Tsunamia eta Fukushima Daiichi zentral nuklearra
Izugarria. Izurik ez ordea geigerraz eskaneatzen ari zaizkion mutikoaren aurpegian, itxuraz behintzat. Ardura, heldutasuna, haserre puntua...Duintasuna, ulertzen ez duen injustiziaren aurrean.
Irudi gehiago hemen
Tsunamiarena benetan beldurgarria izan da, badirudi 20.000 hildakotik gora izango direla mingain lokaztu erraldoiak aurretik eraman dituenak. Hori bai, apokalipsia.
Bestalde, zentral nuklearrean eragindako kalteek sortu duten kutsadura erradioaktiboaren hedadura eta larritasuna baloratzeko ez daukagu datu larregirik. Atzo lagun batek, datu bila, bere ezjakintasunean ea nire geigerrarekin neurketak egiten ari nintzen galdetu zidan. Harritu egin ninduen galderak, eta baietz erantzun nion, baina egiten ditudan ohiko neurketatan, eraikuntza materialen alfa eta beta erradiazioak (baldosa eta granitoetan batipat, baina aste honetan zementu berezi bat testatzeko ere eskatu didate), eta tokien gamma erradiazioak. Logikoa den bezala emaitzak ere, ohikoak. Hemen igarriko badugu epe luzeagoan izan daiteke eta kuantifikatzeko ez da hain erraza izango, horren eragina beste batzuengandik banatzea oso oso zaila baita. Txernobilgoa kuantifikatzeko ere iritzi eta ikerketa kontraesankorrak daude. Batzuk milloika pertsonen minbiziaren eragiletzat hartzen dute, beste batzuk momentuan erretako plantako biktimak eta ehundaka batzuk gehiago. Edozein modutan, eragin itzela. Europan gutxienez 13 herrialdetan neurtu ziren erradiaktibitate igoerak, 25 urte beranduago ere nabariak direnak. Desastrea.
Dena den, hurrengo egunetako euriekin kontu piskat izan beharko da. Hemen baino gehiago Amerika aldean beharbada. Baina ez da gutxietsi behar partikula erradiaktiboak atmosferan zehar hedatzeko aukera eta euri bitartez lurreratzea. Non? Auskalo. Loteria. Goiko irudian, Txernobilgo sari potoloenak. Behekoan, Australiako Erradiazio Zerbitzuaren aurrikuspena.
Zentral nuklearren aldeko jarrera erakusten duten askori entzun diet oso "oportunista" dela orain Fukushimakoa aprobetxatzea hauen kontra egiteko...Hau bai dela burugabekeria galanta, ukaezina den arrisku ultra-larriaren adibide bat dagoenean berau gutxiestea "oportunismoa" aitzakitzat erabiliz.
Informazioen arabera, badirudi, Fukushimako honek Txernobilgoak baino larritasun gutxiago duela, baina oraindik ez dut uste guztiz baieztatu daitekeenik. Gogoratu behar ordea, Txernobilgoa, oso grabea izaki, askoz ere grabeagoa izateko arriskutan egon zela. Tekniko batzuren iritziz, Europa osoa ia gizakiarentzat ez-bizigarri izaterainokoa, historiak errez ahaztu ditzakeen hiru heroirengatik izan ez balitz. Eskerrik asko, Alexei Ananenko, Valeriy Bezpalov eta Boris Baranov, aspaldi erradiaktibitateak ondo erreta zaudeten arren.
Wifia eskoletan bai edo bai
Lezoko ikastetxean Eskola 2.0 planeko 45 eramangarri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eraman egin ditu. Arrazoia...ba, bai irakasleek eta bai gurasoek osasunarengan wifian izan ditzakeen eraginen zalantzaren aurrean, kablezko konexioa hobetsi zutela.
Gurasoek Eskola 2.0 plana jarraitu eta teknologia berriak erabiltzeko kableatu sistema berria ordaindu zuten.
Izugarria iruditzen zait.
