Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

PCR teknika Covid-19 muntaiaren tresna

Asier Arregi 2026/06/08 12:25
Kary Mullis-ek asmatutako PCR gabe ezinezkoa izango litzateke pandemiaren konplota gauzatzea

Kary Mullis 2019ko abuztuan "hil" egin zen. Bizirik balego ezingo litzateke goebbeldar metodologiaz PCRa diagnostiko teknika bezala erabili, gezurra delako horretarako erabili daitekeena. Eta horrela baieztatzen zuen behin eta berriro PCRa bera asmatzeagatik Nobel saria lortu zuenak.

Gainera, teknika hau 30 ziklotatitk gora erabilita (eta Osakidetzak berak onartu zuen 38-40 ziklotan erabiltzen zutela) errore tasa %100a da. Beraz, argi dagoena da gaur bertan PCRak masiboki egiten hasiko bagina, biharko pandemia genukeela.

Horretaz gain, ez dago frogarik SARS-Cov-2 birusa, Covid-19 bezala izendatutako sintoma taldearen sortzaile denik baieztatzeko. Itzela.

Bideoan Nayra Txasko doktoreak epaileraren aurrean gaiari buruz 2022an eman zituen erantzunak:

 

Horrelako albisteak izan dira gure komunikabideek zentsuratu dizkigutenak, gure alderdi politiko guztien konplizitate zuzenarekin.

US 10.786.570 B2 patentea

Asier Arregi 2026/05/28 18:30
Nanopartikulen bidezko neuromodulazio elektromagnetikoa konspiranoikotzat hartu da, baina urteak pasa ahala geroago eta gertuago gaude, eta oso posible dena, teknologia hau martxan egotea.

2020ko San Migel egunez eta Rockefeller Unibertsitateko ikerketaz, US 10.786.570 B2 patenteak ferritina nanopartikulen bidezko gizakiaren biologiaren manipulazio elektromagnetikoaren metodo bat azaltzen du.

COVID txertoetan eta beste hainbat zaztadagarritan (anestesiak eta beste txerto batzuk) grafenoa aurkitu da, ferritinak baino askoz ere propietate garatuagoak dauzkana. DNA zatiak itsasten zaizkio eta DNA informazio bidaltzaile eta jasotzailea da, Marconi Institutuak eta Errusia eta AEBetako zenbait ikerlarik publikatutakoaren arabera.

Chat GPTrekin patente honi buruz solasean, honatx bere ondorioak hitzez hitz:

-----------------------------------

Ondorio teknikoa

US 10.786.570 B2 patenteak erakusten du:

  • bioelektromagnetismo aplikatuan ikerketa-ildo aurreratu eta erreal bat existitzen dela,
  • nanopartikulen bidezko neuromodulazio urrunekoa posible dela ikerketa-mailan,
  • RF eta biologiaren arteko interakzio espezifikoak diseinatu eta modulatu daitezkeela.

Baina bereizi behar dira:

Frogatuta dagoena

  • sistema genetiko eraldatuetan aktibazio esperimentala,
  • magnetogenetikako ikerketa errealak,
  • erabilera biomediko potentzialak.

Frogatu gabe dagoena

  • kontrol urrutiko unibertsala,
  • sare zibil arrunten bidezko aktibazio orokortua,
  • populazioaren manipulazio elektromagnetikoa.
--------------------------------

 Sei urte pasatu dira...

 

25 de abril, sempre!

Asier Arregi 2026/04/25 15:05
Gaur 52 urte Portugalgo Krabelinen Iraultza gertatu zela, Grândola Vila Morena ereserki bihurtuta.

Portugal biziki maite dut. Han bizi izan nintzen urtean abesti hau sarritan abesten genuen, taldean eta oihuka baten. Emozioz gainezka. 

Iraultzaren estrategia bere bidetik egoki zihoala adierazteko seinale bat zeukaten. Zeca Afonsok Parisen grabatutako abestia irratitik zabaldu behar zuten. Baita ondo zabaldu ere. Ia arma gabe (edo armak bai baina muniziorik ez, Afrikako gerretatik erre erre eginda eta han balak gastatuta etorritako MFAko "gudarienak"), herria bera batera altxatuta, faxismoa gainditzeko.

Gaur egungo faxismoa, ez da horren nabarmena. Disonantzia kognitiboaz baliatzen dira eta manipulazio mentala eragiteko teknika ezberdinak darabilzkite. Zentsura eta sasi-demokrazia zatitua. Hau da eta, partidoen benetako funtzioa, hitzaren esanahi zuzena jarraiki, zatitu, gutxi batzuk agintzeko eta inoiz ez, herriak.

25 de abril, sempre, beti! Eta ea herriak berea duen botera, burujabetza, bereganatzen duen, edo dugun. "Burujabetza" hitza bera erabat prostituitzen dute txertatu, txertatu, txertatu! oihukatu eta pase-nazia derrigortu nahi zutenek. Gure alderdi (edo zatitzaile) abertzaleak burujabetzaren aurka aritu eta "burujabetza" hitzarekin matraka ematen, jabetzarik izatea definizioz ezinezkoa duen hitzaren jabetzeko estrategia burutuz.

