Prehistoriaren hastapenak
2.0 sasoi honetan anakronismo edo ukronia jolasak modan daude. Sarean makinatxo bat bider ikus ditzakegu, esate baterako, etorkizuna irudikatzen zuten aintzinako irudiak.
Jolas beretsua egin daiteke aintzinakoek aintzinatea ikusten zuten modua ezagutuz. Adibide ona Arditurriko meatzeak berraurkitu zireneko kronika dugu (1), obra erraldoi hura zibilizazio misteriotsuei egotziz, artean ezezaguna baitzen erromatarrak euskal kostaldean ibili zirenik.
Gaur ekarri dugun artikulo sortan ere, Francisco Navarro Villoslada idazle vianatarrak arkeologia modernoaren garapenaren aurretik zeuden usteak erakusten dizkigu, besteak beste trikuharrien eta harrespilen ustezko jatorri zeltiarra edo geografo klasikoek aipatutako tribuei buruz uste zena. Markina-Xemeingo irakurleendako bereziki interesgarria izango da seguru, Arretxinagako harri erraldoiei harreta berezia eskeintzen baitio (jatorri naturala egotziz).
Denok dakigunez, Zientziak adabakiz eta txaplataz egiten du aurrera, hau da: hipotesi okerrak ukatuz eta haien gainean berriak sortuz. Jakina: baztertutako hipotesiak ahaztuta geratzen dira, eta horregatik da hain harrigarria (eta interesgarria) Navarro Villoslada bezelako jakitunen orduko usteen defentsa irakurtzea.
Jatorrizko dokumentua:
- NAVARRO VILLOSLADA, Francisco. 1888. De lo prehistórico en la Provincias Bascongadas. Euskal-Erria Revista Bascongada XIX:5-11,33-39,65-69,97-101. Donostia.
Dijitalizazioa:
Sancho el Sabio Fundazioa 2011. http://hdl.handle.net/10357/2813
Aipuak:
- URTEAGA, M. 2004. Las “noticias y descripción de las grandes explotaciones de unas minas antiguas situadas al pie de los Pirineos y en la provincia de Guipúzcoa”, de Juan Guillermo Thalacker (1804). Boletín Arkeolan 12:45-102.
Errenteroak eta nagusiak
Artikulu honetan, andre batek aintzinako Santo Tomas eguna gogoratzen du, 1887ko ospakizunekin alderatuta.
Dirudienez, idazlea etxe aberatseko alaba da: errenta ordainketa, behinzat, baserri-jabeen ikuspegitik azaltzen du. Beharbada hauxe da interesgarriena: errenteroen bertsioa baita ezagunena (eta dramatikoagoa).
Aintzinako jaki-txoznen azalpenak be ba du bere zera: sukalde ekonomikoak herriko kaleetan zehar...
Badirudi nagusiek errenteroak sukaldean hartzen zituztela bazkaltzera, eta etxekoandrea arduratzen zela haiekin. Nagusiak berak ez dirudi “jente baju” horrekin batera bazkaltzen zuenik. Kontakizun honetan, behintzat, bazkalburuan baino ez da agertzen, maizterren omenaldia jasotzeko...
1887an berriz, Donostiako gazte dirudunen festa giroa Konstituzio Plazatik Gran Casinora pasatua zegoela dirudi (Kursaalera), eta idazleak baserri giro hura faltan botatzen du.
Interpretazio sozialak alde batera lagata, erretratu polita eskeintzen duen artikulua da.
Jatorrizko dokumentua:
- LA CANI, Rosi. 1887. Santo Tomás. Antaño. Ogaño. Euskal-Erria Revista Bascongada XVII:564-567. Donostia.
Dijitalizazioa: Sancho el Sabio Fundazioa 2011. http://hdl.handle.net/10357/2813
Aintzindari bat
Nere estreiñaldixa gizon honen idazkixekin. Gustau jata, bai ezagutu biharreko autoridadia dalako, baitta idazkixen euren mamiñangaittik be.
Lehelengua, “El bardo de Izalzu”, resonantzia haundikua. Gehixen gustau jatana, lekukotasunen bilketia azaltzen dabenekua; forma honetan errez bereiztu leikez-eta Erdi Aroko jatorrizko kondairian apurrak, eta gero eurekin Campionek berak egindako sorkuntza literarixua. Ikusten nabillenangaittik, bai Lertxundin musikia baitta Elordi & Cian pelikulia Campionen ipoiñ honetan oiñarrittuta dagoz.
Roedores del mar. Txirla biltzailliena ahozabalik laga nau, gaixangaittik baiño gehixago (neska-mutillen arteko historia erromantiko korrientia) amaiera zazkarrangaittik.
Pedro Marin historixia be, halako amaieria daka (Arturo ez zan happy enden zalia kontizu!) baiña kasu honetan Konbentziño Gerrako gorabehera interesgarrixak kontatzen dittu, alde bixetako euskaldunen arteko paradojen harira.
“Grachina” izenburukuak pizkat harrittu egitten dau, Campionen pentsakeria kontuan hartuta (integristia ei zan). Egixa da historia osua Gratzinan kristautasuna azpimarratzera zuzenduta dagola, baiña bide batez akelarrian deskribapen ezin gordiñagua emoten dau...
“El último tamborilero de Erraondo” hunkigarrixena da. Oso tristia, baiña oso ederra. Ameriketara artzain juandako naparra, 50 urte geruago bueltatzian topatzen daben eremua (gerra bi tarteko) eta jente erdelduna... Lizentzia melodramatiko pare bat be ba dakaz ipoiñak, baiña funtsian ez dot uste asko esajerauko zebanik.
Gurasuenera oiñaz, makillan bisigua txintxilizk
Artikuluan erreferentzia:
- P. Mª de M. 1885. El día de navidad en el hogar bascongado. Euskal-Erria Revista Bascongada XIII:564-565. Donostia. http://www.memoriadigitalvasca.es/handle/10357/2813
Aittan kuadruak - VIII

Argazkiak.org | Isuntza © cc-by-sa: txikillana
Marea Errotatik begiratutako ikuspegi honetan, berezixena erdiko eraikiñak diraz: Zubiburuko etxia eta guardiazibillena. Izan be, 20 urte baiño gehixago izango da etxiok bota zittuezenetik eta ez dago euren irudi asko.

Argazkiak.org | Potiñak © cc-by-sa: txikillana
Hamen plaza aldetik potin eta motor txikixei hartutako irudixa; bigarren planuan, lau bapor haundi eta Sanpedropetik Komandantzia arteko tartia. 1980ko fetxia daka.

Argazkiak.org | Tiestua © cc-by-sa: txikillana
Hau beste lore-irudi bat. Landare naturala baiño errezagua zaintzeko, eta plastikozkua besain kutria ez!
Hiru kuadruak 80 hamarkada hasierakuak izango dira, arrebia ezkondu zanian bere etxerako emondakuak.
Ardi ulezko marragak
Freskerekin eta gaterekin lez, ez goiaz iñora halako gauzak argitaratziakin. Irakorlietatik askok ezagututako gauzia da, ardilanazko marragena; ez daka printzipioz ezer espezialik. Gaiñera mundua ez da era hortan aldatzen... gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen... Zama Aroa ez da hola laburtzen... Baiña nik, parakaidista begixokin, badakitt hamendik hogetamar urtera gauza zihero exotikua izango dala, gaur egunian lasto edo ira koltxoiak lez gitxi gora behera. Eta ez dakittenez etnografia ikerketetan halako detalletxuak lekurik izango ete daben... ba hamen jasota geratu deilla behintzat.
Ardi ulezko marragak halako zorro urdin edo gorriska mehe batzu izaten zittuezen, oso karakteristikuak. Gure amak diñuanez hutsik erosten ziran, eta gero ardilania jirau egin bihar izaten zan, hárek bete eta koltxoiari formia emoteko. Guk esnedunari erosi ei gentsan ulia.
Oso gozuak izaten ziran bertan etzintzeko... batez be, denpora batera, norbere korputzan formia hartzen zebelako. Erdixan egitten jakon zulua bardintzeko, tarteka-tarteka harrotu egin bihar izaten zan. Hau da: marragian josturia zabaldu, lana guztia lurrian ipiñi –etxetik aparteko leku baten-, eta makillaz astindu. Gero, harrotutako uliakin atzera zorruak bete, eta josi. Operaziño osua koltxoneruak egitten zeban, etxera koltxoi barri-barrixa itzulitta. Ez zan sarri egitten kontizu: ni neu, behiñ edo birrittan gogoratzen dot bakarrik Mekolako etxian. Egongelako leihotik ikusi neban koltxonerua biharrian, atari pareko pretillan onduan.
Azken urtietan, ez genduazen ardilanazko marragarik erabiltzen. Han egoten ziran, baiña koltxoi “normalen” azpixan sartuta (badaezpada kontizu: sekula ezin da jakin hurrengo gerria noiz etorriko dan). Baiña tira: azkenian hárek be basuran amaittu zeben.
Ez dakitt altxorrik juango ete zan eurekin. Horretarako be egokixak ziran-eta: zulo bat egin, eta ule artian dana dalakua gorde. Ondo goguan dakat, zabortegi baten olgetan nenbixala, erretako marraga baten errautsen artian 50 zentimotako txanpoi pillua topau nebanekua (ordurako ez zeben ezer balixo).
Ordenadore bana

Argazkiak.org | Olentzerok, ordenadore bana © cc-by-sa: txikillana
Joko sinple batzu instalau detsadaz: Space Invaders eta Pacman. Arrakasta totala! (momentuz). Egunotan ez daka besterik buruan, eta pista libre laga detsagu nahi dan beste jokatzeko. Gero baiña, argi dakagu neurrixa ipiñi biharko jakola. Seguraski marrazki bizidunen sistema bera erabilliko dogu: ordu jakin batzutan bakarrik.
Tomaxeri be “portatil” txiki bat ekarri detsagu. Zarata gehixago eta kolore polittaguak badittu be, laster hasi da alua konturatzen, Nikon ordenadoriari etekin haundixagua etara leikixola...
Kafe adikto bat naiz
Ni oiñ ederto nago. Etxuat kafe normalik hartzen, deskafeinaua baiño (egunero bat, bazkal ostian) eta estimulanterik ez hartzian igartzen dan oreka emozionala zoragarrixa dok. Nere animua bardintsua da egun osuan zihar, harik eta gabeko neke ta loguria sartu arte. Halan bai ondo bizi.
Badakitt, baiña, zer gertatuko dan. Egunen baten, zeozegaittik (lo gitxi egin dotela; edo egualdi deprimentia; edo lan gogorra perspektiban...) kafe normal bat hartuko juat. Eta horren subidoia igarriko dot, surflarixa lez ur bitsetan. Sentsaziño erakargarrixa, euforixia. Barriro halan sentidu nahixan, bixamonian be kafeinaduna eskatuko juat. Eta hurrenguan... Handik egun batzutara, drogara ohittuko naiz eta ez desta efekto bere egingo; orduan kafe bi hartzen hasiko nok; eta gero beste bat...
Hala allegauko naiz, junkie honek, egunero hiru kafe hartuta be efektorik ez igartzera. Hobeto esanda, efekto bakarra hórren hiru kafien faltan agertuko da: loguria, buruko miña, tristura itzela. Txarto esan dot. Izan be, kafe normalak beste efekto higungarri bat be eragitten desta: korputzeko usain txarra (logikua, toxina ufal hori garbitzeko txixa nahikua ez danian).
Zikluak bi-hiru hille iraungo dittu.
Halako baten, nazkatuta, “basta” esango juat. Kafe normala lagatzeko adoria bildu, eta bi-hiru-lau egun “depre” ostian gero eta hobeto sentiduko naiz. Lasaixago. Euforia/depresiño fase nekagarrixetatik libre. Korputzeko usaiña desagertzeko ondiok pare bat aste pasau biharko dira. Eta baretasun ederrian sartuko naiz.
Hortxe nago oiñ. Hurrengo rekaidia noiz? Ahal danik eta beranduen mesedez.

