Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Wifia eskoletan

Wifia eskoletan

Asier Arregi 2012/03/09 02:29
Goiena.net gunean gai honi buruzko iritzi artikulu bati erantzuna eman diot

Hona HEMEN Manu Arregiren iritzi artikulua eta ostean, orrian aurrera eginda, jarri ditudan erantzunak.

Orain zertxobait gehiago.

Funtsean, eszeptikoen taldeak egiten dituen baieztapenek zientifikotik gutxi dute. Kategorikoki diote Zientziak erradiazio ez-ionizatzaileen efektu termikoa bakarrik onartzen duela. Hau esatea adimenari erasotzea da. Baita biologiari, bizitzari eta logikari ere.

Eremu elektromagnetiko gabe bizitzarik ez da. Beraz, inola ere ezin esan liteke kaltegarriak direnik. Behar beharrezkoak dira, ionizatzaileak ere bai. Bizitzeko baldintza elektromagnetiko egokiak naturak ematen dituenak dira eta hauek ere aldakorrak izan daitezke, eguzkiaren jardueraren arabera batipat. Arazoak, gure gorputza genetikoki prestatua dagoen baldintza elektromagnetikoetatik asko urruntzen garenean sor daitezke. Hala ere, uhin artifizialak era terapeutikoan erabiltzerik ere badago, eragina badutelako gure zeluletan, onerako eta txarrerako, eta ez berotasun soilaz.

Argi dago gure biologiak, gure izateak, ingurunera egokitzeko berezko joera duela eta seguru ere genetikoki giza garapena egongo dela eremu artifizialak jasateko. Baina ze preziotan? Ikusteko.

Gure organismoak prozedura elektromagnetiko ugari erabiltzen ditu. Bihotza, neuronak, guruinak, zelulak...Frekuentzia eta maila ezberdinetako korronte eta uhin elektromagnetikoz. Gure sistemak Lurraren frekuentzia ezberdinetara egokitutako prozedura elektromagnetikoak konstanteki sortzen ditu. Ezagunenak akaso, frekuentzia baxuko uhinak dira, zerebroaren egoera baldintzatzen dutenak batzuk. Esna edo lo egon, adi edo piperminduta, trantzean edo aspertuta...

 

Behetik gora:

Delta uhinak: 0 - 3,5 Hz. Lo sakona.

Theta uhinak: 3,5 - 7,5 Hz. Meditazio sakona, relaxa, ametsetako loa...

Alfa uhinak: 7,5 - 14 Hz. Lasaitasun mentala, meditazio aktiboa...

Beta uhinak: 14 - 30 Hz. Esna egoera arruntena. Arrazoitze logikoa, hizketan...

Gamma uhinak: 30 - 40 Hz. Histeria, egoera alteratuak.

Esna eta lo egotearen muga 7,8 Hz inguruan kokatzen da, itxura batean. Hau Lur planetaren erresonantzia uhin natural bat da, Schumann erresonantzia uhinetako bat.

Baina zerebroko elektroenzefalograma edo magnetoenzefalograma batean ikus dezakegunaz gain, edozein zelulak ere bere mintzetatik pasako dena edo ez dena pasako (Na bonba eta abar) elektromagnetikoki edo elektrikoki bideratzen du. Zelula eta molekula polo magnetikodunak eremuekin orientazio aldaketak jasaten dituzte. Korronte elektrikoak daude bihotz taupadatan, nerbio sisteman, guruinetan eta abar. Informazio biologikoa elektromagnetikoki kodetzen du gorputzak.

Zientziak, berau ulertzeko dauden era guztietan (erlijiosoan ere bai), elektromagnetismo lege fisiko batzuk onartuak ditu, Faradayren legea kasu. Honen arabera materia eroale bat zeharkatzen duen ermu magnetiko aldakor batek, tentsio elektrikoa sortuko du eta zirkuito itxi batean, gorputzean, ezinbestean, korronteak.

Eragin termikoak bakarrik egon daitezkela sinisteko, siniste ariketa latza egin beharra dago, kuriosoki, eszeptizismoaren izenean. Hori bai paradoxikoa.

Gainera, eragin ez-termiko nabarmenak daudela esperientziaren bitartez frogatu daiteke. Eskura daukagu. Eta zientziak, modu objektibo eta sistematikoan, behaketaz eta arrazoimenez, osatzen den jakintzak, bide hori erakusten digu. Sinismen kontuak ez dira zientzia. Zientziak hau dio...bla, bla, bla.

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02