Zer axolako du ba, kablez konektatzea, zergatik horrelako presioa? Guztiz irrazionala da. Wifia zergatik derrigorrez eta adin horretan, hormona aldaketa nagusiena izateko atarian?
Orain 11-12 urte dituzten haurrak 25ekin antzuak badira...egongo dira arrazoi gehiago ere eta mikrouhinak ez dira faktore bakarra izango, baina gaur egunean, ikerketa zientifikoei esker horrelakorik gertatzeko zantzuak badaudela uste dute askok. Mikrouhinek bereziki guruinetan eragiten dute. Oraindik ezin da ziurtatu hori gertatuko dena, ez dago frogatua noski, esperimentua berez orain egiten ari baikara, pertsonekin, umeekin.
Ekologia Arkitekturan, Eraikuntza Biologikoa
Azken urteotan eraikuntza sektorearen gainbehera nabarmena izan da. Alternatibak aurkitu behar dira, hausnartu, bilatu. Aukera bat, egokiena dena nire iritziz, ekologia aplikatzea edo beste hitz batzutan, Eraikuntza Biologikoa. Alemanian Baubiologie bezala bataiatu zena adibidez. Hau da, ikuspegi ekologiko eta biologikotik proiektatzea eta gauzatzea, eraikin berria zein birgaitzea. Baina zer da hori?
Egia esateko ez da erreza zer den edo zer ez den zehaztea, mugatzea edo arautzea. Badirudi arau barik ez dagoela arkitekturarik eta CTE gabe, proiekturik. Ikuspegi zabala eta malgua izan behar dugu praktikotasunetik begiratuta, ikuspegi biologikoa erradikalki aplikatuta, baina puritanismoan erori barik. Aldi berean zorrotza izan beharra dago hainbat konturekin: segurtasuna, eraikinen iraunkortasuna, suteen aurkako babesa, lurrikaren gaineko egonkortasuna eta abar. Oreka ez da guztiz erraza izango eta beti ausardia puntu bat behar da aurrera egiteko, berritzeko (nahiz eta berritze hau kasu askotan teknika zahar batzuk berreskuratzea izan).
Ikuspegi ekologiko hau ikusteko begi ezberdin nagusiak hauek izan daitezke:
-
Horietako bat Pasivhaus kontzeptuaren aplikazio zorrotzean oinarritzen da Aurrezpen energetikoa eta energia kontsumo eza bilatuz egungo egoera energetikoari alternatiba moduan.
-
Materialen jatorriari eta ezaugarriei begiratuta, motxila ekologiko arina, toxikotasun eza, eraikitzerakoan toxikoen erabilpen eza, birziklagarritasuna eta abar.
-
Energia berriztagarrien erabiltzea.
-
Osasun ikuspegia. Tokiaren garrantzia, geobiologia (energia kosmotelurikoen behatzea), eremu elektromagnetikoen ezaugarriak eta mailak, lur hartune egokiak (TT elektrikoa), materialen toxikotasuna (kimikoa, erradiaktiboa...), airearen kalitatea, argitasun artifizialaren ezaugarriak, zarata eza,
-
Harmonia bide ezberdinak. Feng Shui, Vaastu...eta horrelakoak. Honetan nahiz eta berdeskubritu beharrekoa den, Geometria Naturala aipatuko nuke, geometria sakratua ere deitu dena. Neurriek, proportzioek eta formek uste baino eragin biologiko handiagoak dituzte.
-
Beste batzuk: hondakinen kudeaketa, eragin sozialak, hirigintzarekin harremanak...
Bi begi izanik bakoitzak eta bi begidun beste batzurekin harremana edukita, uste dut ikuspegiak zabala behar duela izan. Begirada larregi finkatu barik, itsutu barik. Ikuspuntu guztietatik ahal diren gehienak aplikatuz, ulertuz, integratuz.
Etxebizitza gizakiaren hirugarren edo laugarren azal bat bailitzan hartu beharko litzateke. Horretara, gure barnekaldea era egonkor eta atseginean mantentzeko xedea bete behar du. Gure egoera termikoa, hezetasun parametroak, kanpokaldearekin harremanak, materialen sarrerak eta irteerak era egokian egin ahal behar dira. Hasteko beraz, azalak ongi transpiratu beharko du eta aldi berean, babesa izan, euri, elur, haize, hotz, bero, zarata eta abarren aurrean. Beharrezkoa balitz, baita eremu elektromagnetikoen aurrean ere.
Behin barruan, ezinbestekoa izango da airearen kalitate ona bermatu beharra, bai kimikoki (toxikotasun eza) eta bai elektrikoki (ionizazio maila egokia, elektrostatika eza, eremu elektriko eta magnetikoen ekiditzea...).
Eraikuntza gehienak ez dira alde batetik bestera kanpindenda baten moduan ibiltzekoak, beraz, tokien hautatzeak ere kontu handiz egin beharko lirateke. Eta behin tokia izanda ere, ohe eta denbora luzeko postuak, lanpostuak edo atseden guneak kasu, toki egokian kokatu beharko lirateke, batzutan nahikoa izaten da metro erdi mugitzea energetikoki toki hobeak hautatzeko.
Materialek, koloreek, formek ere dagokien jarduerarako atseginak izan beharko dute.
Teoria mailan gai hauetan aitzindariak Europan, alemaniarrak izan dira. IBN, Baubiologie Institutua (Espainian ere bada Baubiologie Institutua, Lleidako ITLren bitartez) edo geobiologia mailan Hartmann Institutua, Robert Endrösen ikerketak, Lotzen lehendabiziko liburua bioeraikuntzari buruz eta abar.
Gaur egun, badirudi, egindako eraikinen edo etxebizitzen barne birgaitzeek garrantzia har dezaketela arkitekturan. Eraikuntza Biologikoa, berdin-berdin, birgaitze biologikoa edo erreforma ekologikoa ere izan daiteke.
Bidea.
Zientzia - Olle Johanson - Seletun
Olle Johanson Karolinska Institutuko katedradun bat da, neurozientzia departamentukoa. Hogeitapiku urte daramatza eremu elektromagnetikoek sortzen dituzten eragin ez-termikoak behatzen.
Gaur egun indarrean dagoen eremu elektromagnetikoen legediko babes mailen oinarria, zientzialari askoren iritziz, ustela da. Gezurra, argiago esateko. Oinarri hau, eremuok, edo erradiazio ez ionizatzaileek konkretuki, gorputz biologikoetan ERAGIN TERMIKOAK SOILIK SORTZEN dituztela da. ICNIRP eta OMSen entziklikek gainontzeko eraginak frogatu ezin direla diote, edo kaltegarriak ez direla.
Ez naiz zientzialaria, baina bai zientziazalea, eta oso nabarmena da ZIENTZIAren erabilera erlijiosoa egiten dutena multinazionaletatik eratortzen diren taldeetatik abiatuta. Hitzaren prostituzioa. Zientziak dioena hau da, edo bestea, eta punto pelota, nahiz eta metodo zientifikotik urruntzen diren argumentuak erabili. Argumentu nagusia sinismenean oinarritutakoa: ZIENTZIAK DIO. Erlijio hutsa, hitzaren adierarik manipulatzaileenean. Zientzia zalantzatik aurreratzen da. Galderatik. Dogmatik, ez. Zalantza horietatik piztutako esperientziek betetzen dute, metodo zientifikoa aplikatuz. ZIENTZIAk dio esaten denean, nork dioen aztertu behar da, jainkotasunezko izaki hori aztertu, eta zientifikoki, noski.
Seletunen, Norvegian, zientzialari talde bat bildu zen, Seletuneko deialdia deitu dena publikatu arte. Talde horretan Olle Johanson bera eta Yuri Grigoriev daude, biek MOE (edo OMS, WHO delakoa) barrutik ondo ezagutzen dutenak.
CALL by Olle Johansson,
Assoc. Professor, Karolinska Institute; Professor, The Royal Institute of Technology
Stockholm, January 5, 2011
To Anyone concerned,
In November, 2009, a scientific panel met in Seletun, Norway, for three days of intensive discussion on existing scientific evidence and public health implications of the unprecedented global exposures to artificial electromagnetic fields (EMF).
The Scientific Panel recognizes that the body of evidence on EMF requires a new approach to protection of public health; the growth and development of the fetus, and of children; and argues for strong preventative actions. These conclusions are built upon prior scientific and public health reports documenting the following:
1) Low-intensity (non-thermal) bioeffects and adverse health effects are demonstrated at levels significantly below existing exposure standards.2) ICNIRP and IEEE/FCC public safety limits are inadequate and obsolete with respect to prolonged, low-intensity exposures.
3) New, biologically-based public exposure standards are urgently needed to protect public health world-wide.
4) It is not in the public interest to wait.
Strong concern has been voiced by the public, and by scientists as well as public health and environmental policy experts, that the deployment of technologies that expose billions of people world-wide to new sources of EMF may pose a pervasive risk to public health. Such exposures did not exist before the “age of industry and information”. Prolonged exposure appears to disrupt biological processes that are fundamental to plant, animal and human growth and health. Life on earth did not evolve with biological protections or adaptive biological responses to these EMF exposures. Exceptionally small levels of EMF from earth and space existed during the time that all life evolved on earth on the order of less than a billionth to one ten-billionth of a Watt per meter squared. A rapidly accumulating body of scientific evidence of harm to health and well-being constitute warnings that adverse health effects can occur with prolonged exposures to very low-intensity EMF at biologically active frequencies or frequency combinations.
The Seletun Scientific Panel (((in alphabetical order) Adamantia Fragopoulou, Yuri Grigoriev, Olle Johansson, Lukas H Margaritis, Lloyd Morgan, Elihu Richter, and Cindy Sage) has adopted a Consensus Agreement (Reviews on Environmental Health, 25(4), 2010, in press) that recommends preventative and precautionary actions that are warranted now, given the existing evidence for potential global health risks. We recognize the duty of governments and their health agencies to educate and warn the public, to implement measures balanced in favor of the Precautionary Principle, to monitor compliance with directives promoting alternatives to wireless, and to fund research and policy development geared toward prevention of exposures and development of new public safety measures.En noviembre de 2009, un grupo de científicos se reunió en Seletun, Noruega, durante tres días en un intenso debate sobre las pruebas científicas existentes y las implicaciones de salud pública de la exposición global sin precedentes a campos electromagnéticos artificiales (CEM).
1) Efectos biológicos y efectos adversos para la salud (no térmicos )en la exposición a baja intensidad están demostrados en los niveles muy por debajo de los estándares de exposición existentes.
2) Los límites de seguridad pública de la ICNIRP , del IEEE , y de la FCC son inadecuados y obsoletos con respecto a la exposición prolongada de baja intensidad.
3) Se necesita con urgencia nuevas normas públicas con base biológica, para proteger la salud pública frente a la exposición en todo el mundo.
4) No es de interés público que se demoren las nuevas normas a aplicar.Una fuerte preocupación ha sido expresada por el público, y por los científicos, así como por expertos en salud pública y en política ambiental, que el despliegue de las tecnologías que exponen a miles de millones de personas en todo el mundo a nuevas fuentes de CEM puede suponer un riesgo generalizado para la salud pública.
Tales exposiciones no existían antes de la "era de la industria y de la información". La exposición prolongada parece perturbar los procesos biológicos que son fundamentales para las plantas, los animales, el crecimiento y la salud. La vida en la tierra no evolucionó con la protección biológica o de adaptación con respuestas biológicas a estas exposiciones a los CEM. Los excepcionalmente pequeños niveles de EMF de la tierra y en el espacio existieron durante el tiempo que se desarrolló la vida sobre la tierra del orden de entre una milmillonésima y una diezmilmillonésima de Vatio por metro cuadrado.
El conjunto de evidencias científicas rápidamente acumuladas del perjuicio para la salud y el bienestar constituyen advertencias de los efectos adversos para la salud por las exposiciones prolongadas a los campos electromagnéticos, CEM, de muy baja intensidad en frecuencias biológicamente activas o combinaciones de frecuencias.
