Desilusiñua, lotsia eta esperantzia
Barru-barrura sartu jestek.
Juan dan eguenian, hara nun irakortzen doten Garan: PSOE-k, azken momentuan, AHT-an plana geratzeko eskatu dabela, nahikua babes sozialik ez daukala eta udal hauteskundietan euren kalterako izango dalakuan, tren suntsitzaille hori konjelatuta lagatzeko iniziatibia aurkeztuta. Haxe poza! Izperringietan agertutako albiste guztien modura baiña, nere erreserbak izan nittuan eta hau idatzi neban, eibartarrak forora bialtzeko.
Gaia: AHT-omar por culo? "Entzun dot, entzun dot... EAEko agintarixak "gure" bildur dirala, ez ei gagoz nahikua konbenziduta, eta geldialdi bat egingo dala AHT-ko proiektuan. ¿Hala ete? Eta "bildur" dirala... zera, hauteskundiak galtzeko bildur. Ba da tristia, gero, gure politiko profesional mangante hórrek arre edo iso egitteko estimulo printzipala horixe izatia. Ez gizartian ongizatia, ez ogasunan osasuna... ez, ez: hauteskundiak galdu edo irabaztia. Hau hala ba da, AHT-an kontrakuon garaipen partziala izango litzake; aintzat hartzekuak garala erakusteko beste. Oin baiña, AHT-zalien partetik gizartia konbenzitzeko zaparrada edo ur-eraso latzak datoz, eta argi ibilli. Entzun dot be, propaganda horretan sakontzeko kontrakuei abots publikua emotia aurreikusitta dagoala, zaindu egin biharko da ze modutan eta ze bermekin, ez deixan izan arpegi-garbiketa hutsa. Dana dala, itturri fidagarrixetatik jaso biharko dogu informaziñua. "
Hori bai, mezua bialtzerakuan konfundidu eta ez neban forora bialdu, blogen kontseillu editorialera baiño.
Eskerrak, ze... bixamonian zer irakorriko, eta... inozentadia izan zala. Lehelengo pentsatu nebana: "Garako putasemiak!" eta gero barreguria, eta gero lotsia, eta gero desilusiñua...
Baiña ez zestan behintzat kendu hortan zeozer lortzeko esperantzia.
On puska bat haizen seinale, albistea xalo xalo sinisteagatik. Umila ere bai, Chomskyren moduan. Edozeinek ez dik holako zerbait aitortzen.
Eta baikor galanta ere bai, oraindik zerbait lortzeko esperantza izateagatik. Ni baino baikorragoa ba haiz behintzat.
Urte berrion.