BIDAIAK 68
BRAVANTE
Amak konta ohi zigun Bravanteko Genoveva Santaren historia; inguru honetakoa izanen zen delako Doatsua. Barruti zabala da nonbait, Belgikan ere baitago izen bera duen lurraldea, lurralde bera agian, bi Estatuen artean banatua, Euskal Herria bezala.
Eindoven. Europako futbol txapelketetatik dugu ezaguna hiri hau, hainbat aldiz telebistan aipatutakoa. Luze joan zaigu, non gelditu antz eman ezinik, kale barruko ibilia, erdigunera heldu garen arte.
Hiri zabala, orain arte ikusitako herrien tankera eta jite berdineko kaledia. Gelditzen zaizkio oraindik aspaldiko etxetxoak, umilak, apalak, benetako altxorrak, politak erreparatu nahi dienentzat. Nahiko berria du erdigunea, baina antzinako egituraren itxura eta jite berdina gordez berreraiki dute; badira bizpahiru saltoki erraldoi baina ez Alemaniako neurri gabeko izugarriak. Erdigunea bera da, osoki, saltoki erraldoia, eraikin garaiak ez diren saltoki handiz osatua; gaur azoka txikia egin da, jende asko dabil, bizi-bizi daude kaleak.
Saltoki erraldoietako baten aurrean ia teilaturaino heltzen zaion eskultura: lau oin ugertutakoen gainean kono mehe luzea, puntan, burdin-hari multzoz egina, Ikaro, agian aingeru bat irudikatzen duen gizaki bat. Sta. Catharina: Holandan zabalik aurkitu dugun lehenengoa, ez du ezer berezirik, baina eliza berezia da; bi dorre luzeko eliza erraldoi gotikoa, dena adreilu, kanpotik zein barnetik, kolore ezberdineko eta pintatutako adriloz eginak, polikromatuak dirudite gangetako nerbioek; bi errosetoi eder; aldare polikromatu eder bat, baztertuta bailego, presbiterio ostean abside erdian; bankuteria sendoa; organua: forma ezberdinetako tututeria handia du, musikarien iruditzarrak aurrean, kontzertua ere eskaini digu. Hiri inguruan edo sarreran parke zabala du non herritarrak txalupaz dabiltza aintziran, ardiak, berriz, larrean berdegunean: sinbiosia. Sartu garen aldetik kaledia besterik ez zuen hiriak; atera garen aldetik, aldiz, parkea, kale, hiribide eta ingurabide luze eta zabalak ditu.
Evoluon: kostata baina azkenik jo dugu bertara. Gidaliburuari jarraituz edo berari sinetsiz zientzi aurkikuntzei buruzko museo edo erakusketa aurkitzea espero genuen: "hertsia dago" esan digu frantsesez harrera mahai osteko neskak ordenagailutik burua jasoz; "ze ordutan zabaltzen da?", "Duela 8 urte hertsi zen". Philis etxearen egoitza da gaur egun, bere munduko ordezkarien biltzarretarako darabil. Gure gidaliburua ez da gaurkotu.
Arabiarrak eta beltzak dabiltza kaleetan bere hizkuntzan elkar komunikatuz; hainbat emakumek, asko ez badira ere, buruzapi eta gainerako arabiar jantziekin janzten dira.
Belar lehortua, agian simaur pilatua, plastiko beltzarekin estali ondoren kotxe gurpilen neumatikoz zapalduta uzten dute, arnasarik hartu ez dezan, agian haizeak harrotu ez dezan: herri oroko sistema. Barrikadarik egiten ote hemen ere pneumatikookin?; Hegoafrikan etsaiari pneumatikoa burutik behera sartu eta su ematen omen zioten!.
Haize-errota bakarra ikusi dugu barruti honetan ere.
Kosta zaigu gaur ere kanpina aurkitzea, baina heldu gara.
176 kilometro, hotzak, baina ateriak.
Apirilaren 29a. Asteazkena. 4.a - H:3.a
Sarriok: "Mugaldeko jendeak behelaino begirada du". Mugaldean gabiltza: arreta hartu behar diot linburgotarren begiradari; bi muga dute, Alemaniakoa Ekialdera Beljikakoa Hego-Mendebalera, bi aldiz behelainoagoa ote beraien begirada?.
Behingoz eguzkia!!!.
Badirudi Stugarkoan bezala etorkin eta langile asko bizi dela kanpin honetan ere. Hala dirudi etxatoi eta etxolei begiratuz. Etxebizitza merkeagoa eta aterpea dute behintzat. Multzoka eratuta dago kanpina, baso barruan. Multzo bakoitzak bere zabalgunea du erdian; anarkia itxura du. Bertan finkatutako jendea dirudi. Pasokook berdegune zabal bat dugu, argindar entxufeak ertzeko biribilean, bakoitzarentzako kokagunetan; non kokatu asko dago egon, baina garbitoki eta komunik ia ez; ez da pasoko askorik heltzen nonbait, gu geuk ere galdutako baten eromenean topo egin genuen berarekin; baina gustura gaude, gutxi baikara bezeroak.
Eguzki eguna dela baliatuz, zainzuriak ateratzen ari dira gaur nekazariak. Lehen egunetan belardia eta gari-saila zen dena, hemen, aldiz, lur goldatu edo aitzurtu asko dago, ortu-lan ugari; lur kolorea da nagusi. Beraz gariak nekazaritza pobrea adierazten badu, hemengo nekazaria ez da pobrea. Hegoaldera, berriz ere belarra da nagusi; errape handiko esne-behiak dakusagu: gure baserritarrek ostera murriztu egin behar izan dute behi kopurua eta esne kuota. Nik jakin nahi zer gertatzen den Erriberako zainzuriekin eta hemengoekin: kopuru lehiaketarik ba ote?.
Kanpin aurrean, kilometro gutxira, bi tximinia luze ditugu aurrez aurre. Maastricht-ek berriz izugarrizko fabrika-gunea du 20 bat kilometrotara: 5 tximinia txaparro zabal erraldoiak konta ditugu, tximinia estu luzeek berriz basoa dirudite, kilometroetan barreiatuta; urrutiragoko bestalde batean keetan dago tximinia luze multzoa, Belgikakoak izan daitezke azken hauek. Agian Holandak Alemania eta Belgika tarteko lur tarte estu honetan jarri du eremu kutsatzailea, Holanda barrura ordez haizeak alboko herrialdeetara eraman dezan kutsadura. Edo Alemaniarekiko harreman industrial eta ekonomikoen hurbiltasunagatik.
Ez dago ziztu bizirik autobidean: orduko 100eko abiaduran dabil gehiengoa, ia inor ez 120koan. Semaforo franko gainditu behar da Maastricht zeharkatzeko, autoen ilara luzatu egiten da, ibilia mantsotu: praktikoak dira holandarrak, dirua premia gutxiagoko errepide lanetan xahutu ordez zeregin premiagokoetara zuzendu dute nonbait dirua; gureetan autoen abiadurak eta erosotasunak du lehentasuna. Patxada gehiagorekin ibiltzen ere ikasi dute nonbait. Bere lurraldetasun txikian Holanda indartsua da nazio arteko politikagintzan: Europako bankuko burua holandarra izanen dela dio gaurko egunkariak. Errepide eta ingurabide sare izugarriak eta garestiak egitea ez da nonbait ekonomia eta politikagintza sendotzeko nahitaezko baldintza, gureetan politikoek hori badiote ere: ez ote dira beraiek edo bere alderdiak aberasten ari errepidegintzari esker?.
Maastricht. Linburgo lurraldeko hiriburua. Mosa ibaiaren alde bat ezagutu dugu, alde zaharra. Eraikuntza garairik gabe, patxadako hiria, probintzia-hiria, atsegina, orain arte ikusitako herri eta hirien antzerakoa, baina handiagoa; ez dago makroeraikinik ezta makrosaltokirik. Aparkalekuak ez zaizkio falta zerupean zein aterpean, diru kopuru egokiaren truke. Etorri, ibili, begiratu eta ikusi: eraikuntza famatuez gain nonahi dago fatxada, estatua, leiho edo zerbait interesgarria; jendartean galdu eta jendea behatu. Goiz epelagoan baina batez ere aterian, atsegina zegoen hiria, hiritarrek lepo betetzen zuten kaledia joan-etorri etengabean edo kafetegi zein plazetako zumezko mahai-eserlekuetan zerbait hartuzko egonean.
Mosa ibaia, zabala, ur bizikoa, baina zikina; hainbat zubi arrunt, baina bat harrizko ederra, ertz batean irekitzen dena ontziei bidea emateko; erruz dabiltza txirrinduzkoak eta oinezkoak Zaharretik edo Zaharrera, seguraski merkatu txikira: zenbait emakume zubi erdian elkarri erosketak erakutsiz. Zubiak ahalbideratzen du ikuspegi zabalaren aukera; grazia dute teilateriak eta eliza dorreek ez ezik ibai ertzeko etxeen fatxadek, zuriz pintatuta, nork daki eguzkiak bete-betean harrapatzen duelako edo ibai ilunari aurre egiteagatik.
Ez zaio falta zerikusi konkretu interesgarririk. Markt: merkatu plaza, -gaur, asteazkena, merkatu eguna da hain zuzen-, plaza oso zabala, bitxikeriarik gabeko 1700.go etxeek inguratzen dute inguru atsegina sortuz. Udaletxea, plaza barruko albo batetan, ia erdian, harri garbiko jauretxe handi sendoa, dorre galant iluna teilatu erdian: kanpaiteria ikusten zaio eta eman digu eman ere kontzertu ederra erdietan; plazako ertz batean brontzezko estatua handi batek gasez eragindako garra daron zuzia du piztua ezkerreko eskuan: hala dago gero gizajoa erabat belztuta. Plaza, bizirik dago gaur, saltokiz eta jendez beteta, ez dugu beraz iturri, fatxada eta estatuez gozatzeko aukera handirik izan, bai ordea herria bere giroan ikustekoa. Saltokiak, salgaiak, zein saltzaileak azoka orotan ikusi ohi diren antzerakoak dira; hizkuntzak ezberdintzen ditu azoka txikiok eta azoka oro ere gaur egun zeren azokak ere uniformatu eta unibertsal bihurtu baitzaizkigu. Eroslea bera, azoka txiki orotan ohi dena, pobrea, zerbait eroso eta merkearen bila dabilena. Dinghuis, Justizia jauregia izandakoa, beraz auskalo zenbat jauntxokeria eta gehiegikerien gune eta lekuko, boteretsuen tresna eta babesleku; bere grazia du eraikiak leiho luze, teilatu ezin pikeago, dorretxo, erloju eta albotikako sarrera eskailerarekin. Eliza asko ditu hiriak: kanpotik denak ederrak, pare bat ikusgarriak, ilunak, batzuk harrizkoak; plazatik hurbil XV. gizaldiko S.Matiasek dorre sendoa erabat ezberdina du; Andre Mariarena: oso aldrebesa da jatorrizko izena, eliza bera berezia eta bitxia, joan eta ikusi egin behar den horietarikoa: dorreek halako antxinakotasun eta gotorleku ukitua dute, fatxada, aldiz, harrizkoa adreiluaren erreinuan, zabal sendoa zilindrozko kantoi eta estaldura konikoekin; bai elizpetik bai eliza barrutik du sarrera Andre Mariaren kaperak; debozio bizia dio herriak Amabirjina honi: uneoro kapera betetzen duten debotek kandelak pizten dituzte erruz, eskerronezko oroigarri eta medailoi pila dago hormetan zintzilikaturik; irudia bera handia da, mantu gorri nabarmen batek babesten du; baina kaperako zerik ederrena Amabirjinak atzean duen erretaula da, filigranazko iruditeria nano tailatu eta polikromatua; sarreran ere bada taila eta pintura hondakinik baina kandelen keak belztu du dena; Klaustroa, hilarri biltegia dirudi, artistek landu eta oinek leundu zituztenak: gu ere han ibili gara gotzaitzarren gainean; barrutik oso iluna da eliza: absidea, ikusgarria eta ezberdina: arkudun balkonada lehen solairuan, ganga berriz mosaikoz edertua: gustura botatako 20 duroz pizten da argiteria; konfesaleku asko eta sendoak: bekatuak oso mortalak dira hemen edo apaizak oso mandoak; pietat taila zahar ederra; irudi erraldoiak; bi kripta, presbiteriopean bata, itxita, korupean bestea, zabalik baina biluzia; organoak merezi du begiak jasotzea: barandan ere tututeria du estalki bitxi batekin; ikuskizun bitxienetarikoa eguzkiak koruan jotzean sortutakoa izan da, doakoa gainera, dena ordainduzkoa baita hemen. Sint Servaas: santu honek letanietako Jerbasio izan behar du, Protasioren bikotea; eliza aparta, Holandako zaharrena omen; aldi ezberdineko ezarri asko du; elizpeko beirateria ostetik uzten dute nolabait sarrera ikusten, baina beiran iragaztean irudia itxuraldatzen denez ordaintzen dutenek soilik dute argi eta garbi ikusteko eskubidea: gotiko polikromatua da delako sarrera, eliza jaso ondoren ezarria; klaustro gotiko berantiarrak ez du askorik balio baina ezin da sartu ordaindu gabe, elizak ere sarrera ordaindua du; klaustroan kanpai handi bat: begiluze ibili gara txartel saltzailearen ingurutik; Gurejaunaren kaperara soilik usten dute sartzen duan, kartel batek dioenez otoitzera soilik; atsedenalditxoa hartuaz erretaula paregabea ikusi ahal izan dugu bertan: taila txikitxoko triptiko antzerako mundiala. Aurrekoaren alboan Sint Janskerk, S.Juan nonbait, kanonigoen parrokia, gorriz pintatutako 78 metroko dorrearekin: ordaintzen duenak izanen du ikuspegi ederra, baina agian igogailurik ez. Plazak: Andre Mariaren aurrekoa, zabala, osoki zumezko mahai eta ezarlekuz beteta dago: leku atsegina etorri eseri eta zurrut batzuk hartuez egoteko. Sint Servaas eta Jans elizen aurrekoa hiriko zabalena da, handia izatea eta elizen abside eta dorreak alboan edukitzea beste erakargarritasunik ez du; ertz batean titiritero edo konpartsa extralurtarren eskulturak ematen dio bizitasun izpi bat.
Hiritik kanpo, Eki aldera, egitura bereziko adreiluzko eraikuntza iluna, Gugenhein gogoratu diguna; MEC bat ere iragartzen da errepidean, Europako Merkatuko zerbitzuguneren bat-edo agian.
Musika eztia egiten zuten S.Petesburgoko musikariek kale batean: entzule asko bereganatzen zuten, auskalo eskupekorik.
Espainiako egunkaria erosi ahal izan dugu: hango politika beti bezain aspergarria, arina, azalekoa eta inozoa, umekeria, hainbaten sufrikario krudelaren eragile ez balitz.
Eliza eta udaletxeen bueltan daude plazak herri gehienetan..
Ez dago eskalekorik eliza sarreretan: ez dago pobrerik Holandan, ala galarazita ote pobreak badirela erakustea?.
Saltoki erraldoietako jatetxeetan bazkaltzen dugu egoki, bai jakiz bai ordainez.
Zumezkoak dira hirikoak ez ezik lurralde osoko kafetegietako mahai eta jarleku gehienak.
Zerbait interesgarririk eskaintzen duten herritxoek dohaineko aparkalekuak eskaintzen dituzte bisitaria erakarri edo bisita erraztu asmoz.
Nahastua gertatu zaigu arratseko ibilia, errepide nagusietatik kanpo, herritxoz herritxo; ez da beti erraza norabidea igartzea edo beharrezkoa zaigun letreroa bilatzea; galduz eta galdetuz moldatu gara. Kanpinerako bidea bera erraza izan zaigu gaur, ikasi ditugu inguruko errepide labirintoaren zirrikituak. Mendi mendian, arratsalde osoan, herri handietatik urrun, mendixka eta bailaretan, gora-behera leunean, tarteka aldapatxo luzexkak ere igo eta jaitsiaz; nekazari herriak, uda-herri eta udaleku bihurtu direnak, turismo-guneak, landetxeak eta hotelak elkarrekin bizi diren parajeak; hotel eta kafetegiek, jende kopuruak zein jendearen jiteak ematen diete udaleku kutsua herriei; mendikara gogoko duen jende pila dabil han eta hemen, erruz, oinezko ibilian, bizikleteroa ere bezero ugaria da; aparkaleku franko baso barruan bertan ere, errepidetik gertu, Alemaniarekiko mugetan, ez bazen askorik nabarmentzen ere gaur alemaniar bisitaria.
Ona da errepidea, zoru leunekoa, bidegurutzeak ikuspegi argi eta bide bikoitzekoak, ondo babestuak. Paisaia berdea, ugaria eta trinkoa basoa: pagoa eta urkia dira nagusi errepide ertzetan. Ikusten ari garenen tankerakoak dira itxuraz eta egituraz herriak, berenez dira horrelakoak; sendoak, handiak, patioa sortzen dutenak dira granjak, askotan auzotxo bat diruditenak, adreiluzkoak gehienak: badirudi hemen ere maiorazkoa gelditzen dela jabego osoarekin, ez baitago sail txikitan banatutako lurrik; bada zoladura iluna erakusten duen granja zuri ederrik; granja ingurua txukuna, garbia eta atsegina, nekazarien barne dotorezia edo premia gorririk ez-eta bazterrak zaintzeko denbora eta ilusioa dute nonbait. (Etxera ondoren telebistan entzun dut Europako zenbait herritan Gobernuak ordaindu egiten dietela nekazariei ingurua txukun edukitzea: Gobernua zuzenean arduratu beharrean diru truke nekazariak eurak arduratzen dira inguruneaz: ez da ideia txarra).
Margraten. 8.301 iparamerikar dago bertako zelai batean lurperatuta; beste 1722 desagerturi ezin izan zieten lurrik eman. Hispanoak eta beltzak izanen dira hemengo hildako gehienak, Iparamerikarren azken gerra orotan bezala: gerretan hiltzen diren gehienak soldaduskatik libratzeko nondik edo nola ez zutenak, soldaduska irten bide bakarra zitzaienak, aberrikeriaz engainatzen dituzten gizajoak. Ikusi gabe ihes egin digu hilerriak, auturen batean endredatuta gindoazela. Bi bisitari gutxiago amerikarrentzat. Normandian ikusi genuen lehenengo soldadu hilen hilerriak zirrara sartu zigun, ondorengoek ere: antzerakoak izanik ere, gerraren astakeria aldarrikatzen dute gurutze edo taket ilara bukaezinok.
Bazterrak, bai errepidekoak bai edonongoak, oso zainduak daude. Santu-iruditxoak agertzen dira noizbehinka errepide ertzetan, Kristoren bat, adreiluzko kaperatxo nano batean ezkutaturik auskalo zein santu, kapera taxuko eraikuntza...
Zenbait etxek, herritxootan ere, teilatua ezkutatuzko triangelu zorrotzean bukatutako fatxada dute, errenazentista deitzen dietenak: agian Alemania auzo dutelako; Alemanian ikusi genituelako dugu agian Alemaniako fatxadakera izan behar duenaren eritzia: baina bailara honetan, Alemaniako mugan egonik, ez dugu halako fatxadarik ikusi.
Gulpen. Ezagun du turisterria dela: denda, ibiltari asko parketxoan, eta alferkerian gozo dagoen jende ugari.
Iaz arto-saila izandako soro handi bat; aurtengo arto-sailik ez dugu ikusi orain arte. Gari-soroak berriz ugariak eta zabalak dira: pobreak ote dira ala turismotik bizi ote nekazariak?. Ebakita dago belarra, jasota ere bai, beste zenbaitzuk irauli egiten dute oraindik oso berde dagoela.
Mendian lasai egon edo ibili nahi duenak badu lurralde honetan aukera. Bertara datoz inguruko herri handietakoak: jubilatua da gehiengoa, praka motxetan asko, ibili lasaian: arratsaldea ere atsegina eta epela baitago.
Epen. Zur-egiturez adreiluari eusten dien etxe zuriak, erakargarria da zuraje agiriko eraikia; bada adreilu ageriko zenbait, baina horma zarpeatukoak dira gehienak; ez da besterik barruti honetan, eta ez da horrelakorik ikusten lurralde honetatik at; alemaniarren eragina ote?, garai batetako emigranteen eragina?, Alemaniaren menpe egondako lurraldea?, historia ezagutu behar.
Vijlen. Asko eta deigarriak dira zuraje iluna agirian duten etxe argiak.
Vaals.
Bere barrutian dago Holandako gailurrik garaiena: 321 metrokoa: bada errepide bat iragarrita seguraski goraino daramana.
Turisterria. Alemanian aurkitu gara ustekabean kale baten bukaeran, errepide ertzeko letreroagatik izan ez balitz ez ginen jabetu ere eginen. Alemaniar asko dabil. Badira etxe-bloke handi merke itxurakoak, baina ez dugu jakin Vaalsekoak diren ala Alemaniakoak. Oesteko pelikuletako karromatoen antzeko gurdiak, zaldiek tiratuta, turisten aisia-garraio; basto xamarrak badira ere, poza erakusten zuten umeen begiek, baita ezpainen irriak ere.
Bi haize errota edo zentral eoliko ikusten da urrutira herri gaintxotik, bi koltza sail zabal urrutira ere hori distiratsu, hurrago etxe txikiko urbanizazio erraldoia, agian herri bat da.
Esne-behi holandarrak, etxeak bezala zuri-beltzak, -teilatua dute beltza, horma zuria etxeok-, holandarrek ez dute jaitsiko esne eta behi kopurua espainiar nekazarien mesederako. Lur soro txikia du baina ahalmen handia Holandak, Aznarrek bibotea soilik du handia, ahalmena berriz nanoa, euskaldunon aurka disimulatzen badu ere errepresioa eta ankerkeria erabiliz. Herrialde aberatsa taxutzea jakin zuten holandarrek kolonietan lapurtutako aberastasunarekin, Espainian, aldiz, jauntxoek xahutu zituzten aberastasunok, herria lehen baino pobreago utziz.
Neurri ezberdineko hiru antzinako bonbekin ze iturri polita egin daiteken etxaurreko urmaeltxoan!.
Harrizko eliza herritxo batetan!.
Valkenburg. Holandako turisterri garrantzitsuenetarikoa omen. Udaleku peto-petoa, edonongo udatokiaren osagai guztiekin; dendateria, turistentzako huskeria guztiekin kinkilateria ere bai, holandar etxeteria, pitzeria, eta jelategi italiarrak. Sarrerako ate sendo aspaldikoa, tontor batetan gazteluaren hondakinak; nonbaiten hurrean ba omen da erromatarren koba famaturen bat ere. Jende asko dabil eta paseo atsegina izan zaigu kaleetan zehar ibiltzea jelatu italiarraz gozatuz.
Heerlen. Etxeorratzak eta etxetzarrak, alboko Alemaniakoak imitatu nahian edo, herri baten nortasuna eta ahalmena eraikuntza handian balego bezala: zerbait badakigu honetaz Euskadin.
Brusun. Herri zabala, errepideak hesitua: herri osoa inguratzen du errepideak, guri behintzat berriz ere galdu garen sentipen faltsua sortuz.
Holandan ere sartzen da errepidean hesolaz zamatutako traktorea, egundoko kotxe ilarak sortaraziz.
Oso geldiak dira autobidetik kanpoko errepideak: bide-argi asko dago eta kotxe asko dabil, badirudi autobidera bultzatu nahi gaituztela hemen ere.
176 kilometro, mendixka eta bailara estuetan.
Apirilaren 30a. Osteguna. 5.a – H:4,a
* Egia duk Joseba biziraun dudala eta nekatuta nagoela, Holandan etxatoiz bidaiatzeko umorea gelditzen bazaidak ere. Baina oraindik fidagarria naizela uste diat, agian saltsa gehienak utzi ditudalako.
* Neuk be lartxo erabiltzen diat "bezala" hitza, Joseba.
* "Oparot(as)uneko bidaiariak" gaituk gu ere; aurreko etxatoiko langileak "miseriazko bidaiariak", Sarrio.
* "Hitzjokoan jardun baizik ezin duten poetak", Auden. Idazle askoren ezin gorria edo ahal bakarra.
Dutxa beroa nola erabiltzen den, dutxako ur beroa nola lortu, ikasi gabe goaz. Ez da txanpona botatzearen arazoa soilik.
Badira txoriak inguruan, baina ez kanpineko zuhaitz eta belartzan, auzo oparoagoaren bat aurkitzen dute nonbait.
Azken egunean katamixarrak agertu zaizkigu lasai zuhaitz ipurdietan jolasti edo jan bila.
Lieja ikustea irrikagarria zaigun arren Belgikara gatozenerako utziko dugu bisita. Bagoaz Holandan barrena gorantz.
Gaur ezin dugu kanpin alboko tximiniarik ikusi, erabat lainotua dugu goialdea, euri zirinpean atera gara. Zainzuri saltzaile bat dago egunoro bezala gaur ere errepide bazterrean bere kamionetarekin, Iruiñako sarreran laranja saltzailea bezalatsu: honek bertako jeneroa saltzen du, hark auskalo nongoa.
Kanpaia jo dute goizean goiz herriko dorrean, etengabeko joanean etxatoiak errepidean: jai eguna behar du izan gaur, Gorpuzti agian; duela 29 urte ihesean ginen M. Luisa eta biok Gorpuzti egunez Leridan nire 600 txikian. Aurtengo honek zubi luzea dakar berarekin. Badirudi familia holandar bakoitzak duela bere etxatoia eta denak atera direla gaur errepidera, etengabeko etxatoi ilara da errepidean gurutzatzen duguna, ez dakit norantz doazen. Gu geuk ere ez dugu ezohizkotzat edo bitxitzat jotzen geure burua askotan baiTxekian bai Eslovakian bezala; han etxatoidunak ginen, hemen berriz bat gehiago. Jokinek aitatutako Iparramerikar etxatoi sistema gurutzatu zaigu: furgoi irekiaren kaxa gainean ezarritako kendu eta ipinizko etxetxoa daramana.
Berotegi sailak, italiarrak deitzen diegunak Italian ikusi genituelako, etxetxoak diruditen kristalezkoak.
"Asperges", zainzuri sail eskergak: nekazari edo sasoirako langileak ez dute jairik; errepide bazterreko etxe anitzetan dago zainzuriak eskainizko iragarkia, gureetan eztia, gazta edo etxeko ekoizpenen bat bezala.
Tulipan sailak ere ageri dira, nahiko zabalak baina oraindik loratu gabeak, lorok lehertu diren zatirik egon badago ere: agian goizegi gatoz tulipanak loran ikusteko.
Pinudi edo pinu sail banaka batzuk: Etxarriko basoan oholtxoetan "pinu gorria" deitzen dioten horietarikoa, Mediterraneoko pinu azal gorrixkako txankaluzeak.
Kanpin banaka ugari dago iragarrita.
Haize-errotaren bat ere agertzen da noizbehinka, ondo zaindu eta gordea.
Antzina oso modan egon ziren bi Citroen haietakoak, oraindik bizirik eta liluratsu. Atzo aireplano txiki bat zegoen erakusgai errepide ertzean Hegoko ez dakit zein herritan, gaur gerrako ehiza-hegazkin bat, txikia berau ere, ez dakit saltokiren baten amu erakargarri ala etxejabearen apetaz.
Zerrak saltzen dituen denda baten aurrean lehenengo, arotzeria batetan gero, metrotik gorako diametroa zuten enborrak, eskultura lez jarriak, apaingarri edo agian iragarki. SEAT kotxe zein garajeak ikusten dira, banakak; egia da gureetan SEATa ez ezik atzerriko beste hainbat auto-izen dela ezagun, agian nagusi, baina ezohizkoa iruditzen zait SEATa inguru hauetan.
Atzo, Hegoan, gune borobilek zuzentzen zuten zirkulazioa bidegurutzetan, trafiko-argiek betetzen dute zeregin bera Iparrerantz.
Motorista banda pare bat, betiko parafernaliarekin: badira hemen ere.
Holandar bandera ia etxe gehienetan dago eskegita, kanpinean ere badugu bat bere etxatoian duena; errota batek ere jarria zuen. Jai nazionala ote, ala Gorpuzti delako. Etxe denek dute jarrita etxeko horman, ate alboan zein leiho ertzean, masta edo bandera girtentxoa ezartzeko burdinatxo biribila. Harro daude bere banderarekin.
Altzolan, txikitan, izara zuria edo harizko ohazal zuri dotorea,jartzen zen Korpuzti egunez; Francoren diktadura zenez bandera espainola ere jarri ohi zen, ez gogoz, beldurrez baizik. Paperezko Jesusen Bihotz koloretsu handia eransten zitzaion.
Hainbat heriotza, kartzela, isun, borroka, mobilizazio eragin zuen gure ikurrinak: erdi ahaztuta dugu dolorez lortu genuenetik 20 urtera; ez du ia zirrararik sortzen, Aberri Egunean ere ez du balkoirik edertzen, ezta fatxadarik nabarmentzen eraikin publikoa ez bada eta halakoetan ere piparpotearen alboan, bere mende. Ikurrinaren aldeko lehia hasi behar dugu berriz, ez zapiarengatik, ahaztu dugun euskaldun ohoreagatik baizik.
Bidaiak 68
H O L A N D A
Ez noiz ez non aurkitu gara Holandan. Abian gindoazen eta Holandan ginen, mugaz bestalde. Ez zegoen ez langarik, ez marrarik, ez poliziarik, ez txabolateriarik ez inolako muga aztarnarik. Halako batetan Holandan gauden, ibaiaz bestaldean ikusi dugu iragarpena.
Ez da ageri mugaren lorratzik, han dago patata frijituen etxola bat, muga egonen zen inguruan.
Ez dago lur landurik, behia, aldiz, errus larrean, behi holandarrak, nola ez, zuri-beltzak. Aspaldi ikusten ez genituen fruta-arbolak, madariondoak eta bestelakoak, ugari. Hasi gara, sartuaz batera, euria euri, bizikletak ikusten.
Monfort herritxoan espero genuen kanpina aurkitzea, erraz eta berehala aurkitzeko itxaropena genuen gainera. Baina berrikuntza lanek erabat aldatu dituzte kaleetako norabideak, desbideratu behar izan dugu eta nahastu gara mila aldiz galdetu arren. Labirintoak dira guretzako herriok. Oso adeitsu portatu zaigu jendea, kanpinaren berri emateko gogotsu, baina keinuak ez dira nahikoa izan gaur, ezta frantsesa zekien emakumearen planoa idatzi eta guztizko ahalegina ere. Ibiliaren ibiliaz, bide galduetan nondik joko bila, beste kanpin batekin egin dugu topo. Sikiera. Kanpin xumea da, zerbitzu gutxikoa, Espainiako eta Euskal Herrikoak baino merkeagoa.
Euriari ekin dio eta ez zaigu atertu arratsalde osoan: zuhaitz azpiko euri tanto lodien karabanaren sabaiko danborradaz eman diogu beraz hasera egonari eta aterkipean oinezko hilabeteko ibiliei.
LINBURG
Thorn. Turismo herria, dendengatik eta aparkalekuengatik ikusten denez. Kale txukun garbiak, lauki txikiz zolatutakoak: ai Iruñako lauza merke zatarrak!. Leihoak lorez edo zeramikazko ontzi zein irudiez dotoretuta daude barrualdetik; ate askok lorez eta belarrez eginiko koroa ihartuak dituzte zintzilikatuta, hainbatek hontzaren irudia dute koroaren ordez. Teilatu pikeek eta fatxada zorrotzek Alemaniako etxeak gogarazten dizkigute.
Herri erabat ezberdina da, geroak esanen digu bakana den ala halakoak diren gehienak. Adreilu iluneko etxeak, eskuz landutako gortina politak leihoetan, kalexkak, zokoak: herri atsegina, euripean ere. Ez katurik ez txakurrik ere, M. Luisa eta biok ginen, japoniarrek alde egin ondoren, bizidun bakarrak kaleetan. Ilunera zihoan arratsa.
Emakumeen monasterioa, herriko ikusgai nagusia, eliza eta beste ezer gutxi gehiago gelditzen bazaio ere; bitxia da, batez ere aldarapeko kriptagatik eta korupeko labirinto antza duen komentu zatiagatik: korura jotzen zuen mojen bizilekua zen nonbait zati hau, presbiterio alboan; bada bigarren mojen bizileku bat ere. Eliza bera zuria da, zuriak marmolezko santu-irudiak: santutzar koadrila. Bada triptiko eder bat, lau kantoietan aurpegi tailatuta duen bataio-pontea, gizaki baten bi den Kristotzar gurutziltzatua, lehengo zaharrak behar duten irudi eta iruditxo xarmantak...; arrunkeria ugari dago bai, baina baita mila zirrikitu interesgarri ere.
Euripean ikusi dugu herria, guardasolpean paseatu dugu kaleetan.
Dendak ez dira zenbait turisterriko lourdes edo kinkil-dendak, merketeria saltegiak; salgai polit eta atseginak dituzte. Fraidea da garagardoa iragartzen duen irudia hemen ere.
Autobuskada japoniar zebilen bai elizan bai kaleetan bai dendetan, presaka zebiltzan, dena ikusi nahiz, joan ere presaka joan dira.
Trinkoa da errepide sarea, batez ere nekazari barrutietako bide asfaltatu estuetan, herritxoz herritxo handik hona dabiltzanena; asfalto latzakoak, baina aldi berean berdina den zoru oneko errepideak.
Weert. Herri zabala, aratza; adreiluzko etxeak, tarteka zuritutako adreiluen eraginez, argiak. Aurrekoen garaiera berdinekoak dira eraikin berriak. Eskultura anitz eta ederrak kalean: bi dantzarirena izan zaigu deigarria, baina batez ere eliza aurreko txilina jotzen dagoen biseradunarena.
Mehetuz izugarri goratzen den eliz dorrea, adreilu ilunekoa.
Ez da garestia aparkalekua.
Itxita daude elizako ateak.
6etan itxi ditu ateak denda orok, bakarrik gelditu gara berriz ere M. Luisa eta biok kaleetako euripean.
Ez da giro euripeko errepidean!.
Jende adeitsua, berriz ere, aparkalekuko txartela jaso eta ordaintzerakoan. Badirudi halako dotoretasuna dutela, herriok ez ezik, herritarrok ere. Barne dotoretasun hori ezagutu nahi genuke baina muga zabala eta sakona da hizkuntza
Grathen. Kanpin bila ibilian jo dugun herria: ur-errota dute museo eta guzti, uraren bultzada jasotzen duten mila xafladun gurpil erraldoi beltza, presa ertzeko konportaz zainduriko aldapan.
Galduta ibili gara, berriro ere!, kanpin bila. Frantses zekien gasolindegiko morroiak jarri gaitu herrira bidean, baina galdu egin gara berriro errepideko eta herri barruko labirintoan. Aurkitu dugu, azkenik, beti bezala, alde egiten dugunerako bideak ikasiko ditugula amestuz.
Haize-errota bakarra ikusi dugu.
Egun gogorra lehenengoa: euria, hotza, umeltasuna, errepide sarean nola maneiatu ikasten.
492 kilometro, urduriak baina batez ere bustiak.
Apirilaren 28a. Asteartea.3.a-H:2.a
Eduard Bernsteine-ek esan omen zuen: "Ibilbidea da dena, helburua ez da hain garrantzitsua". Ba gu ibili ibiltzen gara, agian ibiltzea egin dugu helburu. Hurrengo bi hilabete hauetan. Gure ibilbidea herriak ezagutzea da. Hegazkina airean gelditu ezin den bezala badirudi bizi iraupenerako gu biok ere ezin gintezkeela bidaiatu gabe gelditu: bidaia dela gure zahartzaro honetako bizi-motorra, bizipoz eragilea.
Zeru lainotsuak moteldu egiten du udaberriko berde bizia bera ere; trinkoa eta burugaineko behean dugu gaur ere lainoa, ura noiz botako mehatxupean gauzkalarik.
Egun busti baina aterian atera gara eguneko ibilira.
Adreiluzkoak dira etxeak, baita elizak ere. Oso zainduak daude etxeok herri orotan, ondobizien bizilekuak dirudite, mila xehetasunez giroturikoak, txakurra du batek marraztu edo irudikatuta fatxadako horman huntza taxuz inausiz; turistei begira zaintzen dituztela bururatzen zaigu, baina seguruenik berenez dira horrelakoak holandarrok, ohituraz, historiaz, kulturaz. Errepide orok du bere luzera osoan txirrindularientzako bidegorria, asfaltatua, erdiko marra zuri eta guztiz. Kanal zabala, zamaontziak. Mosa ibaia dugu tarteka alboan, zabal, bere zikinean ere eder. Izugarrizko zirkulazioa, batez ere kamioiena, da deigarria. Zuhaitz asko, makala, urkia... errepide alboetan soilik, ez baitago basorik. Zelaia edo belartza nagusitzen da.
Roermond. Mosa alboan kokatua, harreman estua du ibaiarekin: portua du eta kirol-jolas-aisiauntzi anitz, yate eta motoredun ontziak, bertan lotuta. Industria hiria omen baina gehiago dirudi turisterria, hain txukuna ikusten baitugu. Adreilua da nagusi eraikuntzan, adreilu gorria zuriarekin nahasiz. Tarteka antzinako etxebizitzak, giro eta jite bere-berekoak, ezberdinak. Etxe oroko leihoen barne karelak, batez ere behe solairukoak, ontzi ezberdin baina batez ere lorontziz apainduta daude barrutik, agian barnea kaleko begiluzeengandik babesteko: nabarmena da apaingarriak jartzeko ohitura hori. Oso erakargarriak dira gortinak. Dendateria ez da beste mundukoa, baina gustuz eta guretzako ezberdin taiututa. Udaletxeko dorrea, tamaina ezberdineko kanpaitxo pila du, dorre-bueltan berriz hainbat irudi: ez dakigu noizbait irudiok mugitzen diren baina erdietan kariloi edo kanpaitxoteriak kontzertu paregabea eskaintzen du. 3 plaza: katedral aurrekoak kiosko deigarri ondo gordea du, plaza berean pinu zein ezki tantai sendoak bereziki zainduak, bertan ikusi ditugu Holandako lehen tulipanak. Opereta bateko brontzezko irudiak, oso politak dira batzuk. Komunikazio dorre handia, gaurkotasunaren sinbolo edo iraupenaren ardatz. Gotiko tankerako S.Kristobalen elizatzarra itxita dago. Katedrala: karratu sendoa, handia, austeroa, erromaniko-gotiko bitartekoa kanpotik begiratuta: itxita dago hau ere. Oinezkoen kaleak, saltokiguneak, herri orotakoak dira nonbait.
Herri txukunaren irudia eta sentipena utzi digu.
Bere txukuntasunean baina, hemen ere ez da falta, Eibarko Toribio Etxeberria kalean bezala, kale-zorua itxuragabetuzko txikle zapaldurik.
Peskari bat zegoen arrantzan kanal zikinean.
Bizikleta ugari bazter orotan, -gehienak lotu gabe-; dotoretasunik gabeko funtzionalak, sendo itxurakoak, eskuleku garaiarekin patxaran bizkarrezurra nekatu gabe ibiltzekoak, katetik berna zein prakabarren babes-gailudunak, pinoi bakarrekoak beraz, gutxi batzuk ezik aldagailu gabekoak, balazta-danborreko galga onekoak, faroldunak.
Hasi gara gaztak ikusten: tamainia eta mota guztietakoak.
Herriarteko errepide txikietatik hartu dugu.
Etxetxo bakanak, solteak, dira herrietako eraikin gehienak, ilaran, kalea osatuz; lur zatitxoaz inguraturik denak, non lorategi edo aparkalekua duten gehienek; bada bi solairuko etxe berririk ere, baina hauek ere jite berdina dute. Badira pertsianak, baina baita lehio-estalki bereziak ere: barrukaldera triangelu zuri gorriak elkar nahastuz dituztenak: halako irudi geometriko deigarriak erakusten dituzte irekitzen direnean, berez deigarriak izanik deigarriagoak bilakatzen dira kolore gorri zein zuri bizikoak direlako. Bada zuriz pintatutako etxerik ere; lehiobuelta ilunak dituzte hauek.
Zaldiak zelai batean, ahuntzak beste batean: animaliok herri barruan ikustea izan da gaurko ustekabea. Zelai bateko behi hankamotz iletsu tximadunak, ardi digante ilunak bailitzaz: bitxikeria bilakatu zaizkigu hauek ere. Bestela, ohizkoak dira zaldiak eta behi aldrak larrean.
Ziklistek bere bidea dute herrietako kaleetan, marra zein zoru ezberdinez bereiztuta.
Mila nahasketa eder eta dotore lortu dute adreiluarekin.
Apar zikinez bilduta doaz gabarrak Venlo-ra bidean, brankak jasotakoaz aurre eta albotik, helizeak harrotutakoaz atzetik. Bere zikintasun eta guzti ibai bazterrean eseri eta begira gelditzeko irrika sortzen didate.
Teglen. Esklusak, ez dira nolanahikoak. Elizadorrea, izugarria da: arku gotiko tankerako lauzpabost solairu garaiez osatua, gandor lez prisma hexagonal luzea duena eta bera nabarmenagotzeko tarte zuriko adreilu gorriz eraikia eta deigarritasuna borobilduz zenbaki urrekoloreko erlojua. Auzo xumea dirudien batean hiru solairuko merke itxurako etxebizitza-blokeak.
Antzerakoak zaizkigu jadanik herri guztiak, galdu dute lehenengoen xarma, baina denek dute zerbait ezberdin, aurkitze jolasean aritzeko zerbait berezi; denak dira kaleartean paseatzeko atseginak, mila zehetasun eskaintzen diote bidaiari kuxkuxeroari edo begiluzeari, herri orotan da fatxada bitxi edo dendaurre bereziren bat.
Venlo. Mosa alboan. Ibai ertzean kokatu dute aparkaleku zabala, herria auto itomena arinduz. Udaletxe dotorea, autorik ezak are ederragoa egiten du aurreko plaza. S.Martin: elizatzarra, dorre eskergarekin: urrutitik begiratuz teilatua ere berezia du; elizak ateak itxi dizkigu, baina oparitu digun kontzertu bikaina gozatu dugu; igeltsero batek txistua joz egin dio jarraipena, baita kanpaitxoek bukatu ondoren ere. Elizaren aurrez aurre etxetxo benetan xarmanta, beste bat kale berean, biak antzinakoak.
Herri honetan ez dugu aurkitu komun publikorik.
Industriagune erabat zabala dauka, pabiloi baxuko industrialdea: ez dira lantegi handiak, baina bai ugariak.
Etxeko sentitu gara herri honetan. Egin gara Holandako herrietara eta girora.
Ez dabil jendetzarik, baina bizi-bizi daude kaleak; ez da turista aldrarik, baina ez gara kanpotar bakarrak: horrek ematen dizu halako segurtasun bat, ez zara kaleko bitxikeria.
Buztanetik helduta, zintzilikatuz, ahoratu du arraintxoa trajedun gizaki dotore batek plazako saltoki-etxola aurrean, ondoren horretarako jarritako aluminiozko iturritxoan garbitu ditu eskuak.
Kaliforniako intxaurrak, Siziliako hurrak eta Brasilgo almendra itxurako "paraponte"ak zituen salgai dendari batek.
Holandan ere herri oroko kontua da kale zein plaza berritzea, baita jubilatuen begiratuzko injinerutza ere.
Botila luzexka ezberdinak edari ezberdinekin beteta daude salgai dendetako beirateri osteetan.
Ugariak dira okindegi eta gozodendak.
Titanic filmea dago pantailaratuta herri honetan ere.
Holandan ere bada gidari pitojole urduririk!. Izugarria da Venlo inguruko kamioiteria, agian Alemaniako muga bertan dagoelako. Sartu-irten etengabea du autobideko sarrera bakoitzak.
Erabat laua da Holanda, zapala, plater axal bat bezalakoa; lur landua, lur iluna, gizaldiz gizaldi simaurtutakoa, agian basoa izan zena eta mendeetako orri ustelduek ilundutakoa; simaur likidoa Sakanako teknika bereaz sororatzen da Holandan ere, kirats berdina zabalduz. Plastikozko estalki zuria du hainbat lursailek. Ikusten ditugun lehenengo tulipan sailak, loratu gabeak edo burua zabaldu gabeak oraindik.
Behi aldrak larrean eguerdiko epelean etzanda. Herritxorik ezin dugu ikusi autobidetik, baina begiztatu ahal izan dugun bakarren bat orain arte ikusitakoen tankera berdinekoa da.
Eliza dorreak ditugu urrutira begi-bistan. Eraikinen teila kera ezberdina da, teilok jartzeko era ere bai. Euskal Herriko teilatuetan borobilera berdina dute teilek sakoneran edo gaineko hegian, teila berdinak dira gaineko ahurrak zein azpiko ganbila, teila berdinez eginak daude erretena eta estalkia; hemengo teilek, aldiz, irtentxoa dute ertzean, ertz horietatik lotzen dira elkar teilok, teila arteko hegia edo lotura estua gertatzen delarik.
Auto poloniar ugari dabil Holandan ere, matxuratutako autoak garraiatuz.
BIDAIAK 98
H O L A N D A - ALEMANIA_- DANIMARKA
1998
Herrialdeak, hiriak eta herriak
- FRANTZIA. Bordele, Cognac, Saint, Niort, Poitiers, Loire, Tours, Orleans, Isle de France, Paris, PICARDIA, Saint Quentin, Cambrai.
- BELGIKA.
- HOLANDA. LINBURG. Monfort, Thorn, Weert, Grathen, Roermond, Teglen, Venlo.
- BRAVANTE. Eindoven, Evoluon, Maastricht, Margraten, Gulpen, Vijlen, Epen, Vaals, Valkenburg, Heerlen, Brusun.
- GEDERLAN. Heumen, Hijhegen-Nimega.
- IPAR BRAVANTE. S. Hertogenbosch, Zalbommel.
- ARNHEN. Arhen, De Hoge Veluwe naturgunea, Veluwe basoa.
- OBERIJSSEL. Wezep, Zwoolen, Staphrst, Gietoorm, Steenwikk.
- FLEVOLAND. Zuizerdee, Urk, Kanpen, Leystad, Enkhuize, Deventer, Zutphen, Amerrsfort.
- IPAR BRAVANTE. BERGEN op Zoon, Halster, Thole.
- ZELANDA. Vlissingen, Flesinga, Middelburg, Veere, Roosendaal, Etten-Leur, Breda, Alblasserdam, Kinderdijk, Dordrecht, Zierikzee, Willehstad.
- HEGO HOLANDA. Delf, Den Haag-Haga,
- Scheveningen, Vasenaar, Katwijk aan zee, Nordwijk aan zee.
- Rotterdan, Gouda, Leden.
- IPAR HOLANDA. Amsterdam, Loeden.
- UTRECH. Utrech
- Dugerdan, Uitdan, Marked, Monnickendan, Volendan, Edan, Hoorn, Alkmaar.
- IPAR ITSASOA. Zandvoor, Ijmuden, Haarlen. Purmerend.
- FRIESLAN-FRISIA. Earnewald, Ondega, Nijega-Niyegen, Burgun-Bergun, Ee, Dokkun, Schutsluis, Skierhtunseach-Schiermonnikoog uhartea.
- GRONINGA-GRONINGEN. Snit-Sneek, Eegch-Heeg, Aldegea-Oudega, Hynlppen-Hindeloopen,Warkun-Workun, Makum, Boalsert-Bolsward. Leeuwarden.
- ALEMANIA: Bremen-Hamburgo-Kiel-Baltiko Itsasoa-Eckernförde-Schleswing.
- DANIMARKA. JYLLAN-JUTLANDIA PENINTSULA. Kelstrup. AAbenraa, Klipev, Grasten, Als uhartea: Augustenborg, Sonderbog, Haderslev, Aller, Hejlispinde, Fin uhartea, Chiztian-Feld, Skamligsbanker, Kolding, Kelestrup badia, Gram, Robe, Brons, Romo uhartea, Trosborg, Hogeltonder, Logunkloster, Varde, Billum, Rom uhartea, Esbjerg.
- Vejle, Fredericia, Lisbjerg, Arhus, Djursland lurmuturra, Mols lurmuturtxoa, Agri, Knebel, Ebeltoft, Hyllested, Rugard, Grenaa, Kattegat itsasartea, Hommed, Bonnerup Strand, Tustrup, Randers, Hammel, Scorup, Viborg, Silkeborg, Skanderborg, Horsen, Randers.
- Holstebro, Sals, Ejsihg, Nissun Bredning, Herning, Ornhoj, Sund, Skive, Struer, Humlum.
- FYN-FIONIA UHARTEA. Middelfart, Blommenslyst, Odense, Arup, Gamborg, Sventrup, Middelfart, Skaastrup, Bogense, Sonders, Skamby, Bellinge, Glamsbjer, Assens, Bojden, Faaborg, Kaleko, Svendborg, Tasinge uhartea, Sio uhartetxoa, Langeland uhartea, Egezkov slot, Svindinge, Nyborg, Keterminde, Viby, Male, Ladby.
- SEELANDIA-SEELAND-ITSALURRA. IPARRALDEA. Ringsted, Gandlose, Kopenhage-Kobenhavn, Soskilde fiordoa, Arreso fiordoa, Roskilde, Selso, Ostby, Frederikssund, Frederiksvaerk, Ramiose, Annisse, Hillerod, Slangerup, Sund itsas-pasagunea, Helsingor, Esrun aintzira, Frendensborg gaztelua.
- HEGOA. Tappernoje, Fakse golkoa, St. Elmue, Rodvig, Fakse, Dalby, Haslev, Naestev.
- FALSTER UHARTEA, LOLLAND UHARTEA, Maribo, Bandholm, Kong Svend Hos, Jaettestuen, Nakskov, Rooby, Roobyhavn, Nykobing, Far irlatxoa, MON UHARTEA, Harboll, Koge, Dalby, Borup, Ringsted, Fjenneslev, Slaglille, Bjernede, Soro, Bjerget, Tisso anintzira, Kalunborg, kekselo uhartea, Sejero uhartea, Havnso, Slagelse, Korsor badia, Ugerloaje, Holbaek, Oro uhartea, Nykobing, Rorving.
- VENDSYSSEL. Norresundey, Aalborg, Lonstrup, Lokken, Hune, Fjerritslev, Frostrup, Tommerby.
- WENDSYSSEL. Voersaa, Saeby, Frederikshavun.
- HIMMERLAND. Aars, Logstor, Livo uhartea, Ronbierg, Trend, farso, Vestervole, Gedsted, Hobro, Mariager, Assens, Hadsun, Rold Skov, Stroving, Rebild, Volsted.
- VEDSYSSEL.Sulsted, Brindeslev, Frenderkshavn, Skagen, Grenen, Hirstshals.
- THY. Thay penintsulatxoa-
- SALLING LURMUTURRA. Lihme, Hjerk, Harre.
- MORS UHARTEA. Nykobing Mors.
-THY. Thisted.
- IPAR ITSASOA. Hansthol, Klitoller, Veterving.
- HYLHON PENINTSULA.
- Ferring, Torsminde, Stadil fiordoa, Ringobing, Sonderving, Hvidesande, Tarm.
- ALEMANIA. Scheswing, Flensburg, Kassel, Saarbruckeen, Kappeln, Eckernförde Kiel
- FRANTZIA
Apirilak 26. Igandea. 1.a - F:1
Bidean
Egunsentiarekin hurbildu gara garajera karabanan azken prestaketak egitera. Bidean ginen goizeko 7ak eta erdietan. Kilometro kontagailu nagusiak 25.423 zenbakia ageri du, bukaeran egindako kilometroak zenbatzeko beharrezkoa dugu gogoratzea. Bigarren kontagailua hutsean jartzen dugu: hartu behar dugun goizeroko ohitura eguneko ibilia neurtzeko, kilometroetan bederen, ibiliak neurketa ezberdinak baititu beti, kilometroena izan ohi da errazena.
Bidaia hasera guztietako lehen sentipen urduria: zer izango ote!. Ez nederlandera ez danieraz dakigu hitzik, bidaiatzeko umorearekin soilik babestuta atera gara errepidera bi hilabetetarako. Iazko eta aurreko bidaietako gozoak bilduta bezala laster ginen izan patxada osoan errepidean aurrera, bertan behera desegin da haserako urduritasuna.
Luze joan zaigu ordainketa muga aurreko gasolindegian erregaia hartzerakoan: txartel-gailuak ez omen zuen "tonurik": Europako ekonomia sarean sartzear dauden Euskal Herriko eta Espainiako teknologia aurreratua!.
Mugan ez dago poliziaik baina muga hor dago, Euskal Herria barnean gainera, lurraldea eta herria bitan banatuz, ugari ditugun bestelako banaketez gain.
Hegoaren parekoa ikusten dugu Iparraldea, garai batean ezberdinago nekusan, gaur egun pinurik eza litzaiguke desberdintasun nagusia. Badirudi itxuraz eta agerikoz txukundu dugula zerbait Hegoa. Herri bakoitzak bere baliabide eta erakusgarrien aldarrikapena egiten du errepide bazterrean, autobidetik herrira desbideratzeko eskatuz bezala: Frantzia osoko ohitura edo kultura, bisitariak erakartzeko amua bidaiariontzat herri ezberdinen berri jasotzeko era bat. Turismoari lotutako herria baita Frantzia, halaber bere baitako euskal zatia.
Tristura giroz bildurik, lainopean, egin digu agur Euskal Herriak, goibel eta lanbropean hartu gaitu Frantziak.
FRANTZIA
Bordele.
Inguru zabalean mezuak ereinaz lainope-beruna zulatzen duen antena-orratza, mahastiak, zuhaitzak, lur landu ilunak, teilatu gorriak, makal luze bertikalak lurralde lauan, larrean ia behirik ageri ez den belar-sail izugarriak, zenbait behi makal kolorgetu bakanak tarteka landetxe itxurako eraikinik gabeko inguruan…
Cognac, mahastiak.
