Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Desilusiñua, lotsia eta esperantzia

txiko 2006/12/31 10:50

Barru-barrura sartu jestek.

Juan dan eguenian, hara nun irakortzen doten Garan: PSOE-k, azken momentuan, AHT-an plana geratzeko eskatu dabela, nahikua babes sozialik ez daukala eta udal hauteskundietan euren kalterako izango dalakuan, tren suntsitzaille hori konjelatuta lagatzeko iniziatibia aurkeztuta. Haxe poza! Izperringietan agertutako albiste guztien modura baiña, nere erreserbak izan nittuan eta hau idatzi neban, eibartarrak forora bialtzeko.

Gaia: AHT-omar por culo? "Entzun dot, entzun dot... EAEko agintarixak "gure" bildur dirala, ez ei gagoz nahikua konbenziduta, eta geldialdi bat egingo dala AHT-ko proiektuan. ¿Hala ete? Eta "bildur" dirala... zera, hauteskundiak galtzeko bildur. Ba da tristia, gero, gure politiko profesional mangante hórrek arre edo iso egitteko estimulo printzipala horixe izatia. Ez gizartian ongizatia, ez ogasunan osasuna... ez, ez: hauteskundiak galdu edo irabaztia. Hau hala ba da, AHT-an kontrakuon garaipen partziala izango litzake; aintzat hartzekuak garala erakusteko beste. Oin baiña, AHT-zalien partetik gizartia konbenzitzeko zaparrada edo ur-eraso latzak datoz, eta argi ibilli. Entzun dot be, propaganda horretan sakontzeko kontrakuei abots publikua emotia aurreikusitta dagoala, zaindu egin biharko da ze modutan eta ze bermekin, ez deixan izan arpegi-garbiketa hutsa. Dana dala, itturri fidagarrixetatik jaso biharko dogu informaziñua. "

Hori bai, mezua bialtzerakuan konfundidu eta ez neban forora bialdu, blogen kontseillu editorialera baiño.

Eskerrak, ze... bixamonian zer irakorriko, eta... inozentadia izan zala. Lehelengo pentsatu nebana: "Garako putasemiak!" eta gero barreguria, eta gero lotsia, eta gero desilusiñua...

Baiña ez zestan behintzat kendu hortan zeozer lortzeko esperantzia.

1936ko Gabonillan 23a

txiko 2006/12/23 01:00


361223 tagged map by user - Tagzania

361223: MAE-ko ontzixak patrullatzen.

  • Ogoño iparraldian, Bizkaya eta Nabarra bouak Palos merkante alemaniarra atxilotu eta Bilbora daroie.

Iparragirre basarrixan ametralladora abixia

txiko 2006/12/22 21:40

Markina-Xemein inguruan, Espainiako Guda Zibillian beste arrasto bat. Iparragirre basarriko lurretan, errepublikazaliak trintxera lerro luziak eraiki zittuezen 36-37ko neguan, Kalamuan gotortutako golpistengandik babesteko. Trintxera lerruon posiziño aurreratuena -arriskutsuena- dogu abixa hau.

El club Dante, Matthew Pearl

txiko 2006/12/19 23:27

Hasiera trukulentua, aspaldi ez ninduan hainbeste afektatzen krimen baten irudixak. Batez be hildako bat arrak zela jaten dabenen deskribapenangaittik. Zorixonez, ez dok bide horretatik jarraitzen eta gero detektibe eta serie-hiltzaille baten harrapaketian kronika politt eta intelijente bat bihurtzen dok. Liburuan bigarrengo erdixa iruntsi egin juat, engantxatuta egotian sentsaziño parebako hori dastatuta.

Enredo asko jagok, eta batzutan geratu bihar izan nok pertsonajiak eta euren harremanan bilan bat egitteko, argumentua ulertzen baneban. Baiña... fleko soltiak geratu jakoz judixo arpegiko autoriari. Biharbada itzulpen arazuak dittuk, batek daki (nik gazteleraz irakorri juat) baiña ba dira gauza batzu ez dirazenak ondo azalduta geratzen (liburu hasierako artikulo periodistikua, ezpatia eta moskittuena, Healey hilda agertzen dan hondartzako aukeraketia...). Bestalde, lerro argumental “faltsuak” jagozak, biharbada idazliak hala aukeratuta baiña igual modu erratikuegixan idaztiangaittik diranak, enfokatu barik edo... (Healey-en alargunan hazkuriana...). Era berian, ez dok sinistekua hain trama korapillotsua soldadu deszerebratu batek ixa ixa kasualidadez sortutakua izatia...

