Gora Euzcadi Chistulari

Normalian egunero ordu honetan chi-kung saiua egitten doten arren, gaur radixo onduan geratu naiz Eibarko Matrallako irratiko Gora Euzcadi Chistulari saiuan azken alia osorik entzutzeko.
Ander Arroitajauregik juan dan 5 urtian martitzenero goizeko 7.30etan gidatu daben saiua kantuz agurtu dau. “Quien canta su mal espanta” diñue ondoko herrialdian, eta ni triste jarri banaiz be, siñisten dot Ander histrioiak be bere bihotztxua izango dabela perilla luzian atzian, eta azken agurran momentuan, marraskilluen musikia azpixan dakala, nahixago izan dabela kantuan eta dantzan emon. Nik bardiña egingo neuke. Hurrengorarte eta eskerrikasko zure programa bikaiñakin Euskal Herri guztian zihar zabaldutako zirixengaittik.
Matrallako irratixa 2002 (¿) urtian hasi zanian, bildur asko izan genduan eta saiatu giñan ahal danik eta egittura establiena emoten, ahal danik eta denpora luzien iraun ahal izateko. Nahiz eta irratixa irratikidien arteko asanbladan auto-gidatuko zan, “poder en la sombra” bat eratzeko premiñia ikusi genduan. Mobimendu asanbleario guztien modura manipulatzeko erreza zalako, interes politikuen araberako “desenbarkuak” sufritzeko arriskua ikusten genduan eta asanbladia apurtzeko eskubidia gorde genduan “Marmarra elkartia” osatzen dogun 8-9 pertsona talde batek. Kuriosua da eze, broma asko jasan daben talde honetan ezkerreko jentia nagusi bazan be, batzuk abertzaliak eta beste batzu anarkista ildotik giñoian eta bakoitzak bere bildurren araberako estatuto batzu bultzatu zittuan. Nere partetik, interes printzipala ezker abertzalian mendeko organo ez bihurtzia zan; beste batzuk beste kezka batzu zittuen, eta danon artian irratixan “libertade superbisatu” hau bermatu nahi izan genduan, sobiet estilo puruan.
Ba bost urte geruago, benetan asko poztutzen naiz “poder en la sombra” osatzen dogun hórrek ez garalako behin be bildu. Behin bez, gero! Irratixa benetan autonomua izan da, irratikidien asanbladia izan da erabagi guzti-guztiak hartu izan dittuana eta ez dogu ezelako desenbarko politikorik jasan. Marmarra elkarteko jentia sakabanatu egin da (nere moduan, Lekeitxion bizi naizena) eta oin radixuan dagon jente gehixena ez daka zerikusirik hasierako talde harekin. Martzinkus erretorea adibidez (GECH), juan dan 5 urtian radixuan buru-belarri jardun dabena, eta beronena izan da Matrallako irratiko programa zabalduena Euskalherrixan zihar. Benetan poztekua da hau, eze, nik behintzat ez neban gusto-gustora hartzen be “poder en la sombra”ko kontu hori.
Antxiñako Pottoka irratixan iraupen-errekorra pulberizatuta dago onezkero. Arroita/Martzinkusek ziñuan modura, ikusteko dago oin jente barrixari radixuan parte hartziak kili-kili egitten detsan, oin teknologixa barrixen laguntzia dakagula eta Euskalherri osuan Arrosa sarian bittartez entzutzen gaittuela, edo beste barik modia pasatu eta irratixa berez emetau eta hil egingo dan. Hala izan bihar ba da hala izan deilla, eta beste putre batzu hondakiñak aprobetxatuko doguz behintzat, yek, yek, yek!
Eskerrikasko Ander, plazer bat izan düzü!
"Karlistaren leizea" + "Solo en el silencio"

Uztaillan 1-ian, arratsaldeko 19:30etan, ADES espeleologia taldiak ekoitzittako dokumental bixok proiektatuko doguz Markina-Xemeingo Uhagon Kultur Gunean
- KARLISTAREN LEIZEA
- SOLO EN EL SILENCIO (Estatuko dokumental onena Bartzelonako espeleologia bideo lehiaketan)
Zuzendarixa ADES-eko Santi Urrutia da (estatuko dokumental onenan sarixa birrittan irabazittakua, soziologian doktoria, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean irakaslia).
Dokumentalen proiekziñua ADES taldian 25 urteurreneko erakusketa barruan kokatuta dago. Erakusketa hau Uztaillan 4rarte ikusgai egongo da Uhagonen 1º pisuan.
Eibar, origenes y evolucion
Bai liburu bikaiña. Zenbat gauza ikasi doten berakin. Kapituloz kapitulo, nere garuneko esponjia txupatzen-txupatzen erabilli dot (ia aprobetxatzen doten), eta antxiñako Eibarko mapak ondo-onduan erabilli dittudaz, gerran galdu ziran kale zaharretan gora eta behera ibiltzeko, Birjiñapetik Amarrenengua eta Ulsagako errota inguruan kale laberintiko medieval illunak zihar. Asko gozatu dot, eta Erdi Aruan bertan bueltaka ikusi dot nere burua, Elgetako portala pasau eta Usubilgo etxetik, eta Txirixo eta Elgeta kalien arteko karkabatik, eta... Hiru kaletako herri txiki-txikittik jaitsi eta Barrenkaleko zubittik Ibarrako errebalera pasau, eta... Kontadoriak kontadorekua eregi zeban sasoian ta... Egurrezko etxe zaharretan txarrixak libre ibiltzen ziranian ta... Buelta eta buelta, benetako goguak nekazen ezagutu ez doten Eibar horretan ibiltzeko. Eskerrikasko liburu honen idazle Javier Elorza Maiztegi... plaentxiarrari.
Dokumentaziño zahar askon azterketian ondorixua da, liburua. Liburu amaieran dokumentuak euren transkribapenak agertzen dira. Jakiña, astun-astunak; gehixenak dokumentu legalak dira (ezkontza kontratuak, pleituak...) eta gaiñera gaztelera zaharrian. Baiña eurak irakortzeko astixa hartu ezkeriok (nik ez dot egin, idazliak bai) dato marjinal pillua agertzen dira, hain zuzen be antxiñako eibartarren eguneroko bizimoduan hainbeste eta hainbeste eta hainbeste detalle erakusten deskuenak. Hori erabilli dau Elorzak, gaika sailkatu eta modu oso didaktiko batian liburu bikain hau osatzeko.
Urtebete Itsasargian
“Los cinco” liburuak asko gustatzen jatazen, neuri. Kirrin ugartian lekuan, Antzorizeko Santa Catalina farua jarri eta Miren Agur Meaben nobelatxo honek urtetzen dau. Gerria gordiña izan zan, eta 13 urteko nerabiak pertsonai nagusixak hiltzen ikustia be puntu bat da. Hau ez zan gertatzen Castawayen eta jengibrezko galletak meriandatzen udako oporrak pasatzen zittuezen gaztetxuen artian.
El requete que grito gora Euskadi
Jarrizu napar basarrittar haundi eta on bat uruguayar euskaldun baten ikuspuntu sarkastiko fiñian. Jarri gerran errekete sartu eta hamaika salbajada egin bihar izana, eta gerra ostian “Franco, franco, franco / nos prometiste pan blanco / y ahora que eres caudillo / nos das poco y amarillo” maximapian Euskalherrittik alde egin biharra. Superviviente bat, heroismo gitxi, norbere duinttasuna gorde nahi eta ezin izatia, eta biharra, bihar asko. Liburu bikaiña eta sentikorra, baiña “el vasco” Argiñarenan historixia halakotxia izan dalako.
Guda zibilleko zera
Guda zibilleko "zera" egitteko, erabilli doten informaziño nagusiña hauxe izan da:
- Verano y revolución Pedro Barruson liburua. Batalloien partietatik etaratako informaziño interesgarrixa, mobimendu militarren gorabeheran.
- Los anarquistas y la guerra en Euskadi; la comuna de San Sebastián Manuel Chiapuson liburua. Nahiz eta oso partzial eta subjetibua dan, hainbeste irudi humano interesgarri dakaz.
- "Espainiako gerra zibila Euskalherrian" (Josu Chueca, Luis Fernandez) Egunkaria bilduma, 1997.
- GCE Alberto Bru, Jordi Pedrosa eta Txema Pradan webgunian hainbeste atalmonografiko dagoz.
- La marina auxiliar de guerra itxas guduan gaiñeko datu biduma exhaustibua.
- "Intxortas" Jartanda ikerlarixak burrukagune honen gaiñian egindako webgune monografikua.
- They still draw pictures Iparrameriketako Elkartasun Komiteak 1938xan argitaratutako liburua, Aldous Huxley-en hitzaurriakin, erbesteratutako umien marrazkixak biltzen.
- Mendikat Javi Urrutian webgunia puntu geografikuak kokatzeko oso oso erabilgarrixa.
- Jon Lersundi ondarrutarrak emondako argibidiak, Joseba Elosegin "Quiero morir por algo" liburua eta Auñamendi entziklopedixia be lagungarrixak izan dira.
Eta oin, bildumia hobetu eta txukuntzera. Eta batez be, mendixetan arrastuak topatzera.
Egitten da pistola, josteko makiña...
Eibarren armak eguneroko gauzia izan dira eta dira; kalian, fabriketan... Gure familixetatik asko etara dabe hortik bizimodua, eta pertsonak hiltzeko eginda dagozela alde batera lagata, polittak be ba dira batzutan.
Begiratu bestela, XIX mendian Placido Zuloagak berak egindako marabilla hau ;-)
Amebas a la deriva blogetik hartuta.
1937ko Ekaiñan 20xa.

370626: Espainiako Guda Zibillan amaieria Euskalherrixan.
- Euzko Gudarostiak (gudarixak eta anarkistak) azken erasua egitten dau Kolitzako ermittia berreskuratzeko. Hegazkin eta artillerixa laguntzaille barik, atzera egitten dabe. Euzko Gudarostia disolbatzen da; zati batek burrukia lagatzen dau, bestia Espainiako Armada Errepublikazalian integratzen da burrukan jarraitzeko.
1937ko Ekaiñan 19xa

370619: golpistak Bilbo okupatu; errepublikazaliak Enkarterrixetatik erretiratu.
- Errepublikazaliak Bilbo erdialdeko zubixak dinamitatu, goizaldian. Erretiradia hasten da, baiña batalloi batzu geratu egitten dira (Otxandiano, Itxasalde...).
- Golpistak Bilbo okupatzen dabe, azken batalloietako jentia harrapatuta (5.000 soldadu inguru).
- Euzko Gudarostea Muskiz, Karrantza, Turtzioztik Kantabriara erretiratzen da.
1937ko Ekaiñan 18xa.
370618 tagged map by user - Tagzania
370618: artillerixa erasuak; ontzi errepublikazaliak Santanderrera.
- Golpistak Malmasinetik San Adriango posiziñuei erasoka, artillerixiakin.
- D12, D16, D17 dragaminak eta L6 ontzi laguntzailliak Santoñara doiaz, L4 Frantziara eta beste dragamina eta laguntzailliak Santanderrera.
- Golpistak (Cervera kruzerua eta Ciriza, Fantastico eta Galerna bouak) Santoñako ontzixak bonbardeatzen. Gipuzkoa bouari jo eta Bizkaiak kontraeraso. Egun batzu geruago, Marina Auxiliar de Euzkadiko bouak desartillatu egingo dittuez.

