Alperrik ez dok izan
Pozez berretsi jittuadaz lehendik intuiziñoz aplikatzen nittuazen arau batzu. Esate baterako, atentziño konszientia; edo joko representatibuetan parte ez hartzia (gogorik ez dakatenian); edo lekukotasun isilla; edo umiari bere limitiekin tope eta tope egitten lagatzia, ikasi deixan; edo mugak argi eta garbi ipintzia... Halan be, liburuan egitturiangaittik arriskua jagok norbere pentsakeriakin bat egitten datozen gauzak bakarrik kontuan hartzeko, ideia barrixak baztartuta. Pedagogia testuen ezaugarrixa emoten dok, baiña: dispertsiñua, kaosa itxuraz, astuna eta desatsegiña egitten jatana berez. Baiña agindua najetsan kontrarixiari irakorriko nebala, eta tira: leziño bat edo beste be etara juat behintzat. Ba najabik aprobia egitten, esate baterako: umian jolasa bapatian eten biharrian, aurreragotxuagotik abisatzia; edo olgetan ondiokan gitxiago dirijitzia; edo umian ulermenera egokittutako azalpenak –edo aginduak- baiño ez emotera... Eskola honetan proposatzen dan hezkuntza libre eredua balekua begittantzen jatak guztiz, baiña horren arduria eruango leuken pertsonian konpetentzian konfiantza osua biharko najeukek.
hor aittatzen dittuan hainbat kontu oso interesgarrixak dittuk, eta esango neukek askotan ez dirala kontuan hartzen (logikuak izan arren). Umiari mugak garbi lagatzia; bakarrik ibiltzen lagatzia (eta jausten badok, ba, jaikiko dok); euren jolasetan bakarrik lagatzia (eta aspertzen badittuk, ikasi deixela ez aspertzen). Beste kontu garrantzitsu bat, nere ustez, "ezetza" dok. Hau da, umiak aittu bihar jok kasu batzuetan erantzuna "Ez" dala, eta kitto; beste azalpenik barik. "Lehengusuan etxera juan geinke?" "Ez". Eta azalpen barik. Umiak aittu bihar juek bizitzan askotan gauza batzuk ezingo dittuala egin, eta kitto, horretarako arrazoirik egon ez arren; berak kontrakua nahi arren. Gurasuak, ostera, zenbat eta zenbat esplikaziño emoten doguzen, gure seme-alaba laztanak ez frustratzeko! ;-(