Baiña tira: liburu honetan Pearl-ek EEBB-etako XIX mende erdi parteko giro literarixuan erretratu bat egitten jok, eta sasoi hartako pertsonai errealak jartzen dittu (Longfellow, Holmes, Lowell eta Fields) fikziñozko trama batian. Atsegiña dok bai, sasoi hartako usaiña ondo heltzen jako-eta irakorliari.

Asier Sarasuandako moroko mezua

txiko 2006/12/19 17:46

Asierrek aspaldittik darabixan gaixa da, txori izenena eta horregaittik ipiñiko dot hamen. Gaur lagun arrantzale-izandako batekin berbetan, Lekeittion erabiltzen dirazen txori-izen bi ezagutu dittudaz.

Bata, MATXINPLANKIA (pottorrua). Hamen bat, ADES taldekuok bere abixan erretratatuta, ez dogu esango nun badaezpada (argazkixa, Gotzon Aranzabal).

Eta bestia, KARRABASUA (ubarroia). Argazkixa P. Duboisena.

Hell Patrol

txiko 2006/12/12 18:30

Anizko inguruan, Abartan mendi hegixan topau najittuan. ¡Ha zelako bildurra!

Benetako "paletoak"

txiko 2006/12/12 18:20

Asteburu honetan Donezteben Manuel Rivas idazlian "Galicia, galicia" liburu desternillantiakin gogoratu nok. Bertan, galiziar españolzalien erretratu gaiztua egitten dok Francisco Vazquez A Coruñako alkatian pertsonan. Galiziar peto-petua izanda, bere kultura eta sustraixa dan galiziera marjinatu eta Ama Espainian besuak billatzen jittuk behin eta barriro. Nahi-eta-ezin baiña, zeaittik eze bere hiriko izen ofiziala marjinatu eta gaztelerazkua erabiltzian be, "La Curuña" esaten jok garrulo patetikuak. Eskerrak galiziar askok umorez hartzen dabela. ¡Biharko!

Euskal Herrixan be hainbeste adibide jagozak, hasi Eibar edo Markiñako 60 urte inguruko andra gehixenetatik, eta segi Sanz "komunidade prehistoriko"ko lehendakarixakin. Edo Doneztebeko inmobiliarixa honetako iragarkixokin.

Espaiñolez ipintzeko gogo bizizegixa edo... eta Bera "Vera" badok, Bidasoa "Vidasoa" kontizu. ¡Por rrregla de trres pues!

Nik dakittela, gazteleraz, frantsesez eta euskeraz herrixa Almandoz izan dok "lehen orai eta bethi"...

Euskeraz ondo baiño hobeto jakingo juek seguru, baiña aukeran nahixago juek erdera traketsa erabillitta analfabetuen modura geratu.

¡Hónek bai PALETOAK hónek!

Eskerrak dana ez dagola galduta. Donezteben bertan, mankomunidadeko buleguetan euskeriak bere leku naturala jeukan (preponderantia) eta harreragunian kartel esanguratsu hau jeguan.

1936ko Gabonillan 9xa.

txiko 2006/12/09 01:00


361209 tagged map by user - Tagzania

361209: Legutianoko burrukian amaieria.

  • Errepublikazalien Legutianoko ofentsiba amaitzen da: Albertia, Maroto eta Jarindo mendixak errekuperatu eta fortifikatu dittuez, eta udabarrirarte mantenduko dabez. 800 baja jasan dittuez Erasuan koordinaziño arazua izan dabe (Otxandiano-Aramaiona sektorian errepublikazalien batalloiak alkarri tiro egin).

GURE IRRATIA erre da

txiko 2006/12/07 23:10

Oin dala pare bat egun Uztaritzeko Gure Irratia erre egin da. Hau da eurei laguntzeko bueltaka dabillen deialdija.

*** Sute baten gaitik, GURE IRRATIAREN estudioak osoki ondatuak izan dira 2006 abenduaren 5an huntan. GURE IRRATIAREN uhainak ez dira ixilik egonen… Langileek lehen bait lehen hasi nahi dute lanean, zuen sustenguarekin.

Diru laguntzak igortzeko : GURE IRRATIA PK6 64480 USTARITZE

Banku kondua : Euskadiko Kutxa 3035 0059 8705 9005 2623

Helbide elektronikoa : gureirratiaelkartasuna@euskalirratiak.info

Deitzeko : Iparraldetik : 06 16 23 72 24 Hegoaldetik : 00 33 616 23 72 24

1936ko Gabonillan 7xa.

txiko 2006/12/07 11:00


361207 tagged map by user - Tagzania

361207: Legutianoko burrukan, errepublikazaliak Nafarrate galdu.

  • Errepublikazalien errelebua Nafarraten: Meabe 1 “Largo Caballero” badoia, eta Gordexola sartzen da. Ordu batzun buruan, posiziñua galduko dabe.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025