El club Dante, Matthew Pearl
Hasiera trukulentua, aspaldi ez ninduan hainbeste afektatzen krimen baten irudixak. Batez be hildako bat arrak zela jaten dabenen deskribapenangaittik. Zorixonez, ez dok bide horretatik jarraitzen eta gero detektibe eta serie-hiltzaille baten harrapaketian kronika politt eta intelijente bat bihurtzen dok. Liburuan bigarrengo erdixa iruntsi egin juat, engantxatuta egotian sentsaziño parebako hori dastatuta.
Enredo asko jagok, eta batzutan geratu bihar izan nok pertsonajiak eta euren harremanan bilan bat egitteko, argumentua ulertzen baneban. Baiña... fleko soltiak geratu jakoz judixo arpegiko autoriari. Biharbada itzulpen arazuak dittuk, batek daki (nik gazteleraz irakorri juat) baiña ba dira gauza batzu ez dirazenak ondo azalduta geratzen (liburu hasierako artikulo periodistikua, ezpatia eta moskittuena, Healey hilda agertzen dan hondartzako aukeraketia...). Bestalde, lerro argumental “faltsuak” jagozak, biharbada idazliak hala aukeratuta baiña igual modu erratikuegixan idaztiangaittik diranak, enfokatu barik edo... (Healey-en alargunan hazkuriana...). Era berian, ez dok sinistekua hain trama korapillotsua soldadu deszerebratu batek ixa ixa kasualidadez sortutakua izatia...
Baiña tira: liburu honetan Pearl-ek EEBB-etako XIX mende erdi parteko giro literarixuan erretratu bat egitten jok, eta sasoi hartako pertsonai errealak jartzen dittu (Longfellow, Holmes, Lowell eta Fields) fikziñozko trama batian. Atsegiña dok bai, sasoi hartako usaiña ondo heltzen jako-eta irakorliari.
Asier Sarasuandako moroko mezua
Asierrek aspaldittik darabixan gaixa da, txori izenena eta horregaittik ipiñiko dot hamen. Gaur lagun arrantzale-izandako batekin berbetan, Lekeittion erabiltzen dirazen txori-izen bi ezagutu dittudaz.
Bata, MATXINPLANKIA (pottorrua). Hamen bat, ADES taldekuok bere abixan erretratatuta, ez dogu esango nun badaezpada (argazkixa, Gotzon Aranzabal).
Eta bestia, KARRABASUA (ubarroia). Argazkixa P. Duboisena.
Hell Patrol
Anizko inguruan, Abartan mendi hegixan topau najittuan. ¡Ha zelako bildurra!
Benetako "paletoak"
Asteburu honetan Donezteben Manuel Rivas idazlian "Galicia, galicia" liburu desternillantiakin gogoratu nok. Bertan, galiziar españolzalien erretratu gaiztua egitten dok Francisco Vazquez A Coruñako alkatian pertsonan. Galiziar peto-petua izanda, bere kultura eta sustraixa dan galiziera marjinatu eta Ama Espainian besuak billatzen jittuk behin eta barriro. Nahi-eta-ezin baiña, zeaittik eze bere hiriko izen ofiziala marjinatu eta gaztelerazkua erabiltzian be, "La Curuña" esaten jok garrulo patetikuak. Eskerrak galiziar askok umorez hartzen dabela. ¡Biharko!
Euskal Herrixan be hainbeste adibide jagozak, hasi Eibar edo Markiñako 60 urte inguruko andra gehixenetatik, eta segi Sanz "komunidade prehistoriko"ko lehendakarixakin. Edo Doneztebeko inmobiliarixa honetako iragarkixokin.
Espaiñolez ipintzeko gogo bizizegixa edo... eta Bera "Vera" badok, Bidasoa "Vidasoa" kontizu. ¡Por rrregla de trres pues!
Nik dakittela, gazteleraz, frantsesez eta euskeraz herrixa Almandoz izan dok "lehen orai eta bethi"...
Euskeraz ondo baiño hobeto jakingo juek seguru, baiña aukeran nahixago juek erdera traketsa erabillitta analfabetuen modura geratu.
¡Hónek bai PALETOAK hónek!
Eskerrak dana ez dagola galduta. Donezteben bertan, mankomunidadeko buleguetan euskeriak bere leku naturala jeukan (preponderantia) eta harreragunian kartel esanguratsu hau jeguan.
1936ko Gabonillan 9xa.
361209 tagged map by user - Tagzania
361209: Legutianoko burrukian amaieria.
- Errepublikazalien Legutianoko ofentsiba amaitzen da: Albertia, Maroto eta Jarindo mendixak errekuperatu eta fortifikatu dittuez, eta udabarrirarte mantenduko dabez. 800 baja jasan dittuez Erasuan koordinaziño arazua izan dabe (Otxandiano-Aramaiona sektorian errepublikazalien batalloiak alkarri tiro egin).
GURE IRRATIA erre da
Oin dala pare bat egun Uztaritzeko Gure Irratia erre egin da. Hau da eurei laguntzeko bueltaka dabillen deialdija.
*** Sute baten gaitik, GURE IRRATIAREN estudioak osoki ondatuak izan dira 2006 abenduaren 5an huntan. GURE IRRATIAREN uhainak ez dira ixilik egonen… Langileek lehen bait lehen hasi nahi dute lanean, zuen sustenguarekin.
Diru laguntzak igortzeko : GURE IRRATIA PK6 64480 USTARITZE
Banku kondua : Euskadiko Kutxa 3035 0059 8705 9005 2623
Helbide elektronikoa : gureirratiaelkartasuna@euskalirratiak.info
Deitzeko : Iparraldetik : 06 16 23 72 24 Hegoaldetik : 00 33 616 23 72 24
1936ko Gabonillan 7xa.
361207 tagged map by user - Tagzania
361207: Legutianoko burrukan, errepublikazaliak Nafarrate galdu.
- Errepublikazalien errelebua Nafarraten: Meabe 1 “Largo Caballero” badoia, eta Gordexola sartzen da. Ordu batzun buruan, posiziñua galduko dabe.
1936ko Gabonillan 6xa.
361206: itxasontzi golpista bat errepublikara pasatzen da.
- Goizaldian, Virgen del Carmen bou golpistako tripulaziñua amotinatzen da; ontzixaz jabetu eta Bilbora eruaten dabe; Marina Auxiliar de Euzkadin sartu eta aurrerantzian Donostia izenez ezagutuko da.
1936ko Gabonillan 3a.
361203 tagged map by user - Tagzania
361203: Baionatik Bilbora arma kargamentua.
- Mar Rojo merkantia eta Bizkaya, Gipuzkoa eta Nabarra bouak Bilbora sartu.
1936ko Gabonillan 2xa.
361202 tagged map by user - Tagzania
361202: Baionatik arma gehixago; errefuertzo golpistak Legutianora.
- Baionatik Mar Rojo merkantiak urtetzen dau, Bizkaya, Gipuzkoa eta Nabarra bouak eskoltatuta.
- Errefuertzo golpistak heltzen dira Legutianora Arrasatetik (Alonso Vega), Betxina eta Txabalapeako pinudixak hartu eta Gasteizekingo komunikaziñua zabalduta. Abendu erdirarte burruka gogorretan jarraittuko dabe.