Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Mutrikuko hondartza berriaz

Mutrikuko hondartza berriaz

Gari Araolaza 2012/10/08 11:55
Mutrikuko portu berriko lanak hasi zirenetik 10 urte beteko dira laster. Komeni da atzera begiratzea, balantze txiki bat egiteko.

Aurten ez naiz argazkia ateratzeaz akordatu, baina gutxi-gora behera 2011-an bezala dago (hobeto urbanizatuta, belarra ere ikusten da aurten). Ea argazki bat ateratzen dudan negua etorri aurretik. Hauxe da 2011-ko argazkia:

Mutrikuko babes dikea 2011an
Mutrikuko babes dikea 2011an.

Udan pare bat aldiz entzun behar izan dut "bai, kontra zeudenak ere gustora joaten dira obra berrira" eta nik "zer erremedio!" pentsatu izan dut. Egoera errepasatuz:

  • Bai, hondartza handiagoa da, baina lehen ez zegoen gehiagoren beharrik. Mutriku ez zen Kontxa, eta han ez dute pentsatu hondartza handitzerik, ezta?
  • Hondarra finagoa dela dudarik ez, baina horrek eragin du Mutriku bertako hondarra desagertzea.
  • Hondartzak ez du batere olaturik. Horko ura oso estankatuta egoten da ez bada marea altu-altuan.
  • Igerileku berria oso gutxi erabiltzen da, ura zikina egoten da eta marea hilak daudenean hainbat egunetan ez da itsasgoran ura berritzen! Jende gehienak jarraitzen du betiko igerilekuan.
  • Eguzkiak ordu gehiagoz jotzen du igerileku berriko solarium-ean.
  • Olatuen energiaz baliatzen den zentral esperimentala ondo. Askok errendimendu pobrea duela diote, baina nik diot horrelako frogak behar ditugula sistema asmatzeko. Lastima Mutrikuri tokatu zaiola froga izatea.
  • Babes dikea behar zen, portu barruan olaturik ez dago gaur egun, eta laster jarriko omen dituzte pantalanak. Baina, bazegoean beste modu bateko dikea egiteko modua, hainbeste porlan erabili gabe, eta hori ez zait ahaztuko.

Izan ere, hau da lehen geneukana:

Mutrikuko igerilekua 2002-an

etiketak: mutriku
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon