Anarquismo
Ideologia desbardiñen artian, anarkismuanganako interesa izan juat bereziki. Ezin esan, baiña, anarkistia naizenik; asko esatia izango litzake hori, teorixa politikuaz dakitten gitxixangaittik batetik, eta 10 bihargiñeko enpresa baten jabia naizelako bestetik. Gaur egungo egoeria begiratuta, gehixago egokittuko lejatake jefe absolutu paternalista-leninista etiketia.
Beti izan juat galtzekua diskusiño politikuetan: ezin ezerri heldu, anarkismua defenditzeko beste ideologixen aurrian. Horregaittik, igaz Buenos Airesetan nenbixala Plaza de Mayoko amen biltokixan sartu eta Noam Chomsky-n gaiñeko liburu hau ikusittakuan segiduan erabagi najuan erostia. Liburu meheia, elkarrizketaz osatuta, autore komunikatibo batena... nere moduko ezjakin batendako egoki eta irakurterreza.
Eta hala izan dok, pozik geratu nok liburutxuakin. Liburua etxok Chomskyk idatzi; “Letra Libre” talde argentinarrak egindako errekopilaziño bat dok, eta bertan 10 bat atalian biltzen dittuk artikulu, elkarrizketa eta beste autore batzuen liburueri egindako prologuak. Bilduma horretako ale batzu kostau egin jataz tragatzen, Pelipen idazki batzukin gertatzen jatan antzera. Baiña problemia ez dok idazliana, irakorliana baiño; ez dakit ze arrazoigaittik halako alergixa bat jetset testu politiko, filosofiko edo legalei, eta nekez aurreratzen juat pajiñan zihar. Parrafo bat hartu eta bedratzi bidar hasi bihar izatia, harixa guztiz galdu dotelako, ez dok arrarua izaten nere kasuan. Baiña, esandako moduan, bildumako ale jakin batzukin baiño etxatak hau gertatu. Beste artikuluak nahikua irakorterrezak diralako, eta ez hori bakarrik, oso argigarrixak suertatu jatazelako. Etorkizunian, diskutidu, diskutidu nerekin...
Eta azkenik, beste gauza bat gustatu jatak asko. Chomsky umilla dok, eta ez jok egixa absolutuan jabe legez aurkezten bere burua (entrebistatzaille gazte batzuk bai orraittiok). Detalle hori garrantzitsua begittantzen jatak pertsona batek esandakua serixuan hartzeko orduan.