Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Astiazaran

Mikel Iturria 2004/07/15 23:05

Gaur arratsean etxerako bidean RNEko kirol saioa nekarren autoan. Ez galdetu zergatik, baina hori jartzea okurritu zait.

Espainiako Futbol Liga Profesionalaren egoitzatik hitz egin du irratiko kazetari batek. Dirudienez, ez omen dago akordiorik 1. eta 2. mailako futbol taldeen artean erakunde horretako presidente berria hautatzeko.

Bitartean, presidenteordea delako, funtzio hori Jose Luis Astiazaran jaunak, Realaren presidenteak, betetzen du. Astiazaranen adierazpen batzuk bota dituzte. Zer komunikatzaile txarra den tipo hau! Bi esaldi hauek, gutxi gorabehera, bota ditu: "Se ha demostrado que la gente del fútbol está unida" (futbol taldeetako presidenteak izango da, izatekotan).

"Vamos a dar pasos en el ámbito de la coherencia" (edo antzeko zerbait,baina "en el ámbito de la coherencia" esan du).

Zer ostia esan nahi du azken esaldi horrek?

Telebistak-edo Donostiako autobusetan

Mikel Iturria 2004/07/14 22:27

Mikel Larreategiri irakurri diot gaur duela zenbait aste idatzitako mezua Donostiako hiri autobusetan jarri dituzten telebista berriei buruzkoa. Hasiera batean, Manifesta 5 arte jaialdiarekin lotu zituen Mikelek.

Hala ere, ez da horrela. Bussitel izeneko enpresak jarri due martxan aipatu zerbitzua Donostian. Enpresa honek badu eskarmentua beste zenbait tokitan. 10-12 minutuko blokeak errepikatzen dituzte behin eta berriro.

Bussitel-eko presidenteak zer asmo dituzten kontatzen du elkarrizketa honetan.

Azken boladan, ez naiz gehiegi ibiltzen Donostiako hiri autobusetan, baina ez zait batere ondo iruditu traste puta hauek jasan behar izatea. Telebista dela esaten badute ere, irudiak botatzen dituzte, argazkiak. Hau da, notizia bat ilustratzeko bizpairu irudi botatzen dituzte.

Aste honetan zutabegile lanetan Irutxulo aldizkarian hasi den Eneko Barberena arrasatearrak ere gorroto omen ditu. Nik ere bai. Gero eta toki gutxiago ditugu gure buruarekin pake santuan egoteko.

Mariano Ferrer-en agurra

Mikel Iturria 2004/07/14 22:10

Arconada erretiratu zeneko sentsazio berdintsuarekin gelditzen gara.

Bejondeizula, Mariano!!!

Hona hemen zenbait lotura agurraren orduan

Sustatun

Argian elkarrizketa

Harkaitz Canoren aipamena Berrian

Anjel Lertxundiren aipamena Berrian

Garan elkarrizketa

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter