egun batean tallar horietako batean arazo bat izan zuten, eztanda bat, eta gero azido isurketa bat. Gure tallarra zegoen kaletik behera azido edo behintzat likido pozoitsu baten erreka bat egon zen, Maalan behera dena errekara joan zen. Kalea moztuta, jendea aztoratuta eta abar. Bueno, tallar horretakoak barkatu, problema bat izan dugu eta listo. Hor gelditu zen kontua.Baina aitxitxa eta amama handik egun pare batera sagastira igo ziren, sarri egiten zuten moduan, eta hara iristean demaseko sorpresa aurkitu zuten. Gure zelaian, orain fruta arbolak ditugun toki horretan, metalezko deposito handi bat aurkitu zuten.Joan ginen ikustera eta nik kalkulatzen dut pare bat metro luzeera eta metro bateko zabalerakoa izango zela metalezko deposito hori. Ez zegoen ezerren markarik inguruan, igual zelaia azidoaz erreta bezala, baina besterik ez, ez kotxe edo kamioi marka edo ezer ere ez. Hau da, trasto hura airez etorri zen toki hartara.Garai hartan denak beldurtuta ibili ginen Skylab-arekin. Skylab estazio espazial bat zen, amerikanoek bidalitakoa eta bere bizitza bukatu eta lurrera erori behar zen, ez genekien munduko zein lekutan, baina akordatzen naiz alarma sortu zuela. Ba hori etorri zitzaidan neri burura, Skylab-en estiloko txatarra izan zitekeela.Kontua da norbaitek bi gertaerak lotu zituela, eta aitxitxa joan zen eztanda eta isurketa izan zuten tallar hartara kontuak eskatzera. Tallar hartakoak etorri ziren sagastira, ikusi zuten trastoa, flipatu zuten (eta flipatu genuen denok) pixka bat (konfirmatu zuten beraien deposito "desagertua" zela) eta autoritateei ezer esan gabe, trastoa hurrengo egunean ixil-ixilean jaso zuten "y a otra cosa mariposa".Kalkulatu nahi dut distantzia, jakiteko zenbat metro egin zituen trastoak hegan. Esango dizuet beste momentu batean.Hori bai, aitxitxak reklamatu zien han autopista alderako hesi metalikoa depositoaren azidoak izorratu zuela (ejem... bere urteak izango zituen hesiak) eta tallarrekoek pega handirik jarri gabe hesi guztia berriztu ziguten doan, pentsatzen dut konpentsazio modura edo. Aitxitxa negoziante ona zen..  ;-)
Pasa den astean Eibarko Alfa enpresan egondako sute eta eztanda dela eta, txikia nintzeneko ipuin bat etorri zitzaidan burura.
Maalako etxe berrien inguruan (orain Eroski dagoen inguru horretan), taller asko zeuden, gure aitxitxa eta amamaren etxearen atzeko aldean. Ni txikia nintzenerako taller asko itxita zeuden ya, baina beste batzuk martxan.Egun batean tallar horietako batean arazo bat izan zuten, eztanda bat, eta gero azido isurketa bat. Gure tallarra zegoen kaletik behera azido edo behintzat likido pozoitsu baten erreka bat egon zen, Maalan behera dena errekara joan zen. Kalea moztuta, jendea aztoratuta eta abar. Bueno, tallar horretakoak barkatu, problema bat izan dugu eta listo. Hor gelditu zen kontua.Baina aitxitxa eta amama handik egun pare batera sagastira igo ziren, sarri egiten zuten moduan, eta hara iristean demaseko sorpresa aurkitu zuten. Gure zelaian, orain fruta arbolak ditugun toki horretan, metalezko deposito handi bat aurkitu zuten.Joan ginen ikustera eta nik kalkulatzen dut pare bat metro luzeera eta metro bateko zabalerakoa izango zela metalezko deposito hori. Ez zegoen ezerren markarik inguruan, igual zelaia azidoaz erreta bezala, baina besterik ez, ez kotxe edo kamioi marka edo ezer ere ez. Hau da, trasto hura airez etorri zen toki hartara.Garai hartan denak beldurtuta ibili ginen Skylab-arekin. Skylab estazio espazial bat zen, amerikanoek bidalitakoa eta bere bizitza bukatu eta lurrera erori behar zen, ez genekien munduko zein lekutan, baina akordatzen naiz alarma sortu zuela. Ba hori etorri zitzaidan neri burura, Skylab-en estiloko txatarra izan zitekeela.Kontua da norbaitek bi gertaerak lotu zituela, eta aitxitxa joan zen eztanda eta isurketa izan zuten tallar hartara kontuak eskatzera. Tallar hartakoak etorri ziren sagastira, ikusi zuten trastoa, flipatu zuten (eta flipatu genuen denok) pixka bat (konfirmatu zuten beraien deposito "desagertua" zela) eta autoritateei ezer esan gabe, trastoa hurrengo egunean ixil-ixilean jaso zuten "y a otra cosa mariposa".Kalkulatu nahi dut distantzia, jakiteko zenbat metro egin zituen trastoak hegan. Esango dizuet beste momentu batean.Hori bai, aitxitxak reklamatu zien han autopista alderako hesi metalikoa depositoaren azidoak izorratu zuela (ejem... bere urteak izango zituen hesiak) eta tallarrekoek pega handirik jarri gabe hesi guztia berriztu ziguten doan, pentsatzen dut konpentsazio modura edo. Aitxitxa negoziante ona zen..  ;-)

