Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Euskal munduaren prestigioa dago jokoan

Euskal munduaren prestigioa dago jokoan

Mikel Iturria 2008/07/06 12:27
Hizkuntza amankomunaren aldeko manifestuaren bultzatzaileek hitz egin dezatela argi: gaztelera inposatu nahi dute.

Gaur goizean aritu da estreinakoz Juanra Viles, garai batean Duncan Dhu taldean bateria jotzaile ibilitako musikaria, MQP saioan. Xose Luis Barreiro eta Itziar Epalza solaskideekin batera aritu da. Besteak beste, Patxi Baztarrika eraman dute Jaurlaritzak hizkuntza politikaren alorrean indarrean jarriko dituen neurrien inguruan berba egiteko. Vilesek aipatu du, bere ustez, terrorismoaren gaiaren tokia hartuko duela hizkuntzarenak Espainian legegintzaldi honetan.

Pentsakor gelditu naiz eta Anjel Lertxundik Stock 13 zikloan kontatu zuen gauza bat etorri zait akordura. Lertxundik zioen 16 urterekin gaztelaniaz idazten zuela, baina 1968aren inguruan hasi zela euskaraz idazten. Zergatik eman ote zuen urrats hori galdetu zion publikoki bere buruari. Ez omen zekien zergatia, baina, seguruenik, 1968aren bueltan eskaintza artistiko onena euskararen bidetik zetorrelako: Ez Dok Amairu kantagileen mugimendua, pintura, antzerkia (Seminarioan taularatu omen zen lehen aldiz Samuel Beckett jaunaren testu bat Espainiako Estatuan; euskaraz, gainera), eta abar.

Finean, Anjelek euskararen munduak prestigioa zuelako aldatu zuen sortze hizkuntza. Eta nire buruari galdetzen diot orain, eta hemen, ea egoera gaur egun berdin-berdina ote den: prestigioa al du euskaraz sortzeak? Hemendik kanpo ez dut uste, baina euskaldunen prestigioa Euskal Herrian? Ez dakit ba… gure burua estimatzen ikasi al dugu?

Solasaldia amaitu ondoren, eta eguneko albisteen errepasoaren ondotik, Javier Vizcaínok elkarrizketa iradokitzailea egin dio Jokin Muñoz idazleari. Lasai baino tinko ari da Castejongoa literaturaren eremuan. Jokinek Donostian apirilaren amaieran esandakoak ekarri nituen hona, baina ez dut aukera hau alferrik pasa nahi esateko Volgako Batelariak blogean dagoela irakurtzeko moduan Antzararen hizpideak (lumaje azpia) testua.

Gero, salto egin dut Euskadi Irratira. Izan ere, gaur aritu dira estreinakoz Amarauna saioan Jozulin, Josu Leokanne eta Patxi Trapero. Arantxa Kaltzada oporretan dagoenez, Arantxa Artzarekin egon dira hizketan. Datorren astean Leire eta biok arituko gara Traperoarekin. Blogarien tertulia izango da, beraz.

Portzierto, prestigioa ematen al du blogaria zarela esateak?

Está en juego el prestigio del euskara

François Terre
François Terre dio:
2008/07/07 16:06

Behin batean egunkarian Xuan Bello idazle asturiarrari irakurri neutsan, prestigioa dala eta ez dala, hiztun gitxituok "diskotekako ederrenak izaten" saiatu behar garela, erakargarrienak, distiratsuenak,... Blogariok prestigioa badeukogun? Neuri autograforik ez deustiez eskatzen kalean baina, agian, izena frantsesten badot, "prestige" gehiago edukiko dot. Probauko dot.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter