Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Kondenatua

txiko 2006/07/14 23:20
Aurreko baten konprobatu najuan, Pablo eta bixok hainbestetan galdetu doguna. ¿Zergaittik geratzen juek bera kontroletan, batzutan oso une gogorrekin*, eta neri ez nabe ezelako pegarik ipiñi oin arte? Uste eze bera fitxatuta dagola, eta ni garbi. Hori ezin dala izan, gure poliziako fitxan ia ze kristo agertzen dan edo ez dan, ia zein neurrittararte dan legala ezelako kondena barik (caso sobreseido) fitxatuta geratu izatia...

Aurreragokuan, askotan legez, Gernika inguruan guardiazibillen kontrola. Eta gehixenetan modura, altua emon. Etxuek ikasten, terroristak ez dirala aspaldittik bizarra eta tirantedun kamisetiakin ibiltzen, txukun-txukun baiño. En fin... Kontrolak pauso errutinarixo batzu jaukek, eta badirudi eskolan ikasgairen bat izango dabela, “kontrolen psikologia” edo halako zeozer, eta praktikak egin bihar dittuezela. Euretako bat, DNIko datuak ahoz galdetu; baiña konbertsaziño informal itxuria emonda: nora zoiaz, Lekeitiora, ze bihar egitten dozu, fisioterapeuta, eta nun, Ondarrun (ez naiz detalletan hasten), eta ¿bihar asko ala?, bai, ez naiz kejatzen, eta nun bizi zara... bueno itxain hamen faborez (gehixenetan edukatu xamarrak, nahiz eta “naturaltasun ortopedikoz”... kotxera joiazak gero, eta hantxe hasten dok ordenadoria prut-prut-prut beriak botatzen; tarte majo baten ostian bueltan datozenian, hárek konprobatzera). ¿Sekulan egon zara deteniduta?... ¿Zergaittik?... ¿Eta kartzelan egon zinan?... ¿Eta nun?... ¿Eta anai-arrebarik dakazu?... ¿Eta zelan dauke izena?.... gauza pillo bat, ia DNIxan agertzen naizena benetan naizen eta fitxako gauzekin alderatuta kontradikziño bat egitten doten, edo zeozer ezkutatu nahixan nabillen... Batzutan bigarren guardiazibil bat etortzen dok eta segi interrogatorixua. Baiña eskerrak, oin arte etxatala tokatu hau baiño gauza okerragorik.

Pasa dan asteko guardiazibilla, barritsua zuan; kritika profesional neutro bat egittiarren, barritsuegixa poliziakua izateko. Hain da ze, kotxian doten AHT-an kontrako banderoliaz hasi, eta gure kartzelaldiko detalle humanuekin pizkat galdetzen jarraitu juan, eta enpatia horren harittik tiraka, ustekabian gure fitxa polizialeko gorabehera batzu egin jetsen iges. Oin arte ez nekixana: gure fitxetan “dana” eta “beti” agertzen dala (ezin dotelarik zehaztu “dana” zer dan zehazki, edo norarteko detalliekin). Pablori behin baiñ gehixagotan egindako “harreriangaittik”, zipaiuen akusaziñua agertzen dok gitxienez (desórdenes públicos, apologia del terrorismo, atentado a la autoridad). Dudia jaukat ia neurian bersiño suabiagua agertzen dan, edo parian tokatu jatazen poliziakuak zibilizatuaguak izan diran. Baiña kontua dok DNIxa konprobatzen jezten bakoitzian dana dalako hori agertu egitten duala, eta ulertuko dan moruan grazixa gitxi egitten jeztak horrek, polizia kontrol haiñ ugariko herri puta honetan.

Etxakixat zela egin gure fitxan zer agertzen dan behingoz jakitzeko, baiña uste juat mereziko dabela modu serixo batian saiatzia, eta ahal ba da aldatzia. Eta, nahiz eta errudunei eskua ezin sartu izan, sekulan etxata ahaztuko noren jokabide zikiñangaittik gagozen halan:

Garzon epaillia, bide extrajudizialetatik eta zer egin genduan jakin barik “chivo expiatorio” modura gure burua eskatu zebalako

eta Ertzaintzako poliziakuak (2002ko Iraillak 14ko operaziño-burua ezezaguna izatiak erakunde osua zikintzen jok), prebarikaziño kasu honi aurre egin barik eskarixa onartu eta kartzelara bialtzeko moduko akusaziñua neurrira asmatziangaittik.

Nere moroko euli txar batek etxaukak ahalmenik euren moduko mando tzar bixei zizt egitteko, baiña behintzat euren espediente “garbixan” nere euli-kakatxo hau geratu deilla.

Susmatzen dot-eta, bizitza osorako jasan biharko dittudazela eurak egun hartan esandako guzur txiki háren ondorixuak.

* “(...) en realidad escribía para contarte mi salida por Barajas. El madero de los pasaportes tecleo mi nombre en el ordenador, se sorprendió, me preguntó el nombre de mis padres, permaneció un rato en silencio mirándolo y mirándome y mirando la foto del pasaporte para a continuar musitar: "¿A cuantos compañeros te has cargado?". Volumen bajo, eso entendí pero pensé que había oído mal así que le hice mi famoso "¿Perdón?" y ya me lo repitió más fuerte. Pequeña discusión a continuación (cerró la puerta a mis espaldas para que nadie más pasara). Que si mis amigos terroristas, que me acordara de su cara porque nos volveríamos a encontrar porque se iba a meter a los GEOS. (...) Salió de nuevo y mientras ya marchábamos me volvió a decir que me acordara de su cara y que andara con mucho cuidado. Le contesté que siempre andaba con mucho cuidado y ya nos fuimos. A la vuelta voy a moverme un poco para ver qué cojones pone en ese ordenador cuando se teclea mi nombre. No sé cuando prescriben los antecedentes policiales, pero sospecho que en esa ficha pone cosas excesivas. Aunque a lo mejor es que me encontré sin más con un loco energúmeno. Y tenía pipa. ¡Joder, que peligro! (...)

Gurs-eko konzentraziño esparruan

txiko 2006/07/14 23:20

Entzunda najeukan bai, gerrako kanposantu batetik pasatzia zelako inpresionantia izaten dan. Azkena amari, Normandian ikusittakua. Baiña sekulan etxatak tokau halako batian egotia gaur arte; eta bai, plastateko baten modukua izan dok.

Barkoxetik Baionarutz, Gurs-etik pasatu bihar nintzuan, eta denporaz niñoianez ba, geratu egin nok. Lehelengo momentutik geratu nok inpresionauta, sarreran halako arte-montaje bat dago-eta. Izan be, konzentraziño eremutik gitxi geratzen da, urte batzutan ruinetan geratu eta guztiz desmantelatu ziralako egurrezko eraikin guztiak, eta 1946xan zugaitzak landatu. Geratzen dana berez zangak, bidiak, eta presuak egindako bide harriztatu batzu dira. Sarrerako arte-montajiori judixo batek 1994ian egindakua dok, trenbidia, andena, alanbradak, porlana eta barrakoi bat irudikatzen.

Basua itzala dok. Itzala gero. Eta ikaria emoten jok pentsatzia Gurs kanpo “txikixa” izan zala. ¿Haundixak zer izango zittuan ba?

Hasieran, Espainiatik etorrittako refugiauak hartzeko eraiki zuan, 1939xan. Hantxe sartzen jittuezen alanbrada artian, traban egon ez zeittien. Begi txarrez ikusitta gaiñera, ze Ipar Euskalherrixan (Zuberoatik 5 kilometrora gagoz, Bearne vascofonuan) eskuin-muturra zan nagusi. EAJ-ko gudarixak erretiratuta, kristiñau gitxi jeguazen Gurs-etik pasatutako 32.385 errepublikazalien artian (tartian 6.555 euskaldun eta 6.808 brigada internazionaletakuak). Gero gerra mundialian jente gehixago sartzeko erabilliko juen: 26.641 judixo, 1.470 frantses eta 63 ijitto etorri zittuan Gurs-eko bide lokaztu eta txabola-ugarte (“ilot”) egurrezkuen artian usteltzera.

Hamahiru txabola-ugarte jeguazen, alkarrengandik alanbradekin isolatuta; ugarte bakoitzian 1740 errefuxiatu, 30 barrakoittan sartuta

Esandako moduan, gaur egunian parte haundiña basua dok. Eskulturia dagoan inguru horretan dagoz oroitarri batzu, enfermera baten postua (refugiauekin ondo portatzen ei zana, eta eskerronez etxuen eraikiña desmontatu), ur deposittuan oiñarrixa... eta kanposantua.

Hildakuak 1.072 izan ziran konzentraziño esparruan 1939tik 1943era. Gehixen-gehixenak judixuak izan zittuan, baiña kanposanto barrenera helduta errepublikazalien txokua jagok: milizianuak eta brigada internazionaletakuak. Lapida bakoitzak zintta gorri-hori-morau bana jaukak jarritta gaiñian harritxo batzukin eutsitta, bateronbatek ipiñitta.

Hamen ostian joiak argazki sorta luzia:

Artikuloburuan agertzen dan antzeko ikuspuntutik, gaur egunian

"Ugarte" bakoitzan inguruan jeguazen bidiak eta banaketak markatuta jagozak, proportziñuen ideia bat egin daigun

Hona errefujiatuetako batek egindako marrazki bat; Gurs-en bizi izandakuak bereziki goguan jaukek eurixa egittian (takian potian) bidietan egitten zuan basatzia

"Ugarte" bakoitzan barrura sartu ezkeriok (baso eta sasitzan) zanga haundixak topatu geinkez, kloakak itxuria

Esandako moduan, nahiz eta gehixena desmantelatuta eta basuak janda egon, dependentzia bakoitzak zeukan tokixak señalizatuta jagozak; hamen lokutorixua, presuak bisittatzera zetozenendako

Horra "ugartien" distribuziñua; fijatu ezkeriok, bakoitzan inguruko alanbraden distribuziñuakin

Errepublikazale talde bat

Baso barrura sartu...

...eta "gauzak" agertzen dira

Adibidez, bide printzipaletik pizkat apartatuta..

...presuak eurak porlanez harriztatutako "kale" printzipaletako baten arrastuak

Barrakoi horma bat harbel legez erabillitta, errefuxiatu ikasle eta maisuak

Tximiñuak kaixolan legez

Hónek goiko argazkixok 1994n egindako monumentua dira, konzentraziño esparruetan hildako ehundaka millaka pertsonak gogoratzeko. Gurs-en ez zan egon trenik. Hor agertzen dan barrakoi eskeletua bai da hamen eguazenen erreprodukziñua

Oroitarri asko dagoz Gursen, erakunde desbardiñak eraikittakuak: EAEko jaurlaritza, Baden-go komunitate judua...

Eta azkenik, kanposantua

Kanposantuko gehixenak judixuak dira. Baiña plaka honetan, argitzen da errepublikazaliak be topatuko doguzela bertan

Sartu eta 1.072 lapida artian pasiatzen hasten gara; baiña begiratu han, barrenian, zugaitzen artian

Kanposantuko barrenian, errepublikazaliendako txoko berezi bat gorde da

Bere oroitarrixan inskripziñua hauxe dala

Batzuk errepresiño motibo bikotxa izan zeben: gorrixak eta gaiñera judixuak

Gerria galdu zeben, baiña arrazoia edo maittasunan indarrak banderatxo errepublikazale bana mantentzen dau euren hillarrixen gaiñian, 70 urte eta gero

Karreterako fristixak

orakulua 2006/07/07 18:30

img_543

Ez nauk asko ibiltzen karreteraz. Kotxian ibiltziak mortalian aspertzen nauk, eta ahal dan gehixenetan autobusa hartzen juat biharrera juateko, edo egualdi onakin bizikletia. Horregaittik –errutinako gauzia ez dalako- kotxia hartzia tokatzen jatanian, zeozekin entretenidu bihar eta kiroldegixan modura jokatzen juat (han be borondate haundi barik ibiltzen naizen seiñale): inguruko fauniari erreparatu. Hango moruan, hamen be inguruko gidarixei eta oiñezkuei begiratzen jetzadaz denporia pasatzeko.

*Ziklista kakalarrixak*

Ni neu ziklistia naizen aldetik, ulertzen juat kotxe bat atzian izatian urduri jartzen dala txirrindularixa. Baiña ezinbestekua dok seguridaderako, eta izorrau bihar; edonun adelantatzia dok bestia, eta iñork neuri egittia gustatzen etxatan moruan, ba nik be ez dittudaz ziklistak edonun adelantatzen. Eta hala tokatzen da batzutan, kilometro batzu egittia ziklistia aurretik, eta nere kotxia atzetik, sosiguz. Nik etxaukat horretan problemarik, kotxian ibiltzia daukan gauzia dok-eta; baiña txirrindulari batzuei halako egonezin bat sartzen jakue, nun modu konpulsibo baten eskuakin “paso” emoten hasten dittuk, hire kotxia atzetik kendu guran. Eta jakiña: nik ez ba daukat visibilidaderik, etxuat pasatzen. Nahiz eta ziklistia seiñaleka ibilli. Etxatak ba gitxittan pasau, kakalarrixeri jaramon egiñ, honutz datorren kotxia agertu, bolantazua, eta ziklistia baztarra jo biharrian jarri. Bihar ez dana gertatu ezkeriok, ¿zer? errua neuria. Retrobisoretik begiratuta, ikustekua izanten dok kakapirrixan arpegi zurixa. Hurrenguan etxok “paso” emongo harek, ez...

Orduan: hórrek sustuak gertatu ostekua dok nere jarreriau. Oin, ziklista baten atzian jartzen naizenian visibilidadia daukaten zati baten zain, dibertigarrixa izaten dok haren jarreria asmatzia. Gehixenak zirkiñik be etxuek egitten (jarrera egokixa); batzu, “pasua” behin emon eta adelantatzen ez duala ikustian etxuek insistitzen; eta bakan batzu ostera, sutan jartzen dittuk. “Benga” eta “benga”, behiñ eta barriro, eta azkenian buruari bueltia egin eta oju bebai, norbera izango balitza legez txarto dabillena. Nere partetik ¿zer egingo juat ba? Barre, eta visibilidadia daukatenian (ez lehenago, txirrindu-larrixa ahotik bitsetan jarri arren) orduan adelantatu.

Eta ezpadabe halakorik nahi, ba, etxakixat ba, velodromo batera juatia jaukek.

Los que “les gusta conducir”.

Normalian kotxe haundi eta karuak izaten dittuk, edadeko gizonezkuak gidatuta. Udan, ukondo puntia leihatillatik bistan darabixe, 20-30 km.orduko abixaran. Sekulan bez 40 baiño gehixago. Esan bihar dot ni ez naizela bizkor ibiltzeko zalia –nahiz eta prisaka ibilli-, baiña kotxe anuntzixo ha jarraitzen daben gidari klase honen abixaria ez dok izaten seguridaderako onena, orraittiok. Lekeittio inguruko errepidietan normala dok 70an ibiltzia, eta halako bat kurba oste baten suertatu ezkeriok, oso erreza dok ipurdikara on bat hartzia turistiak; ze, dana esan biharra jagok, gehixenak bilbotar itxurakuak izaten dittuk, andria pasiuan etaratakuak. Eta aldagarri arriskutsu/irritantiago bat ba jagok, ez pentsatu: azelera-frena eten barik dabillena. Normalian paisajia edertzen danian gertatzen dok: gure aurrian daroiagun “itxasontziko gidarixa”, panorama zirraragarrixakin aztoratuta, nahi barik azeleradoria nasaittu, eta 40, 30, 20, 10ra... jaisten da. Orduan, derrepente konturatu eta azeleratu egitten dau... hurrengo atx, basarri edo lapatz ondotik pasatu arte. Eta atzekuak –kola luzia egitten dok, azkenian- bere zotiñen erritmuan dantzan.

Autoestima bako kotxe gidarixak.

Baten entzun najuan, eta ¡ala jainkua! sarri baieztatzen dan gauzia dala: “Gidari baten autoestimia, bere automobillan zilindradian inversamente proportzionala da”. Nere inguruan suertatzen jatazenak normalian markiñarrak izaten dittuk, baiña tira, pentsatzen juat eskualde bakoitzian izango dala kotxe-karreren zaletasun haundiko herriren bat. Hónen kasua arruntagua dok: zure kotxian popatik 30 bat zentimetrotara mantentzia, eta ezin dan lekuetan adelantatzia. Lehelengo kasuetan, sistema erreza erabiltzen juat: lantzian behiñ tik-tik-tik frenuan pedala ikutu, justo-justo argi gorrixak ixotzeko laiñ baiña benetan frenatu barik, Txus Jaio frustratua sustatu eta pizkat urrindu deiñ. Eta bigarrenian, soluziñua emon ez baiña asaskatu bai egitten daben maniobria: sasi-fitipaldixa pasatu eta gero, argi edo klaxonakin atentziñua deittu eta retrobisorera begiratzen dabenerako, eskua leiho kanpuan izan erdiko hatzaparra gora. Dana nasai-nasai baiña, eta irribarre internua galdu barik.

Horra hiru espezie, asfalto gaiñeko oihaneko fristixen artian. Gehixago ba jagozak, baiña ni asaskatu nauk nahikua ¡Goguak najittuan gero, honen gaiñian idazteko! Killo ta erdiko mokordua errunda leztxe geratu nauk. To, hori.

Surfa eta sexu anala

txiko 2006/07/02 22:48

Etxakixat zer dauken surfzaliak ipurdiko zuluakin. Bai, ba jakixat musika mota hori asmau zebenak, “The Beach Boys”, zera baiño geishaguak zirala, baiña ez najuan uste euren estereotipuan jarraitzailliak aukera sexualakin be bardin egingo zebenik. Elantxobeko The Uskis agertu ziranian ba, tira, ha zelako izena eta beste barik hala geratu zuan. Baiña aste honetan jakin dotenian ba dala beste surf talde bat Euskalherrixan, eta euren izena The Sfinters dala, ba, zera, dana errelazionatzen hasi nok. ¿Zelako fijaziñua uzkixekin? ¿Lagako olatu artian dabizen gorputz eburneuak beste ikuspegi batekin begiratu bihar jittuadaz oindik aurrera? Bai, txotxo: heavy estetikiak (muskulo, ule luziak, narruzko erropak eta potruak ondo markatuta) Rob Halford armarixotik urten eta gero beste usain bat hartu zeban legez, beste horrenbeste gertatuko dok kontizu olatu artian korrikan dabillen morroskuekin. ¡Ai bandidos...! Ondo pasatu, baiña gogoratizue penetraziño analaz aparte ba dagozela beste plazerrak. Deskantso pizkat emon zuluari, ipiñi beste izenak zuen musika taldiei: "The Hairy Titiburus", edo "The Tasty Joysticks" edo...

Azken fusila

orakulua 2006/07/02 22:40

Nobela mingotxa dok hau, 1950ko hamarkada illunian kokatuta. Makisak etsitta eta bakardadian burrukia abandonatu zebeneko giro opresibua ondo usaintzen dok Mundaka inguruan girotutako kontakizunian. Pinttura estilo batekin alderatuta, impresionistia dala esango najeukek. Gertakarixen hari lineala milla zatittan mozten jok Jimenezek, kontestua eta detalliak isildu eta Onofre protagonistian begi bigurrixetatik errealidadiari begiratuta, haitzulo baten linternian fokuak esferako puntutxo bakarra erakusten daben legez. Begirakune partikularra, eta hortik kanpora geratzen dan guztia (gehixena) norberak imajinatu bihar.

Onofren karakterizaziñua gustatu jatak gehixen. Gizon torturatua barrutik, pintzelada lodi eta bortitzekin maisuki pinttatzen jok idazliak bere barruko... ¿degeneraziñua, desmoronamendua? Etxakixat zela esan. Amaieria be, ezohizkua dok; pajina batzu lehenago esaten najuan: “Hara, aurretik badakitt zela amaittuko dan hau: Onofre epelak bere gerra denporako pasibidadian zamia arintzeko, ekintza heroiko baten hilko da”. Ba ez. Amaieria erreala da, bere hotz eta gristasun garratzakin.

Kostatu egin jatak hizkuntzia irunstia. Etxakixat nik, nere kostunbre faltia izango dalakuan najagok, eze, etxuat uste parian tokatutako euskerazko idazle danak txarrak izango diranik orraittiok. Dana dala, bai uste juat Jimenez honek pixkat gaztelerian estrukturia emoten detzala bere idazkeriari: esaldi subordinatu asko, oso luziak eta korapillotsuak... Erramun Gerrikagoitiak bere blogian deskuartizatzeko morokuak. Berak errejistro bi erabiltzen jittuk, batueria narradoriandako eta bizkaieria dialoguetarako. Batuerazko zatixetan izan jittuadaz ulertzeko arazo haundiñak; dialoguetan errezago baiña ez euskalkixan jeguazelako, esaldixak motz eta zatikatuaguak ziralako baiño. Erratak majo zittuan be, batez be azken partian (Susak beste korrektore bat hartuko ete juan). Halan da eze, korapillo eta errata, esaldi batzutan ataskatu eta ulertu barik jo-ta-pasa egin bihar, irakortzen jarraittu nahi baneban.

Kuadro inpresionista horretako inpresiño sakonena, arrarua badok be, Onofren tabako hatsa izan dok. Erre ta erre ta erre pasatu jok nobela osua (¿idazlian isladia?) eta harekin berba egin ezkeriok bere ahua metro ta erdira izatia onena. ¡Antza...!