Pasa den astean Eibarko Alfa enpresan egondako sute eta eztanda dela eta, txikia nintzeneko kontu hau etorri zitzaidan burura.

Maalako etxe berrien inguruan (orain Eroski dagoen inguru horretan), taller asko zeuden, gure aitxitxa eta amamaren etxearen atzeko aldean. Ni txikia nintzenerako taller asko itxita zeuden , baina beste batzuk martxan. Egun batean tallar horietako batean arazo bat izan zuten, eztanda bat entzun zen eta ondoren azido edo likido pozoitsu baten isurketa bat. Sugar goxoki dendako aldapatik behera likido ezezagun horren erreka bat azaldu zen eta Maalan behera Deba ibaira isuri zen. Kalea moztuta gelditu zen, jendea asaldatuta eta abar; emerjentzia txiki bat. Taller horretakoek barkamena eskatu, "problema bat izan dugu" eta listo, hor gelditu zen kontua.

Baina nire aitxitxa eta amama handik egun pare batera gure sagastira igo ziren, nire familiak daukan terreno txiki batera, sarri egiten zuten moduan. Hara iristean demaseko sorpresa aurkitu zuten: gure zelaian, orain fruta arbolak ditugun toki horretan, metalezko deposito handi bat aurkitu zuten.

Abixatu ziguten, joan ginen ikustera eta nik kalkulatzen dut pare bat metro luzeera eta metro bateko zabalerakoa izango zela metalezko deposito hori. Ez zegoen ezerren markarik inguruan, agian zelaia azidoaz erreta bezala, baina besterik ez, ez kotxe edo kamioi marka edo ezer ere ez. Hau da, trasto hura airez etorri zen toki hartara. (!!!)

Garai hartan denak beldurtuta ibili ginen Skylab-arekin. Skylab estazio espazial bat zen, amerikanoek bidalitakoa eta bere lana bukatu eta lurrera erori behar zen, ez genekien munduko zein lekutan, baina akordatzen naiz alarma sortu zuela. Ba hori etorri zitzaidan neri burura, Skylab-en estiloko txatarra izan zitekeela.

Kontua da norbaitek bi gertaerak (eztanda/isurketa eta depositoa azaltzea) lotu zituela, eta aitxitxa joan zen taller hartara kontuak eskatzera. Taller hartakoak etorri ziren sagastira, ikusi zuten trastoa, flipatu zuten eta flipatu genuen denok pixka bat. Beraiek konfirmatu zuten beraien deposito "desagertua" zela hura, eta ixilean inori ezer esan gabe trastoa hurrengo egunean zatitu eta kotxe batean eraman zuten.

Kalkulatu dut distantzia eta 300 metroko ibilbidea egin zuen trastoak airez. Hori horizontalean, ze gure sagastia herriarekin alderatuta egongo da 50 metroko altuera diferentzian. Tartean, tallerrak, errepideak, trenbidea eta A-8 autopista pasatu zituen hegan. Txiripa izan zen, ze 10 metro gutxiago eta autopista erdi-erdian eroriko zen.

Gure aitxitxak erreklamatu zien autopista alderako hesi metalikoa azidoak izorratu zuela eta tallerrekoek arazo handirik jarri gabe hesi guztia berriztu ziguten, pentsatzen dut konpentsazio modura edo. Gure aitxitxa negoziante ona zen.   ;-)

Elgoibarko Sputnikaren ibilbidea

Metalezko deposito hark egin zuen ibilbidearen teorizazioa. Etxe horiek dauden tokian lehen hainbat enpresa industrial zeuden eta hor ingurutik atera zen trastoa. Argazkia b5m-ri esker.

Nola bidali fitxategi handi bat

Gari Araolaza 2013/07/12 08:39
Fitxategi handi bat lagun bati pasatzeko modu berri bat asmatu dute: nabigatzailetik zuzenean nabigatzailera.

Lagun batekin txatean edo hizketan zaudela,  "dokumentu handi hori pasatuko didazu?" galdera nahiko arrunta da. Biok ordenagailu aurrean zaudete, toki desberdinetan. Eposta erabili zenezake baina sarritan tamaina aldetik mugatuta egoten dira. Zein da fitxategia pasatzeko modu azkarrena?

Sharefest

  • Sharefest P2P sistema bat da.
  • Zure fitxategia ez da cloud-ean gelditzen. Zure ordenagailua eta lagunarenean bakarrik
  • Lagun askori pasatzeko aukera dago.
  • Nabigatzaile leihoa ixterakoan, akabo karga edo deskarga.

Internet eta telefonoa etxean: aukera berriak

Gari Araolaza 2013/05/10 19:25
Azken hilabetean etxean Internet edukitzeko aukera berri bat frogatu dut. telefono gabeko ADSL-a. Betiko telefono zerbitzua lortzeko, IP-ahots zerbitzua erabiltzen dut.

Orain arte normalena zen etxean telefono linea arrunta edukitzea, funtsean azken 100 urtetan eduki dugun teknologia berbera. Berez ahotsezko komunikaziorako duela hainbat urte ezarritako linea hori Internet zerbitzua lortzeko prestatu izan da, bere gainean ADSL zerbitzua ezarriz.

(Euskaltelen kasuan desberdina da, etxeraino bi kable berezitu etortzen bait dira: batetik betiko telefono linea eta bestetik Internet eta telebista zerbitzua dakartzan kable koaxiala.)

Orain aldiz, sortu da Internet zerbitzurako ADSLa kontratatzeko aukera, baina telefono zerbitzua kontratatu beharrik gabe. Horrek asko merketzen du hileroko Internet konexio kostua.

Pepephone

Pepephone izenak askori barregura ematen dio, baina uste dut beraiek direla telekomunikazioen sektorea eraldatzeko pauso gehien ematen ari direnak. Sakelekoetan hasi ziren eta linea beraiekin kontratatuta daukatenak behintzat oso pozik daude ematen dituzten tarifa eta zerbitzuarekin.

Batez ere ezaguna egin da lan egiteko duen moduagatik, adibidez:

  • Oferta harrigarri (eta gezurrezkorik) ez dute publizitatzen. Horren ordez, zerbitzuak dituen kostu guztiak argi eta garbi adierazten dituzte osotasunean.
  • Sektorean normalak izan beharko luketen erabakiak hartzen dituzte. Adibidez: erreklamazio bat egiten badiezu, lehenengo zuzenean dirua bueltatzen dizute eta gero hartzen dute zure erreklamazioa aztertzeko denbora.
  • Sakeleko telefonorik ez dute "oparitzen". Beraien esanetan beste konpainiek telefonoak oparitu bai, baina ondo pagatzen ditugu hurrengo urtean ordain arazten dizkiguten tarifa garestietan.
  • Tarifa oso merkeak eskaintzen dituzte, eta eskaintza berri bat dagoenean bezero zaharrei aurkezten zaizkie lehenago, eta gero berriei.

Tamalez, honelako jokabideek harridura sortzen digute, munduko normalena izan beharko zenean.