El Grupo Científico de Seletun (por orden alfabético) Adamantia Fragopoulou, Yuri Grigoriev, Olle Johansson, Lukas H Margaritis, Lloyd Morgan, Elihu Richter, y Cindy Sage) ha adoptado un Consenso General (Revisiones sobre la Salud Ambiental, 25.4.2010, en la prensa) que recomienda las acciones preventivas que se aconsejan ahora, considerando las pruebas existentes potencialmente peligrosas para la salud a nivel global.
Reconocemos el deber de los gobiernos y sus organismos de salud la misión para educar y advertir al público, para aplicar medidas equilibradas en favor del principio de precaución, para supervisar el cumplimiento con las directivas de la promoción de alternativas a la tecnología inalámbrica, y para financiar la investigación y el desarrollo de políticas orientadas hacia la prevención de los riesgos y el desarrollo de nuevas medidas de seguridad y salud pública.
******
-LAMAMIENTO DE SELETUN. Entrega el 14 de febrero a las 19 horas en el World Mobile Congress of Barcelona, a las 19.00 horas.
ELA sindikatua eta kutsadura elektromagnetikoa
Badira aste batzuk eremu elektromagnetikoei buruzko ELA sindikatuaren txosten hau jaso nuela. Eta poz piskat ere sentitu nuen, euskal sindikatu honek gai honi buruz dauden ebidentziak kontutan hartu eta zentzunari bidea emanez hausnarketa hau argitaratzen duelako.
Gure inguruko lanpostu baten 50 Hz tako indukzio magnetikoa 500.000 nT (nanotesla) ra arte lege barruan dagoen bitartean, Suezian 250 nT tik gora legez kanpo geundeke. Suediarrak ahulagoak ote dira?
Honats (gazteleraz lehenengo, gero euskaraz):
Besarkadak doan
Nire anaia Iban zendu dela hogei egun igaro dira.
Egunotan besarkada ugari jasotzea tokatu zait, eta baita prezio berdinean ematea ere. Jaso barik eman ezin, eta eman barik ezin jaso.
Batzuk fisikoak, beste batzuk birtualak. Batzuk, oso sentituak, hartu-eman sakonean, estuan, beste batzuk laburxeagoak, ikutu eta banatu. Emateko modu asko daude, binaka, hirunaka, gehiagoka (batasun keinuan kiroletan esaterako), aurrez aurre edo alboka, muxu ta guzti edo aurpegien kontaktuan. Estu estua izan, edo piskat hotzagoak, atseginak izan ohi dira. Eta ondo ondo emandakoak direnean, terapeutikoak ere badira abrazoterapia egiten dutenentzat bederen, eta egiten ez dutenentzat baina besarkatzen direnentzat, neurriren baten, baietz seguru.
Besarkada lotsatiagoak ere badira, besoak arkotu baina bihotzen talka eta kontaktua ekiditzen dutenak. Batzutan agian nesken bularraldeak ezar diezagukeen lotsa izan daiteke, baina mutil askorekin ere pasatzen denez, izango dira arrazoi gehiago edo lotsa modu ezberdinak distantzia horiek sortzeko, gertutasun falta, sentimentu gutxiago, enpatia eza, ohiturarik ez... Auskalo. Horrela, baliteke batzutan, sasi-besarkada ere izatea. Egunotan ez dut halakorik sentitu nahiz eta forma guztietakoak izan ditudan, baina inoiz iruditu zait.
Emateko forma fisikoak ez du besarkadaren benetakotasunik bermatzen. Sentimentuak bai. Bihotzetik jaioak izan behar lukete izena merezi izateko, kortesia hutsezkoa edo derrigortutakoa denean gezurretik ere badaukatelako. Ez dakit sasi-besarkada esatea zuzena den, baina ez zait beste ezer bururatzen.
Sasietatik saltoka benetakotasunetik metaforara bidean, besarkatu, hitzekin ere egin daiteke besarkada hitza erabili gabe, baita begiradarekin ere, edo keinu batekin, pentsamenduarekin, musikarekin...Honetara, jarrera batekin zerikusi gehiago izan dezake, eragiketa fisiko konkretu batekin baino. Edozer besarkatzeko jarreran bagina: drogazaleak, putak, asesinoak, aberatsak, pobreak, poliziak, atxilotuak, politikoak, terroristak, bankariak, gaixoak, eroak...edo zergatik ez, mendiak, itsasoak, ibaiak, elurra, euria, basoak, landareak, zuhaitzak, piztiak eta abar besarkatuko bagenitu...paradisuan geundeke.
Gaur bideo honetako lotura bidali didate eta irripar eder batekin geratu naiz. Orain nagoen egoeran... eskertzekoa.
besarkada haundi bat,
bihotzez
ETXEAREN OSASUNA
Hau izan zen blogean idazteari uzteko arrazoi edo aitzakietako bat. Hasierako asmoa euskaraz idaztea zen, baina itzulpengintza oso oso astuna egiten zitzaidan. Gero aurrez gazteleraz egindako lan hau testu dokumentu batetik blog formatu honetara pasatzea, argazkiak, taulak eta abarrak egokitzeak ere zeharo aspertzen ninduen, eta bertan behera geratu zen.
Orain, interesik izan dezakezuenentzat, lana pdf formatuan jeisteko lotura gehitzen dizuet. Lanak bi urte baino gehiago ditu jada eta kontu batzutan atzeratua geratu da, errore txiki batzuk ere badaude tartean, baina tira, gaiari buruzko ideia orokor bat egiteko nahiko ondo dagoela deritzot. Honats:
Ortozik berriz oinez
Hilabete luzetako geldialdiaren ostean berriro ere martxan jartzeko asmotan hemen naiz. Ia ba, zapata-zapatillen erosotasun arriskutsuan ez naizen ostera erortzen.
Blogaren kontu honekin inongo jarraitasunik ez dut izan. Arrazoi bat edo beste dela, edo aitzakia bat edo beste...errezena egin nuen. Utzi. Zertarako idatzi ere...ez nekien. Beharrik ez nuen ikusten. Orain ere ez dut blog beharrik ikusten, baina hasi naiz.
Eraren baten blog honen hirugarren faseari ekingo diot. Berez, fasea den ere ez dakit, baina bai bigarren ixilaldi luzearen apurtzea. Era kuriosoan bigarren apurketa hau ere egoera pertsonalaren gorabeherek eragindakoa izan daiteke. Eta ni harritzen nauen beste kontu bat, zera da, benetan zapata galtzerdiak kendu eta oin azpiko masaje naturalera, ortozik ibiltzera bueltatu naizela honetan ere. Horretara, beharbada bai, idatzi egin beharko nuke zerbait, barne beharren bat asetzeko, baina ez blog honetan edo ez inorendako, niretzat idatzi eta kitto. Bizitzari buruz, maitasunari buruz, heriotzari buruz gogoa bueltaka ari zaidanean, nolabait, irakurtzeko eta idazteko beharrak sortzen zaizkit.
Kontatzeko ez dakit askorik izango dudan, edo bai, beharbada bai, zertzuk kontatua egongo da. Beste kontu bat izango da hemen agertzen ditudan kontuak inori irakurtzeko atsegin egiten zaizkion edo ez. Edozein pertsonak irakurtzeko moduan agertuko direnez Eibar.org honetan, atsegin edo besteentzat erabilgarri izatearenak, helburu izan beharko luke. Irakurle apur batzuk izanda ere, horietako bakar batzuri erabilgarri suertatzen bazaizkie, idatzitakoen helburu hau betetzat ematen dut.
FULL SIGNAL
Pasa den abenduaren 2an Talal Jabari palestino-amerikarraren dokumentala estreinatu zen New Mexicoko zinemaldian. Gaia, alanbrebako teknologien arriskuak.
Sarean filmaren trailerra aurki daiteke. Dokumental osoa noiz ikusiko zai...
TRAILERRA:
Full Signal Documentary Trailer from Full Signal on Vimeo.
.