Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Bide guztiek naramate Elgetara

Bide guztiek naramate Elgetara

Mikel Iturria 2007/05/07 06:00

Esandakoa ez nuen bete eta ostegunean ez nintzen hurbildu Joseba Gabilondok Koldo Mitxelena Kulturunean eskaini behar zuen hitzaldira. Bruesa Gipuzkoa Basket saskibaloi taldearen partida ikustera igo nintzen Illunbera. Estreinakoz.

Ostiralean, aldiz, txintxo portatu eta Elgetako Espaloiara igo nintzen. Roberto Giobbi mago suitzarraren showa ikusteko parada izan nuen bertan. Gutxitan ikusi ditut zuzenean magoak. Hemen, Euskal Herrian, haurrei begirako saioak dira nagusiki ikusi ditudanak.

Bertako hotel batean hartu genuen ostatu. Berezi samarra, hori bai. Izan ere, goizeko 10:00etan jaiki, jatetxera jaitsi eta ez zegoen inor bertan. Beste taberna batera joan behar gosaltzera.

Espaloian ikusi nuen udaberriko egitaraua eta nire gustuko beste gauza bat behintzat badago: maiatzaren 26an Txuma Murugarrenek eta Julen Gabiriak eskainiko baitute Mathilde maitatzeko moduak. Okerrik ezean, agertzeko asmoa daukat.

Dena dela, eta Bartzelonara bazoazte aste bukaera honetan, hango Euskal Etxean ikusteko aukera izango duzue maiatzaren 11n, 20:00etan. Ekitaldi oparoa antolatu dute Literaldia 07 izeneko guardasolapean.

En castellano

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2007/05/09 14:13

Zer uste dok ba Donostia dala kapitala? Elgeta dok, gizona!

Mathilde maitatzeko moduak ikusi nuen Ernest Lluch-en":http://www.donostiakultura.net/cc_ke/eus/centros/lluch/index_lluch.htm eta hain izan zan politta... giro berezixa sortu zan eta kapitalera ekartzia pentsau dogu. :-) Erreflexio egunerako aparteko ekitaldixa.

matx
matx dio:
2007/05/13 21:14

Bartzelonan egon gara astebukaera eta bizitza pasatzen eta han jarraitzen dugu, Mathilde juan zanetik...

Lastima urruti etortzeko arrisku handiak hartu behar baidituzte artistak, baina egon ginenak gustora jaso eta agurtu genituen... Eskerrik asko bisita eta Mathildegatik!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter