Juan San Martin espeleologia VIII - Atzerriko kobak
Mendizale eta bidaiarixa zan San Martin, baiña pentsatzen dot ez zala leku guztietara juango espeleologia ekipo ta guzti. Halan be, sena sena da eta haitzuloren batekin topo egittian, hara juaten jakozen begixak eta erretratatzeko kamarian objetibua.
Lourdes
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10651
Lourdes bertako zulua:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10880
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10881
Covadonga (Asturias)
Haitzuluak askotan izaten dira pertsonai mitolojikuen agertoki, eta hala gertatzen da Covadongan be. Sistema karstiko baten ubegixa da, berez:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10730
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10732
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10733
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10734
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14656
Espluca Negra / Casteret kobia (Pirineuak)
ADES-en asko zaintzen da toponimixia, eta biharbada ohittura hori hartu dotelako edo, oso arrarua egitten jata haitzulo bati norbere izena ipintzia. Koba barruan deskubritzen diran areto edo pasabide barrixetan bai: han ez da sekula gizakirik ibilli, eta zeozelan izendatu bihar izaten doguz. Baiña kanpoko sarreretan... normalian izena eukitzen dabe, eta exploradoriak ahalegiña egin biharko leuke hónek izenok topatzen (artzaiñak, nekazarixak...). Halan be, ikusten nabillenez, toponimo zaharrak zapaltzeko ohitturia oso zabalduta dago Pirineo partian:
- Berez Añisclo mendixa izan biharko litzakenari, Soum de Ramond esaten jako, hango mapak egitten ibilli zan geografuan izena.
- Berez Espluca Negra izan biharko litzakena, Cueva de Casteret esaten jako, espeleologo batengaittik hain zuzen be.
- Lehen aittatu dot Hernaz izena be, Sima de la Piedra de San Martin edo Gouffre Lepineux izenen onduan ahaztuta geratu dana.
Pirineo aldian asko ibillittakua dogu Juan San Martin, eta logikua danez, Ordesa-Monte Perdido ingurura allegatzian Espluca Negra bisittau zeban. Norbert Casteret espeleologo mediatikuak explorau zeban XX mende hasieran, eta bere ezaugarri nagusixa izotzezko formaziñuak diraz:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10798
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10836
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10838
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10842
http://www.guregipuzkoa.net/photo/11128
http://www.guregipuzkoa.net/photo/11132
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12448
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12479
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12619
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12620
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12622
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12623
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12624
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12627
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12675
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12677
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12707
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12723
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14714
Mas d´Azil (Ariege)
Koba honek tunel natural bat daka; barruan errepide bat egin zan, eta bertako obretan aztarna arkeologiko garrantzitsuak topau ziran, hain da eze toponimua kultura bati izena emoteko erabilli zan (Aziliense).
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13773
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13774
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13775
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13776
http://www.guregipuzkoa.net/photo/13777
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14173
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14174
Aragon-Andorra
Argazki honi buruzko detalle gehixagorik ez da agertzen:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/12247
Mer de Glace (Alpeak)
Biharbada inguru hartako glaziar ezagunena, izotz-zulo eta guzti:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10900
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10903
http://www.guregipuzkoa.net/photo/10904
Altamira (Cantabria)
Santillanako kobako pintturak 1880an deskribatu ziran, baiña ez ziran benetakotzat hartu hogei urte beranduagorarte. Bisittarixak asko ugaldu ziran 1970 hamarkadan, eta pintturak babesteko haitzulua itxi eta replika bat egin zan.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14164
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14167
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14169
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14315
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14332
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14333
Niaux (Ariege)
Betidanik ezagutu izan da, eta XVI gizaldittik hona jentia ibilli da barrutik. Pintturak aspaldittik ezagutzen baziran be, iñork ez zittuan ikertu 1908 arte. Gaur egunian arrasto ugari ezagutzen dira eta 1970tik hona eten barik ikertzen dihardu. Zati bat bisittau leike.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14166
Lascaux (Vezere)
1940xan deskubridu ziran, eta bertako pintturak mundu guztian famatu. Bisittari kopuruakin hondatzen hasi ziranez, 1983tik aurrera replika bat ipiñi zan martxan.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14170
Rouffignac (Vezere)
XVI urtetik ezagutzen baziran be, bertako pintturen aittamenak ez ziran XIX mende amaierararte egin, Edouard Martelen esploraziñuakin. 1950 hamarkadan sakonago ikertu ziran, eta ehundaka irudi katalogau –zalantzekin-. Gaur egunian turistikua da, eta bisittau leike.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14171
Grotta del Genovese (Levanzo, Sicilia)
Haitzulo hau amildegi baten dago, itxasora begira, eta korta modura erabilli izan da historikoki. Barrukaldian katazulo illun eta estua zeguan eta, ipoin zaharren arabera, irudi misteriotsuak paretetan. 1949 urtian, neska batek zurrumurruak konfirmatzia erabagi zeban, eta hantxe agertu ziran pinttura eta grabatu zahar pillua, esaten danez Italiako garrantzitsuena. Bisittatzeko moduan dago.
http://www.guregipuzkoa.net/photo/14312
Cueva del Guácharo (Venezuela)
1799 urtian explorau zan lehelengotz, eta 1947tik hona monumentu izendatu zeben, bere balixo naturalistikuangaittik. Venezuelako kobarik ezagunena izango da, eta bisittau leike.