Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Juan San Martin espeleologia IX - Argazki soltiak

Oier Gorosabel 2010/01/16 21:26
Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan azken txatala, bedratzigarrena. Baltzola (Dima), Lezea (Egino), San Adrian (Aizkorri), Altxerri (Aia), Jon Arana, arkeologuak eta izentau bako lekuak.

Juan San Martinen bildumako espeleologia argazkixen errekopilaziño honekin amaitzeko, geografikoki edo gaika taldekatu ezin izan dittudazen argazki batzu datoz.

 

Baltzola (Dima)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/13711/13711_o.jpg

 Arratiako haitzulorik ezagunena, seguraski, sorgiñez betetako inguruan:

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/9349

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13711

 

 

Eginoko Lezia (Araba)

 Leze (Araba)

 Aizkorri aldetik troka haundi baten galtzen dan errekiak Egino herri inguruan urtetzen dau barriro. Barrutik, ahaztueziñezko trabesixia. Argazkixotan beheko urteeria agertzen da:

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/9916

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9918

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9919

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9920

 

San Adrian (Aizkorri)

 San Adriango tunela (Aizkorri)

 Gipuzkoa eta Araba arteko galtzada zaharrak zeharkatutako tunela:

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/10165

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10162

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13672

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14389

 

 

Altxerri (Aia)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/14321/14321_o.jpg

 Oin dala 15.000 bat urteko gizakixak animali ugari marraztu zittuezen koba honen hormetan. Denporiakin, baiña, sarreria lurrez eta koladaz estali zan, ezkutuan geratuta. 1956xan harrixa etaratzeko leherketa batzukin agertu zan zulua, eta 1962xan Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologuak topau zittuezen lehelengo pintturak. Ordutik kobia publikuari itxitta dago. Juan San Martinen gehixenak argazkixen argazkixak diraz:

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/12918

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14154

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14155

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14156

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14157

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14160

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14321

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14321

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14326

 

 

Jon Arana

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/12913/12913_o.jpg

 Karrantzako “Karlistian lezara” lehelengotz jaitsi zan gizona. Itxuria laguna zeban San Martin, eta bere aittagiñarreba Julio Beobide artistiakin be ba zekan hartuemona.

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/11252

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12913

 

 

Arkeologuak biharrian

Jendea arkeologia-indusketa batetan lanean

 Ez dakitt ze indusketatan:

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/14158 (Jesús Altuna eta Koro Mariezkurrena)

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14159

 

 

Izentau bako lekuak

 Eta azkenik, lokalizau bako hiru argazki:

  http://media.guregipuzkoa.net/photo/13984/13984_o.jpg

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13984 (Hernaz / San Martin / Lepineux lezian sarrerian itxuria daka, tornuan basian arrastuekin)

 

http://media.guregipuzkoa.net/photo/13988/13988_o.jpg

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13988


Kobazulo baten barrukaldearen ikuspegia

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14178

 

 

Itsuen kantuak

Oier Gorosabel 2010/01/15 09:47
Kalerik kaleko itsuen kantuekin osatutako saio monografikua.

http://www.funjdiaz.net/imag/joaquin/joaquin2.jpg

Joaquin Diaz ikerlarixan ahotan, kale kantarixen munduan murgildu gara: erromantze zaharrak, adarjotzezko kantuak, edukatibuak, dibertimentuzkuak, hilketa lazgarrixenak, bertso papelak... Euskal kantutegixak be ondare zabala dake, liburuetan entzerrauta; batzuk ba dabiz lantzen (Oskorri, Hiru Truku...) baiña ondiok asko geratzen jaku dibulgaziño mailla honetara allegatzeko.

Gaixak emon desku bertsiñuetarako be: Joaquin Diezek kantauta "Milagros del angel de la guarda" entzun dogu lehelengo, eta gero La Niña de la Puebla itsuak "Los Campanilleros".

 

Saiua hamen entzun, eta limosnatxo bat jangoikuan izeniaaaaaannnnn...

 

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko

podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Mezu komertzialan itzulixa

Oier Gorosabel 2010/01/13 22:50
Hamen enpresa biren salmenta-estrategia kontrajarrixak. Alderantzizko mezuak helburu baterako: produktua saltzia. Marketing eskoletan aztertzeko morokua.

 

 

Argazkiak.org | Gu kaiku gara © cc-by-sa: txikillana

A fervenza de Segade

Oier Gorosabel 2010/01/12 21:40
Hau da: Segadeko urjauzixa. Caldas de Reis herrixan dago, Pontevedrako probintzian, Galician. Ur termalak, erromatarren arrastuak, granito lizundua, ibilbide turistiko nagusixetatik aparte dagon herri ederra.

 

Argazkiak.org | A fervenza de Segade © cc-by-sa: txikillana

 

Argazki hau negukua da. Urjauzixa 300 bat metrotara dago, eta bere orro bildurgarrixa kilometruetatik entzutzen da. Udan, ur barik, baiñuleku nasai bihurtzen da. Hamen ikusi leike aldia.

 

Argazkiak.org | Segadeko zentrala © cc-by-sa: txikillana

 

Hau ostera, bertako uran indarra aprobetxatzeko eregittako zentralan ikuspegi bat da. Neguko egun eguzkitsuari eskerrak -hain arraruak Galician-, koloriak bizi eta polittak urten jatazen. 1900-1955 artian funtzionau zeban zentral honek, eta ikusten dan modura oiñ ruinetan dago.

 

Galiziako leku diskretu eta xarmant hau bisittau nahi dabenandako, hamentxe markauko dot:

 

Fervenza de Segade map

Juan San Martin espeleologia VIII - Atzerriko kobak

Oier Gorosabel 2010/01/11 23:44
Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan zortzigarrengo txatala. Lourdes, Covadonga (Asturies), Espluca Negra / Casteret eta Mas d'Azil (Pirineuak), Mer de Glace (Alpeak), Altamira (Cantabria), Niaux eta Lascaux (Vezere), Rouffignac (Vezere), Grotta del Genovese (Levanzo, Sicilia), Cueva del Guácharo (Venezuela)

Mendizale eta bidaiarixa zan San Martin, baiña pentsatzen dot ez zala leku guztietara juango espeleologia ekipo ta guzti. Halan be, sena sena da eta haitzuloren batekin topo egittian, hara juaten jakozen begixak eta erretratatzeko kamarian objetibua.

 

Lourdes

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/10651/10651_o.jpg

Betharrameko koba turistikua:

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/10651

 

Lourdes bertako zulua:

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/10881/10881_o.jpg

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10880

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10881

 

 

Covadonga (Asturias)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/10730/10730_o.jpg

Haitzuluak askotan izaten dira pertsonai mitolojikuen agertoki, eta hala gertatzen da Covadongan be. Sistema karstiko baten ubegixa da, berez:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10730

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10732

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10733

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10734

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14656

 

Espluca Negra / Casteret kobia (Pirineuak)

 Casteret-ko haitzulo izoztua

ADES-en asko zaintzen da toponimixia, eta biharbada ohittura hori hartu dotelako edo, oso arrarua egitten jata haitzulo bati norbere izena ipintzia. Koba barruan  deskubritzen diran areto edo pasabide barrixetan bai: han ez da sekula gizakirik ibilli, eta zeozelan izendatu bihar izaten doguz. Baiña kanpoko sarreretan... normalian izena eukitzen dabe, eta exploradoriak ahalegiña egin biharko leuke hónek izenok topatzen (artzaiñak, nekazarixak...). Halan be, ikusten nabillenez, toponimo zaharrak zapaltzeko ohitturia oso zabalduta dago Pirineo partian:

  • Berez Añisclo mendixa izan biharko litzakenari, Soum de Ramond esaten jako, hango mapak egitten ibilli zan geografuan izena.
  • Berez Espluca Negra izan biharko litzakena, Cueva de Casteret esaten jako, espeleologo batengaittik hain zuzen be.
  • Lehen aittatu dot Hernaz izena be, Sima de la Piedra de San Martin edo Gouffre Lepineux izenen onduan ahaztuta geratu dana.

 

Pirineo aldian asko ibillittakua dogu Juan San Martin, eta logikua danez, Ordesa-Monte Perdido ingurura allegatzian Espluca Negra bisittau zeban. Norbert Casteret espeleologo mediatikuak explorau zeban XX mende hasieran, eta bere ezaugarri nagusixa izotzezko formaziñuak diraz:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10798

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10836

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10838

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10842

http://www.guregipuzkoa.net/photo/11128

http://www.guregipuzkoa.net/photo/11132

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12448

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12479

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12619

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12620

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12622

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12623

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12624

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12627

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12675

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12677

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12707

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12723

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14714

 

 

Mas d´Azil (Ariege)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/13774/13774_o.jpg

Koba honek tunel natural bat daka; barruan errepide bat egin zan, eta bertako obretan aztarna arkeologiko garrantzitsuak topau ziran, hain da eze toponimua kultura bati izena emoteko erabilli zan (Aziliense).

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13773

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13774

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13775

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13776

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13777

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14173

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14174

 

 

Aragon-Andorra

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/12247/12247_o.jpg

Argazki honi buruzko detalle gehixagorik ez da agertzen:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12247

 

 

Mer de Glace (Alpeak)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/10903/10903_o.jpg

Biharbada inguru hartako glaziar ezagunena, izotz-zulo eta guzti:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10900

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10903

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10904

 

Altamira (Cantabria)

 Goi-paleolito garaiko bisonte baten labar-pintura Altamira kobazuloan

Santillanako kobako pintturak 1880an deskribatu ziran, baiña ez ziran benetakotzat hartu hogei urte beranduagorarte. Bisittarixak asko ugaldu ziran 1970 hamarkadan, eta pintturak babesteko haitzulua itxi eta replika bat egin zan.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14164

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14167

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14169

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14315

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14332

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14333

 

 

Niaux (Ariege)

 Niaux izeneko Kobazuluen kanpokaldearen ikuspegia, Ariège bailaran

Betidanik ezagutu izan da, eta XVI gizaldittik hona jentia ibilli da barrutik. Pintturak aspaldittik ezagutzen baziran be, iñork ez zittuan ikertu 1908 arte. Gaur egunian arrasto ugari ezagutzen dira eta 1970tik hona eten barik ikertzen dihardu. Zati bat bisittau leike.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14166

 

Lascaux (Vezere)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/14170/14170_o.jpg

1940xan deskubridu ziran, eta bertako pintturak mundu guztian famatu. Bisittari kopuruakin hondatzen hasi ziranez, 1983tik aurrera replika bat ipiñi zan martxan.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14170

 

Rouffignac (Vezere)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/14171/14171_o.jpg

XVI urtetik ezagutzen baziran be, bertako pintturen aittamenak ez ziran XIX mende amaierararte egin, Edouard Martelen esploraziñuakin. 1950 hamarkadan sakonago ikertu ziran, eta ehundaka irudi katalogau –zalantzekin-. Gaur egunian turistikua da, eta bisittau leike.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14171

 

Grotta del Genovese (Levanzo, Sicilia)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/14312/14312_o.jpg

Haitzulo hau amildegi baten dago, itxasora begira, eta korta modura erabilli izan da historikoki. Barrukaldian katazulo illun eta estua zeguan eta, ipoin zaharren arabera, irudi misteriotsuak paretetan. 1949 urtian, neska batek zurrumurruak konfirmatzia erabagi zeban, eta hantxe agertu ziran pinttura eta grabatu zahar pillua, esaten danez Italiako garrantzitsuena. Bisittatzeko moduan dago.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14312

 

Cueva del Guácharo (Venezuela)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/14906/14906_o.jpg

1799 urtian explorau zan lehelengotz, eta 1947tik hona monumentu izendatu zeben, bere balixo naturalistikuangaittik. Venezuelako kobarik ezagunena izango da, eta bisittau leike.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14906

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14907

Denporia eta relatibidadia

Oier Gorosabel 2010/01/10 16:52
Alperdo eta Lezateko kobetan (Aulestia)


ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************

Aste honetan, Aulestiako lurrazpietan egon gara zentrauta.

Lehelengo, Matiena-Abadianoko GEMA taldekuak lagunduta, Lezateko haitzulua errebisatzen jardun dogu. Koba ikusgarri hau esplorautzat izan dogu oiñ arte -horren erakusgarri, laster argitaratuko dogun artikulu zientifikua-, baiña ausart talde bat agertu da "Saharako geletan" dagozen jarraibide posible batzu arakatzeko gogoz. ¡Ezin ezetzik esan!

Bestalde, Angiz auzoko Alperdoko ubegixa topografiatzera juan gara, Bedartzandi eta Iturritzeko lezetatik datozen uren biltokixa dana. Hamabost urte inguru pasau dira taldekide batzu ikuskatu eta interesekotzat hartu zebenetik, baiña oiñ arte ez dogu horretarako denporarik hartu. Eta benetan merezi izan dau: antxiñako informaziñuetan 150 metro emoten bajakozen be, nahikua izan dogu pizkat arakatzia 400 metrotako tunel-sare interesgarrixa neurtzeko, puntu ugarittan jarraitzeko aukeriakin.

********************
59 posta kutxa
Gernika 48300 (Bizkaia)
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52

1939ko Sanjuanetako programia

Oier Gorosabel 2010/01/09 23:05
Ohittura horri eskerrak, 1939ko jai programa berezi hau gorde dogu. Ba dira urte batzu haxe eskaneau eta Eibartarrak zerrendako “vault” zaharrian sartu nebala, baiña nere ustez merezi dau hárek irudixak erreskatau eta blogian ipintzia.

Gure etxian beti ezagutu dot kajatxo bat jai programez beteta. Afiziñua izan dogu beti hárek gordetzeko, eta gaur da eguna ez dakittela zihetz zergaittik: nere ustez, bertan agertzen dirazen artikuluengaittik edo. Gaur egunian egitten dira liburuak, ba dakaguz herri aldizkarixak... baiña sasoi baten, pentsatzen dot gatxa izango zala norbere herriko kontuak azaltzen zittuan argitarapenen bat jiratzia, eta jai programia izango zala horretarako aukera bakanetakua.

Ohittura horri eskerrak, 1939ko jai programa berezi hau gorde dogu. Ba dira urte batzu haxe eskaneau eta Eibartarrak zerrendako “vault” zaharrian sartu nebala, baiña nere ustez merezi dau hárek irudixak erreskatau eta blogian ipintzia. Ez dake erresoluziño asko; disketien denporak zira, eta ezin izaten neban pisu haundiko artxibuak manejau.

 


Argazkiak.org | 01aurrea © cc-by-sa: txikillana

Duda barik, azala da inpaktantiena. Ondo ikusten da gerria irabazi barrixak euren leluak zabaltzeko gogotsu –eta ahaltsu- zebizela.

 


Argazkiak.org | 02hitzaurrea © cc-by-sa: txikillana

 Argazkiak.org | 03propaganda © cc-by-sa: txikillana

 

  Argazkiak.org | 04propaganda © cc-by-sa: txikillana

 

 Argazkiak.org | 05propaganda © cc-by-sa: txikillana

 Gero, iragarkiz betetako pajiñak datoz. Printzipioz gaur eguneko jai programak besain aspergarrixa da, baiña ba dago alde bat: oin dala 70 urteko kontua izatian, lelo komertzialak, telefono eta telegrafo zenbakixak, kalien izenak... orduko bizimoduari buruzko informaziño pizkat emoten deskue. Ointsurarte ezagutu doguzen enpresak bebai.

 


Argazkiak.org | 06fichazulputorojo © cc-by-sa: txikillana

 Hamen dator beste propagandako mezu bat. Kasu honetan, ENAM-ekuak (Espainiar Nazio Askapen Mobimendua) bono-laguntzak saltzen dabizela iragartzen dabe. Erosten ez dabenak, ba ez erostia daka; baiña gero... gerokuak...

 


Argazkiak.org | 07propaganda © cc-by-sa: txikillana 

Argazkiak.org | 08propaganda © cc-by-sa: txikillana

Salon Teatroko iragarkixak ez daka ezer politikorik, baiña ondo erakusten dau orduko espektakuluak iragartzeko estilua.

 


Argazkiak.org | 09propaganda © cc-by-sa: txikillana

 Argazkiak.org | 10propaganda © cc-by-sa: txikillana

 Argazkiak.org | 11frankorenberbak © cc-by-sa: txikillana

 Hamen dago bera: Generalisimua. Herrixan zerbitzura.

 


Argazkiak.org | 12osasunaz © cc-by-sa: txikillana

 Hau izango litzake programa honetako artikulo “propiamente dichua”. Miguel Martinez Sostre medikuak idatzittakua da, eta bere gai nagusixa Eibarko osasun egoera orokorra azaltzia bada be, iritzi politikuak eta aldarri frankistak behiñ eta barriro iges egitten detse.

 Miguel Martinez honen kontsulta partikularran iragarkixa be aurreratxuago agertzen da programan. Pentsatzen dot asko izango zebala Mobimenduari eskertzeko, Sanatorixo Antituberkulosuan zuzendari ipiñi zeben eta (“Nueva España” izen barrixakin).

 
Argazkiak.org | 13osasunaz_garaipenaz © cc-by-sa: txikillana

 Osasunari buruzko artikuluan azken pajiñian ostian, soneto aberkoi bat, bere forma eta maketaziño berezixaz aparte interes haundirik ez dakana.

 


Argazkiak.org | 14egitaraua © cc-by-sa: txikillana

 Argazkiak.org | 15egitaraua © cc-by-sa: txikillana

 

 Argazkiak.org | 16egitaraua © cc-by-sa: txikillana

 Jai programan, ez dot ikusi nabarmentzeko moduko ezer. Izatekotan:

  • “FET eta JONS” bandian aktibidade frenetikua. ¿Aurreko musika banden arrastuekin osatutakua izango ete zan?
  • OJ-en igari txapelketia. Ez dakitt nik Eibarren igari txapelketarik egitteko moduko lekurik egongo zan  ¿errekako kunboren baten edo?
  • “Festejos regionales” atalian, aizkolaris (sic) eta pulsolaris iragartzen dira. Euskerazko grafixiana deskuido bat izango da kontizu. Arduraduna ez bazeben afusillau...

 


Argazkiak.org | 17egitaraua_auxiliosocial © cc-by-sa: txikillana

 Pajiña honetan, “Auxilio Social” erakunde siniestruak egindako bihar batzuen gorazarria (jantokixak eta razionamentua). JG Rodrigok siñatzen dau, falangistia seguramente; testuak behintzat, nazional-sindikalismuan zapore indartsua daka, obreruen gorazarre eta guzti.

 


Argazkiak.org | 18arrateylametrallamarxista © cc-by-sa: txikillana

 Hamen barriz, Arrateko elixia konpontzeko biharrak iragartzen dira. Literatura fiñezko estilo-ariketan, irudi bukoliko eta piadosuak marxisten metralliakin alderatzen diraz.

 


Argazkiak.org | 19propaganda © cc-by-sa: txikillana

 

Argazkiak.org | 20propaganda © cc-by-sa: txikillana

 

 


Argazkiak.org | 21propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 22propaganda © cc-by-sa: txikillana

Iragarkixekin segitzen dogu. Esan biharra dago, jai programa honetan agertziak berez ba dakala esanguria. Hasteko, bertan agertzen dirazen enpresak Mobimenduak onartutakuak dira -ez dabez sakeau edo eraitsi-. Halan be, egoera desbardiñak dagoz: beti irabazlien alde dagozen txaketeruak; ideiak gogoz kontra iruntsi bihar izan dabenak (adib. Kaitano Kareaga); lehengo moduan, gerra ostian be etekiñan billa segiduko dabenak...

 

(
Argazkiak.org | Hilario Bartra © cc-by-sa: txikillana

 

 

Argazkiak.org | Banco de Vizcaya © cc-by-sa: txikillana

 

 Argazkiak.org | Camiseria Aguinaga © cc-by-sa: txikillana

Gehixenak iragarki sinpliak ipiñi dabez: enpresian izena, produktuan azalpenen bat, eta kitto. Baiña ba dira euforiko batzu, errejimen barrixari ongietorri mezuekin eta Aro Barrirako produktuekin nabarmentzen dirazenak.

 


Argazkiak.org | 23propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 24propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 25propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 26propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 27propaganda © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | 28propaganda © cc-by-sa: txikillana

 Iragarki gehixago. Eibarren ez ziran hamen agertzen dirazenak baiño askoz be komertzio gehixago egongo. Pentsau leike zelan juango ziran propaganda-saltzailliak aterik ate:

  • ¿Iragarki bat ipiñi nahi dozu jai programan?
  • Ez dakitt ba, diru barik nabil ta...
  • Ez dozu nahiko Mobimenduan aurrian itxura txarrakin geratu, ¿ezta?
  • (...)

 
Argazkiak.org | 29kontrazala © cc-by-sa: txikillana

 Hala ixten da 1939ko Sanjuanetako programia. Ha zelako jai girua egongo zan gure kalietan ¿ezta? Nahiz eta urte pare bate lehenagokuak dirazen, hónek irudixok pizkat girotzeko balixo leikie:

http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2009/10/24/nora-hoia-kajoitxu/

http://www.lasonet.com/eibarfotos/videos.html

El amante lesbiano

Oier Gorosabel 2010/01/08 14:35
Jose Luis Sampedro

20090208184120-jose-luis-sampedro.jpg

Ekaitz giruan irakorri dot, ezin guztiz zentrauta, baiña halan be guztiz espezíala dok liburu hau. Testuingurua biharbada motzena, baiña halan be ederra: hiltzera doian pertsona baten azken segunduetan, bere bizitza guztia eta zeozer gehixago bizitzeko ahalmen miragarrixa. Eta gizon horren izaerian billaketia, eta maisuak moldatzeko era harrigarrixa... posible dan edo ez dan, esan gura dot: halako kasuak egoten diran edo ez diran ez dakitt. Baiña ederrak diraz. Berez oso gordiñak dirazen egoerak hain delikatuki deskribatzen dittu eze, munduko naturalena dirudi, esate baterako, narru zatixakin hartu eta zigortzia. Maittasun frogia.

Juan San Martin espeleologia VII - Jaizkibel

Oier Gorosabel 2010/01/07 20:43
Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan zazpigarrengo txatala. Jaizkibel (Pasai Donibane, Lezo, Hondarribia).

Juan San Martin espeleologia VI - Urdaibai, Lea eta Artibai

Oier Gorosabel 2010/01/07 20:41
Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan seigarrengo txatala. Santimamiñe (Kortezubi), Atxeta (Forua) eta Garratxa / Lumentza (Lekeitio).

ADES-en gaur eguneko ikerketa eremuan be ibilli zan Juan San Martin.

 

Santimamiñe (Kortezubi)

Santimamiñe. Barandiaran labar-pinturen aurrean

Haitzulo honetako argazki asko agertzen dira. Batetik, arkeologia maillan dakan garrantzixangaittik; eta bestetik, urte askuan bisitta turistikuendako egokittuta egon zanez, bere lagunak eruateko aprobetxau zebalako.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10232

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10233 (Barandiaran)

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10234

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10235 (Maiztegi, Atxa, Zulueta eta Iriondo, ´Lagun-Artea´ elkarteko kideak)

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10239

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10240

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10241

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10242

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10243

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10244

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10245

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10246

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12060

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10247 (JSM, Toribio Etxebarria, Jose Laskurain eta frantses bat)

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10249 (Marful, Pako Alustiza eta Dionisio Murua)

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14151

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14153

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14195 (Barandiaran)

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14198

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14313

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14327

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14329

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14330

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14331

 

Atxeta (Forua)

Atxeta. Foruko kobazuloa

Barandiaranek 1959 eta 1960an industu zeban haitzulo hau. Argazkixa ordukua da:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9363

 

Garratxa edo Lumentza (Lekeitio)

Lumentxa. Leize-zulo sarrera

Bertan arrasto arkeologiko garrantzitsuak agertu ziran, txirula prehistorikua esate baterako:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9893

 

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026