Zerua beltz, errepidea gurpilek harrotutako urez lainopean. Landetxe arre arrunt ilunak. Sail zabaletan koltza horia brist gari-sailen berdetasuna etenaz. Erditik zeharkatzen du basoa errepideak, hariztia dugu alde batetik, hariztia bestetik: animalien hainbat familia erabat banatuta geldituko zen errepidea ebakitzerakoan, errepidea zaie muga gaindiezin; hainbatek ere galduko du bizia delako muga zeharkatze ahaleginean. Berehalako erosotasunari edo irabaziari soilik begiratzen dio gizakiak, naturaren zati dela jabetu gabe, naturari erasotzean bere ongizateari erasotzen diola konturatu gabe.
Saintes. Monasterioa iragartzen du, baina nik erromatarren eraiki ikusgarriengatik dut gogoan eta gogoko.
Lur gorrizka ilunak: berez ilunak ala mendeetako simaurketengatik ilunduak?.
Bordeletik gorantz ez da kamioi bakar bat ikusten errepidean: igandeko lanik eza ala ibiltzeko debekua?. Karabana asko dabil ostera: atzea dantzatuz dabiltzan gu bezalako jubilatu ibiltariak ala asteburuko jaizaleak ote?.
Niort. Koltzaren horitasunak ematen dio bizitasuna berdegune zabalari.
Ateri eta lehor. Letrero handia eraikin erromanikoa iragarriz, letreroari jarraiki, errepidetik ikusgai, hiru monumentu eder, eraiki berriaren jitea dute, hain daude garbiak!, ilun-grazia hori falta zaie, formetan soilik dute antzinakotasuna: iragarritako monumentuetara erakartzeko amu goxoa ote argitasun hori, ala egitura da xarma dariona?.
Zeru-marrarainoko lautada zabala Niortik Poitiersera bitartean, koltzak biltzen du lurra jantzi hori batez bezala. Herri zapal baxu ilunak, teilak ere gorri ilun kolorgeak, harri grisez jasotako etxetxoak, harlandu bloke astuna zirudien herri sendoa, lixibatutako bigarren behi makal taldetxoa, geroxeago behi gorriak, behi gehiago Poitiersera hurreratzean...
Ez dira ondo heziak frantziar denak: komuna bertan izan arren berdegune erdian egin du pisa gure alboan bazkaldu duen batek.
Poitiers. Bizi gordetzen ditugu burmuinean oraindik iazko irudiak, hirikoak, lurraldekoak, eta Futurescopekoak. Zirko erraldoi horretako eraikuntza bereziak, esfera, prismak… ditugu ikuskizun errepidetik gaur, barnean baikeunden begiratzen diegu errepidetik.
Sekulako artaburu pila burdina-hari sareko aletegi garaian, soro erdian. Normandiako etxeak gogoratzen dizkidan antzinako etxaldea: behe solairua besterik ez, teilatu pikoa, harrizkoa, iluna... petoa.
Loire. Gazteluak iragartzen dituzte errepidean: nola ez Loira inguruan!.
Bereziak dira bailarako, herrietako, etxeak; ezer bestelakorik ez, baina grazia dute; teilatu pikeko etxeak hauek ere, ez da nonbait elur eta euri faltarik neguan; agian teilatuak harrizkoak zireneko kultura, pikoak behar zuten ura azkar irrista zedin itoginik egin gabe. Nortasuna du lurralde honetako etxegintzak. Etxebizitza eta korta horma batez elkar lotutako nekazal etxeak; etxarte itxia geratzen zaie tartean: lapurretak ekiditeko ala abelburuak ihes egin ez dezaten ote?. Zubi garaiak gainzeharkatzen du noizbehinka erreka-zuloa; zuloan, herritxoak.
Tours. Izugarrizko etxe-orratz eta etxe koadro erraldoiak katedraleko dorre eta hiriko etxe dotoreengatik desberdinduz.
Arbelezko teilatu pikeko etxe solte politak, antzinako etxeak, agian ez dotoreak, garaiko ohizkoak baizik, baina jite eta egitura bere-berekoak, etxekera petoa erakutsiz, gaurkoengandik arras ezberdina.
Hariztia zeharkatzen du autobideak, naturari jarri zaion muga. Bi biltegi berezi, etxetxo garai estuak bailitzaz. Etxeek bere nortasuna dute: ilunak, teila gorri-ilun eta teilatu pikokoak. Landetxeek teilape antzeko latorrizko estalkidun eraiki xume baina zabala dute alboan: agian korta. Behi asko larrean. Otadiak eta sastrakak errepide alboetan: ezti usai nabarmenak biltzen du kotxe bidaiaria bera ere.
Orleans. Gaztelu asko iragartzen da: ahalmen handiko lurraldea izan zen nonbait, kokapen estrategikoaz gain aberastasun handikoa: zerbaitegatik ahalegindu zen Ark-eko Joana bere erregearentzat eskuratzen.
Perretxiko jaioberri ilunak, ontxo jaioberriak ematen dute etxeek gari-sailetan: txikiak, ilunak, lur gaineko solairukoak, elkarrengandik hurbil baina banatuta daude herria osatzen duten etxeok
Lurralde orotan beti daude presente argindarren burdinazko dorretzarrak eta hariteria, etenik gabeko luzean; herri eta herrialde oro lotzen duen zilborrestea, bizitza emanez baina aldi berean herioren aitzindari naturari eginiko erasoan oinarritzen delako. Orleans ondorengo bi tximinia beldurgarri handiak lekuko: zentral nuklear batenak behar dute, diruaren katedralaren dorreak; osatua du batek izugarrizko laino zuria, bestea bete-betean ari da lainoa gorantz zabaltzen zezen plaza baten adinako ahotik.
Ile de France.
Haize errota batek poztasuntxoa ematen die begiei zelai erditik; alegrantzia damaio bidaiariari gaztelutxo luzexka estilizatuak triangelu erako teilatu eta dorretxo konikoekin: Walt Disneyren ipuinetako marrazki baterako aukerakoa.
Erruz dabil autoa, igande arratsaldea eta "la rantrè" izaki. Paristik hurbil autobideak lau bide ditu norabide bakoitzean.
Abiadura bizkorreko bi tren gurutzatu zaizkigu. Presaka dabil kotxe oro ere hemen, biziki ibiltzera bultzatuz besteok ere: bere berezko legeak ezartzen baitu autobideak, letreroek besterik badiote ere
"Katedralen geziak" edo antzerako izeneko kristalezko eskultura dago ondo iragarrita, oso bistara iragarrita: prisma luze puntazorrotz piloa, norabide guztietara zuzenduak, kirikinoaren eztenak bezala.
Frantziako autobidetan, tarte egoki eta jakinetan, alboko segurtasun marra zuriek erakusten diote gidariari zein den aurrekoarekiko tarte arriskutsua eta ziurra. Ekimen interesgarria segurtasunerako, merkeagoa ere istripuak baino. Bizia benetan hain balio nagusia balitz, demokraten errepide orotan jarri beharko litzake ohar bera, tartea gordearazi buruzko beste hainbat balizko neurriren artean. Baina merkeak dira politikoentzat errepidean galdutako biziak.
Paris. Amaraun trinkoa da errepide sarea: norabidea garbi eduki, irakurtzen jakin eta tenplea dira behar diren baldintzak: onik atera gara gaurkoan. Txindurriak dirudigu autoek, ilara etengabean errepide beltzean.
Eta horrenbestez lo egitera geratu gara, Paris atzean utzi ondoko berehalakoan, kamioi-arte bateko gaupasarako babesean, horrelakoetan ohi dugunez.
12 ordu, 941 kilometro, helburutik hurbilago.
Apirilaren 27a. Astelehena. 2.a- H:1.a
Ehunka kamioik du atsedenlekua gasolindegian, beti dago betea, etenbakoa da sartu irtena. Etengabeko burrundara zen gaueko hotsa, baina esnatuz gero, logura ere ematen zuen motor hotsak.
Euritsua esnatu zaigu goiza: eurizirin umela, pegakor tristea.
Ugari dabil kamioia gaur, Calaisera bidean batez ere; ia bakarrik gelditu gara errepidean Belgikara hartu dugunean.
Zabalak dira Frantziako ibaiak; lasaitasuna eta patxada sortarazten du ibai zabalak, lohia badoa ere. Baso kaskoak, berdeguneak, lur landuak... paisaia atsegina: Ingalaterrako Erdi Aroko jauntxoen pelikula haietako giroa gogarazten du. Atzo Niort aurretik bezala, sarriak dira gaur ere urmael eta aintzira txikiak.
Bere gaztelu jauretxe edo eliza iragartzen jarraitzen du herri bakoitzak errepide bazterrean
Euria, egun beltza.
Autobidea, trenbidea eta argindar poste ilara paraleloan goaz bailara zabala erdibituz. Bizitza aztarnarik erakusten ez duten tximinia luzeak, garai bateko ekonomiaren erlikiak edo hondakinak: industria izan zen hemen.
Bitxia da nola lurralde bakoitzak argindar dorre ezberdinak jartzen dituen zeregin berdina betetzeko: arkitektoak, ingeniariak, konpainiak, ekonomiak edo negozioak, zerk erabakitzen du ezberdintasun hori, zerk erabakitzen ze poste modu erabili. Argindar posteen egitura ikerketa ere egitekoa litzake; batez ere ekonomia eta teknika aldetik dago egina seguruenik. Injinerutzan ala burdingintzan sartzen ote gaia?. Baina badu arte ikuspuntutik ere zerikusia, kokatuta dagoen lurraldea zein bere estetika propioa kontutan hartuz gero.
PIKARDIA
Alproja izena du lurralde honek.
Urriagoa da basoa hemen, baita zelaia ere. Lurlandu arrea da nagusi, koltza berriz hori argia, goiz ilunean ere. Baso-kasko batzuk eta zenbait makal lurraldean barreiatuak dira zuhaitz bakarrak. Garia da uzta bakarra. Tarteka lur goldatu iluna, koltzarik ere ez orain lur zabaletan. Iparreko etxe ilun teilatu pikekoak. Elizetako dorre gehienak prisma luze zorrotzak, ortogonalak asko.
Izugarria da kamioien kopurua eta bakoitzaren tamaina. Atsedenleku oro dago kamioiez lepo, errepidea bera ere, gasolindegiak nola ez: Mendebalean kamioiez egiten da garraiogintza dena, Errusia eta Ekialdean ordez trenez, garai batean bederen. Kamioilariak azken pioiak besterik ez dira kamioiaren jabe badira ere: kamioigintza, errepidegintza, petrolio konpainiak... hor dago garraiabidea erabakitzearen gakoa. Kamioilaria langile autonomoa denez gainera, ekonomia buruek ez dute langileez arduratu beharrik, ez seguru eta ez inolako demontreez, langile bakoitza arduratu behar baita bere etorkizunaz. Kamioiek babesa ematen digute beraien artean lo egitera gelditzen garenean, baina errepidean errespetua eta itomena sortarazten digute.
Saint-Quentin. Eliza iragartzen du baina guri ez zaigu ezaguna elizagatik, guk txikitako eskolatik dugu ezaguna izen bereko bataila bat zela eta. Espainiako Felipe erregeren bat zen tarteko, bataila irabazi zuelakoan nago baina ez nago ziur, urruti gelditzen baitzaigu denboraz eta interesgunez. Gerra-gunea da lurralde hau nonbait, zeren "Sommeko batailaren gunea" bezala iragartzen baitute: gure gizartean, laidogarri ordez ohorezkoa da zerbait gerra-toki izatea. Gizarte muineraino bortitza da gurea.
Gurutzatu egin dugu abiadura handiko tren bat, aurreratu egin gaitu beste batek, mutur luzeekin ziztu bizian biak: Ardantzaren trena, gustukoak ditu Euskal Herrirako, nahiz lurraldea zatitu, hondatu eta banatu; aurrerapena eta ekonomia omen dira: agian, baina norentzat?. Hiriburuak elkartzen ditu, baina ez herriak, negozio-gizon eta politikoen garraiagailua da, ez herriarena. Denok dakigu zeinen zerbitzaria den Ardantza. Euskaldun denon lehendakari, aberatsen zerbitzutan, bera ere aberasteko agian.
Bide hirukoitzekoa da norabide bakoitzean Calais Ingalaterrako itsas aurrera doan autobidea, bide bikoitzekoa Bruselarakoa, ez bestea bezain zaindua: ekonomiak agintzen du errepidegintzan ere.
Belak ditugu errepideko bidelagun hurkoak edonon.
Cambrai. Ikuspegi bitxia erakusten du urrutitik begiratuz: dena da teilateria gorria, tarteka zuhaitz berdeak eta dorre zuri lirain deigarria; lehen solairu soileko etxebizitzak izanik mota berdeko teilatua besterik ez zaie ikusten, xafla gorri bat mota berdeekin; adreiluzkoak etxeak.
Inguruko herri oro da antzerakoa: teilatu pikeko etxe soltez osatuak, zuhaitz berdeak tartean, eliza-dorre punta zorrotza da osagai bertikal bakarra. Gordeta bezala daude herriok, ezkutatuta, lotsati, ageri nahi ezta baileude.
Gaztelu edo jauregiren bat gordetzen du: horma batez gordetako basoa, ate potxoloa duen izugarriko adreiluzko sarrera, dorretxo eta bitxikeriez dotoretua, bitxi-bitxia, jadanik nahiko zimeldua dirudien arren.
Zerumarrarainoko lautada antzematen da lainoak muga jartzen badio ere. Hau omen "Landa zabal frantsesa".
Ardiak eta zaldiak elkarren konpainian larratzen dira zelai batean; ardiak ez dira gureetako latxak, ile sendo trinkokoak baizik; hemen ere Pazkoetan ez dituzte bildots denak jaten.
Hegaberak lur goldatu batetan zizare eta zomorro bila.
Tximinia erraldoi kutsakor bikotea berriz ere: batak izugarrizko laino zuria pilatu du bere aho erraldoitik botatzen duen ahokada zuriz.
Ubide edo garraio-ontzi ibaia, ontzi aztarrenik ageri ez bada ere; ibaiak ukitu berezia ematen dio beti inguruari, atsegina zait ontzien ibilbide den ibaia, gozatu egiten dut garraio-ontziekin zein gabarra erraldoiekin.
Ez dugu inor ikusi ere egiten. Nekazariak direlako biztanleak?. Zaharrak direlako?. Herri hazietara deserriratu direlako?. Herri txukun hauetan eroso bizi ote?. Lurralde idiliko hauetan alaia ote izana ere?. Zoriontsua ote bizitza inguru polit honetan?.
Hara non NA matrikuladun autoa ia Belgikako mugan: kotxe zaharra matrikulaz, baina joanez bizkorra.
Eta honenbestez bukatu zaigu Frantzia 190 kilometro inguru ondoren. Bi hilabete barrura arte!.
BELGIKA
Mugan bertan, atea irudikatuz-edo 20 metrotik gorako eskultura garai estilizatu txankamehea. Ez dago itxurarako poliziarik ere, txabolategia hondatu plantako zaharra, erdi utzia, kolorgetua, baina hor dago egon, abiadura geldiarazi egiten dizu zer gertatu ere. Kendu omen, baina mugek nolabait diraute.
Muga zeharkatu ondorengo atseden-gunean autobuskada bidaiari dago gosaltzen, ogitartekoa eta zurrutada, eguraldiari aurre egitekotan edo: herri xumearen edonongo ohitura, jarduna eta atsegina; jatea eta edatea, nondik dagoenean, edonongo herriaren legea, dastamena behintzat ezin digute kendu, apetitua ere ez, jana da sarri kentzen digutena; janari gozoak dira sarriago kentzen dizkigutenak, garestituz.
Zabaleran zeharkatuko dugu Belgika, Maastricht-eraino.
Autobidea; gauza bat du ona, doakoa izatea; argiak ditu tarteka alboetan baina batez ere bi norabideak banatzen dituen erdiko zingladan, bukaerarik ikusten ez diogun eta Liejako mugaraino ikusiko ez diogun zementuzko poste garai ilaran kokatutako argiak. Iragarkiek diotenez ziklistentzakoak dira ertzak edo autobideko arraia zuritik kanpoko zatiak, ez zainduak, ez garbiak, dauden arren; Frantziakoak berriz larrialdietarako gordeak daude, erabilpen mugatu hori dute; txirrindulari bat bera ere ez dugu ikusi, gaurko eguraldiarekin harritzekoa ez bada ere. Zoruak kamioi gurpilek sortutako erretenak ditu; Lieja aldean iragarri egiten dituzte kontuz gidatzeko gomendatuz. Ez dago segurtasun tartea neurtuzko marra zuririk. Hesi eta zuhaitz trinkoz mugatuta dago autobidea; inguruko lurraldeko ezer guti ikus dezakegu, soilgunetan ez bada. Bada atseden-leku egoki eta jatorrik, Frantziakoak adinakoak ez badira ere; hemengoak ez dira gasolindegi zerbitzuz osatutakoak. Egon ez dago ia gasolindegirik ere, daudenak gasolindegi soilak dira, ez dute bestelako inolako zerbitzurik, dendaren bat ez bada, inguruak zabala dirudien arren. Agian gureetan bezala autobideko bidaiariak ez darama bidaia luzerik, beraz, geratu beharrik ere ez du. Doakoa izanik ezin eskatu zerbitzu oparorik, baina kudeatze publikoa edo zerbitzu publikoa gutxienez pribatua bezain ona izan beharko luke segurtasunean, tratuan eta zerbitzutan.
Aurkitu dugu Liejatik gertu segurtasun tartea aholkatzen duen marra: errepide erdian daude marrok. Zenbakiz soilik iragarrita daude autobideko irteerak, klarki, zenbaki handiz eta oso aurrez.
Laino erabat beltz baten azpitik pasa gara hasteko, ondoren sarriak izan ditugu zaparradak, Ur-errezel baten atzean joatea lakotxea da kotxe eta kamioen ostea: gurpilek Frantzian baino ur gehiago harrotzen dute, agian galipot oreak gutxiago xurgatzen duelako. Noizbehinka eguzki argia bizitu egiten da, baina eguzkia aurrez dugunez errepide zorua ispilu bihurtzen zaigu marra zuririk ere ezin dugula bereiztu: tarteka oso arriskutsua bilakatu zaigu errepidea eta gidaritza. Kontuz gidatzeko iragarpen pila dago, egon ere benetan kontuz ibiltzeko bezalako giroa dugu gaur.
Lurralde erabat ezberdina da: landugabea, belarra ebaki gabeko hazia, behiak aldraka zelaietan, zaldiak… zaindu gabeko lurrak dirudite; Etxarriko “partzelaria”ren antza du. Lieja aldeko lurraldea, bai, lur landua da, ez da belardia, gari-soroa da nagusi, garia da ia uzta bakarra. Herri pobrearen itxura du: burges dotorezia hori behintzat ez da nabarmen, giza dotorezia dute agian, elkarrekiko portaeran nabarmentzen dena. Herritxo bat ikusi ahal izan dugu zubigain batetik: Iparraldeko betiko etxetxo gorri ilun polit solteen antzekoak. Errepide hesia zabaltzen eta giroa argitzen zaigunean lurralde zabala erakusten digu ikuspegiak, zerumarraraino laua, gaur ia zerurik ez badago ere, lainoa hasten deneino behintzat laua da. Etxe baxuak, solairu batekoak, teilatu pikeak, teilazko gorri ilunak zein arbelezkoak teilatuak.
Belgikak ere badu bere tximinia erraldoi kutsakorra: norbaitek esportatu zuen argindar teknika hau. Zikinak daude errepide bazterrak, edonon baina batez ere atseden-leku inguruetan: pobreak zergatik izan behar dugu zikinak; garbia izateko ere adorea behar da eta ozta-ozta bizi denari adore gutxi gelditzen zaio, nahikoa du biziraupenaz; aberatsak ere ez dira garbiak, nork garbitu ordaintzeko dirua dute, hor datza aldea; bada errepide alboetan sarri errepikatzen den iragarkia: zakarrontzira zikinak botatzea eskertzen du: bazterrak zikinak daudelako ote ala zakarrontziak jarri berri ondorengo propaganda; badirudi, Euskal Herrian bezala, berria dela hemen ere zakarrontzien kultura.
Aspaldiko adreiluzko lantegi zaharra: oso erakargarriak gelditzen dira gaurko uralitazko eraikiekin alderatuta: eraikuntza sendoak ziren, ganorazkoak, langileen esplotazioa berriz gaurko berdina edo ankerragoa, langileek ez baitzuten indarrik eta borroka tresnarik, gaurkoek bezala, gaurko sindikatu zenbaitek norabidea desbideratu badu ere.
Ubide, putzu, laku eta ur-azpiegitura ageri da hego-mendebal aldera, lurralde lehorra da nonbait udaldean Europako goialdean egon arren. Larrera edo behira jarrita dago nekazaria; behi asko da nonahi, haragira jarrita ote? Izanen dira industriguneak nonbaiten: ezer gutxi dakigu langile belgikarrari buruz!.
Hain ilun jarri zaigu eguna, non errepideko argiak piztu egin dira, argirik ezak edo ilunak eragin diolako nonbait zelula fotoelektrikoari. Hainbesterainokoa zen lainope beltza.
Ondo, argi eta sarri iragartzen dute Belgikako errepidean polizia habia edo kuartela non dagoen eta non aurkitu; presente dago polizia, poliziarik ikusi ez badugu ere. Ejertzitorik ere ez dugu aurkitu, ez atzo Frantzian, ez gaur Belgikan. Alemanian, Txekian, Slovakian... berriz ....
Atseden-leku batean gelditu gara. Txukunak daude komunak, baina gizonezkoenek ur faltan daude eta kiratsa darie; emakumezkoenak garbiak ei. Gizonezko bat preso gelditu da komunean ateak heldulekua hautsia baitzuen; aupadaka eta atejoka zegoela M.Luisak erreskatatu du. GeBoa zen, ingelesa.
Burdinazko kartola garaiak dituzte kamioek; zatarrak baina sendoak dira kamioiok.
Belgika oro ez baita laua, bide-zubitik ikusten dugu noizbehinka bailararen bat, herritxo politak dager zulogune berdean mendiek bilduta, Maitagarrien ipuinetako herritxoak.
Zezenketa iragartzen dute Liejan zenbait monumentuekin batera: gora heriotza eta tortura, nahiz animaliena.
Mosa ibai zabala Belgikako zeharkaldia bukatzeko. Zama-ontzia edo garraio-ontzia ikusi dut aparrez zuri branka: gozamena zait ibaiko garraioa. Bete betea dator ibaia. Ederrak dira etxeak Belgika aldean, zainduak, ez pobreenak. Dorre politeko eliza eder bat polita dirudien herri batetan.
Belgikan bai izan dugula sobera gaudenaren sentipena, gazteleraz "de prestado" esan ohi dena. Hemen bai bizia dela pasoko hegaztiak garen bizipena, zeharkatu besterik ez baitugu egin lurralde hau. Hala egin dugu Frantzia ere, baina han ez gara horrela sentitu, agian maizago egon ohi garelako, bertan pausatu izan garelako sarri eta luzaro. Belgikan berriz pasoko hegaztiak gara soilik. Bidaia bera astuna izan da, eguraldi aldetik ere. Agian Holandan zegoen jadanik gure gogo nekatua, lehenbailehen egon nahi zuen han behintzat. Gaur Belgika zirrikitu batetik ikustera ere ez gara heldu: bizpahiru urte barru itzuliko gara bertara lasai egonez lurraldea hurbilagotik ezagutzera. Ezkorregia nago agian Belgikari buruz, gaitzespen larregi egiten dut, baina zer eginen dut, horrela ikusi badut!. Baina etorriko gara bai Belgikara.
Idazleen mintzoak 2
13.- Aditzak
A
Adauzi
Adigaldu
Albantzikatu
B
Beharretsi
Belundu
Bezperatu
Bonbakatu
D
Dabadabatu
Desibili
Desikasi
Desmaitatu
Ditximatu
E
Ebakortu
Elkarbanatu
Eskuaratu
F
Fikzionatu
G
Gainpreziatu
Gaitziritzi
Gardoztu
Gauzakitu
Gogoragotu
H
Halakotu
Hotsanditu
I
Indarrustu
Iraiztu
Itsuztu
K
Korrokondu
Kuxkuldu
L
Lepomoztu
M
Metaforizatu
Minkortu
P
Plaundu
S
Sifilizatu
Supiztu
T
Tantakatu
Trabestu
Trenpurtxatu
Txistukatu (txistua jo)
Txokatu
Z
Zalangatu
Zerkintatu
Zirrimargotu
14.- Adberbioak
Modu-aditzondoak
A
Aburumenka
Adar-joka
Ageriki
Aiko-maiko
Aiseski
Aitzaki-mintzaki
Aitzin-gibel
Albo-alboka
Aldez edo moldez
Aldian-aldian
Altxapeka
Aringa-aringa
Arratz-pasa
B
Baiez batean
Bakartan
Balekibale
Barra-barra
Basaki
Bat-banaka
Bat-batean
Beldurrak airean
Bene-benetan
Benaz
Bere-kautan
Beren-beregi
Bihorka
Bihurka-bihurka
Bilin-balaun
Bilin-balaunka
Bulunbaka
D
Dardarka
Di-da
Dunbadaka
E
Ele-meletan
Enkas
Erradaka
Erraz-merraz
Errenkadan
Ertikiriki
Etengabeki
Etsi-etsian
Ezongi
Ez-osorik
Ezarian-ezarian
G
Goiti-behiti
Goiz ala berandu
Gora-goraka
Gordeka
H
Halandaxe
Handizka
Hanka-gorritan
Hantzarka
Harri eta ma
Harro-harro
Hasi-masietan
Hasmentan
Hauski-mauski
Hausta-mausta
Haztaka
Hebain-hebain
Heiagoraz
Hinki hanka
Hortxe-hortxe
Hortz artean
Hotzikaraka
Hurrean (seguru aski)
Huts-hutsik
Hutsean: envano
Hutsean-putsean
I
Inkesaka
Inondik-inora
Itsu-mustuka
Isurka
Itsumustuan
Itzuli-mitzulika
Itzul-amilka
Izerdi-nekean
J
Jazarka
Justuki
K
Karkaraka
Katukiro
Kezkatan
Kink eta kanka
Klar eta argi
Kontuka
Kukulumuxu
Kuku-miruka
L
Lehertu beharrik
Lepo luzeka
Lerroan-lerroan
Lerrolerro
Lo-urruka
Lotsemangarri
M
Mahiteketan
Maiz kara
Makokorro
Mar-marez, mur-mur
Marraoka
Marru eta kirrika
Masailik masail
Mausta-mausta
Maxi-kosian
Merke zurrean
Modutsu
N
Nahaiezik
Nahizu-nahizu
Nahitaez
Negar-muzinka
Nire kautan
O
Oharka
Orpoz orpo
Orri-pasaka
Ozarki
P
Panpaka
Pilpirean
Poz-algaran
Poz-aparretan
Poz-mamitan
S
Saiheska
Sar-jalgika
Sare-sare
Sartu-irtenka
Serio-serio
Sigi-saga
Sualoka
Suharki
Suminez
Supituan
T
Tartean-tartean
Tiki-taka
Tinko-tinko
Tontamontoan
Triskil-triskil
Tropoiloan
Tropoiluan
Tsumandoka
Ttapa-ttapa
Txaldan
Txantzetan-benetan
Txitean-pitean
Txitean pitean
Txoil
Txutxu-mutxuka
U
Usainka
Usualki
X
Xarmanki
Ximen-ximen
Ximenki
Xuxenki
Xuxurlaka
Xurrup-xurrup
Z
Zalantza-balantza
Zehatz-mehatz
Zilintzan
Zokomira-zelatan
Zurturik
Zuzenka
Leku-aditzondoak
Argi-kontra
Atarpean
Erdi-erdian
Ezkerretan
Han-hemen
Kalerik kale
Kontra-kontran
Lekora
Nahinon
Non edo han
Opostean
Urrunki
Zertokitan
Denbora-aditzondoak
Aldian-aldian
Aldiko aldiko
Astean-astean
Eguargiz
Egunean-egunean
Iaz berean
Inoiz behin
Inoiz edo behin
Inoiz inoizka
Inoizkoan
Noiz edo behin
Noizetik noizera
Ordutan
Oro sekula
15.- Natura
Gorputza
Orokorra
Azal-pinporta
Azala axal
Azala pinportu
Burua
Buru betean eman tiroa
Burua zoratu norbaiti
Burua okerka
Buruan josi poza
Buru egin (ilaran)
Aurpegia
Aurpegi mokorra
Aurpegi nahasezina
Aurpegi zirriborratua
Ahoa
Ahoa hondartsu
Mingaina dantzan jarri
Begiak
Begi-bazterrez ikusi
Begiz jo
Bizitza topera zukutu
Begi bazterra(e)z
Begi keinuka
Begi oroimena
Begi txiker
Begi-zulo leizatua
Begia biratua
Begia eduki norbaiti
Begia eman erlojuari
Begiak doi bat zabaldu
Begiak epeldu
Begia erantsi
Begia kinatu
Begiak biribildu
Begiak elkar korapilatu
Begiak karramarro bihurtu
Begiak lau eginda
Begiak zuloetatik atera beharrean
Begian begi izan
Begien zuringoa betaurrekoetatik gainezka
Begirada airean goiti altxatu
Begirada pindartsua
Begirada sumindua
Begiradaz funditu
Jiran begiratu
Begitara begiratu
Begitarte lainotua
Bista txikia
Ikusmen urria
Suhilik begiak
Bekokia
Bekoki argia
Ezpainak
Ezpain loratuak
Eztarria
Ahots meharra
Ahots leizetsua
Ahots sumindua
Ahots txirularia
Oihu mutua
Ilea
Ile gantzutua
Ilea otzandu
Ileak txirikordetan ipini
Sudurra-Usainmena
Usain beltza
Usain biribila
Usain garratza
Lepoa
Lepauztaia loratu
Lepoa itzuli
Lepogaineko gazta
Soina
Bihotza
Bihotza kolkoan
Bihotzak kolkora egin
Bihotza ukabilkadaka
Bihotza ukaldika
Birikak
Arnas astuna
Arnasa barea
Eztul idorra
Gorputz-adarrak
Besoa
Beso bezoz eseri
Beso zabalka
Beso txaldandua
Besoa txaldan
Besoak hazta eginda
Eskuak
Esku sorgortua
Egunaroak
Arratsalde berandutxoa
Eguarte
Eguna apaldu
Eguzkia etzan
Goiztiri
Gauaren dirdira
Eguraldia
Argi-hurratzearen leinurua
Argi ikaratua
Argi hiletatsua
Egun-argia zen
Euri garoa
Euri mamia
Euri txikia
Euria bareago
Eguerdia pasatxoa
Eguna frixtan itzaltzen
Eguzkia goizeko lorian
Elur bisutsa
Elur-lapatxa
Erauntsika
Haize baldarra
Haize kementsua
Ilun-ilun
Laino zegoen
Laino zen
Langar ekina
Zeru behea
Zeru zikina
Landaredia
Arbola ostobakandua
Animaliak
Bekereke
Kaioak garrasika
Txori trauskila
Idazleen mintzoak
Izenondoak
A
Aleungarren
Antzatsu
Argizarikara
Arrosakara
B
Baitaezpadako
Belun
Bidenabarko
Biribilkara
Bizarge
Burugoi
Bururdin
D
Dardarti
Deseginezina
E
Egia-betekoa
Eragozgara
Ergati
Erromintxel
Ezerrateko
G
Garokor
Gizagabe
Gizonkara
Goserre
H
Haidu
Haizu
Halatsuko
Honelatsuko
Hunkiezin
I
Itsuztu
L
Lirdirgatsu
M
Mamukara
Manugaitz
Martinbero
Maukabako
Moztaka
N
Nahizu-nahizu
O
Oneziazko
T
Temazu
Txorabiodun
Z
Zaharkolo
Zaharruno
Zapazto
Zapogorri
Zaponarru
Zuaiztsu
Zulaezin
11.- Izen-izenondoak
A
Abiadura jarraitua
Ageriko zurajea
Algara leizetsua
Angelu itsua
Angelu kamutsa
Ardo samina
Aspaldi handia
B
Barre eutsia
Barre tropoilua
Barre lokina
Barre murritza
Barre zabala
Baso itxia
Belar xarea
Berri tamala
Betipresteko gizona
Bide itsua
Burdina urtuzkoa
D
Denboraren geratze likitsa
E
Egun zendua
Emakume betea
Emakume egina
Ereduzko elizkoia
Erreflexu zimela
Eskailera eramangarria
Eztarri zola
F
Fededun askoa
G
Garai uherrak
Garrasi barea
Gazte berdea
Giltza-hots txikia
Giro errea
Goibel sendoa
H
Haritz-zurezko horma
I
Ibilera astitsua
Ile usua
Irain gorri
Irribarre irekia
Irribarre lañoa
Itxaronaldi itogarria
Irribarre txikia
J
Jardun axala
Jende mazala
Jenio mengeldua
K
Ke lodia
Keinu lanbrotua
Kontakizun beregaina
L
Letra kapitala
Lur gizena
M
Mahai mardula
Mintzaira lokarrigabea
Musika garratza
Mutututako garrasia
N
Negar zabala
O
Odolbako arraina
Ohar bizkorra
Olatu hautsia
Ordu hutsa
Ordu modutsua
Oroitzapen likatsuak
Orujo idorra
P
Pauso-hots suminduak
Pintxo azkarra
Profesional eskuzuria
S
Sabai maldaduna
Soinu moteldua
Solas errebesa
Sudur lotsagabea
Sufrimendu zerutiarra
Sutegi eramangarria
T
Tirania ziztrina
Tristura xarmagarria
Tuntun padera
Txorta irakina
U
Ur kizkurtua
Ur mantsoa
Urratutako diskoa
Urtebeteko titikoa
Usain lausoa
Usain sendoa
Z
Zapi arraiekikoa
Zaunka itoa
Zentzuz gabetua
Zubi konkorduna
Zuri lausoa
IDAZLEEN MINTZOAK 2
Izenak
Bideozaintza
Kraketa
Kunino
Lemoatxe (Lemoako haitza)
Liktore
Portoi
Sukalondoa
Marraz lotuak
A
Abiadura-neurgailu
Aginte-taula
Ahari-buru
Aire-ister
Apar-harri
Ardo-kopa
Argi-izpi
Argi-koadro
Ate-langa
Ate-marko
Ate-zango
Atze-iritzi
Auzo-herri
Azal-gorri
B
Bahi-sari
Barka-damu
Behaztopa-harri
Behe-laino
Bekoki-katilu
Beso-kate
Bizi-lokarri
Bizi-sen
Buru-makurtze
D
Diru-zorro
Distiragarri-barra
E
Elur-lera
Emakume-izen
Eraso-fusil
Eraso-guardia
Erreki-usain
Errepide- bazter
Errepide-ertz
Eskailera-buru
Eskailera-tarte
Esku-eske
Esku-harri
Esku-gurdi
Esku-larru kaxa
Esku-makila
Estutasun-urte
Etiketa-jantzi
Ez-numerario
Esne-mami
Eztei-gau
G
Gaizki-hoska
Gal-irabazi
Garezur-ganga
Gatz-ale
Gau-atorra
Gau-ispilu
Gau-ospakizun
Gobara-harri
Gogoeta-jario
Goi-funtzionario
Goi-gizarte
Goi-kontseilari
Goi-ordoki
Gorri-odol
Gurdi-abere
Gurpil-estira
H
Haize-kirri
Haize-laster
Haragi-dandar
Hari-soinu
Harro-haize
Hauts-tato
Hauts-zapi
Hautu-mautuak
Hazi-buru
Hegal-xafla
Herri-izen
Heste-aringarri
Hil-oihal
Hitz-bizarra
Hitz-motel
I
Ika-mika
Ikatz-ziri
Ile-xerlo
Illin-txint
Inguru-minguru
Ipurdi-zaku (prakena)
Irri-emangarri
Irri-eragingarri
Isil-hizketa
J
Jario-marmar
K
Kalapar-harro
Kare-esne
Katu-bizar
Ke-mataza
Kikil-ordu
Komiki-bunbuilo
Kontu-eramaile
Kontu-liburu
Kriminologia-gai
Kristal-birrin
L
Laba-ibai
Laino-zirtzil
Lan-bidai
Lan-kontu
Lan-prozedura
Landa-bazkari
Landa-jendarmeri
Landa-polizi
Larri-ikara
Lema-gurpil
Lurrun-pilda
M
Mahats-mulko
Mandatu-neska
Mehatxu-usain
Mendi-bidexka
Merkantzia-tren
Miresmen-puntu
Motor-zurrunga
Muino-mazela
Musu-gitarra
N
Noranzko-aldaketa
O
Odol-zurrusta
Ofizial-klub
Ogi-birrin
Ontzi-tranpa
P
Paper-ezpal
Piano-hotsa
Pinu-orratz
Pixa-txirri
Po-putzada
Polizia-teniente
Polizia-zuzendari
Saltsa-maltsa
Sasi-loa
Semola-zopa
Soldadu talde
Su-laize
Su-lerro
Sudur-burrunba
Sudur-mintzo
T
Tremes-ogia
Turrun-hots
Txakil-ardo
Txakur-soin
Txingar-ontzi
Txutxu-mutxu
U
Uda-bero
Uda-hots
Ur-zurrusta
Urki-enbor
Urre-brodatzaile
Urre-ekoizle
Urre-txanpon
Z
Zaldi-uzta
Zehar-kalte
Zigilu-bilduma
Zikin-zaratak (irratikoak)
Zilbor-botoia
Zutikako-lanpara
9.- Bereiz osatuak
A
Adostasun kulpazko
Arbola orpo
Arrastra ontzi
Atorra hertsagarri
Auto kalamastra
Azken buru
Azken hatsantu
D
Destaina keinu
E
Endreda makil
Ezpain urdin
Ezpinetako soinu
G
Gel lika
Gerripeko kolpe
Gorozki ur
H
Haserrearen zain
Hesteko tenore
J
Jende eman
K
Kanta eskola
L
Lainozta gailu
M
Manera oies
Mauka bikiak
S
Sabai gora
T
Txakur amets
Txori saldo
Z
Zoko usain
Zur xaflatu
IDAZLEEN MINTZOAK
4.- … ari, egin, egon, eman, ibili, izan
… ari
Arrailerian ari
Atergabean ari
Eskaraz papurrean ari
Su eta fu ari
A
Ahogozoa egin
Ahozabalka egin
Arao egin
B
Berritik egin
Biluzi egin
E
Egin zen (hil)
Eman-eman egin
Enpo egin
Ero eginda
Erreka eginda
Erremuska egin
Ez entzunarena egin
F
Fu egin(katuak)
G
Gaiaz beste egin
Gurmetara egin begiek
Guztizko egin
H
Hebain eginda
I
Ikusi bat egin (bisitatu)
Irato egin
Irri-mirri egin
Itzur egin
K
Kausk egin
Kilimusi egin
Kopaua egin
L
Larridura egin
Lehorrera egin
Lepazamarretik gora egin
Loak laztan egin
Lo-puskak egin
M
Maiteak egin
Makondo egin
Marro egin
Meandroak egin
Must egin
N
Ñika egin begiek
P
Pal-pal egin soinekoak
Porru eginda
S
Sats eginda
Soba-soba egin
T
Txapaka egin bizkarrean
Txiri egin
Txistu egin
Z
Zoztor egin
Zugatz egin
… egon
Apartean egon
Beroak egon
Ikara-ikara egon
Inguru-begira egon
Lo-suman egon
Txoritan egon
Usatuta egon
Zaputzean egon
… eman
Asaldu eman
Aurpegian eman
Bizi seinaleak eman
Gora eman
Hankari eman
Morroiloa eman
Solas eman
Tiroa eman
Txortxorrari eman
... ibili
Herria ibili
Hinki-hankarik ibili ez
Katamarka ibili
Legea ibili
Ondoz-ondo ibili
Zabal ibilia
….izan
Ekina izan
Muzina izan
Sokako izan
5.- Itzulpenak
Abiadura-neurgailu
Agur militarra
Argi armiarma
Argi eskasekoa: de pocas luces
Aulki etzangarria
Bat ororendako eta oro batendako
Begia begiaren, hortza hortzaren
Besaulki belarriduna
Bizkorketarako unitatea
Ez-itzultze puntua
Fusilen ipurtondoa
Haize hartzera bidali
Harri bihurtu
Haur-kotxe
Hileta-etxe
Hiru korapiloko abiadura
Hodi akustikoa
Hortz artean
Ikusi ez ikusi batean
Ipurtondo: eskopetaren kulata
Irudi geldia telebistan
Jantoki-bagoi
Katuaren eta saguaren jolasa
Kolpe-leungailua (parachoques)
Kortxo-kentzekoa
Lata-irekitzekoa
Latin auzoa
Lehengo ofiziala
Lerroarteak irakurri
Mairuenganako jaitsiera
Makina sakela-garbitzailea: sakaperras
Mendi errusiarra
Nasa flotagarria
Obra maixua
Ore ama
Orratz galduen aretoa
Polizia gorputza
Potroetan jartzen zaiona egin
Sasoi arteko jantzia
Telefono-gida
Telefonoa zulatu
Uhin laburreko irratia
Ur-irakin gailu
Urak bota: romper aguas
Urratsa markatu
Zaharkin denda
Zuringoa elur-puntuan
Zutikako erlojua
Zutikako lanpara
6.- Leungarri-txikigarri-xehatzaileak
Adaxka
Adinakoxe
Ahulxko
Aixexki
Aldaxka
Aldekoxe
Alditxo
Anixko
Arestixean
Aspaldixetik
Aspaldixko
Aurretxoan
Axala
Axaletik baino axalagotik
Baratxe
Begi-bildutx bat
Behintxo ere
Belaxka
Beranduxko
Bestelakoxea
Bezelakoxe
Bexurra
Bidexka
Bizixeago
Bueltaxka
Denboratxo bat
Ederkixko
Eroxko
Exkaxa
Ezertxo
Flakoxta
Gaixto
Gaizkitxo
Gartxu
Gaxte
Gelaxka
Geroxeago
Gerturaxeago
Gixonilo
Goiztxo
Goxabera
Goxatu
Gutxizko
Haizeño
Halaxe
Harexen
Harexetan
Harrituxe
Hartantxe
Hietantxe
Hizño
Horiexek
Horixka
Horratx
Horraxe
Horrekintxe
Horretarakoxe
Horrexengatik
Horrexetan
Hortxe-hortxe
Hustuxe
Izkintxo egin
Lehenxeago
Lehentxeagora
Luxe
Luxezka
Luxezko
Maixtxo
Moztaka
Nahikotxo
Nimiño
Oihutxoka
Ondotxo
Ongixko
Oraintxe
Orduantxe
Pasatxo
Sartuxeago
Soberaxko
Titarexka
Tragoxka
Urrutixko
Xakar
Xendra
Ximenki
Xuhurtu
Xuxen
Xuxenki
Zaharxeago
Zerbaixka
Zurixka
Zertxobait
IDAZLEEN MINTZOAK 2
Esaldiak
A
Ahal bestean
Aho bete hortz
Aida batean
Aiko-maikoetan
Aitaren bizian joan
Aldez edo moldez
Alutik ateratzen zaiona egin
Ama jotzea baino itsusiagoa
Antzarrak ferratzera bidali
Arian-arian
Arre ala iso egin
Astaputza ere balio ez
Asto beltzarenak bota
Asto beltzarenak eta bi esan
Astoarenak bota
Ate guztien krisketa
Azak eman
Azeri zaharrak zepo guztiak ezagun
B
Bai eta bai
Baiki
Bakoitzak berea
Bala-bala zabaldu
Begiko hezurra baina nahiago
Behetik jota
Beldurrez doanak hankak arin
Baleukoko markesa
Beltzarenak bota
Bere kautan
Bere zoroa bizi du bakoitzak
Biek ere biek
Bizikletak ferratu
D
Deabruak hartuta
Denentzako feria onik ez
Duda-mudan
E
Egur hezeak gar gutxi eta ke asko
Ekarri bostekoa
Eliza hutsik dagoenean baino isilago
Ere bostean
Erreginaren orinala baina garbiago
Esku bete lan
Eskutik irabazi
Euri edo elur, eguraldi ona segur
Euria goian behean
Ez bat eta ez bi
Ez buru ez hanka
Ez hanka eta ez buru
Ezta hurrik ere
Eztula baino zaharragoa
F
Farran eman gaua
G
Galipota bezain kaletar
Gosea baino luzeago
Goseak amorratzen
H
Haien ordainetan
Haragi eta hezur
Harri eta belarri
Has eta buru
Hasi-masiak
Hats eta putz
Hegan ikasitako txoriak habiara itzuli nahi ez
Herio batean ihes
Hitzean eta hortzean
Hobe bai
Hobeto ez
Honetan eta hartan
Horratx
Hortxe-hortxe
Hutsaren hurrengoa
I
Idiak bezain astunak
Ilea larru-arrasean murriztu
Infernua baino beltzagoa
Inguru-inguru
Ixt eta itx
J
Jainkoa zuekin: konpainia txarra
Jainkoak gosea hortzak dituenari
Jainkoak ogia hortzik ez duenari
Jainkoaren zokor-mazoak kirtena luze
Jarik ere egin ez
Jo eta tira
Joandako urak indarrik ez
Jordi zeritzon
K
Kolpe sorrik jo gabe bizi
Kubako txoria, Kuban laket
L
Laharraren umea, masusta
Lar hartuta (mozkortuta)
Lasai arraio
Laster bai laster
Lau zorri balio ez
Lehen-lehengoetan
Luze jo
M
Mando bakoitzak bere zama
Mando hilari denek ostiko
Mandoa baino egoskorragoa
Mikaren uhuria
Mindura betean
Motza da pobrearen poza
Mutu amen
Mesedez eta faborez
Murtik egin gabe
N
Nahia eta ekina eskutik
Negar muxinka
Neskame jaioa, neskame hilko da
Nik dakit bada
Nik dakita
Nire iruditan
Nola edo hala
Non edo han
O
Oiloek txiza egin arte
Oinak astindu
Olo latza eman
On egin
Onddoak udazkenean bezala
Onbeharrez
Ontzian irabazi lau, lehorrean xahutu hamalau
Ore bereko opila
Oso eta santu lo egin
P
Paolak bota
Pare-parean jo
Pentsutan
Porru egin
S
Sagurik ere ez
Sitsak argitara bezala
Soinuak non joko han nik dantza
Sor eta lor
Suak eta garrak hartuta
T
Tartean behin
Tarteka-marteka
Trostki eta Lenin, biak bizardun
Txahala bota
Txakurraren buztana baino tenteagoa
Tximinoa gorago, uzkia ageriago
Tximu eginda
Txist eta pist
Txortenik ere ulertu ez
Z
Zakurraren bibolina
Zazpi behi gizen ondotik, hezur azalak
Zein arraio gorri
Zertan edo hartan
Zinez eta minez
Zirt-zart
Zopa beroari putz egiteko baino gutxiago balio
Egiturak
A
Aditzeraz ezagutu
Agerkundeak orpo
Ahots txoriarena bezain zorrotza
Aitak ez beste inork
Aldian behin
Ariz eta…
Arteke
Aspaldi ez zela
Asperraren asperrez
Azal ezin nezakeen nolatan
B
… baino ez
Baizik eta
Baldin batere
Barrezkago
Bat-bedera
Bata ala bestearen etxean
Bazterrik bazter
Begiz begi
Behar aldean asko
Behar beste
Behar bezain argia
Behar zukeenaz bestelakoa
Berandu gabe
Beranduenez jota
Bere-berezko
Beste batzuetakoen oso bestelakoa
Beste jendeaz bestelakoa
Bestela baitakoan
Bestela bezala begiratu
Beti-batekoa
… bezainbat …
Bitik batean
D
Den gutiena ere
Denaz bestaldera
… denaz bezainbatean
Diren ber
Duela hainbeste
E
Ederretan eder
Egun biz behin
Egun hartakoaz geroztik
Ehuneko ehun
Egunik egun
Erroz gora
Espero aldean luze
Euliak eztia nola
… ez bezalako
Ez du zertan
Ez zitzaidan ihesa damutzen
Ezpadaze
Ezpainez ezpain
G
Geldo bai geldo
Geriza batek nola
Gero baino gero
Gero eta…
Gerotik gerora ibili
Gerta ahala gerta
Gizakiaren oso bestelakoa
Goi- eta behe-kleroa
H
Haietaz guztiez
Hala berean
Hala eta ere
Halako batean
Halako hiru handitu
Halako moldez, non…
Halatan non
Handik labur
Hango barruko
Hara edo nola
Haren bezain
Haserretu eta guzti
Haur bat nola
Hemengoagoa
Hilko nahiko balu
Hiri egin zaik
Horiez guztiez
Hirurogei eta bosten bueltan
Hormari jarraitu
Hura ez bezalakoa
Horren da ozena
Hortakotz
Hurrengo segundoan barruan
I
Inoiz ez bezain
Izan zein ez
Izatekoa zenez bestekoa
J
Justukoa baino
K
kanpoz… barruz…
Karguz jaso
Koraza bezain
L
Lasai arraio
Lehen bezainbeste
Luze beste zabal
M
Makinaz jo
Musuz musu
N
Nahita ere
Nahiz bezain azkar
Nahiz eta
Nitaz gain
Nuenetz
…. nola, hala…
Norbaitez ezkutatu
Nuenaz landara
O
Ohe hartan bestetan
Ohi baino gorago hizketan
Okerregiago
Ordubiak arte baizik ez
Oroz lehen
P
Paretaz pareta
Peilon argitan
Pekoz peko
Pozikago
S
Segundo ehunekoa
Segundo hamarra
T
Tinko bai tinko
Txokatzen ziguen
U
Uste aldean hotza
Z
1912z gero
Zazpitan zazpi aldiz
Ze bezain beste
Zein bere deituraz
Zein bere kolorekoa
Zein bere tokian
… zelan… ere halaxe
Zernahi gisaz
Zintzotasunaz bestera egin
Zuzenki zuzen
IDAZLEEN MINTZOAK 2
Esamoldeak 2
A
Abiadura apaldu
Adarrean: adarra joz
Adimenaren lorean
Adina jo norbaiti
Ageria eman
Ahoa haizearekin beratu
Ahotik ahora
Ahotik belarrira
Ahots beheran
Aireari zaplatekoak eman
Aja-aja eginda berokia
Aldarri egin
Aldian behin
Almendra eginaren usaia
Amaitu berritan
Amorru aldartea
Andrakotzat hartu
Apaizak eta mojak baino beleagoak
Aparte gabe
Aparteko orduak
Apur-apur eginda
Ardaila batean
Argia burrunban sartu
Arimaren itsas labarra
Arimaren mamia
Arimaren mamia
Arteak hartu
Asmotan hartu
Aspaldi handian
Ateari begiak ireki egon
Astez guztiz
Atarramendua atera
Atearen bizkarra
Atso mari-kutzu
Atzamarrak klaskatu
Atzeko zarata: sonido de fondo
Atunburu (gaitzizena)
Aurpegi beteko irribarrea
Aurrera egin arau
Auzoko salda nahiago
Azienda handiak eta xeheak
Aztarren gozorik utzi ez
B
Bakarlaria, zango biko amildegia
Bakartan bizi
Baketan utzi
Baldin baitere
Barauari emana
Barrez algaraka
Barre–zotinka
Barruraka hitz egin
Bazter geratu
Bazter gordea: isilekoa
Bekokitik ahora zabaldu begiak
Belarriak zorroztu
Belaunak kolokan
Beldur-jarioan
Beldurrak airean
Beldurrak ito
Ber gauza
Ber gisan
Berariaz
Bere kautarako pentsatu
Berean hazi Berrehun urte eta koska
Bertatik damutu
Besoa ukondo-toles eginda popatik eman
Bestearen berdin egin
Bestela baitakoan
Bestela bezala
Bet-betean
Beti bat eta bera
Bidea zelaiztu
Bidearen arras
Bidearen erdia jo
Bihar-etzitan hasiko dira
Bihik balio ez
Biribil bat margotu
Biribilean ibili
Birika betean oihuka
Bizarra kendu
Bizi-alargun egin
Bizi onaren sekretua
Bizialdia geroago
Boligrafoari hozkaka
Borrak besteko bi esku
Bost urtez azpikoa
Bote batez tentetu
Brastakoan altxatu
Brastakoan gelditu
Buloi hariztatua
Burdina gorituak azalean jota bezala
Burdina urtuzko gurutzea
D
Debaldetan hil
Debaldetan saiatu
Denaren kabuan
Denbora galdua harrapatu
Denbora geldotu
Denbora irabazi erlojuari
Denboraren puruz
Denborari denbora eman
Dendak atero
Dirua esan eta dirua hegan, sartu ahala fundi
Diskoa abiatu
E
Egia etxeko hautsetan
Egiari men
Egonarria izan norbaitekin
Egun arrezkero
Egun batetik hurrengoa atzeratu
Ehun eta koska urte
Elektrizitate-indarreko argitan
Elkarren gainka
Elkarren gaki
Elkarren ogi eta jaki izan
Eman dio (iruditu zaio)
Erabaki arau jokatu
Erdi antzika
Erdiz erdi asmatu
Erosta jo
Errebolberra destatatu
Erreka jota
Esaldia ebaki
Esaldiaren azpia
Esan-ez-esan
Esku ahurrak pala gisa
Esku-astinduka
Eskua kokatu norbaiti
Eskuak ikaratan
Eskuak ukabildu
Eskorgaren gurpilak garrasika
Esku-erakutsia
Esku zakua
Eskua esku ahurren gainean bermatu
Eskuaren bigunean bermatu matraila
Ezkututik ezkutura ibili
Etxe elkarri atxikiak
Eskuz esku tiratu sokari
Esparrua begiz hartu
Esperantzetan egon (haurdun)
Eulien marmarra
Eurak berak
Euria goan-behean
Euria arratsalderako eman
Euriko ura baino gardenagoa
Ez atzera ez aurrerako aurpegia
Ez du zertan…
Ez-inoren lurra
Ez lasto izpirik kabitzen
Ez zen sasoia
Ezin bizizko
Ezina, ezinez ezina
Ezinago indartsua
Ezinago sentikor
Ezkerreko zangotik herrena
Ezpain hutsez erantzun
Eztarria kokatu
Eztarria larru eginda
F
Ferra itxurako kurba itxia
G
Galanki nekatuta
Galderaren zuzentasuna
Gandutsu ikusi
Gari-jotzen
Gatzetan atxilo
Gauaren muturra
Gauzak, Jainkoaren bidetik
1924 grazia urteko uda
Gela tabako-kez zamatua
Gereziekiko platera
Geroko gerotan
Geure beteenean
Gezi-tiraka
Giltzen intziria sarrailan
Gitarra goldatu
Gizona halako bi
Gogoan atxikitu
Gogoetak bira-bira buruan
Gogotik garbitu
Goiti-behiti beharra
Goma-orroan gurpila
Gorde gogo izan
Gordeaz eman
Gorpua sinatua (Tanatorioko liburuan)
Gorputzak tenkan
Gorputzaren gain-gainetik ibili
Gorri-hotsean
Goxo egin bertan
Gurpilak kurrinka eta karranka
H
Hain hainbeste
Haize zabalean
Haizea bezain gardena
Haizeak eramango duen hostoa izan
Haizetaratutako bandera
Hala nola
Han barre eta hor kantari
Handiro agurtu
Hankak ematen duten bezain urrun jo
Harea karraskatu oinen azpian
Harri egin bihotza
Harrotasuna zauritan
Hartan bertan
Hatsa tunpaka
Hatz egin buruan
Haztaka pasa orriak
Hein bateko erredura
Hemen berean
Hemendik hiru egun gabe
Hemengoa ez bestekoa
Herioan segika
Heriotzaraino defendatu
Herren arin ibili
Hesteak bota
Hilobia hilobiari jarraitu
Hinki-hankarik gabe
Hiru hilabetez haurdun
Hiru trankotan
Hitz beste egin
Hitz egin bidenabar
Hitz-erdika
Hitzerdiz adierazi
Hol-hola utzi
Hortz artean
Hoska eta hoska
Hotzikara inurriak ibili azpiko arropatan
Hurrenkera berean
II
I
Iduria soineko bihurtu
Igo eta batera
Ikusgai geratu
Ikusi batera
Ilaren akabuetan
Ilargia bere betean
Infernuan bezain urrun
Inoizko batean
Inongo lekutan
Iragaitzako esparrua
Iritzira bota
Irribarrea loratu
Isil-gordean ibili
Isilka ostu
Itsasoa hautsi
Itxura batera
Itzalezkoa irudi
Itzalezko gorputza
Izena kendu
J
Jauzi eta must (arrainak)
Jendetza uhinka
Jipoia jo
Joan araua
Jostorratza baino ahots argalagoa
Jostorratza hariztatu
K
Kakotuta geratu
Kalearen kabuan
Kanpai danga
Kanta galopan
Karranka
Ke eta su egin
Kirika egon
Kobre aireko gorputza
Konfiantza betea
Kontesta eman
Kontsumitzeraino argalduta
Korritu zuen gelara
Kortxoak hots egin
Koska handitan ahoratu bizitza
Koskak berdintzetik urrun
Koskorrik ere ibili ez kaleetan
Kuku batean erakutsi burua
Kutx ala pilean
L
Lanbehartuetako esparrua
Lanaren soldaduak
Lanari eraso
Lañoetan lañoena
Lapurren pare
Lasai arranean
Lautan zatitu
Larruz larru jo
Lehorretik zabaldu
Letra elkar gainjarriak
Loaren lurraldea
Lobetean
Lorra lepora eta segi aurrera
Lotsa oneko semea
Lur arras
M
Makur bat ekarri
Maldaren gailurrerakoa
Maluta jarri amuan
Marrubien makina: sakaperras
Matte-matte egin
Mea eta ganga bereiztu
Metro karro
Mihia astindu
Milaka argi urtera
Min handitan egon
Mistik esan gabe
Modaren gailurren jantzi
Mozkor gorotz egina
Mundua izan
Munduko gurpilaren ardatza
Musuak eman norbere buruari
Mutiko gizon-nahi
Mutilez jantzita
Mutur bietatik erretako kandela
N
Nahi ala ezkoa
Nahi eta ezin batean
Negarra faltsuan egin
Neke gaizto egina
Neketan nahi
Neurrigabe neurritsu
Nobedadea egin
Nor bere zoroak bizi du
Nor bihurtu
Norarik ez
Norbait batu
Norbaiten bizkar txantxak
Norbere bakardadean ito
Norbere buruarekin egin lo
Norbere kautan
Norbere osoan egon
O
Obreroen armada
Oholak elkarri mihiztatu
Oinetakoen takatekoak
Olatuaren zain geratu
Ondoko aldi bat artio
Ondoratzen nabari da
Ontzi alerik ez
Ordaina hartu
Orduantxe berean
Orduko hartan
Orein bainoago zezen
Oreka-marian kokatu
Oroitzapenen itsulapikoa
Orriaren margenetan bizi
Oso asko
Oso goran
Ostatu hartu
Ostieleko efektua
Ostiral guztiz
Ostiralero legez
Ostoak atera zuhaitzak
Ote motzean hazi
P
Papardo aurpegia
Part botata
Pausua zalutu
Peko erreka jo
Petxutik makal
Piko egin zaurian
Pikotxean jarri
Pisua hartu
Poliki ibilki
Preso altxatu
Protesta jo
Pudorea eman
S
Samarregi
Segi dezala zibak itzulika
Segidan igo harmailak
Sekula guztietan
Sekulako ederto
Sobra ere
Sudur ziztuka
Sugea limari hortzaka
T
Takoien mokokadak
Tapa-tapa ordaindu
Tiroak sutu
Titiak koskortu
Tranko bitan heldu
Tripak orroka
Tutik esan ez
Txakurrak marmar
Txapaka egin
Txiza egin aldean
U
Uhin zentrokide
Ukondoz-ukondo eseri
Ur hotzean erre
Urrats eta solas
Urrats handietan
Urtea hurrengo urte bihurtu: urte bukaera
X
Zafla-zafla hegan
Xehetasunez xehetasun
Zerrendetan urratu alkandora
Xorta bakarrean edan
Xurgadak kendu zigarroari
Z
Zabal egin barre
Zabal hartu
Zabal-zabal lo egin
Zaharrez hil
Zainetan eman
Zangobiko amildegia (gizakia)
Zangoz goiti jarri
Zarra eragin
Zati berdinetan usainak
Zegoen zegoenean
Zeharrez ikusi
Zena zelakoa
Zentzumenen mozkorraldia
Zeratxoa eman
Zernahi gisaz
Zerogarren urtean
Zerrenda pasa
Zerrendan pantailak autobusak
Zerri eginda
Zerua altxatu: egunargitu
Zigarroa erraustu
Zikinezko pila
Zirkin egin
Zirkinik gabe sinetsi
Zolarik gabeko kontua
Zuhaitza loretan
Zupada jo zigarroari
Zut posizioa
Zutitu bidenabarkoan
Zuzen handia (arrazoi osoz)
BIDAIAK 97
Ekainaren 26a. Osteguna. 53.a-F:1.a
Bidaia bukatu aurreko urduritasuna; luzea eta korapilatsua izan baitaiteke gaurko ibilbidea, erabat aldrebestu dezake euriak.
Egun ilun tristearekin abiatu gara etxerantz.
Saltokitxo piloa antolatzen ari dira Txekiako mugan, aleman pobreei huskeria merkeak saltzeko: pobreagoez edo pobre aberatsagoez baliatzen gara pobreak.
A L E M A N I A
Txekiakoek ez duten apain-ukitu bat dute Alemaniako herriek: horma zuriko etxe argiak, teila gorriko teilatu pikoak...; aberatsagoak ere badira alemaniarrak, baina, batez ere, urte gehiago daramate herriak txukuntzeko filosofiarekin; Txekian ezin izan dira azken ukitu eta politasunetan murgildu; bizitza baldintzek ez zieten ez denbora ez adorerik uzten horretarako; bizitzan zer den gehien baloratzen den horrek du eragina bizimoldeetan; bizitzari buruzko filosofiak gauzatzen du biziera, azkenean ekonomiak edo baldintza ekonomikoek baldintzapetzen badute filosofia hori bera ere. Paisaia fisikoa da aldatu ez zaiguna: Bavaria azken egunotako Txekiako paisaiaren berdintsua da. Herriak bai aldatu dira, giza paisaia alegia, baita guk jaso ezin dugun jendearen jitea, biziera, bizimoldea, filosofia eta jokabidea ere.
Handiak eta argiak dira Alemaniako bide-sare iragarkiak, gu bezalako nahas errazak ere ez gara galtzen.
Txekian baino eginagoa dago artoa, horituta dago hainbat galsoro, eguzki-eguna lagun, ebakitzeko prest.
Oso motel doa trafikoa kamioiak direla-eta Alemaniako errepideetan: beti dugu aurrean kamioneta zamatuegiren bat ibili geldo ajetuan.
Ez ditugu 50 kilometro egin Alemaniako lurraldean eta hor ditugu gudagizonak.
Pare bat maiatz!: agian S. Juan zuhaitzak dira, bata urteroko zuhaitza da, zuri-urdin pintatuta, abarren ordez herriko ezkutua gandor.
Lurralde zabal berdean bi tximinia, luze eta txaparro zabala, lehia bizian ia nork gehiago kutsatu: Txekiakoek baino ke gehiago botatzen dute hauek.
Mendiarte bateko laugune edo zulogune zabaltxoago batean ertzak ondo zaindu eta berdindutako hainbat putzu elkarri lotuak, arrain-haztegi itxurakoak.
Auto poloniarrak ikusi ditugu ugari egun osoan zehar Alemaniako errepideetan, Txekiako mugan bertan hasita: matxuratutako autoak garraiatzen dituzte, Txekian zehar, uste dugu Poloniara. Diru asko jarri duen negozioren bat izan behar du hainbeste auto, atoi eta pertsona erabiltzeko; agian gutxi askoren zeregin txikia edo negozioa da; Alemaniako auto matxuratuak erosi eta konpondu ondoren Polonian saldu, hori da nonbait negozioa.
Iaz lagun izan genuen Nurenbergo autobia dugu orain ezagun, iazko bazterrak begiratu eta gogoratuz. Trumoi zaparradatik zaparradara egin ditugu kilometro luzeak, paisaia polit baina azkenez monotonoan; aspergarriak bilakatu zaigu ibilia. Kamioien gurpil handiek harrotutako lainopeko bidaia; tarteka goitikako eta behetikako ur nahasiek urezko hesi trinkoa jasotzen ziguten aurrean, urezko horma zulotzen joatea bezala zen gidatzea, gortina heze bat urratzea zen aurrera egitea.
Agerkundea bezala izan da: Heilbronn-etik gertu, Hungariako autotxo oso antzinakoa edo erabilia, zahartxoa, izan dugu aurrean, Txekian bageunde sentipena sortaraziz; bitxia eta arrotza bilakatu zaigu Alemaniako auto sendo eta berrien artean.
Karlsruhe-rako bidegurutzearen ondoren Tuterako zubi erraldoia zeharkatu dugu, kable gorriko urdina, ikusgarria: besterik ezin izan, nire Rhin mina behar zuen izan azpiko ibaia; oroitzapen nostalgikoz begiratu diet zama-ontzi mantsoei.
Mannhein inguruetan konboi militarrek garbi uzten dute bere presentziaz Europa osoan nork agintzen duen, nork duen benetako indarra.
Kaiserslauter-en, Manhein eta Saarbrücken-en arteko bailararen zabala dena da mahasti, bai mendixka gainak baita begi-bistan galtzen den bailara osoa ere.
Han jarraitzen zuten Hilbronn-eko tximinia erraldoiek, han zeuden bere tokian bere kezko gandor erraldoiekin.
Berrikuntzak eta konponketak direla eta, takian-potian gaude geldik autobian ere; motel zamarra da bidaia halako errepideetan ohi denerako. Izugarria da kamioi kopurua, trinkoa kamioien trafikoa: ia 100 kilometro joan gara etenik gabeko kamioi ilara eskumatik, autoona ezkerretik, inork inor aurreratu ezinik, abiadura berdintsuan kamioi eta autook.
512 kilometro 6 ordutan, hori izan da alderik alde bere zabalera osoan Alemania zeharkako bidea.
FRANTZIA.
Lorena-Lorrain lurraldea, jauntxoen jabetza bailitzan, gerra bakoitzaren ondoren eskurik esku ibili den herrialdea.
Izan ere jauntxoen jabetzak dira herrialdeak ez ezik nazioak ere, lur-jabetasunak halakoren eta bestelakoren izenean badaude ere. Lurrak ez ezik pertsonak ere jauntxoenak dira, hitz, teoria eta organigrama politiko politekin mozorrotu arren. Ikus bestela nola daramatzaten mutilak ejertzitoetara, edo langileak alokatzen fabriketan.
Mosela ibaia, zabala eta ederra, baina kutsatua eta hila. Lurraldearen fisonomia fisikoa ez da oraindik asko aldatu, Europako lurkera gehiena da berdintsua, uhindua, laua eta nekazaria, baina gune industrialek menperatu ez ezik kutsatua edo kutsa erazia; behiak zaizkigu berrikuntza paisaian: lixiban kolorgetutako behi zurixkak gehienak. Pertsonak hemen ere antzerakoak izanen dira sakonean aztertuz, baina azaleran eta bizieran ezberdinak, idazkeran eta hizkeran ezberdinak diren heinean. Izaera ezberdina eragiten du sarri askotan hizkuntzak.
Hasi zaizkigu Frantzian bidelapurrak, txabolatxoetan gordeta, larrutik bidesaria kobratuz; takian-potian daude gainera, enpresa bakoitzak, jauntxo bakoitzak, egin du bere errepide zatitxoa eta orain etekina ateratzen dio. Hasi zaizkigu ere frantses irratiak kaka esplikatzen.
Verdun, "bakearen hiria", gerragatik da ezaguna, beste dena zurikeriarako hitz hutsa besterik ez da; zapalkuntzaren sinboloa da, Euskal Herriko Petain guztien oroigarria, inposaketaren ikurra. Inguruko herritxoek ez dute ezberdintasunik Alemaniakoekin, urrutitik begiratuta, agian ilunagoak dira hauen etxe-hormak.
Trumoipez trumoipe, laino-azpiz laino-azpi, zaparradatik zaparradara, goaz Frantzian ere, aterrune batera irten orduko ikusten dugu aurrean bota ahalean dagoen lainoa, eta laster sartzen gara lurreraino heltzen den lainopean.
50 kilometro besterik ez zaizkigu gelditzen Parisera petrolio-putzu pila agertu zaigunean, dringilin-drangalaka zaldi-buruak aspertu gabeko eraginean. Barraskiloak bezain geldo saihestu dugu Paris, Senako batel batzuk ere ikusi ahal izan dugu.
954 kilometro, laino beltzen altzoan ia denak.
Trailer biren arteko babesean egin dugu gaua gasolindegi batean.
Ekainaren 27a. Ostirala. 54.a-F:2.a
Tours, "Loire les chateaux": bakoitzak duena erakusten du. Etorri ginen gu ere sorburua atera nuela-eta oporretara joaterik izan ez genuen uda batez Abuztuko Amabirjinaren zubia baliatuz: zenbait gaztelu ikusi eta bapo!. Gaztelu asko izanik, denak antzerakoak baitira bere ezberdintasunean. Tours lurraldean bi tximinia zabal dager gazteluak ketzen, itxura hobetzeko edo, Idiazabalen kolorea emateko gaztak ketzen dituzten bezala.
Erakutsi egiten ditu Loira bailarak gazteluak; berez ikusten zaizkio Tours-i, erakutsi gabe ere, etxe-orratzak: mamu erraldoiak dira bere zuritasunean.
Teilatu eta horma ilunekoak, tristeak dira inguruko herritxoak, tristeagoak gaurko egun tristearekin; are tristeagoak dira harri arreko horma eta teilatu ia beltzezko bordaldeak; Txekiako eta Eslovakiakoak bezain triste eta zikin plantakoak dira.
Garitzak.
Kanpin zehatz baten bila hasi eta alboko beste batean bukatu dugu, merkeagoa eta erosoagoa, suertez.
Poitiers. Bisitan bueltatzeko gogoa uzten duen hiria. Zaharra da baina zaharkitu plantarik gabekoa bere muinean. Erdigune zaindua izan ohi da hiri eta herri bateko muina; baina edozein herritar bizi edo dagoen zokoa behar luke muin izan, ez dendariek diruari etekina ateratzen dioten gunea soilik, ez jendeak erosi edo edan egiten duen tartea bakarrik; edozein bizitoki, etxegune, behar luke izan muin zaindua; muin zainduak, berriz, ihes-guneak izan ohi dira, bizitzari ihes egiten diogun zokoak. Agian askorentzat egunerokoari ihes egitea da bizitza, horiek dira bizitzan merezi duten orduak.
Lehen egon gineneko bi irudi nituen gogoan, biak gertatu zaizkit ustelak, ez dira oroitzapenean gorde nituen ederrak. Jai eguneko eguerdiz eta inolako informaziorik gabe egon ginen duela asko, arinki egin genuen kale-arteko ibilalditxoa. Bizipen eskasa eraman nuen. Gaur jantziago eta lasaiago, egun eta ordu egokiagoan ere etorri gatzaio. Hiri ederra da, kaledi atsegina du, altxor ikusgarriak gordetzen ditu. Gogoratzen nuen bera da plaza, baina Udaletxe aurreko eraikina, jauregia, kale luze baten bestaldean dago, gogoratzen nuen bezala udaletxearen aurrez aurre, baina urrutiago. Plaza eta alboko kaledi tristea zen nire oroipen urria, baina justu bestaldean dago zahar atsegina. Alde Zaharra merkatari kaledia, atsegina eta zaindua. Herri askok du Frantzian Ganbeta kalea, Poitiers-ek ere bai, noski: oso atsegina da batez ere dendak eta erakusleihoak gustatzen zaizkionarentzat. Kale zoruan marraztutako marra urdinari jarraiki ikus ahal daitezke erdiguneko monumentuak, marra da gida eta plano ziurra. Monumentu denak dira apartak, denak gozatzekoak: S.Porchaire eliza: dorrea, bakoitzak hiru arku ilara duen hiru estaiko dorre erromanikoa; bi nabe ditu, bakoitza bere aurreko aldarearekin, ezkerrekoa delarik aldare bietan nagusia. Justizia Jauregia: Zutabe eta mailadi zabalekin greziar palazioa dirudi; bitxikeriarik ez du, barruko aretoaren tamaina izugarria da bitxia; aparta ederra egiten dute arku, aurreko balkoi eta balkoipe gotikoek. Jauregi ostean berriz, erabat bereziak dira eliza behar lukeen eraikin bukatu gabe edo eroriak, zein harresiak behar zuten hormatzar zutik iraun dutenak. Katedrala: Sarrera gotiko aparta da filigranarik ez badu ere; barnea, luzera eta garaieragatik zirrara eragiten duen horietako eliza biluzia; sekulakoak dira geratzen zaizkion beirateak; pulpitua, kuriosoa da: elizaren bi zutabeen artean, atzean, erdiko bankuteria alboka geratzen da, baina aurrez aurre badu bankuteria bat pulpitura begira, aldarera ordez; norentzako ote sermoiak, meza entzuleentzat ez behintzat!; Bataiotegia: erromaniko ederra kanpotik; bataiategia izateko handia, baita erromaniko kapera izateko ere; bataio-putzua erdi-erdian du eta barrutik ere moinono-moinonoa da dena, harriz beteta badago ere: museo bateko harri pilaketa dirudi. Saint Radegonde eliza: erromaniko aparta, handia, sekulakoa, berezia, ikustekoa; erdian sarkofagoa duen kripta berezia aldarepean, bertarako jaitsiera luze zein zabal pike batekin, pasabidea inguratzen duela. Presbiterioak zutabe sendo pintatuak ditu, bitxiki pintatuak ditu zutabeon kapitelak, pintatuak gangak; katedrala bailitzan, edo eliza gotikoa, garbia eta librea du presbiterio ostea, abside aldea. Notre Dame Handia: fatxada harrigarria, bitxia, argia, ezohizkoa, landua; zutabe pintatuek pagoda itxura ematen diote barnealdeari; hiru nabe dira, altuak eta luzeak hirurak, alboko biak oso estuak; honek ere librea du presbiterio ostea, baina begi-bistan. Badu kripta, baina itxita, non ez dagoen nonbait ezer erakusgairik; urteen ajez ia galduak, ilunagatik ikus zailagoak, pintatuak ditu gangak. Merezi du begirada bat Kristoren Hilobiratze handiak ere: antzinakoa, naif samarra, kuriosoa.
Ez dugunaren bila gabiltza gehienetan: neska beltz batek leun jarria zuen ile kizkurra. Hainbat emakumezko zurik berriz ilea kizkurtu ohi du; hainbat burusoilek ileordea jartzen, iletsuek berriz burua soiltzen.
Mexikar jatetxeko zerbitzari asturiarrak euskaldunak garela esatean "vascos!!!!" esan du, gure burua arrotzat eta zerbaitzat dugula adierazizko ahots eta keinuekin.
Norabide errazetan egindako hanka sartzeengatik ez balitz, egun polita.
354 kilometro, etxetik gertu uzten gaituztenak.
Ekainaren 28a. Larunbata. 55.a-3.a
Futuroscope
Nagusien jostailu garestia, haurrak engainatzeko guneekin. Egun-pasarako gune aproposa. Irudien teknika oro masifikatuzko antolamendu erraldoia. Etxean bakarka edo zine aretoan taldetxoka pantaila txikien aurrean egiten duguna bera hemen jendetzan elkartuz egiten dugu pantaila erraldoiaren aurrean: irudiak ikusi, bereziak badira ere. Kanpotik figura geometriko ezberdinak diren eraikuntza abangoardistek sortzen dute giroa kanpoan; barnean han-hemenka zenbait hiriburuetan ikusi izan ditugun ikus-entzunezko teknika berri ezberdinak gune eta oskol bitxietan eskainiak. Bartzelonan ikusiak genituen ikusi ditugun hainbat ikuskizun. Teknika berrien zirrara, hiru dimentsiotako pantaila eta zinema erraldoiekin. Xarmanta eta zirraragarria, ezohizkoa ere bai, zinemaren inguruko bidaia teleaulki batetan zintzilikatuta zine-modu ezberdinen atalak ikusiz.
Gestorek deitutako manifa nazionala edo Ikastolek jarritako Festa Egun baten antza du: autobuskadak, autoak, jendea uholdeka bilgunera, urduri ez baina zerbait berezira bailihoaz, giro berezian.
Ikuskizun masifikatuak: milaka pobre, trumilka, hesi estuek zabalera laburrean izugarri luzatutako kaletxo luzeetan, elkarren bueltan mila bira emanez, tuteria kiribilduetan ilara amaigabeetan luzatuz, izugarri bihurritutako erreskada etengabeetan sarrera harrapatzeko pilatuta, zutik tolestuta, areto batetik irten ordurako beste areto baten bila ibili lasterrean, dena ikusi nahiaren urduritasuna bai ibilian bai aurpegian, erabat nekatutako jendea, enpresak jarritako txosna, jatetxe eta abarrak han- hemenka denean.
Umeen jolasak, ur-txorrotako lakua ur-sinfoniak eginez musikaz bildurik, lakua... Jendetzak erakartzeko muntaia bikaina. Oso atseginak dira bai parajea, bai parkea.
1O kilometro besterik ez egun luze batetarako.
Kilometroetako ibiliak ez du berak soilik eguna betetzen. Askotan ibili luzeak bete ordez hustu egiten zaitu. Gaurko ibilbideak bete ez gaitu egin agian, baina egun lasaia izan da, dena ikusteko arrapataka ez ibiltzea erabaki baitugu.
Ekainaren 29a. Igandea. 56.a-4.a
Udal-kanpina, behingoz aratza eta zaindua, edozein kanpin pribatu baino hobea. Kudeaketa publikoak beti behar luke gutxienez horrelakoa; kudeaketa pribatua gainditzen duenean askoz hurbilago izanen dugu sozialismoa.
Zonalde osoa dugu heldutako garitza; gari-buruek gorrinak jotako halako itxura beltzarana dute, azken egunotako hezetasunaren eragina nonbait; gure hezurrek bezala gariak ere eguzki goria eskatzen dute. Barne-turismo biziko zonaldea dirudi herrialdeak, gaurko euripean inor ez badabil ere: baso zabala parke bihurtuta, bide-gorri ugariak, aisia-leku, errepide bazterretan hainbeste jatetxe eta kafetegi ikusten ez bada ere. Herritxo askok du elizatxo erromanikoa, errepidetik begiratuz xarmantak. Herri gehienak dira aratzak, garbi itxurakoak, txukun sentipena sortzen dutenak, bertan gustura sentitzen zaren horietarikoak, euripean ere apainak. Nekazari zonaldea, gari horituagatik ez dago hain berdea, baina berde trinkoaren planta ematen diote errepide ertzek.
Halako efektu bitxia eta berezia egiten zuen auto zurixka batek ikusten ez zen errepidean garitza horia zeharkatzean, gari artean airean antzo.
Chauvigny. Hiribildua. Dorretxea eta eliza erromaniko aparta gordetzen ditu tontorrean; oineko lautadan berriz, eliza erromaniko ederra eta kaledi aspaldikoa, Viena ibai zabalaren ertzean. Saint Pierre, kapitel erromaniko ikusgarriak ditu presbiterioko zutabe sendoetan; pintatuak daude zutabe eta kapitelak, -zarpeatu egin zituzten pintatzeko-; arkutxo erromanikoek ere kapitel ederrak dituzte eta pintatuta daude ere. Hiri barruko kaledia bihurria da, giro zaharra gordez. Notre Dame, beheko eliza erromanikoa, austeroa da, kapitel landuak ditu eta fresko zati bat horma batean, urteek lausotua arren ederra.
Montmorillon. Tontorrean datza herri zaharra, lautadan berria. Maison Die, erromaniko planta ederra du. Bertatik gertu, eraikuntza oktogonala, tutuz eta plastikoz erabat bildua, igeltsuz estalitako elbarritua bailitz. Monasterioa: zaharren egoitza bilakatu dute, parke ederra du; inguratzen duen paseo-tokia, beheko lautadari so, euripean ere atsegina da. Notre Dame: erromanikoa da; pintatuta dago baina pinturok kolorgetuak ez ezik zaharkituak eta hondatuak ere badaude; Santa Katalinaren kriptak fresko oso ederrak omen ditu baina itxita dago berrikuntza lanengatik.
Notre Dameko elizan aurkitu ditugu zintzilikatuta oraindik argi eginez hainbat lekutan aurkitu ezinik bila ibili ginen tulipak.
Houhet. "Salba dezagun Houhet" dioen pankarta: bada astakeria asmoren bat!. Eliza polita du.
Sta. Teresita, Lixieko Teresa Saindua hil zela 100 garren urtemuga da aurten. Bere argazkia dago elizetan: guretzat ezezaguna den aurpegiera duen argazkia da. Aurpegi biguneko emakumea erakutsi izan digute beti, aurpegiera txepela edo samurra. Argazki hauetako emakumea begirada gogor, sendo, sakonekoa da, nortasun handiko emakumearen aurpegia.
Saint Savin. Bi zubi ditu ibai zabalean; herri txukuna. Monasterioa du erakusgai nagusia. Eliza erromaniko luze eta garaia; kanpandorre erromanikoa ezohizko luzea da, agian beranduago luzatua; erdiko nabeko gangak irudi pintatuz dotoretua dago okre berde kolore biziz; pintatuta daude bi ilaretan zutabe garaiak ere; zutabeei tokatzen zaien kapitel zabal eta handiak tailatuak dira; zutabez mugatua du presbiterioa, kapera ugariz hornitua absidera arteko tartea; erditik atzerago bi zutabeen artean kokatua dago pulpitua, zurezkoa, bera soilik, berari zuzenduriko bankurik gabe, desanparo itxuran: aurreko jauntxoek sermoirik behar ez eta atzeko herri xeheari zuzendutako hitz-iturria.
Herri garestia. Bazkaritan barraskiloak eskatu eta 12 besterik ez digute ekarri, kobratu berriz 1000 pezeta: 84 pezeta barraskilo bakoitza!. Ai Arantzazuko barraskiloak, gozoagoak, handiagoak, ugariagoak eta merkeagoak!!!.
Egurats lainotuarekin turistarik ez datorrenez gaurko egunez hutsik daude herri guztiak, hilda kaleak.
Gaztelutxoak diruditen harrizko granja ilun arreak, pobre itxurakoak, agertzen dira noizbehinka.
Zonalde osoa dago oso promozionatuta iragarki eta kartelez, herri bakoitzak duen altxorra erakutsi nahiz, turista erakarri asmoz, Futuroscopeko bisitariak bertako bisitari ere bilaka guran. Turismora jo dute nonbait nekazaritzaren ahuldurak eraginda.
Jadanik iragarrita dago Tourra dela-eta errepidea hertsia egonen dela.
Angles sur L/tAnglin. Erdi Aroko herri petoa: goialdean kale estu bihurriak, arkupeak, etxarteak, pasabideak, dorre erromanikoa, harkaitz bertikal garaiek defendatutako gaztelu sendo baten hondakinak, beherago ibaiaren bestaldean auzo zaharra, burgo bat bezala. Frantziako herri politena dela diote, moinonoa da izan, banan-banan begiratuz bere osagaiek ez dute ezer harrigarririk, baina osoki begiratuta polita da.
Laroche-Posay. Bainu-herria, txukuna, kanpotarrentzat apaindu eta zaindua. Eguraldi onarekin paseo-aldi gozagarria emanen genuen bertan.
Chatellerault. Hain hila dago gaur, non autoak ere oinezkoentzako kaleetatik dabiltzan. Astegun ateri batez hiri goxoa izanen da, gaur ez. Zubi luzea dagokio hemen ere ibai zabalari. Santiagoren eliza erromanikoak zerbait arraroa du barrenean, erromanikoa izanik beste zerbaiten jitea du; fatxada ederra da; ederra ere erromesaren irudia.
116 kilometro, euripean, errotulurik ez eta zati batean norabide bila ernegatutakoak hainbat.
Ekainaren 30a. Astelehena. 57.a-F:5.a
Zenbat arrunkeria serio-serio hizketan ikusten dituzunen hitzetan. Hain serio ikusten dituzu, hain luze beraien solasean, hurreratuz ordea ez diote eguneroko huskeriatxoak besterik!. Besterik ez da agian, bizitza!.
Poitiers. Egun pattala. Motel daude kaleak denda askok ez baitu ireki ere egiten astelehenetan. Hilario Sainduaren eliza: Aldi ezberdineko estilo ezberdinetan eraikia; Sortaldea eta absidea kapitel landuko erromaniko ederra da. Den bezain handia ageri da, ageri, bere 5 nabeetan, beraietatik 2 oso estuak badira ere. Zutabe sareak zirrara eragiten du nahasmen itxura medio; antzinako zutabeek kapitel landuak dituzte eta pintatuak daude; bi kupulako presbiterio oso garaia du eta osteko ibil-leku erdizirkularrean bada kapitel interesgarririk; bitxia da batez ere tiara buruan auskalo ze sainduren irudi gizen zaparrotea. Udaletxea: barne mailadia ederra da, handi-mandia; arranditsuak lehen solairuko gelak, artesonadu, kazetoi edo sabai garai eder eta tximinia handiz osatuak. Notre Dame Handia: are harrigarriagoa egin zaigu fatxada bigarrenez ikustean, ze ikusiko duzun jakinaz joanda ere, agian lasaiago eta ez hain nekatuta ikusi dugulakoz: hain dago dotore landua!. Barrutik ere antzerako harridura sortzen du. Dorrea bera ere ikusgarria du: erromaniko petoa, zinborrio karratua, ganga borobila txapel konikoaren... dena arkutxo txikien gainean. Fume Mansioa: fatxada gotiko loratu polita du, begien atseginerako, begien atsegina patioa ere. St. Germain, Musika Auditorio bihurtuta dagoen eliza erromanikoa: kontzertua eskaini digute entseatzen ari ziren bi neska biolontzelo eta piano jolek. Montier neuf elizak triangelu gisako fatxada du eta erdian arkutxoz elkar loturiko dorre erromaniko bikoitza; barne zola sarreratik 12 maila beherago dago; erromaniko erraldoia luzeran zein zabaleran zein goieran, sabaia erori ondoren gotiko bihurtuz birjasoa. Beso zabalak ditu gurutzadurak, presbiterioa, berriz, kapera eta kapitel izugarri landutakoz zutabetxoek erakargarria egiten duen osteko ibil-leku bilakatzen da; hor daude S.Maurizio, S.Gilermo eta S.Luis, armatuak hiru morroskoak, serio, dotore pintatuak, antzinakoak.
Poitiersko zenbait kaletan aurki daiteke zurezko egitura duen zenbait etxe; bada bat oinezkoen kale kontrako zoko batetan zur perpendikularrak landuta dituena. Baina Chaine kalea eta bere jarraipen zein ingurukoak dira antzinako zurajedunak: mignon, potxoloa, kale osoa. Iruña Zaharreko zenbait kale ez bezala Poitiers Zaharra ez dago utzita, kolorgetua, hondatua; kuriosoa, zaindua eta begiak gozatzekoa baizik, bere aspaldiko apaltasun xumean. Gidetan aitatu ere egiten ez duten Alde Zaharra izan da Poitiersek eskaini digun gaurko ezuste atsegina: kalea gora kalea behera, etxe erakargarriak aldatsa bera lau bihurtuz, aldapari nekea kenduz.
S.Hilario Ikastetxea, mutikoentzat soilik da. Dirau oraindik sexu bereizkuntza irakaskuntzan.
Merezi izan digu hirira azken bisitak, Hegoaldeko herritxoetara ordez. Poitiers-en egin dugun geldialdiak ere merezi izan duen bezala.
45 kilometro, azkenak.
Uztailaren 1a. Asteartea. 58.a-6.a
Zaparradaren urezko horma zein gurpilek jasotako laino trinkoa, biak berdintsuak. Gurpilen ur-lainoa ez denean euria, ur gortina beti aurrean dugula joan da bidaiaren azken zatia ere.
Euskaldunak garela esatean, Frantzian: "Basque espagnol ou basque francaise?". Gerra luzea da gurea, armena baino luzeagoa, zailagoa ere bai, fisikoki mingarriagoa ez bada ere.
SS matrikula ikusi dugu 150 kilometro aurretik: hurrean dugu gure herria, kilometro gutxira Euskadi Irratia entzungo dugu kaka esplikatzen, ordu gutxi barru egunkariak irakurriko ditugu kaka berdina antzera esplikatzen. Ez iritzi artikulu idazleei, ez kazetariei, ezta elkarrizketatuei ere, ez zaie eskatzen originalak izatea, zentzudunak izatea baizik.
Bordelen San Sebastian iragartzen digute errepideko kartelek.
Bordeletik aurrera, eguzkia: abegikor dugu Euskal Herria. Eskerrak, zeren errepide ertzeko egongune batean etxatoiaren gaina hondatu baitut, aterpe baxuegian sartu naizelako. Ikaztegietan utzi dugu konpontzen.
Hori daude gari-sailak Sakanan, gu ere etxean gaude. Gozoa da afaria Sagardotegian. Ondoren, betiko errutina.
603 kilometro, gaurkoak,
11.585 kilometro, bidaiakoak