Hona hemen Grândola Vila Morena, Amalia Rodriguesek abestua:

Eta Capitães de Abril pelikulako bertsioa:

Euskal Epstein auziko justizia eza

Asier Arregi 2026/03/10 21:20
Mario Díez abokatuari 40.000 € + interesak + kostak ordaintzeko zigorra

Nori ordaindu behar eta Kote Cabezudoren auziko lehendabiziko epaileari. Ana Isabel Pérez Asenjoren jarduna Disneyren En el nombre de ellas dokumentalean ikus daiteke. Epailea epaitzea niri ez dagokit, baina nire aburuz, eta ikusteko modu oso objektiboan, epaiketan zehar bere portaera oso era garbian, oso oso zikina izan zen. Zigorra, epaile honek ikerketa oztopatzeagatik edota ez ikertzeko ahalegin sinistezina egiteagatik merezi du. Hau dokumentalau Netflixen oraindik ikusgai dago. Ez zaizu iradokizunetan agertuko, beraz, zerorrek bilatu, aztertu eta hausnartu.

Mario Díezi agerikoa izan zena salatzeagatik 40.000 €-tako zigorra, eta Kote Cabezudok bortxatu, estafatu eta bere bideoak publikatutako adingabekoa zen neskatxari 16.000 €-tako indemnizazioa. Azken hauek, epaiketan frogatutako delituak.

Alderdi politiko guztien isiltasuna eta komunikabideen alde baterako begirada, dauden datuak egonda, epaiketako Cabezudoren jarduna entzunda eta berak dioena egia bada, hau da, Ertzaintzak pederastian (edo auskalo zer gehiagotan) inplikatutako politikari, kazetari, epaile, polizia, aktore, bankari eta abarren bideoak dauzkala... konplizitatea dira. Era nabarmenean beraz, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren konplizitate zuzena ere bai.

Orain Mario Díezen zigorra ordaintzen laguntzeko crowdfunding kanpaina martxan dago. Hemen berau, azaltzen:

Melchor Miralles informazio gehiago azaltzen elkarrizketa honetan:

 

EL SILENCIO DE LA SOCIEDAD PERPETÚA EL ABUSO

Gizartearen isiltasunak gehiegikeria iraunarazten du

Zerulurren energiak eta tenpluaren eraikuntza

Asier Arregi 2025/10/28 18:45
"Energías de la Tierra, Energías del Cielo y la Construcción del Templo" izenburupean joan den uztailean Bartzelonako Plural-21 elkartean eman nuen hitzaldia

Gehientsuenetan blog honetan atsegin ez ditudan gauzei buruz aritzen naiz, purrustadaka edo. Zentsuratzen digutena, txertoen albo-ondorioak (edo ondorio zuzenak benetako helburuei begira), boterearen manipulazioa eta abar.

Gaurkoan berriz, gazteleraz bada ere (euskaraz oraindik publiko handirik ez dago eta...), benetan atsegin handiz, maitasun sakonez eta pasio neurrigabez aritzen naizen gaiei buruzko hitzaldia jartzen dizuet hemendik.

Ea laister gai hauei buruz ere euskarazko interesik sortzen den.

Covid-19 txertoetan dagoena

Asier Arregi 2025/09/22 11:10
Lorena Diblasi doktoreak zuzendutako ikerketaren arabera tartean deklaratu gabeko 55 sustantzia dira gutxienez...

Itzela da egin dutena. Inon isolatu gabeko SARS-Cov-2 birusataz babesteko txerto pila bat asmatu, toxikoz beteta, tartean nanopartikula elektro-estimulagarri asko sartuz, nanopartikula metalikoak.

Toxiko hauek odola izugarri kaltetzen dute, repentinitis edo bapateko bihotz-gelditze arraroak ugalduz, tronboak, iktusak, minbiziak... Eta ez da ezer gertatzen. Gurean gainera, politikariek zentzu gabeko erabateko kontsentsuz, hau ikertzea arriskutsua dela diote. Norentzat arriskutsua, beraientzat? Txertoa derrigortzen eta pase-nazia inposatzen saiatu direnentzat?

Hona hemen International Journal of Vaccine Theory, Practice, and Research aldizkari zientifikoan publikaturiko ikerketa: 

At Least 55 Undeclared Chemical Elements Found in COVID-19 Vaccines from AstraZeneca, CanSino, Moderna, Pfizer, Sinopharm and Sputnik V, with Precise ICP-MS

(ikerketa osoa eskuragarri dago, eskuineko portada azpian dagoen pdf-a jeitsi ezkero)

Egiaren hegia

Asier Arregi 2025/09/21 12:19
Gizakiak ezin du egia jasan, onartu ezkero amildegia dago eta.

