Nobela baltza

Gustau-gustau gustau ez bajata be, liburua entretenidua dala ezin ukatu. “Pulp” liburuen usain gogorra daka, urtian halako dozenaka idazten daben batek egindakuana, eta tipuak ba daki nun dagozen kakuak irakorlia harrapatzeko. 1950 inguruko irakorliak, jakiña. Eze, gaur egunguendako –pelikula amerikanuak guztiz barneratuta- ez da bape harrigarrixa, esate baterako, hiltzaillia gitxien uste dozuna dala deskubritzia (neuk hasiera-hasieratik susmau dot). Grazixia egin desta nobela baltzen topikuetako asko bertan topatzia: trama judizialak (“¡Protesto!” diñuen abogauak-eta)... kapitulo baten amaieretako “punch” karakteristikuak, hurrenguan hasieriakin lotuta datozenak (seguraski txatalka argitaratutako nobelia izan zan hau)... Irudi zinematografikoz betetako liburua izan da, atsegiña baiña begi batetik sartutako moduan bestetik urtengo dabena, arrasto askorik laga barik, udako hode zurixa zeru urdiñan zihar pasatzen dan lez.
PD: interneten begirada bizkor baten ostian, ez dot lortu ezer jakitzia autoriari buruz. Justu-justu liburu honetan oiñarrittu zala “La dama de Shanghai” pelikulia, eta kittu. Oiñ ez dakitt zer pentsau...
PPD: pelikulia ikusi eta gero, ederra sorpresia hartu dot. Klasiko bat, eszena referente batekin gaiñera: espilluen laberintoko tiroteo famosúa.
Trupin pajaruanak
Dokumentu solte bat bada be, komentatzia merezi dabena. Beti da plazerra norberak baiño gehixago dakixan jentiangandik ikastia, eta zentzu honetan koplen argitarapenakin batera egindako hainbeste interpretaziño oker zuzendu, eta bakanen bat konfirmau ahal izan dot. Filologia aldetik akatstzat jo nittuan batzu, herriko euskerian antxiñako ezaugarrixak zirala ikastia zoragarrixa izan da (“ezkontzakia”, “Lecaytioric” eta halako amaierak...). Graziak azterlarixan jakitturixiari, beste herri eta usarixuekingo konparaziñuekin gauza asko argitzen dira be; tartian Markina-Xemeingo euskeriakin, Eibarkua hobeto ulertzeko hainbestetan balixo izan destana (ez da alperrik elikatu Eibar gizaldi eta gizaldixetan markiñarrez). Beste baten be, antxiñako erretrato bizi-bizi bat usaintzeko aukera politta emoten dau dokumentu honek. Eta, jakiña, kantutarako nekan letra probisional horri bertsiño definitibo eta fidagarrixa emotia.
Mozarten "Requiem"-ari buruzko monografikua
Entzuizu hamentxe saiuori.
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
Kontraesanak
Gizakixak garanez, hazkunde egokixan aldeko aldarrixak eginda be ez gagoz huts egittetik libre. Samiñez, arrazoia emon bihar detset hasieran adarra jotzen zesten lagunei; arrazoia, bai, “umia dakazunian egingo dogu berba” esaten zestenei. Gauzak teorixan eta praktikan ikustia oso desbardiña dalako. Horregaittik, umiltasunez eta belarrixak flazido, hárek aholkuak emon zestezenei barkamena eskatzen detset. Gurasuan eskarmentuakin oso desbardiñ ikusten diralako gauzak, hala San Josepen adarrak!
Eguneroko bizitzia da giza portaeren laboratorixo onena, eta hor izan dot nik errebelaziñua, nere lekuan jarri naben egitate gogorra. Tortillia prestatzen, hain zuzen be.
Danok dakigu momorro txiki bat sortzeko bidian, tratu preferentiak dakan garrantzixa. Hau da: jatekuan atalik onena, zatirik gozuena, letxugarik samurrena, okelarik delikauena, elikagai ekologikuena, etxeko barazkirik etxekuena, gure moñoñuandako izan bihar dala beti. Gizarte prehistoriko brutal ha ahaztuta dago onezkero: “cuando seas padre comerás huevos” esaldixan laburbildu leikian maltrato infantil aruak; animali batzu gosia pasatzen dagozenian euren kumiak jatera allegatzera eruaten detsan instinto basatixakin alderatu geinkiana...
Lagaidazue, bai –oi guraso amantisimuak- etenaldi bat egitten sasoi basati háretako kuadro kostunbristia gogora ekartzeko. Imajinau daigun familixa osua soloko biharreko atsedenian, andriak basarrittik ekarrittako baba-lapikuari begira. Mantela erdixan ipiñi eta danok lurrian jarritta –ez dago aulkarik, ezta platerik be-, talo bana eskutan, han hasi dira ukondoka bakotxa bere kollaria lapikuan sartu nahixan. Gosetutako hárek fristixok ez dira ez, asko arduratzen mantel gaiñeko jatekua danondako bardin partitziaz. Hori biharrian, bizkorrago irunsten dabenak izango dau bentajia eta, motelaguak lapikua hutsik topauko dau konturatu orduko. Tartian etxeko txikixenak, jakiña –hárek be soloko biharrian, esplotadore infantillen biktima gaixuak- (nun zeguan justizia! nun asistente sozialak!). “Egon hadi lo, eta jango duk mehe”: horra bidegabekerixia gordintasun osoz esaldi bakarrian laburtuta. Umetxo koittauak talo apurrekin konformau bihar... eta hurrenguan espabillauago ibilli noski. Hala ziran-eta hárek sasoi basatixak...
Urriñeko gogoetatik bueltan etorri gaittian, gaur eguneko gizarte zoriontsura, nun umiak bere lekuan ipiñi arren (etxeko tronuan) batzutan instinto prehistoriko-cimmerio baten deikada atabikua entzutzen dan. Eta, hotzikaretan, gaur eguardixan egindakuan damua sentitzen doten, iztarrixan garrotillo donga legeztxe.
Ez naiz santua. Gure umia bihar-dan-moduan hazteko ahalegiñetan, nik be ba dakat zer aitortu eta hamen egingo dot, ante toda Españia. Aitortzen dot, bai, lotsaz beteta, umia izatia ez dala izan nere bizitzako parterik inportantiena. Damu dot bebai, pedagogia liburuak irakortzian, burura galdera zittalak etortzen jatazela behiñ eta barriro (guraso hitzaldi baten esan ezkeriok, aretotik ni harrika etaratzeko morokuak). Hónek pekatu gogorrak dira, bai, edozein gurasok dakixan moduan. Baiña konparaziñorik bez, gaur eguardixan egin dotenakin; honek ez daka izenik; honek ez daka jangoikuan barkamenik.
Danondako tortillia prestatzen nenguan. Patatia eta piparra prijidu eta gero, arrautziakin nahastatzeko momentua heldu da. Basarriko bost arrautza genkazen, onak baiño hobiak; eta dozena bat gehixago Eroskin erosittakuak. Ba, entzun ondo –oi zeruko aingeruak, lotsatuta nago!- plater baten arrautza onak ipiñi dittudaz, eta bestian korrientiak. Eta, jausi bedi zeruko maldiziñua nigan! lehelengokuekin gurasuondako tortillia egin dot, eta bigarrenekin umiandako... Negarrez, vestidurak rasgatzen, gogoratzen dot gaiñera ekintza despreziagarri hau konszienteki egitten niharduala egindako barre karkajadak...!
(Bost minutu ta gero, nere onera barriro etorritta). Egindakuak eginda, aurrera egittia baiño ez da geratzen. Hurrenguetarako ba dakitt: remordimientuak ez nabenez lagako halakorik barriro egitten, generuan parterik onena umiandako gordeko dot. Bardin detsa txangurrua paretera botatzen badau; edo delicatessenak ketchupez estaltzen badittu. Azken fiñian: zergaittik ez onartu txarrixei margaritak jateko eskubidia?
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.