Pepephoneren ADSL-a

Ba, azkenean beraien ADSL-an alta ematea eskatu nuen. Hona hemen zerbitzuaren ezaugarriak:

  • Mugarik gabeko zerbitzua. Sareak ematen duen guztia eskaintzen dute (segun non bizi zaren, 20 Mbps-tara iritsi daiteke. Nirea 4 Mbps-tara iristen da.)
  • Alta ez da doan, norberak ordaintzen du. Routerra bera ere (Internetera konektatzeko jartzen diguten aparatu hori, wifia dakarrena) norberak eskuratu behar du, dela berria erosita (40 Euro inguru) edo zure aurreko ADSL konpainiarena berrerabilita.
  • Ez dakar telefono linearik. INTERNET bakarrik dakar zerbitzuak.
  • Guzti hau, hilean 23 Euro +BEZa. Punto. Ez dago beste kostu ezkuturik.
  • Eskatu eta 24 ordutan martxan neukan zerbitzua. (berez zerbitzua Vodafone-rena da eta Pepephonek salmenta egiten du)

IP bidezko telefonia

Nola Pepephoneren ADSLak ez duen telefono aukerarik eskaintzen, hau beste modu batetan konpondu behar izan dut. Horretarako IP telefonia erabiltzea zen aukera bakarra. Aspaldi neukan frogatzeko gogoa eta hortxe aukera.

Telefono sistema honek, Internet erabiltzen du deiak egiteko. Saretik audioa, bideoa edo beste edozein gauza transmititzen den moduan, telefono deiak ere transmititu daitezkenez,  IP telefonia sistemak aukera hori erabiltzen du. Horretarako, telefonoa ADSL routerrari lotu behar zaio. Beste ezaugarri berezi bat da, telefono hori eskuan hartu, beste nonbaiteko Internet zerbitzuari konektatu (baita Txinara bagoaz ere) eta etxean bageunde bezala hitz egin dezakegula, deiak bidali eta jasotzeko.

Nire kasuan OVH-ren zerbitzua kontratatu dut. Hasieran nire kezka kalitatea zen. Beldur nintzen ea nire ADSLak nahikoa kalitate emango zuen, baina emaitza ona izan da. Batzuetan nabari da kalitate jeitsiera, batez ere une horretan ordenagailuan bideoak ikusten edo pelikulak deskargatzen ari bagara, baina normalean oso ondo dabil.

  • Zerbitzuaren kostua, hilean 1,20 Eurokoa da
  • Prezio horretan, munduko 40 herrialdetako telefono finkoetara deiak doan eskaintzen dituzte. Guztiz doan. (tartean Europako denak gehi Brasil, Txina, Thailandia, Kazajstan, AEB eta abar)
  • Sakeleko telefonoetarako deiak (Espainian edo beste herrialdetara) ordaintzen dira. Tarifa baxuak dira, baina oraindik gutxiago ordaindu ahal izateko hainbat bono eskaintzen dituzte.
  • Telefono terminal arruntak ez du balio, IP telefoniarako berezia behar da. Norberak erosi behar du edo bestela beraiek alkilatzen dituzte hilean Euro bat pagatuta, aurrez fidantza ordainduta (80 Euro nire modeloaren kasuan)
  • Zuri deitzeko 512 zenbakiaz hasten den telefono zenbakia ezartzen dizute. Hau da agian traba handiena, zuri deitzen dizutenek ez dutelako finkoetarako tarifa laua aprobetxatu ahal izango, eta zenbaki horrek mesfidantza sortzen duelako.

Edonorentzat soluzioa?

Hemen zalantzak ditut. Bai Pepephone eta bai OVHren kasuan instalazioa norberaren esku gelditzen da. Arazo txiki batzuk izan ditut eta konpontzea lortu dut denbora pixka bat dedikatuta, baina gauza hauek egiten ez badakizu, inguruan dakien norbait beharko duzu: router bat konfiguratzea, ip telefonoa konfiguratzea, kableak antolatzea eta abar. Hau IKEA modukoa da, azkenaldian hain ezaguna den Low-cost-a, eta norberak egin behar izaten ditu gauzak martxan jartzeko lanak.

Bukatzeko, orokorrean ni oso gustora nago. Hasieran kezkati nengoen inbertsioa altua iruditu zitzaidalako (alta 90 Euro + telefonoaren fidantza 90 Euro) baina orain epe luzerako abantailak (prezioan) gozatzen hasi naiz eta gustoa ematen du.

Nire esperientziaz beste galderarik duzu? Erantzuteko prest.

Laranja ala limoia? (euskal banderizoak, 6783. atala)

Gari Araolaza 2013/04/25 08:55
Aspertuta nago gure herri honetan daukagun banderizo ohituraz. Noiz utziko diogu horrela ibiltzeari?

Bildukoa ez bazara, EAJkoa zara. Errealekoa ez bazara, Athleticekoa. Atez-atekoaren aurka bazaude EAJkoa. Alde bazaude, Bildukoa. Noiz arte?

Azkena, Garak planteatzen du banderizoak altuan daudela eta garbiak direla: "Atez-atekoa vs. Errausgailua" eta horren arabera kontsulta bat egitea proposatzen du.

Ez nago ados. Horiek ez dira aukera errealak eta gainera erabaki teknikoak izan beharko luketenak, herritarren eskutan jartzen dira. Orduan, hurrengoan egin dezatela zubi baten inguruko kontsulta: zubia txokolatez ala porlanez egingo dugu?

Nik Erralen iritzi berdina dut. Oinarrizko eta lehenengo galdera hau da: birziklatzeak derrigorrezkoa izan behar du ala ez? Adostu dezagun behingoz hori, onartu dezagun emaitza, eta gero TEKNIKOKI (ez norberaren gusto, beldur edo erosotasunen arabera) erabakiko da toki bakoitzean soluzioa atez-atekoa, kontenedoreak edo zer diren.

Remix-aren adibide gordina ala bidegabekeria?

Gari Araolaza 2012/12/16 10:21
Azken egunotan irakurritakoaren ondoren gaiari bueltaka nabil, ezin erabaki batera iritsi. Bidegabekeria da Legebiltzarrean egin duten Ruperren kantuaren bideoa, ala egoera erreal baten adierazle bezala onartu behar dugu?

Iturrik ondo laburbiltzen du gaia eta izan diren iritziak, Eta Ruperrek, zer dio Ruperrek? bere apuntean. Ruper berak ere bertan erantzuten du, egile eskubideez kezkatuta edo "luze eta zabal hitzegiteko gaia" dela esanez.

Gehienak asaldatuta gaude, minduta egin den erabileragatik. Aldiz, Luistxok puntu berri bat jarri du eztabaidan, Sustatun emandako erantzunean: Fight the power, bai, baina remixatu kultura ere bai. Luistxorentzat badirudi hau Remix kulturaren adibide bat gehiago besterik ez dela.

Hau da: ados edo aurka egon gaitezke, baina errealitatea hau da: jendeak sortzaileen obrak hartu eta bere gustora moldatzen ditu, nahiz eta moldaketak ez izan artista orijinalaren edo bere jarraitzaileen gustokoak.

Eta noski, Lawrence Lessig etorri zait burura, eta berriz ere bere Remix hitzaldia ikusteko gogoa izan dut. Ziurtatu nahi nuen ea Lessig-ek "Zaindu  maite duzun hori" kantuarena baino adibide ankerragoak aipatzen ote zituen. (Bide batez, duela urte batzuk izan genuen Lessig Miñaon entzuteko pribilegioa, hitzaldi hau bera ematen.)

Gaian interesa baduzue, ikusi mesedez bideo hau lasai hartuta. Azpitituluak aktibatu daitezke.

Eta hau horrela balitz? Egia balitz bidegabekeria dela Ruperren kantua horrela erabiltzea, eta egia balitz baita ere hau dela Remix kulturaren emaitza eta den bezala onartu beharko genukeela? Edukien askatasunaren aldeko banderizo moduan ari bagara, ez dugu onartuko UPyDkoek Ruperren kantuak beraien gustora moldatzea?

OpenStreetMap, Durango eta Kabi@

Gari Araolaza 2012/12/10 15:00
Saio polita jarri zuten martxan Talaioseko lagunek pasa den larunbatean Durangoko Azokan. Nik berriz ere OpenStreetMap-en propaganda egiteko aprobetxatu nuen.

Kontua zen 10 minutuz hitz egitea, teknologiaz eta "euskara" hitza aipatu gabe. Tabu hitz hori aipatzen zutenen kontra paperezko pelotak botatzeko eskubidea genuen ikusleok.

Nik hitzaldia nahiko ondo egin nuen, horren froga ez nuela pelotakada bakarra jaso!

Hitzaldi gehienak ere predikadore estilokoak ziren: "proiektu hau dut buruan eta jendea behar dut, apuntatu zaitez nire elizara". Ez dakit norbaitek lortuko zuen, baina gutxienez ikasi eta ondo pasatu genuen.

