1936ko Zemendixan 29a
361129 tagged map by user - Tagzania
361129: 4 bou gerrarako moldatzen dira; golpistak errepublikazalien defentsak aztertu dittuez.
Errepublikazaliak (Euzko Jaurlaritza) 4 bou moldatzen dittuez gerrarako, gris illunez pinttatu eta izena aldatu. Mistral=Gipuzkoa, Euzkal-Erria=Bizkaya, Hispania=Araba eta Vendaval=Nabarra izango dira aurrerantzian.
Golpisten (Franco) kuartel generalan informe baten araberan, Gipuzkoako mendebaldian hau da errepublikazalian defentsen egoeria:
- Sección de Lequeitio: la posición de las tropas en esta sección no es desfavorable aunque la fortificación no es muy eficaz y la obra no es completa.
- Sección de Marquina: la posición táctica de las tropas en esta sección es francamente desfavorable, tanto por lo que a la fortificación afecta como por la misma situación topográfica, de absoluta combinación desde las crestas de Kalamua y de Acarregui. Debo indicar al mando que dispuesta por el Estado Mayor rojo se inició ya en octubre una segunda línea en este frente de Marquina que fue trazada desde Ituiño-Mendi hasta el Urko pero a pesar del tiempo transcurrido esta obra puede evitarla y ha sido en éstos últimos días cuando se ha querido imprimir un ritmo acelerado a esta obra y efectivamente allí se han concentrado elementos que están actualmente, suponemos, que en plena actividad. Se proyectan algunos nidos de ametralladoras y alambradas repetidas que cierran el boquete natural formado entre el monte Zapala (sic, Zapola esan gura dau) y el Iturreta.
- Sección de Eibar: la situación de Eibar se considera por el mando rojo insostenible y está prevista su evacuación hasta las estribaciones del monte Urko. Las fortificaciones de esta sección son tambien deficientes.
- Sección de Elorrio: comprende las líneas marcadas por Elgueta-Campázar que el Mando rojo considera, como es natural, de grandísima importancia porque perdida esta línea ha opinado en repetidas ocasiones el Jefe de Estado Mayor de dicho mando que habría de replegarse al Cinturón de Bilbao, aunque escalonando algunas resistencias intermedias de poca eficacia. Las fortificaciones en este sector no resisten a un ataque aéreo.
Ezkurraundiko parapetua
Markina-Xemeingo Ezkurraundi basarri ondoko muiñoko puntan, abixa (lehertua) eta parapeto hau dago. Errepublikazaliak eraiki zeben 1936-37 neguan. Frenteko 2º lineia osatzen zeban, eta Akarregiko 1º lineara apuntatzen dago, batetik, eta bestetik Zapola eta Iturreta arteko hutsune natural haundixa zaintzen (Bilborutzko pasua ixten beraz).
Argazki gehixago:
1936ko Zemendixan 18xa
361118 tagged map by user - Tagzania
361118: arma gehixago Bilbora heldu.
- Baionatik datozen 4 merkantiak Bilbora sartzen dira, Euzkal-Erria eta Vendaval bou errepublikazaliak eskoltatuta.
1936ko Zemendixan 17xa.
361117 tagged map by user - Tagzania
361117: 4 merkante Baionatik urten.
- Illuntzixan, 4 merkantiak Baionatik urtetzen dabe.
1936ko Zemendixan 16xa.
361116 tagged map by user - Tagzania
361116: armak heltzen dira Bilbora.
- Artza-Mendi merkantia Bilbon sartzen da Hispania bouak eskoltatuta, Leningradotiko arma kargamentu haundi batekin. Mistral eta Euzkal-Erria bouak sartzen dira bebai, baiña 4 merkantiak barik.
1936ko Zemendixan 15a.
361115 tagged map by user - Tagzania
361115: itsas batallia Pasai parian.
- Golpistak (Velasco destruktoria) Mistral eta Euzkal-Erria bouei eraso Pasaittik 40 millatara, Frantziatik 4 merkante ekartzera doiazela. Burrukan, Velasco jo eta erretiratu biharra dauka, eta Mistral metrallaz pizkat hondatu.
Los Baroxa en Oyarzun
“Los Baroxa en Oyarzun”, Ramon Zulaika.
Imajinau daigun, Lekeittioko gazte heavy batek, Su Ta Gar eta EH Sukarra taldien zale amorratuak, Gorosabeltarrak eta Lekeitio lotzen dabezen loturak aztertzen hasten dala. Artxibuetan ibilli eta dokumentaziño asko bildu eta gero, bere aurkikuntzak liburu forman aztertzen dittu: pajina eta erdi Norton eta Aitorrek herrixan egin dittuezen kontzertuen erreferentziekin, eta... 60 pajina euren heren-gusu Oierren gainian: Oierrek lehelengotz buzoneatu zittuan propagandak; Oier Lekeittion erroldatu zaneko agiri orijinala; Oierrek izperringi baten argittaratutako artikulua; Oierrek ez-dakitt-nori bialdutako gutuna... eta halan dana, milla eta bat pajina-azpiko-oharrez lagunduta, berezittasun gramatikal guztiak eta ortografia akats txikixenak nabarmenduta gaiñera.
Gitxi gora behera hau da “Los Baroxa en Oyarzun” liburua, baiña Norton/Aitorren papelian Pio Baroja idazlia jarri, eta Oierrenian Rafael Baroxa idazlian birraittitta. Pio Barojak berak Oiartzun sekula zapaldu ez zebala kontuan hartuta, ba pixkat fortzaua da liburu honen justifikaziñua. Pajina larregi hain mamin gitxirako.
Baiña tira, Espainiako Fernando VIIgarrenan sasoian muga aldian egondako giruakin pixkat familiarizatzeko balixo izan jeskuk, eta gaitzerdi.
Igotz A

Markina-Xemeingo Zapola mendiko Igotz basarriko lurretan, ametralladora abixa hau dago. 1936ko neguan eraiki zeben errepublikazaliak. 1937ko Apirillan 26xan Lea-Artibai ebakuatzeko agindua jaso zeben. Zapola eta Ituiñomendin Otxandiano batalloia egon zan erretiradia kubritzen, eta Apirillan 27ko arratsaldian abandonatu zeben posiziño hau.



Noviolencia aktiboko jardunaldixak Donostian
BIDEA HELBURU taldiak bosgarren urtez antolatu dittu Indarkeria-eza Aktibuari buruzko jardunaldixak. Jardunaldixen bidez eta www.bideahelburu.org web gunea erabillitta, Indarkeria-eza Aktibuan ikuspuntutik gure gizartean gauzatu leikiazen balixo teoriko eta praktikuen gaineko hausnarketia bultzatu nahi dabe.
Ondarrutar txikixak kazetari
Ondarruko arrantzale-etxe bat, 1920-1925 aldian.
Ondarruko Lore Jokuetan izperringi bat etara dabe, eskoletako umiak kazetari biharretan. emaitza politta da, asko gustau jata. Batetik, momorro txikixak zeozer konstruktibotan jarri dittuez (ez da gitxi) eta bestetik euren ume-ikuspegixan atentziñua deitzen detzen gauzak zeintzuk dirazen ikustia.
Eta, hain zuzen be, azken hau da gehixen gustatu jatana. Ni Historiazale baiño gehixago naiz “mikrohistoriazale”, eta horretatik asko topatzen da izperringi honetan. Redakziño kaskarrian egindako idazkixetan hainbeste mikrohistoria eder agertzen dira, umien aittitta-amamak kontatuta seguru, aintziñako Ondarruko usain eta gustoz betetako flashak:
- Mutilak gehienetan futbolean ibiltzen ziren etxeen sarrerak porteriak bezala hartuta eta Kaleandiko neskak txintxirrikan, soka saltoan eta goman jolasten zuten. Lehen Kaleandiko ume guztiak ez ziren egun guztian etxean sartuta egoten eta jolastera irteten zutenean denek denekin jolasten zuten.
- Jendeak etxez etxe balkoi batetik bestera egiten zuen berba. Kaleandin hiru telefono inguru zeuden gutxi gora behera. Telefonoa zutenei deitzen zioten ez zutenen familiak eta gero, telefonoa zuenak besteari abisatzen zion eta bere telefonotik berbetan uzten zion.
- Gizonak itsasotik etortzen zirenean Kaleandiko emakumeak beraien gizonek ekarritako arraina bizilagunen artean banatzen zuten.
- Sutara bota behar ziren egurrak kalean ebakitzen zituzten emakumeak. Kalean emakumeak ikusten ziren aizkora hartuta egurrak ebakitzen.
- Lehen lanazko koltxoiak erabityzen ziren eta koltxoi horiek garbitu beharra izaten zuten. Urte bitik behin emakumeak koltxoi horiek Artalekura ateratzen zuten eta bertan makilekin astintzen zuten. Telebistarik ez zegoen eta ume guztiak kalean egoten ziren.
- Lehen sukaldeetan ez zegoen butanorik eta sua egurraz eta ikatzaz pizten zen.
- Jaietan, zezenak soka barik ibiltzen ziren. Jentea entradetan sartzen zenean zezenak ere entradetan sartzen ziren. Jendea eskaileretan gora joaten zenean zezenak ere eskaileretan gora igotzen ziren baina zezenak hiruzpalau eskailera igotzen zuten.
- Itsasotik txitxarroa edo berdela ekartzen zenean, Kalehandiko andre guztiak txitxarroa edo berdela erretzen zuten. Baina gero hainbeste kea ateratzen zutenez ataria ezin bilatuta ibiltzen ziren.
- Gizonak marinel janzten ziren eta andreak berriz amantal urdinarekin.
Historixa liburuetan ez dira halakorik topatzen, ez horixe. Izperringi politta, benetan.
Akats bakarra: batuaz eginda dagoala. Badirudi hau ondarrutarren aje endemikua dala...