Txakilletan

Etxakixat zertaz giharduan, ekipuaz eta entrenamentuetaz izango zuan, ahaztuta dakat. Haren berba ha gogoratzen juat bakarrik, danon aurrian pertsona ha iraintzeko apropos esandakua. Grabauta geratu jatak: batetik, gizon ha nere umetako pelukerua zalako eta, asko maitte ez baneban be –mutiko isilla ni, pelukero barritsuan autuak jarraitzeko ez oso zalia- etxeko moduan nekalakako. Eta bestetik, handik urte batzutara sorpresa makala ez nebalako hartu, komentarixo iraingarrixa egin zeban morroskua bera homosexuala zala jakin nebanian. Gauzak zelakuak dirazen gero.
Gerora ikasi izan juat zergaittik daken ar batzu halako komentarixo gogorrak egitteko premiñia: normalian bere barruan gizonenganako joeria sentitzen dabelako izaten dok, eta honek eragindako panikuak hala jokatzera bultzatzen jittuk. Behiñ eta barriro ikusi izan doten gauzia izanda, onezkero maxima orakular bat emotera be ausartuko nintzakek: “Batek botatako komentarixo homofobikuen kopurua eta bere sexuko gizakixenganako dakan erakarpena, zuzenki proportzionalak izaten diraz”. Batzutan kasuak benetan patetikuak izaten dittuk, “American beauty” pelikulan modu bikaiñian erretratau zebenan antzerakuak.
Biharbada nere inguruko mutil ahoberuak kezkatuta geratuko ziran hau irakorri eta gero, bere buruan gaiñeko ikuspegi barri inkietantiakin. Lasai lagunak: erlaxatu eta begiratu zuen buruei zintzotasunez. Ez dago ezer hoberik norbere joerak onartzia baiño. Eta halan be dudiakin geratzen bazarie, errez-erreza da “algodoian aprobia” egittia: probau txakil tente ederra eta listo. ¡Erabagixak, hobe jenerua ikusi ta gero!
Oharra: politikoki bape zuzena ez naizenez, uko egitten jetsat “homosexual” berbian ordez “homo/lesbo/trans” moltzua erabiltzera. Batetik zatarra dalako, eta bestetik ez dalako zuzena. Izan be, kasu honetan “homo-“ aurrizkixak ez jakak arra/emia kontzeptuakin zerikusirik (homo/femina), ezpada be eze berdin/desberdin esanguriakin baiño (homo/hetero).
Alperrik ez dok izan
Pozez berretsi jittuadaz lehendik intuiziñoz aplikatzen nittuazen arau batzu. Esate baterako, atentziño konszientia; edo joko representatibuetan parte ez hartzia (gogorik ez dakatenian); edo lekukotasun isilla; edo umiari bere limitiekin tope eta tope egitten lagatzia, ikasi deixan; edo mugak argi eta garbi ipintzia... Halan be, liburuan egitturiangaittik arriskua jagok norbere pentsakeriakin bat egitten datozen gauzak bakarrik kontuan hartzeko, ideia barrixak baztartuta. Pedagogia testuen ezaugarrixa emoten dok, baiña: dispertsiñua, kaosa itxuraz, astuna eta desatsegiña egitten jatana berez. Baiña agindua najetsan kontrarixiari irakorriko nebala, eta tira: leziño bat edo beste be etara juat behintzat. Ba najabik aprobia egitten, esate baterako: umian jolasa bapatian eten biharrian, aurreragotxuagotik abisatzia; edo olgetan ondiokan gitxiago dirijitzia; edo umian ulermenera egokittutako azalpenak –edo aginduak- baiño ez emotera... Eskola honetan proposatzen dan hezkuntza libre eredua balekua begittantzen jatak guztiz, baiña horren arduria eruango leuken pertsonian konpetentzian konfiantza osua biharko najeukek.
Beste kúrtiña bat gitxiago
Erakunde batek emon leikian bekian dirua benetan ondo erabillitta dago, halako biharrak ekoizteko bada. Erosi nebanian pizkat atzeraka egitten zestan liburuak: totxo demasa da, politikian gaiñian, eta ixa irudi barik, dana letria. Baiña erronka pertsonal modura dakat, Eibarko historixiari buruz harrapatzen doten guztia irakortzia, eta beraz hor sartu neban irakorgaixen kolan.