Hau aurkezpen motza eta testurik gabekoa izan zen, baina gai berdinaren inguruko aurkezpen zabalagoak daude nire Slidesharean. Adibidez 2008ko hau: OpenStreetMap - mapa sorkuntza erabiltzaileen eskura

Mutrikuko hondartza berriaz

Gari Araolaza 2012/10/08 11:55
Mutrikuko portu berriko lanak hasi zirenetik 10 urte beteko dira laster. Komeni da atzera begiratzea, balantze txiki bat egiteko.

Aurten ez naiz argazkia ateratzeaz akordatu, baina gutxi-gora behera 2011-an bezala dago (hobeto urbanizatuta, belarra ere ikusten da aurten). Ea argazki bat ateratzen dudan negua etorri aurretik. Hauxe da 2011-ko argazkia:

Mutrikuko babes dikea 2011an
Mutrikuko babes dikea 2011an.

Udan pare bat aldiz entzun behar izan dut "bai, kontra zeudenak ere gustora joaten dira obra berrira" eta nik "zer erremedio!" pentsatu izan dut. Egoera errepasatuz:

  • Bai, hondartza handiagoa da, baina lehen ez zegoen gehiagoren beharrik. Mutriku ez zen Kontxa, eta han ez dute pentsatu hondartza handitzerik, ezta?
  • Hondarra finagoa dela dudarik ez, baina horrek eragin du Mutriku bertako hondarra desagertzea.
  • Hondartzak ez du batere olaturik. Horko ura oso estankatuta egoten da ez bada marea altu-altuan.
  • Igerileku berria oso gutxi erabiltzen da, ura zikina egoten da eta marea hilak daudenean hainbat egunetan ez da itsasgoran ura berritzen! Jende gehienak jarraitzen du betiko igerilekuan.
  • Eguzkiak ordu gehiagoz jotzen du igerileku berriko solarium-ean.
  • Olatuen energiaz baliatzen den zentral esperimentala ondo. Askok errendimendu pobrea duela diote, baina nik diot horrelako frogak behar ditugula sistema asmatzeko. Lastima Mutrikuri tokatu zaiola froga izatea.
  • Babes dikea behar zen, portu barruan olaturik ez dago gaur egun, eta laster jarriko omen dituzte pantalanak. Baina, bazegoean beste modu bateko dikea egiteko modua, hainbeste porlan erabili gabe, eta hori ez zait ahaztuko.

Izan ere, hau da lehen geneukana:

Mutrikuko igerilekua 2002-an

Nortasun agiriaren fotokopiarik ez, mesedez

Gari Araolaza 2012/09/29 21:14
Geroz eta zabalduago dago, edozein tramite egiterakoan nortasun agiriaren fotokopia eskatzea edo egitea. Kontua da ez duela ezertarako balio, ez duela ezer frogatzen fotokopiatutako dokumentu batek.

Sakeleko telefonoa berrizteko, kreditu txartel bat eskatzeko, hainbat eskaera egiteko... azkenaldian beti eskatzen dena da nortasun agiriaren fotokopia. Zertarako? Ba, ezertarako, nere ustez.

Izan ere, zer ziurtatzen du fotokopia batek? Faltsutzea oso-oso erraza da eta gainera berez ez omen da delitua, ez bait duzu dokumenturik faltsutzen (fotokopia bat ez da dokumentu ofizial bat). Adingabekoek ere diskoteketan sartzeko faltsutzen dituzte eta!

Adibidez, telefono linea berri bat kontratatu nahi badut, ziurtatu behar dut ni naizela eskabidean jartzen dudan pertsona eta nire datuak zuzenak direla. Horretarako, nahikoa da eskabidea bete eta telefono konpainiaren ordezkariak nire nortasun agiriarekin datuak alderatu eta gero nire aurpegia eta sinadura konfirmatzea.

Aldiz, nire nortasun agiriaren fotokopiak hemendik hara ibiltzean eta "dokumentazio" horrekin "dena frogatutzat" ematen baldin badugu, oso erraza da nire identitatea ordezkatzea. Honen adibide bat:

Hornidura elektriko bat aldatzeko, komertzial autonomo bati nire nortasun agiria eskaneatuta bidali nion epostaz. Komertzial horretaz fidatuko naiz, baina handik-hona ari dira lanean, gaur hemen eta bihar han, eta pertsona horrek nire nortasun agiri eskaneatu hori erabili dezake auskalo zertarako. Auto bat nire izenean erosi eta kreditua kontratatzeko adibidez. Horixe da Javier de la Cueva abokatuak behin ezagutu zuen kasua, ongi azaltzen du bere Ni se le ocurra solicitarme copia digital de mi DNI o pasaporte.

