Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Nortasun agiriaren fotokopiarik ez, mesedez

Nortasun agiriaren fotokopiarik ez, mesedez

Gari Araolaza 2012/09/29 21:14
Geroz eta zabalduago dago, edozein tramite egiterakoan nortasun agiriaren fotokopia eskatzea edo egitea. Kontua da ez duela ezertarako balio, ez duela ezer frogatzen fotokopiatutako dokumentu batek.

Sakeleko telefonoa berrizteko, kreditu txartel bat eskatzeko, hainbat eskaera egiteko... azkenaldian beti eskatzen dena da nortasun agiriaren fotokopia. Zertarako? Ba, ezertarako, nere ustez.

Izan ere, zer ziurtatzen du fotokopia batek? Faltsutzea oso-oso erraza da eta gainera berez ez omen da delitua, ez bait duzu dokumenturik faltsutzen (fotokopia bat ez da dokumentu ofizial bat). Adingabekoek ere diskoteketan sartzeko faltsutzen dituzte eta!

Adibidez, telefono linea berri bat kontratatu nahi badut, ziurtatu behar dut ni naizela eskabidean jartzen dudan pertsona eta nire datuak zuzenak direla. Horretarako, nahikoa da eskabidea bete eta telefono konpainiaren ordezkariak nire nortasun agiriarekin datuak alderatu eta gero nire aurpegia eta sinadura konfirmatzea.

Aldiz, nire nortasun agiriaren fotokopiak hemendik hara ibiltzean eta "dokumentazio" horrekin "dena frogatutzat" ematen baldin badugu, oso erraza da nire identitatea ordezkatzea. Honen adibide bat:

Hornidura elektriko bat aldatzeko, komertzial autonomo bati nire nortasun agiria eskaneatuta bidali nion epostaz. Komertzial horretaz fidatuko naiz, baina handik-hona ari dira lanean, gaur hemen eta bihar han, eta pertsona horrek nire nortasun agiri eskaneatu hori erabili dezake auskalo zertarako. Auto bat nire izenean erosi eta kreditua kontratatzeko adibidez. Horixe da Javier de la Cueva abokatuak behin ezagutu zuen kasua, ongi azaltzen du bere Ni se le ocurra solicitarme copia digital de mi DNI o pasaporte.

Aste honetan berriz eskatu didate fotokopia. Eman egingo diet, badakidalako zer gertatuko den bestela. Asteak emango ditut 10 pertsonarekin eztabaidan, beraien prozedura hori dela eta ez dela, eta abar. Ez ote dute halako batean prozedura hau aldatuko? Ea norbait hasten den.

etiketak: tramiteak
Amatiño
Amatiño dio:
2012/09/30 14:53
Aste honetan NANa eta gidabaimena galdu ditut. NANa berria ateratzeko ia-ia hutsetik hasi behar dut, baina gidabaimena lortzeko galdu dudan NANren fotokopìa eta beste argazki bat besterik ez didate eskatzen. Eta eskerrak galdu dudanaren fotokopiarik nuen!
Gari
Gari dio:
2012/10/01 16:56
Bai, ziurrenez kasu honetan gauzak erraztu dizkizute tramite horrekin, baina nik ere egin nezakeen hori. Hau da, zure nortasun agiriaren fotokopia bat nolabait lortu, eta zure izenean gidabaimenaren kopia berri bat eskatzea.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon