Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

1936ko Iraillan 24a.

txiko 2006/09/24 11:00


360924 tagged map by user - Tagzania

360924: Mutriku inguruan burrukak, itxaso eta lihorretik; errepublikazaliak Kalamendi eta Ondarru gainian gotortzen dira; Aretxabaleta inguruan burruka gogorrak.

  • Golpistak Muneta/Karakate eraso eta okupatu, Soraluze-Azkoittiko komunikaziñua sigurtatuta.
  • Golpistak (Latorre) Mutriku eraso, baiña errepublikazalien erantzunakin (31 baja) geratu.
  • Golpistak (Gonzalez Unzalu) Arnon kokatzen dira, Mutriku hegoaldetik erasotzeko.
  • Errepublikazaliak Mutrikutik erretiratzen dira inguratuta ez geratzeko, "Jaime I", "Cervantes" eta "Libertad" (eta “Republica”?) itxasontzi errepublikazaliak Deba eta Arnoko golpistak bonbardeatzen dabizen bittartian.
  • Errepublikazaliak (ondarrutarrak) Ikaitta basarrixa eta Kalamendin (Etxano basarrixan) gotortzen dira.
  • Golpistak Mendigain (Barrusok “Mendiagin” diño), Otalazelai eta Korua gaiña okupatzen dittuez..
  • Golpistak (Saleta) Apotzaga eraso, erantzun errepublikazale gogorrakin. Arrasaterako errepidian lehergailluak desaktibatzen dittuez. Aretxabaletako urteeran Alonso Vegan artillerixian eta 3 blindatu errepublikazalien arteko burruka bat gertatzen da. Egun amaieran, Alonso Vegak 53 baja (8 hildako) eta errepublikazalien partetik 10 hildako eta abioi bat eraitsitta.

1936ko Iraillan 23a.

txiko 2006/09/23 11:00


360923 tagged map by user - Tagzania

360923: Deba Goien eta Barrenian burrukak.

  • Errepublikazaliak Munetako Atxetatik (Karakate) Soraluzeko golpistak Azkoittiko erretaguardixiakin dauken konexiñua eteteko eraso.
  • Errepublikazaliak San Prudentzio eraso (Arrasate-Bergara artian, Saleta golpistian esku).
  • Errepublikazaliak Urko eta Arraten; Elgoibarren dagozen golpistei (Diez de Rivera) tiroz erasoka 4 hildako eta 24 zaurittu eragin.
  • Golpistak (Tejero) Angiozarrera heldu eta han geratzen da, Intxorta aldeko errepublikazaliekin burrukatu eta gero (18 baja).
  • Golpistak (Campomar) Eskoriatza okupatu. Alonso Vegan indar gehixenak pillatzen dira bertan, baitta errefuertzo gehixago be (infanteria konpainia bi, ametralladora konpainia bat Zuloagan agindupian). Errepublikazaliak fusil, kañoi eta abioiekin eraso eten barik, muniziño gitxikin baiña; egun honetan golpistei 5 hildako eta 10 zaurittu eragin.

1936ko Iraillan 22xa.

txiko 2006/09/22 11:00


360922 tagged map by user - Tagzania

360922: burruka isolatuak Deba eta Eskoriatzan.

  • Golpistak (Cayuela) Arroatik urtenda 10 orduan egitten dittu Debararteko 10 kilometruak (milizianuekin burrukak, 12 baja); azkenian, Deba okupatu.
  • Golpistak (Galbantxo) Aitzorrotzeko ermittiari eraso; burruka baten ostian, Leteko Santa Luzia ermittararte heldu.

1936ko Iraillan 21a.

txiko 2006/09/21 11:00


360921 tagged map by user - Tagzania

360921: golpistak Deba Goienetik behera.

  • Golpistak (Tejero) Bergara okupatu, erresistentzia barik.
  • Golpistak (Perez Salas) goizian Azkaratetik urten eta Irukurutzeta eta Atxolin mendixetatik aurreratzen dira, Soraluzera heldu eta illuntzixan okupatuta.
  • Golpistak (Latorre) Zarautz eta Zumaia okupatu.
  • Golpistak (Cayuela) Zestoa eta Arroa okupatu.
  • Golpistak (Galbantxo) Leniz-Gatzagako Santa Marina gaiñera heldu eta Txurrutegi eta San Bernabe gainei eraso. Nahiz eta errepublikazaliak ondo gotortuta egon (lur-zakuak, alanbradak, eta Txurrutegin erretaguardian blockhaus bat) muniziño faltan dagoz eta agortu ahala erretiratu biharra dauke. Bardin gertatzen jakue Debagoieneko beste gotorlekuetan, eta golpistak okupatzen dittuez abandunatutako posiziñuak.
  • Golpistak Aitzorrotz ingurua okupatu, Arlabango portuaz jabetu eta Leniz-Gatzaga okupatzen dabe.
  • Golpistak (Saleta) Izuskitza eraso.
  • Errepublikazaliak (hegazkinak) eten barik dabiz bonbardeatzen Arabatik datorren Alonso Vegan kolumnak, baiña ezin dittuez geratu.

1936ko Iraillan 20xa.

txiko 2006/09/20 11:00


360920 tagged map by user - Tagzania

360920: golpistak Deba ibarreko atarixan; errepublikazalien eraso isolatu bat Araban.

  • Golpistak (Tejero) aurrera egitten dau Zumarraga, Urretxu, Deskarga eta Antzuola okupatuta.
  • Golpistak (Perez Salas) Beizamatik urten eta Urrestilla, Azpeitia eta Azkoitia okupatu. Azkaraten errepublikazaliekin burrukak, eta azkenian ha be okupatu.
  • Errepublikazaliak Elgoibar ebakuatu (Eibarrera erretiratu).
  • Golpistak (Saleta) Oñati okupatu, tiroteo baten ostian.
  • Golpisten Alonso Vega kolumnia osatzen da Bittorixan, eta Debagoienerutz doiaz talde bittan: - Saleta eta Campomarrek Ulibarri-Ganboan pasatzen dabe gabia. - Galbantxo eta plana mayorra Marietan.
  • Errepublikazaliak, oin arte hegoaldeko frentia geldirik egon dalako, Debagoieneko punto batzutan gotortu dira: Lizargarate (50 miliziano), Irazabal (60), Izuskitza (62), San Bernabe (93), Arlaban (62), Krutzeta (42), Jarindo (104) eta Maroto (90). 20 zapadoreko taldia gehittuta, 500 miliziano.
  • Errepublikazaliak (oñatiarrak) Araia okupatu; 35 preso errepublikazale askatu eta Accion Popularreko sekretarixua hil.
  • Golpistak (Cayuela) Irumuño hartu errepublikazalien erretiratuta, eta Pagoeta okupatu.
  • Golpistak (Latorre) Orixo eta Aia okupatu.
  • Errepublikazaliak Zarautzetik Debara erretiratu; CNT-kuak Zarautzeko Udaletxia erre.

1936ko Iraillan 19xa

txiko 2006/09/19 11:00


360919 tagged map by user - Tagzania

360919: golpistak Azpeitti inguruko defentsa-lerrua eraso eta hausi; Urola Kostako azken gune errepublikazaliak jausi.

  • Golpistak (Los Arcos) Azpeittiko defentsa-lerrua eraso 4 puntotatik batera: - Diez de Rivera: Bidania eraso, burruka batzuen ostian hartu, eta Errezil okupatu. Ernio inguruan Barandalla golpistiakin topatzen da, guerrilla ekintzetan dabillela. - Perez Salas: Itxaso eta Astigarreta okupatu eta gero, Mandubian errepublikazaliak aurre egitten detze kañoi batekin. Beizama inguruetan geratzen da. - Tejero: Legazpira eta Beloki mendira heltzen da, aginte-postua Ezkion ezarritta. Errepublikazaliak "loma de la cruz de Beloqui"ko trintxeretan aurre egitten detze, baiña azkenian golpistak okupatzen dittuez. - Saleta: hegoaldetik urtenda, Brinkola eta Telleriarte hartu eta Legazpin Tejerokin bat egitten dabe.
  • Golpistak (Cayuela) Santa Marina hartu (19 baja) eta Irumuñoko hegixetan posiziñuak hartu.
  • Golpistak (Latorre) Usurbil okupatu.

1936ko Iraillan 18xa.

txiko 2006/09/18 11:00


360918 tagged map by user - Tagzania

360918: golpistak Urola Kostan aurrera

  • Golpistak (Cayuela) Zizurkil eta Asteasun. Helburua Santa Marina eta Irumuño hartzia da, errepidia libre geratu eta blindatuak Zarateko Bentak eraso ahal izateko (errepublikazalien posiziño nagusixa).
  • Santa Marinako ermittian deskribapena, Joseba Elosegi: “a través de unas amplias ventanas que no hubo tiempo de fortificar se dominaba el pueblo de Asteasu (...) Seis ventanas enormes por donde podíamos disparar con gran exposición de nuestras cabezas y por las cuales inmediatamente comenzó a penetrar un haz de balas que se incrustaban en el maderamen de nuestro techo”.
  • Golpistak (Barandalla) Pagoetan.

1936ko Iraillan 17xa.

txiko 2006/09/17 11:00


360917 tagged map by user - Tagzania

360917: golpistak Goierri okupatzen.

  • Golpistak (Tejero) Ormaiztegi okupatu; errepublikazaliak erretiradan trenbideko zubixa lehertu.

1936ko Iraillan 16xa.

txiko 2006/09/16 11:00


360916 tagged map by user - Tagzania

360916: golpistak Andatza hartu; Zarautzko errepublikazaliak armamentu barik.

  • Golpistak (Cayuela) Andatza barriro eraso, eta okupatu.
  • Errepublikazaliak Zarautzen (117 karabiñero); euren armamentua hauxe da: 3 fusil, 35 mosketoi, rifle 2, eta pistola ametralladore 2 (1600 kartutxo fusil edo mosketoiendako eta 70 kartutxo pistola ametralladoretarako).

1936ko Iraillan 15a.

txiko 2006/09/15 11:00


360915 tagged map by user - Tagzania

360915: frentian posiziñuak Goierrixan; golpistak aurrera kostatik.

  • Gipuzkoa hegoaldeko frentia:
  1. Errepublikazalien lerrua: Ormaiztegi, Gabiria, Legazpi (“tiene varias posiciones a manera de anfiteatros que obran todos en nuestro poder, los que más que defendidos están vigilados, pues no disponemos de armas para defenderlos”), eta Beloki-Irimo mendixetan (“en éstos se han construido blocaos que hoy no están guarnecidos”).
  2. Golpisten lerrua: Zerain, Mutiloa, Segura, Zegama, Idiazabal, Beasain.
  • Golpistak (Latorre) Mendizorrotz okupatu, kostako bidetik aurrera egitteko asmotan.
  • Golpistak (Cayuela) Andatza mendixa eraso; errepublikazaliak erantzun eta atzera egitten dau 3 hildako eta 32 zaurittukin.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024