Bahrain: tiroketa baten bideoa
Mikel Iturria
2011/02/19 11:17
Benetazko balak manifestari baketsuen kontra.
Izugarria.
@jonlaiseca-ren tuit honetan ikusia.
Eguneratzea: 2011ko martxoak 13. Hemen itsasten dut Luistxok komentarioetan jarritako bideoa. Puff!
Libiari begira gaude, baina Bahrainen protestak jarraitzen du, eta erregimen monarkiko sunitak gehiengo xiita zapaldua matxakatzen segitzen du. Bideo honetan gizon bat nola hil duten ikusten da, manifestari haserretu baina baketsua, esku hutsik zegoena. Nonbait gomazko balak dira, baina gertu-gertutik bota dizkiote.