Aste honetan berriz eskatu didate fotokopia. Eman egingo diet, badakidalako zer gertatuko den bestela. Asteak emango ditut 10 pertsonarekin eztabaidan, beraien prozedura hori dela eta ez dela, eta abar. Ez ote dute halako batean prozedura hau aldatuko? Ea norbait hasten den.

Klip.me, Kindle-ari zukua ateratzeko tresnak

Gari Araolaza 2012/09/22 08:14
Kindle-ak gauza gehiagorako balio du, ez liburuak bakarrik irakurtzeko. Amazon erabiliz, irakurri behar duzun 80 orrialdeko Word dokumentu hori kargatu dezakezu Kindle-an, baina Klip.me erabilita, baita webguneak eta RSSak ere!

Hemen ere Mikeli eskerrak eman behar, berak eman bait zidan Klip.me-ren berri, eta Kindlea erosteko arrazoi garrantzitsua izan zen.

Mikelek Send to Kindle aukera azaldu zuen. Horri esker, gure nabigatzailean botoitxo bat ezarri, eta webgune bat bisitatzerakoan lasai irakurtzekoa iruditzen bazaizu, klik egin eta minutu batzuen buruan zure Kindle-an izango duzu. Chrome-rako gehigarri bezala eta Firefox-erako bookmarklet moduan dago botoi hori. Mikel berak ongi azaldu zuen bere Send to Kindle artikuluan.

Mikelek aipatutako zerbitzu hau hacker txinatar batzuek sortutako Klip.me webguneak eskaintzen du.

Niretzat Klip.me-ren zerbitzu gustokoena RSS zerbitzua da. Honi esker zure aukerako webguneetako nobedadeak automatikoki etorriko zaizkizu egunean behin, eta lasai zauden une batean erraz irakurtzeko aukera izango duzu ( RSS zer den ).

Laburtuta, RSS-ak Kindle-ra bidaltzeko:

  • Sartu Google Reader-en eta harpidetu hainbat RSS iturritara.
  • Joan Klip.me webguneko RSS zerbitzura eta baimendu ezazu zure Google Readerrera sar daitezen.
  • Konfiguratu zure Kindle-aren eposta, zein ordutan eta nola jaso nahi dituzun zure RSS-etako nobedadeak.
  • Listo!

RSS eta Send to Kindle zerbitzuaz gain, Klip.me-ko lagunek beste bi aukera dituzte, norbaitentzat interesgarri izan daitezkeenak:

  • Google Calendar-eko zitak Kindle-ra bidaltzeko aukera
  • Evernote-rekin lotzeko sistema

Eibarren garraio publikoa hobetzeko ideiak

Gari Araolaza 2012/09/20 10:20
Mugikortasunaren Europako astea omen da honako hau. Eibarko Udalak ez du eskumen handirik garraio publiko kontuetan, baina badaude hainbat pauso eman ditzakeenak garraio publikoa bultzatzeko, laguntzeko, errazteko.

Aspaldi buruan neukan ideia hauek bildu eta publikatzea, eta Liza lagunak bere blogean idatzi duenarekin ( Eibarren mugikortasuna hobetzeko neurri erraz eta merkeak ) berotu eta hor doaz. Ea norbaiti baliagarri zaion ideia hauetakoren bat.

1. Trafiko araudia betearaztea

Tontakeria dirudi, baina Eibarren hau esan beharra dago. Tamalez, gure trafiko arduradunen erantzuna honakoa izaten da "Eibarrek hain geografia zaila duenez, eskuzabal jokatzen dugu".

Hau absurdua da. Normalean, baliabide bat (aparkatzeko tokia, bideak, pasalekuak eta abar) zenbat eta urriago izan, arauak zorrotzagoak eta betetzeko exijentziak handiagoak izan beharko lukete. Pentsatzen dut AEBn ez dagoela gaizki aparkatzen duten autoekin arazo handirik, terrenoa sobran dute. Baina Eibarren? Eibarren ez bada trafiko zainketan zorrotz jokatzen, non?

Bestalde, arauak ez badira betearazten, arauak betetzen dituzten hiritarrak dira kaltetuenak. Toki batean udalak aparkatzea debekatzen badu eta araua hautsi eta aparkatzen dutenak ez baditu zigortzen, praktikan aparkaleku pribatu bat jarri die. Aldiz, arauak errespetatzen dituztenentzat aparkatzeko toki bat gutxiago izango da.

Argi dago Eibarren ez dugula aparkatzeko toki gehiegi. Hori horrela, ez du zentzurik autoek trabarik egiten ez duten hainbat tokitan aparkalekua debekatzea, batez ere gero ez bada betearazten. Zertarako debekatu, gero ez bada betetzen?

2. Autobus geltokiak eta zamalanen guneak zaintzea

Aurreko proposamenaren zehaztapen bat da hau, kasu partikularra. Autobus geltokietan autoak aparkatzeko ohitura hori kendu behar dugu, noizean behinkako kanpaina batetaz aparte. Noizko errespetatuko dira autobus geltokiak?

Berdin zamalan guneekin. Ehundaka gune daude eta aldiz ez dira errespetatzen, eta benetan zamalanetara datorrenak kale erdian gelditu beharra du. Zertarako jartzen dira orduan?

3. Geltokien izenak zehaztu eta estandarizatzea.

Norbaitek esaten didan bakoitzean "Untzagara" iritsiko dela autobusean, inoiz ez dakit Egogainen izango den, Untzaga dorrearen alboan, jubiletxearen aurrean ala San Juan kalean. Untzaga dena da eta ez dago jakiterik non jarri behar garen autobusa ez galtzeko.

Bilbobusen autobusetan arazo hau "konpondu" dute. Autobus barruan datorren markagailuan hau jartzen du (gutxi gora behera, buruz nabil) "Eibar centro-Untzaga-Egogain-Hotel Arrate". Ondo! horrela ez dute hutsik egingo!

Udalari dagokio geltokiak "estandarizatu", egoki izendatu eta dabiltzan garraio konpainiei informazioa pasatzea.

4. Autobus geltokiak zaintzea

Denek dute aterpea, lanbro-herri honetarako egokia? Seinaletxo batekin zehaztuta dago geltokiaren izena? Ordutegiak eta pasatzen diren lineen informazioa jartzeko tokirik badute?

5. Oinezkoen guneetan autobusak baimentzea

Asteburuetan erdialdea itxita gelditzen da. Kaltetuenak garraio publikoa erabiltzen dutenak dira. Geltokiak tokiz aldatu, geltoki batzuek anulatu, bidaiak luzatzen dira eta abar.

Nere proposamena da gertuko lineentzat oinezkoen gunea zabaltzea, Calbeton kalean garajea duenarentzat bezala. Europan oso normala da hirien zentru historikoetan autobusak pasatzen ikustea, ba hemen ere bai. Poliki-poliki, kontutan izanda oinezko gunean daudela, baina pasa daitezela barrutik.

Garraio publikoa hobesten da horrela, abantaila bat ematen zaie erabiltzen dutenei, autobusak hiri erdian utziko dituelako. Gainera, lurzorua pribatizatzen duten tabernetako terrazen zabalkundea mugatuko litzateke, noizean behin autobusa pasatu behar delako.

6. Planifikazioa

Gaur egun ez dago dirurik, baina gauzak aurrez planifikatzen badira etorkizuneko hainbat obraren norabidea zehaztu daiteke. Sarritan pentsatzen dut epe luzerako planifikazio hori falta dela edo behintzat ez dela kanpotik ezagutzen. Gaur egun eginezinak diruditen gauzak agian pausoka-pausoka...

Honetan oso adierazgarria da San Juan kaleko geltokiaren kasua. Udaletxe atzetik derrepentean eraman zuten San Juan kalera, ez dakit nolako planifikazioarekin, baina porlanez eginako geltoki probisional horrek han jarraitzen du. Zein zen plana? Ez genekien Ardantzako geltokiaren obrak ez zuela tokirik utziko?

 

Pixka bat pentsatuta seguru beste 20 ideia bururatzen zaizkigula. Udalean norbaiti axola dio honek denak? Baietz pentsatu nahi nuke.

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon