Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Hamabost lagunentzat idazten

Hamabost lagunentzat idazten

Mikel Iturria 2022/05/15 08:50
15 urte bete ditu maiatzaren 15ean Iñaki Muruaren Botxotik Ziberespaziora blogak. Zorionak emateaz gain, hauxe bidali diot, berak eskatuta.

2007ko maiatzaren 15a. Zer idatzi ote nuen blogean garai hartan? Artxiboen artean begira egon ondoren, Lagun ezezagun horri apuntearekin egin dut topo.

Ez naiz gogoratzen noiz eta nola ezagutu nuen Iñaki Murua. Garai hartan orain baino sozialagoa bainintzen Interneteko gauzetarako. Hots, Interneten ezagututako jendearekin gehiago egoten nintzen saretik kanpo.

Topaketaren batean egonak ginen, Javier Vizcaínok Radio Euskadin gidatzen zuen MQP irratsaioaren entzule komunitateko kideak baikinen biak. Hor ezagutu genuen elkar?

Muruak eta biok Interneti esker ezagutu genuen elkar: hori hala da. Baina beste garai bateko Internet zen: sare sozialik gabekoa.

Behin baino gehiagotan esan bezala, posta zerrendatan trebatu ondoren, blogak sortzeko aukera baliatu nuen eibar.org-en 2004ko uztailean. 2006ko urtarrilean berritu zen javierortiz.net eta hor hasi nintzen gaztelaniaz Pedradas jaurtitzen. Hots, bi blogak komunitate banatan txertatuta ditut. Horra hor hitz gako bat: komunitatea.

Iñakik eta biok elkarrekin amankomunean dugun ezaugarri bat? Blogetan euskaraz eta gaztelaniaz aritzen garela.

Nire kasuan, euskaraz sortzen ditut idatzi gehienak (honekin egiten ari naizen bezala) eta ondoren eramaten dut gaztelaniara. Lerro hauen lehen zirriborroa boligrafo beltzez idatzi nuen Oxford markako koaderno gorri batean hileko lehen larunbatean.

Euskarazko eibar.org-eko blog komunitatearen bultzatzaile izandako Luistxok esaten zuen garai hartan ohitu beharko genukela hamabost bat irakurle izatera. Gertuko batzuk eta kitto.

Eta horrela da, nahiz eta azken bolada honetan ez begiratu Stat Counter: ez dut behar jakiteko horrela dela.

Nire kasuari erreparatuko diot: infoxikatuta bizi gara (informazio gutxi, zarata, gezur eta propaganda gehiegi) eta lehen baino gutxiago irakurtzen dut sarean, zaila baita jario interesgarri orori kasu egitea.

Ez naiz soilik Twitter bidez informatzen, jarraitzen dut Feedly-n hainbat iturri jasotzen, hainbat harpidetza pagatzen eta abar. Interesa baduzue ikusi nola antolatzen duen bere burua Julen Iturbe-Ormaetxeak. Aintzat hartu bera profesionala dela.

Zalantzak zalantza, blogari izaten jarraituko dut.

Sarean eta bidean ikusiko dugu elkar.

Urte askotarako, Murua.

Escribiendo para quince colegas, estas líneas en castellano.

Iñaki Murua
Iñaki Murua dio:
2022/05/15 09:16
Eskerrik asko, Mikel!
Zorionez, nik uste, oraindik orain elkartzen gara, batzuk behintzat, blogosferako auzo honetan, geure "harrikadak" ziberespazoan jartzen eta partekatzen.
Gora gu ta gutarrak! Biba blogosfera!
Imanol
Imanol dio:
2022/05/15 15:25
Zure apostoluetako bat naiz ni, Mikel!
Estutua!
xabier mendiguren
xabier mendiguren dio:
2022/05/15 22:43
15 baino bastante gehiago izango dituzu zuk! Baina inportanteena, badakizu, kalitatea. Besarkada bat!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter