Denporia eta relatibidadia
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Aste honetan, Aulestiako lurrazpietan egon gara zentrauta.
Lehelengo, Matiena-Abadianoko GEMA taldekuak lagunduta, Lezateko
haitzulua errebisatzen jardun dogu. Koba ikusgarri hau esplorautzat izan
dogu oiñ arte -horren erakusgarri, laster argitaratuko dogun artikulu
zientifikua-, baiña ausart talde bat agertu da "Saharako geletan"
dagozen jarraibide posible batzu arakatzeko gogoz. ¡Ezin ezetzik esan!
Bestalde, Angiz auzoko Alperdoko ubegixa topografiatzera juan gara,
Bedartzandi eta Iturritzeko lezetatik datozen uren biltokixa dana.
Hamabost urte inguru pasau dira taldekide batzu ikuskatu eta
interesekotzat hartu zebenetik, baiña oiñ arte ez dogu horretarako
denporarik hartu. Eta benetan merezi izan dau: antxiñako informaziñuetan
150 metro emoten bajakozen be, nahikua izan dogu pizkat arakatzia 400
metrotako tunel-sare interesgarrixa neurtzeko, puntu ugarittan
jarraitzeko aukeriakin.
********************
59 posta kutxa
Gernika 48300 (Bizkaia)
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52