Aittan kuadruak - VII

Argazkiak.org | Eusebio kaseterua © cc-by-sa: txikillana
Eusebio kaseteruan kuadrua nere faboritua da. Ez dakitt: koloriangaittik, edo Eusebio bera ezagutu nebalako edo... Markinako kontsultia ipiñi nebanian, 1996xan, amari expresamente eskatu netsan kuadruau eta harrezkero nerekin egon da beti; lehelengo Akromionen, eta gero gure etxera ekarri neban babestuago egongo zalakuan.
Egongelan dakagun kuadruetatik deigarrixena da; Maitane eta Aintzane loibenekin batera umiekin konbertsaziñorako eta arte-analisiserako aukera haundixa emoten dabena. Batez be karelian agertzen dan txakurtxuak ;-)

Argazkiak.org | Ibaixa © cc-by-sa: txikillana
Beste kuadro hau anonimuenetako bat da. Ez daka firmarik, ez modelorik, ez ezer deigarririk neretako. Egixa esan, berari buruz ez dakitt ezer.

Argazkiak.org | Ariane eta txakurra © cc-by-sa: txikillana

Argazkiak.org | Ariane © cc-by-sa: txikillana
Hónek bixok 1989 aldeko kuadruak dira. Ariane agertzen da bertan (aittan lehelengo loibatxua). Lehelengua Debako San Roque ermittan topau genduan txakurtxo batekin (argazkixa neuk etaratakua dala uste dot) eta bigarrena barriz, Lekeittioko hondarreko parkian oker ez banago. Azken honen arpegixak zeregin nahikua emon zetsan (egin, desegin, egin, desegin... gogoratzen dot); aittak hobeto erretratatzen zeban jentia karikatura sinplietan, oleuakin baiño.
Victoriartasunak ez zeban literatura osua itto, antza
Pago enbor haundixa lez, irakorketian interesa luzaruan eta intentsidade onian mantentzen daben liburua. Ez neban uste prologo horren ostian (liburuko gauza gehixenak, dokumentuetan baiño, idazlian irudimenian oiñarritzen dirazela esanda) baiña nahikua konsistentia begittandu jata. Izan be, oin dala 4000 urteko historian hutsune asko dagoz, eta zer esan XIX gizaldixan; nobelia osatzeko, derrigorrez irudimenakin bardindu bihar (baiña hori gaur eguneko nobela historikuan bebai).
Gustau jata, halan be, liburuan planteamendua: onen eta gaiztuen arteko mugia ez dago garbi, antxiñako liburuetan besain argi ez behintzat (“Los últimos días de Pompeya” liburuko supervillano naifak goguan). Ezagun da Polonia aldian idazliak estun biktoriarretatik libre zebizela.
Anekdotetatik aparte, sekulan etxuat izan Nilo ibarreko zibilizaziño zaharra ondo ezagutzeko kilikilixa –urriñegi geratzen jata nunbaitt-. Halan be, garrantzitsua izan zala ulertzen dot eta, entretenimenduan atxakixan, liburu honek haxe ulertzen hasteko atarixan ipiñi nau. Zalantza barik, interesa gehixen ixotu destana Laberintuan kontuak izan dira, batez be 2008 urtian aurkikuntza esanguratsuak egin diralako (nahiz eta indusketak etenda egon, David Bisbalen eta arkeologia zalion zoritxarrerako).
Oiñ arte egipziuei buruz nekixan bakarra hauxe zan, gitxi gora behera.