Amaitzen nabillen honetan, 180 gradutako iritzi aldaketia egin dot. Hasten dan momentutik amaittu arte, nere interesa mantendu dau liburuak. Beti da atsegiña gauzak deskubritzia, eta neretako oso argigarrixa izan da 1780 aldetik 1876rako tartian eibartarrak zertan zebizen ikustia. Neretako sasoi illun eta despertsonalizaua zan horretan, foko indartsu batekin sartzia lez izan da, izen-abizenekin eta eguneroko bizimoduan usaiñ indartsua hartuta. Izan be, sekulan ez neban irakorri halako historia libururik. Gotzonek azaltzen dabenangaittik, historiografia klase baten ezaugarrixa ei da “mikrohistoriak” aztertzia Historia panorama orokorra pinttatzeko. Hori erabilli dau hamen: artxibuak arakatu eta arakatu, gutunak, billera aktak eta beste milla papel eta informaziño soltietatik orduko Eibarren historixia harilkatu leike, izen-abizen konkretudun pertsonen ibilbidiak urtietan zihar aztertuta eta konklusiñuak etarata. Maiztegik Erdi Aroko liburua be artxibo lan garrantzitsua eginda idatzi bazeban be, guztiz modu diferentian egindako sintesisak dira, liburu bixak. Oso interesgarrixak, bakotxa bere estiluan.
Herriko nere linea kronologikua badoia osatzen: oin dala urte gitxi 1880 aldian hasten zan nekixana (Toribio Etxeberria irakorritta). Gero, Maiztegin liburuakin XIV-XVI sigluak deskubridu nittuan (Egoko Jaunan sasoi nebulosuei kuku eginda, Erdi Aro Bajuan). Oiñ ostera, erdibideko urte batzu agertu jataz begi bistan, aittitta Akilino eta bere lagunen ibilbide politikuan aurrekari zuzenak hain zuzen be, idazliak hitzaurrian aittatzen daben lez.
Katanak gora
Errealidade birtuala

Umian organismo fisiko birjiña izorratziaz gain (nagusixonakin parekatzeko), oso garrantzitsua da alderdi psikikua be ez ahaztutzia. Lehengunian, Markiñatik honako autobusian amama-illoba batzun aurreko asientuan tokau jatan, eta leziño politta emon zesten. Abots gozo eta apalezko konbertsaziñuan pasau zebezen biajiak irauten daben hogei miñittuak. Hobeto esanda: amandriak egin zeban berba denpora guztian, etenbako jarixuan. Berbak, esandako lez, maittakorrak ziran guztiz: “(..)Ikusten dozu behixa? Bai behi politta be. Han dago bere etxia. Eta etxian gora, mendixa. Bedar berde-berdiakin. Ene! Etxe politta hor. Eta gizona, atxurrakin biharrian. Zelako tomate ederrak, eh? Gure ortukuak lakotxiak. Eta hor basua. Eta zela ibitzen da aittitta basuan? Tra-tra-tra sasixak kentzen, ezta? Baaaai. Zeu be laster lagunduko detsatzu aittittari, ezta?(...)”. Eta segi eta segi eta segi, hogei miñittu. Paradan be hala topau nittuan, eta pentsatzekua da autobusetik jaitsi eta gero be segiduko zebela, batek daki noiz arte. Bere etxera alde egiñ arte igual.
Orduan, hausnarkor (¡!) geratu nintzan. Etxerako bidian niñuan: zenbat dakagu, gero, gaztiok zaharrengandik ikasteko! Ume horrek, amandrian maittasun jarixuak ittota, ez zeban tautik be esan Markiñatik Lekeittiorako bidian. Aukerarik be ez zeban izan, egixa -amama hiru segunduan be ez zan isildu- baiña... izan izan baleu be, zer? txarto, ala? Zertarako erabilli garuna munduari zuzenian erreparatzeko, espikerra onduan izan bageinke errealidadia erretransmititzeko?
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.
Carlos Totorika jaun-andrearen eskutik...
Extremadurako VI Ferixa Itinerantia Urrixan izan barri da, Ermuan.
Jakuña, autu honek Euzkal Errian Euzkaras bilduman bere lekua merezi dau eta hantxe be ipiñi dot.
Entzun dotenez, hau da Carlos Totorikaguena alkatian arpegi barrixa:



