1936ko Urrixan 6xa.
361006: Ondarroan frentia estabilizatzen da, gero 7 hillian geldirik egongo dana.
- Golpistak Ondarroa hartu, Ikaitta basarrirarte helduta.
- Errepublikazaliak (ondarutarrak) Ikaitta eta Kalamendin (Etxano basarrixan) gotortuta; frente-lerrua Ikaittan dago, golpista eta errepublikazaliak metro gitxira atrintxeratuta.
1936ko Urrixan 5a.
361005 tagged map by user - Tagzania
361005: Akondia-Garagoitti inguruan burruka gogorrak.
- Golpistei (Diez de Rivera) erasuetatik defenditzeko errefuertzuak etortzen jakez; Urkarregi-Kalamua-Idotorbe-Arrate lerruan gotortzen dira, errepublikazalien eten bako erasuari eusten.
1936ko Urrixan 4a.
361004: golpistak ezin dabe aurrera egin; errepublikazaliei armak heldu jakez eta ondo gotortuta dagoz.
- Golpistak Asentziotik eraso, Kanpazar helburu. Udala eta Intxortako errepublikazalien kontraerasuak geratzen dittuez, eta ezingo dabe aurrera egin udabarrirarte.
- Intxortako defentsan, Belgikako 2 neska eta 2 mutillek ametralladora batekin posiziño bat defenditzen dabe Intxorta Txiki azpixan, tontortxo bat Asentziomendira begira. Ordutik aurrera “La belga” esango jako tontor horri.
- Errepublikazaliak Arlabandik Legutianorutz eraso, eta Izuskitza hartzen dabe.
- Errepublikazalien defentsa-lerrua Lekeitiotik Ubideara doia.
1936ko Urrixan 2xa.
361002 tagged map by user - Tagzania
361002: errepublikazalien kontraerasua Eibarren.
- Errepublikazaliak Arrate-Kalamua lerroko posiziño golpistei erasuak hasi, Urrixan 8rarte eten barik errepikatuko dirazenak.
1936ko Urrixan lehelengua.
361001 tagged map by user - Tagzania
361001: mobimendu politikuak.
- Madrilen, Espainiako kongresuan Euskal Autonomi Estatutua onartzen da.
- Burgosen, golpistak Franco estatu eta ejerzitoburu izendatzen dabe.
1936ko Iraillan 29xa
360929 tagged map by user - Tagzania
360929: Arraten burruka isolatua.
- Errepublikazaliak Arratera kontraerasua.
1936ko Iraillan 28xa.
360928 tagged map by user - Tagzania
360928: frentia Arrate-Akondia-Kalamua, Karakate-Illordo- Intxorta lerruan.
- Golpistak (Diez de Rivera) Kalamua eta Arrate okupatu.
- Golpistak (Cayuela) Urkarregi okupatzen dau.
- Frentia: Arrate-Akondia-Kalamua, Karakate-Illordo-Intxorta.
1936ko Iraillan 27a
360927 tagged map by user - Tagzania
360927: golpistak Mutrikun.
- Golpistak Mutrikun sartu eta azken posiziñuak Santa Cruz-ko ermittan (Ondarru gainian) jartzen dittuez. Artillerixia Tontorramendin kokatzen dabe.
1936ko Iraillan 26xa.
360926 tagged map by user - Tagzania
360926: Arrasateko burrukak
- Golpistak Kurtzetxiki eraso: Korua eta Bedoñatik artillerixa eta ametralladorekin lehelengo, eta gero asaltuan eraso eta hartzen dabe. Hortik, Arrasate eraso eta hartzen dabe, arratsaldian. Golpisten posiziño aurreratuenak Korua (Aretxabaletako bidia aseguratzen), Kurtzetxiki (Aramaiona eta Elorrixoko bidiak) eta Santa Barbaran (Arrasaten bertan) geratuko dira.
1936ko Iraillan 25a.
360925 tagged map by user - Tagzania
360925: Deba ibarrian burrukak darraixe.
- Golpistak, burruka gogorren ostian, Urkimendi eta Bedoña hartzen dabez. Eraso errepublikazaliak eten bakuak dira eta Galbantxo larri zauritzen dabe.
- Errepublikazaliak (asaltokuak, mikeletiak, milizianuak) Azkonabietatik Kanpazarrerarteko tartian gotortuta dagoz. Goizaldian, 4 konpainia gehitzen jakez Elgetako urteeratik Intxorta, Kortazarko mendatia (Tranpaluarri inguruan) eta Zabaleta basarrixetan kokatuta, fusillak eta 4 ametralladora Hotchkinss-ekin. Azken posiziño errepublikazalia Arrasateko Kurtzetxiki mendixa da.
- Los Arcos kolumna golpistiak ezin dau aurrera egin, errepublikazalien erresistentzia gogorrangaittik, eta bere posiziñuetan egonkortzen da: Elgoibar (Diez de Rivera), San Prudencio (Saleta), Angiozar (Tejero), Soraluze (Perez Salas).