Los pilares de la tierra

orakulua 2006/06/28 04:02

Prejuizioz beteta hasi juat liburu honen irakorketia. Izan be, best-sellerzale-zalia be ez naiz, eta... Tira, ona dala, ta ona dala, ta... entzunda, ba... azkenian irakorri juat Ken Follettineruan ladrilluhau. Gaiqera, gaixa bera be gustokua dot, erdi-arua eta eraikuntzia.

Liburuan lehelengo hiru larenak, baiqa, harrittu egin nabe. Estruktura intelijentia, engaqadoria, ariqa, eta era berian sakona, interesantia eta didaktikua. Ondo idatzitta egon bihar, halako liburu lodixa irakorriko bada. Nabarmena dok estruktura zinematografikua, (idazliak pelikula asko ikusi edo gidoiak idatzi izan dittu, seguru) eta beraz gaur egungo irakorliari gauzak erreztu egitten detza horrek. Gaiqera, hainbeste gorroto doten anakronismuak (!ai, Martinez de Lezea!) ez dittuk asko agertzen, eta benetan erreala jirudik erdi aroko rekreaziquak. Baiqa amaieran... (!ai, amaierak!) Otto Pette liburuan legez, idazliari amaitzeko halako kakalarri bat sartzen jako, eta aurreko ehundaka pajiqetan zihar pazientziaz eraikittko jokuak eta entrelazamenduak !brast! bat-batian eta nahikua era zazkarrian resolbitzen dira, errezkerixan jausitta.

Gustatu ez jatan beste gauzatxo bat: onak on-onak dittuk, eta gaiztuak txar-txarrak. Pertsonaje guztiak planuak dittuk, protagonistetako batzu kenduta (izan be, hain nobela luzian zihar protagonismua txandaka hartzen juek Tom igeltseruak, Philip abariak, Aliena haundikixak eta Jack hargiqak). Koro horren barruan, behintzat hsnek lau protagonistok ondo marraztuta jagozak eta irakorlia euren alde jartzia lortzen jok idazliak. Ez dok gitxi.

Azkenik, egixa esan gehitxuago espero najuan eraikuntza aldetik. Izan be, erdi arorarte eraikuntzan neri asko interesatzen jatan geobiologixia kontuan hartzen zuan. Liburu honetan oso kontu interesgarrixak agertzen dittuk eliza eta bestelako eraikuntzian gaiqian, baiqa alde horretatik herren geratzen dok erdi aroko rekreaziqua. Zelan neurtzen zittuezen Harman lineak eta ur korrientiak, zeintzuk izaten zittuan irizpidiak leku honetan bizitzia eta horretan meditaziqo-lekua jartzeko... Ze egin egitten zittuela ebidentia dok (gaur neurtzia baiqo etxagok) ez dakiguna dok zelan.

Los anarquistas y la guerra en Euskadi. La comuna de San Sebastián.

orakulua 2006/06/24 04:05

img_540

Idazlia ez dan pertsona baten idazkixak xarma berezixa jaukak. Bere militantzixia aldia guztietatik igartzen jakok Manuel Chiapusori, etxok bape ahalegiñik egitten neutrala izateko. Donostiako erretaguardixako girua modu zirraragarrixan deskribatzen jok. CNTko intendentzian jeguan, eta Gipuzkoako frente desbardiñak bisittatu zittuan. Liburua Donostiako ebakuaziñuakin amaitzen dok, 36ko Irail hasieran.

Aittatzekua dok anarkismo teorikotik “realpolitik”era pasatzeko pauso traumatikua. Donostian, artian Autonomi Estatutu barik eta EAJ-ko gudarixak gerran parte hartzen ez zebela, gobernu erakundiak desegin eta kaosian geratu zuan dana, atzera berrantolatu bihar izan zebela: hasi transportietatik, justizia, abastezimenduak, eta jakiña arlo militarrerarte. CNT-a be –ordurarte “joko politikotik” automarginatua- kaos horren antolaketan parte aktibua izan juan, eta Chiapusok teorixak praktikan jartzian sortutako kontradikziñuen lekukua dok, erabaki efektibuak eta prinzipixuei fideltasuna uztartzeko ahalegiñetan.

Xelebria dok bebai darabixan hizkuntzia. Berez gerra aurreko diskurtsuetan barrokismua bazuan nagusi, kutsu berezixa hartzen juen bihargin xume autodidaktak egindako berbak baziran. Halakua dok Chiapuson liburua: gerrako kontuak kontatziaz gain, dialogo asko agertzen dittuk, eta bertan orduko langille libertarixuen berba egitteko formia nahikua fidela jirudik. Euren buruhaustiak eta kezkak, kaleko berbeta eta filosofixa politikuan nahaste kuriosuan.

Liburua hamen irakorri leike.

Gernikan refugixo antiaereua

txiko 2006/06/15 21:50

Astra fabrika zaharra berrerabiltzeko egitten diharduen biharretan, lantegiko parterik haundiña eraitsi dabe. Printzipioz eraikin nagusixa kontserbatzeko asmua zeguan, baiña presiñua egin da 37ko bonbardeuetan errefugixo legez erabilli izan zan tunel bat be gordetzeko. Baiezko moduan geratu da, eta hona hamen errefugixo horren argazki batzu. Lehelengua, fatxadia eta edifizixo nausiña, ondo ezaguna:

img_531

Hurrengo, errefugixuan kokapena edifizixuan atzekaldian:

img_533

Oso luzia da, atzerarte 30 bat metro izango dittu. Atzian, eskumako eskonbro artian dago sarreria:

img_532

Eskonbruak garbittuko dittuezelakuan nago, baiña momentuz hala dago sarreria:

img_534

Sarrerako pasilluak angulo agudo bat egitten dau, seguridaderako izango da:

img_535

Eta pasilluan bigarrengo zatixak boveda de cañon edo areto nagusira eruaten zaittu:

img_537

Tunela hain da luzia eze, fondua ez da ikusten; ba dirudi hor eskuman beste areto bat dagoala, baiña illunegixa zeguan eta ez naiz sartu:

img_536

img_539

Eta tunelan barrura begira gagozela, hormigoia traspasau eta ganga gaiñian jarri ezkeriok, hau ikusiko genduke:

img_538

Bide batez esanda, asteburu honetan (Ekaiñak 17-18) aukera majua dago bertatik bertara ezagutzeko, bertan egingo dan festia dala eta.

Nik ere Germinal egin gura nuen aldarri

orakulua 2006/06/05 16:53

¡Hostia, hauxe berbeta korapillotsua daukana Koldo Izagirre honek! Lertxundiña be atragantau jatan hasieran, baiña honena zatixa gehixago. Esaldi oso luziak, errekurtso arraruak (komarik ez ipintzia...), eta berba zazpikixak (katabuta, krabata, lotinanta... gaztelerazko ataúd, corbata eta teniente esateko) hiztegixa hurrian izatera derrigortu nabe.

Zangalatraba formal hónetaz aparte, gustau jatak. Gaixa be, sinpatikua juat eta mezuakin nahikua sintonizatzen dotenez, ba pozik. Benetalariegixa igual, gaiztokeri gitxi. Nere antz larregi.

Harrittu egin naben beste gauza bat: nobelia batueraz egon arren, bizkaitar kutsu arrarua emon jetsak. Esan gura dot: “zan” idazten dau “zen” biharrrian, baiña gero “zidaten” jartzen dau “zesten” barik... etxakixat ba. Ígual Arrasateko hizkeria imitatzen jabik, eta nik hango euskalkixa ezagutu ez, edo... pizkat inkoherentia begittandu jatak errekurtsuori.

Estraiñekotz irakorri juat morroi honen liburu bat (testu motzak eta bertsuak ezagutzen najittuan aurretik) eta etorriko dittuk gehixago. Orduan konparatu ahal izango juat.

Chimista

orakulua 2006/06/05 04:02

“Los pilotos de altura” eta “La estrella del capitan Chimista”, Pio Baroja.

Bitakora nobelak, edo etxakixat zela izendatu hónek liburuok. Ez dakit idazliak hala aukeratuta, edo berez hala urtetzen jakozelako, modu zazkarrian idatzitta jagozak, buruak emon ahala edo. Igartzen dok planifikaziño pizkat ba daguala (Chimistan linea biografiko txikixa, Embil bere “kerizian” flashback jokuak) baiña pizkat bakarrik: esandako moduan, nobela bixak flete eta singladura ugarixetako abentura eta gorabeherak dittuk, bere gordiñian, juzko moral barik, bata bestian atzetik. Oin dala 200 urteko mariñelen bizimodu fidela izan nahi juek eta horren itxuria jaukek, behintzat; ezin dana itsuki siñistu baiña, Donostian jaixo eta Beran bizi izandako mediku batek idatzittakuak dirazela jakinda, lihorreko batek. ¿Biharbada bere inguruko senide edo lagunei entzundakuekin osatuta egingo ete zittuan? Izan leike. Kontua dok, itsas bizimodu latzan gaiñeko erretratu oso konpletua osatzen dabela hónek nobela bixok: hasi barkuetako lanpostuen deskribapenak, karga-deskarga eta portuetako biharrak, mariñelen enrolatze-tratuak, “mobilidade laboral” eta geografiko itzala, egualdi eta itsasaldixetako detalliak, mundu guztiko portuetako girua...

Lehelengo liburuan parte haundiña (“Los pilotos...”) barko negreruetako berezittasunak, baltz ehizian detalle gordiñez osatuta jagok. Nobelak kokatzen dirazen girua, XIX mendeko hasieria, esklabu trafikua debekatu barri zanekua dok; Inglaterrak –sasoiko itsas potentzia indartsuenak- debekatu jok, baiña beste guztiak ondiok ez: horrengaittik baltz jenerua garraiatzia arriskutsua dok armadore eta mariñelendako, eta iges baten dabiz denpora guztian. Oso kuriosua dok Afrikako tratuen deskribapena. “Factor” izeneko bat geratzen dok Ginea edo inguruko herrialden bateko kostan, hango erregiekin tratuetan hasteko; harek “factoria” bat antolatzen jok, eta baltzak erregiei beste generuen trukian erosten juan ahala konzentraziño esparru baten pillatzen joiak “erosketia”... handik hille batzutara barkua jatork. Ondo deskribatzen dok barkua zelan adaptau egin bihar dan baltzak garraiatzeko, ze komisiño daukan bakoitzak “bizirik heldutako baltz bakoitzeko”... Halaxen.

Bigarrengo liburua igual entreteniduagua dok. Luzetxuagua be, han mariñel bizimoduan aberastu ostian beste negozixuetara zelan pasatzen dira kontatzen dok, piraterixa eta kontrabandua batez be. Hau lehenago irakorri najuan eta ez nauk oso ondo gogoratzen (ah, zer dan momentuan idaztia).

Atentziñua deittu zestan be, prologuan zelako egurra emoten detzan kritikuak (Jose Ortega y Gassetek) Barojari. Etxakixat, Frankon errejimenan parteko bengantzatxo bat izango ete zan, zeozer publikatzeko baldintza moduan halako prologo gogorrekin izatia, edo... Batek daki. Hónek dittuk irakorri dittudazen Barojan lehelengo liburuak, eta hurrenguetan be ikusi bihar.

Izan be, liburu hónetan komentarixo nahikua ironikuak agertzen dittuk errelijiño kristauari buruz, disimulatuta. Kontua dok, Afrikako tribuen ohitturen gaiñian dabillenian, hainbeste erritual absurdo edo basati itxurakuak azaldu eta gero (ez errespetuz, gaiñera; zentzu horretan morroia ez da bape politikoki zuzena), Chimistan ahotik etortzen dala zirikadia, kristauen erritualekin konparatuta.

Uste eze, Barojak alter ego bi darabixela nobelotan: batetik, Embil zazkar, fatalista eta gafia, kontatzaille papela egitten dabena, eta bestetik Chimista elegante, argi, sinpatiko eta zorte onekua. Denpora guztian pentsatzen egon nauk Baroja hau pertsonálidadía desdoblatuta izango zebala edo; bere inpultsuak iritzixak... segun eta zelakuak dirazen, Embil edo Chimistan ahotan jarritta. Edo bestela, bera Chimista abenturerua izateko fantasixak zittuala, bere bizimodu aspergarri eta amargatuan erdixan, eta Embil sortu zebala haren kontrapuntu kontserbadore eta zozo legez.

Eta hamen aittatuko juat Ortega y Gasset kritikuak esaten daben gauzetako bat: gramatika akatsak. Pertsonajien arteko elkarrizketetan, eta batez be Embillen solasaldixetan, makiñatxo bat euskerakada agertzen dittuk, gramatikalki gazteleraz akatsak diranak (“Esta tarde le he visto a Chimista...”). Kostatzen jata siñistia, Barojak nahi barik egingo zittuanik halako hankasartziak. ¿Ez ete zan izango herri hizkerara hurreratziarren? Edo batek daki, kritikuak izorratziarren bakarrik...

Azkenik, harrittu egin nau zenbat euskal esakera botatzen dittuan Chimistak. Ondo erabillitta gaiñera, nahiz eta idazliak euskeraz jakin ez arduria hartu zeban esaldixa apuntatu, ondo ulertu eta kontesto egokixan sartzeko. Bajirudik Barojak estimu haundixan daukala “herri jakitturixia”, nunbaitt.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024