Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Errakundea ez da 2.0. Gu bai.

Errakundea ez da 2.0. Gu bai.

Mikel Iturria 2007/06/06 00:01

Bai, Erral, lapurtu egin didazu titularra ;-)

Gaur goizean errakundeak berriro armak dantzan jarri behar zituela enteratu naizenean ez naiz abenduaren 30ean bezainbeste larritu. Kaka zaharra! pentsatu dut. Baina gosaltzen jarraitu dut irratia entzuten nuen bitartean.

Eguna lanean pasa dut eta ez diot gehiegi erreparatu interneti. Eguerdian, igerilekura joan aurretik, gainetik begiratu dut sheriff gehienek esandako txorakeriak.

Bazkaldu ondoren, bilera bat izan dut eta erakusketa baten inaugurazioa petit comitéan. Tartean, Erralekin hitz egin dut, bai. Bi puntu zero. ETA 2.0 titular ederra izan zitekeela pentsatu dut.

Baina the organization ez da 2.0ra iritsi oraindik. Erraminta kolaboratiboak maneiatzetik urrun dago. Ez dirudi hainbeste maite duen herriari, gizarteari, kasu egiteko gai denik. Eneko Bidegainek idatzi bezala, uste dut errakundeak errespetu gutxi diola Ipar Euskal Herriari. Ezta ANVko boto emaileei ere. Zergatik ez zuten Hegoaldeko hauteskunde kanpainan bertan iragarri erabaki hau?

Loretxoa haserretu den bezala haserretu naiz.

Ortizek duela gutxi idatzi bezala errepikatu dut: "no les veo remedio / no os veo remedio / no nos veo remedio".

Atentaturik egongo ote den galdetu diot nire buruari. Hurrengo biktima nor izango ote da? Gaixoa!

Joseba Zulaikaren liburua gazteleraz argitaratu dutela ere irakurri dut. Gaur prezisamentian.

Eskerrak Rabo jauna gaur ere hortxe dagoen.

Egilea: Álvarez Rabo

En castellano

etiketak: Harrikadak
Elena
Elena dio:
2007/06/06 16:47

Mikel, Elgetan afaltzen egon ginen egun on horretan Mendigreenek galdetu zidan: "baina zuk badakizu zer den 2.0 edo hori, ze nik ez". Nik ez nekien, eta altuan mahaian galdetu nuen. Ez dakit zeuk, Asierrek ala zeinek, hitz gutxitan ederki esplikatu zeniguten, eta Mendigreen eta biok ulertu genuen. Nabarmena da ostera beste batzuk ez direla enteratu. Behar bada gu horren gustora egon ginen Elgetako gau horretako herrian bizi ez direlako.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter