Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Erredukzionismoa

Erredukzionismoa

Mikel Iturria 2008/04/26 16:28
Aizue Elhuyarrenean begiratu eta ontzat ematen du hitza.

Komunikabide nagusienak Arrasatera begira dauden honetan, hitzik gabe geratu naiz Luistxoren apuntea irakurtzerakoan. Arrasaten egon omen zen lanean Luistxo ostegunean eta, kamera guztiak pleno-aretoan zeuden bitartean, berak Isaías Carrasco zenaren alabarekin egin zuen bat herri bereko peajean. Bata autoan, bestea ordain-lekuan, kabinan peajea kobratzen.

Komunikabideek Arrasateko eta Hernaniko mozio etikoak aurrera ez ateratzea Ezker Batua-Berdeak taldeari egotzi nahi diote, batek daki zergatik. Javier Ortiz kazetariak idatzitakoarekin ados nago. Interneten haren arrastoa jarraitzen nuen bitartean topo egin dut Fernando Martínez Hinojal arkitektoaren blogarekin. Eta irakurri dut bertan, ez masa-komunikabide horietan, zer esaten duten Ezker Batua-Berdeak taldeko bi zinegotziek (hirugarrena Zutik-ekoa da).

Ikuspegi motzekoa iruditzen zait beste batzuetan hain interesgarria iruditu zaidan A sueldo de Moscú blogean Ricardok dioena: erakundearen konplizeak direla mozio horren alde egiten ez badute. Ai, ai, ai…

Ez da igarlea izan behar garai latzak datozela usaintzeko. Bakoitza bere astoari arreka ari baita soilik, iso esateko garaia urruti samar geratzen baita.

En castellano

iturri
iturri dio:
2008/04/29 10:05

Kaixo Patxi: uste dut EBB-Zutikeko hiru lagunek gobernutik kanpo geratuta egin zutela egin beharrekoa. Bai, badakit gai labainkorra dela, baina ulertzen dut ere PSE eta PNVrekin eskutik joan nahi ez izatea. Gauza bat da alderdietako ejekutibek nahi dutena eta bestea herrietan gertatzen dena.

Bestalde, bi idatzi gehiago:

Bata, Zutik-eko Julia Monge zinegotziarena da eta atzo agertu zen Noticiasen. Llamazaresi zuzenduriko gutuna da.

Bestea, berriz, gaur publikatu du Fermin Muguruza musikariak bere webgunean.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2008/04/29 00:20

Ufa! Luzea eta mamitsua da zinez Ezker Batukoen idatzia. Arrasateko gai korapilotsu honetan ekilibrista ariketa ikusgarria eskaini deuskue, Ibarretxeren estatutu berriaren proposamenaren aurrean Ezker Abertzalearen taldeak erakutsi ebana gogora ekarri deustana. Neure ustez, miresgarriak dira ekilibrismoaren erakustaldi hauek, errazena beste gauza batzuk egitea izango zanean. Errazena arruntkerietan erortzea da, korronteak eroan zaitzala lagatzea. Eta EBkoen berba hauekin gelditzen naz: "El asesinato vil y absolutamente deleznable de un hijo de este pueblo no significa barra libre".

Neuk be ez dot ulertzen zelan geldi zaitezkeen mutu holako zeozer zeure herrian gertatzen danean, Arrasaten, Orion, Lasarten edo edonon, batik bat herriko agintaririk gorena izanda. Bihotza naiho gogorra eduki biozu "gaitzespenek ez dabe ezertarako balio" modukoak esateko. Baina aitortu behar dot pozten nazela PSE eta EAJren mozinoak aurrera egin ez daualako. Ez dakit ondo zergaitik baina pozten naz. Ziur aski herritarrek udal hauteskundeetan erabakitakoa errespetatzen dalako... superepaile batek kontrakoa esan arte, behinik behin.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter