Aittan kuadruak – V
Argazkiak.org | Tiestua 2 © cc-by-sa: txikillana
Tia Maiteneko kuadro honen pinttaketa prozesuakin be gogoratzen naiz, beraz sasoi prolifikokua izangok kontizu. Biharbada amari pakia emoteko pinttauko zeban Armandok. Izan be, sasoi baten, uralorekin tematuta ibilli zan ama: udabarri aldian, mendira egindako ostera bakotxian uralora txorta bat hartu eta etxian aldatzeko ahalegiña egitten zeban, baiña alperrik... lora basatixak basuan nahi... Etxian uralorak izateko modu bakarra, kuadruan.
Argazkiak.org | Urko © cc-by-sa: txikillana
Urkoko bistihau (“Franco hildakuan arpegixa”, askotan esan zestanez) nahikua antxiñakua dirudi, firmian tajuari begira. Ezingo neuke esan noizkua dan, 1950 hamarkadakua igual? Ikuspegixangaittik, Otola basarrittik edo pinttauko ete zeban? Badakitt gaztetan hango senidiekin sarri egoten zirala-eta...
Argazkiak.org | Axpe © cc-by-sa: txikillana
Kuadruhau, Argentinan topau neban, sorpresan. Porotan etxian (Maria Elena Berasueta, amama Isabelen lehengusiñia) izan zan. Kontua da Porota eta senarra Euskalherrira etorri ziranian, 80 hamarkadan bebai (fetxia ez dakat eskura), gure gurasuak ezin izan zirala eurekin egon. Pena haundixa hartu zeben, eta gitxienez, errekuerdo modura kuadruau helarazi zetsela. Ni txikixa nintzan kontizu, eze, ez nintzan kuadruonekin gogoratzen.
Oiñ konturatzen naiz seguraski kuadruau topau eta gero etorriko jatala argazki bildumiau egitteko ideia.