Eta bai, Egia hegi haundi bat da. Amildegia. Horregatik disonantzia han eta hemen, eta era askotakoak: kognitiboa, semantikoa, derrigortutakoa, pragmatikoa...

Erosoagoa izan ohi da artaldearen barruan gezur bat sinistea edo onartzea, egia bilatzea baino, segurtasun sistema ilun batek itsututa, argia ikusi ezinik. Egia askotan hutsunerantz edo zulo beltz haundi batera salto egitea da. Eta horrek krisi haundi bat jasatera gonbidatzen gaitu, gainditzera, argi izpien bila gora mugitu beharrez.

Horretara, Mario Saban-en arabera, profeta edo mistikoak, egiaren eskutik gizartetik banatu beharra dauka jainkotasunaren bila. Eta noski, gizarteak txorotzat hartzen du, benetako zorakeria gizartean txertatuta egon arren.

Zorionez, haitzuloaren etengabeko mito honetan, txoro-jendea asko ugaltzen ari da. Ardi-beltzak. Otsoaren hortzak artzaietan ikusi dituena (ageriko artzaiak eta ezkutuan dauden artzaien artzaiak, egia bera ezkutatzen dutenak); galderak lasai egiten dituena, inposaturiko errealitatea zalantzan jartzen duena: farmazeutiken benetako helburuak, covid-19 konplota, munduaren benetako jabeak, Lurraren forma, NASAren muntaia zinematografikoak, txertoen helburu estrategikoak,  Antartikaren afera; gure politikari, epaile, polizia, kazetari eta abarren lotura elkarte sekretu eta pederastiarekin; gure burmuinen programazio saiakerak eta horretarako ikerketa militarrak, sheeple deitzen digutena, populazio murrizte programak, eremu elektromagnetiko artifizialen iturri militarra eta berauen efektuak, nahasmen sexuala bultzatzeko programak, feminismoaren manipulazioa emakumetasunaren aurka oraindik ere desorekak mantentzen dituzten bitartean, familiaren apurketa programa, chemtrailen afera, klima manipulazioa eta terrorismo klimatiko-mediatikoa, gure arimaren ikasketa, sistemikaren garrantzia gure garapen horretan, arimaren hilezkortasuna, gure arimen arteko garapena eta jainkotasunaren barruan gaudena, gaixotasunen Hammerren lege biologikoak, jainkotasuna, maitasunaren benetako funtzioa, gure burujabetzaren aukerak, matrix-a nork eta nola darabilen...eta abar asko.

Egia zein den ez dakigu baina hegiari, beldurrik ez.

Txoratuta.

Skizopoziks ere bai, pozik alegia. Bizitza zoragarria baita.

 

(Gogoetatxo hau ahalbidetu duen teoria honi buruzko Mario Saban-en hitzaldi baten zatitxo bat hor beheko bideoan)

 

 

 

Autismoa

Asier Arregi 2025/08/22 18:15
Gehitzen doan gaitz ez-genetikoa, neurotoxikoak gehitzen doazen hein berdinean gainera, kasualitatez baino gehiago, kausalitatez.

Autismoa haurrei sartzen dizkieten txerto kantitatearen igoerarekiko paraleloki igo da. Laukoiztu egin da gaitz honen prebalentzia azken urteotan, ziztadak gehitu diren antzera.Txertoetan merkurioa gehitu dute askotan (timerosal gehigarriarekin), edo bestela aluminioa (hidroxido edo oxalato forman). Biak, neurotoxiko eztabaidaezinak.

Txertoa hartu eta ordu gutxiren buruan gernu bitartez umeak kanporatzen ez baditu, toxikook biometagarriak dire bere garunean. Autismoaren sortze arrazoietan, aluminio, merkurio eta glifosato kutsadura daude eragile nagusi bezela. Informazio gehiago, hemen.

Robert Kennedy-k AEBetako CDCari haurren txertoen eta autismoaren arteko erlazioa ikertzeko eskatu dio. Ea zer dioten. Gaur egun AEBetan 31 haurretatik 1 autista da. Txertatutako ume batek txertatubako batek baino lau aldiz arrisku gehiago dauka autista izateko. Eta ez autismoa bakarrik, gaixotasun kroniko ezberdinak izateko arriskuak biderkatu egiten dira.

Kontua da, toxiko hauen garbiketak egiten, bide batez, parasitoekin eta hesteen mikrobiotarekin oso erlazionatuta daudenak, hobetu edo sendatu egiten direla hamaika gaitz, tartean autismoa. Garbiketa hauek egiteko CDSa (kloro dioxidoa) oso eraginkorra da. 

Eta informazio hau zentsuratzen dute. Horrelako bideo zientifiko bat, ehundaka autismo sendatzetik gora dokumentatuak dituen Kalckerren edozein, oso denbora gutxian zentsuratzen dute youtuben, eta noski, horrelako informazioak gure komunikabideetan ere debekatuak daude:

 

 

Beroa

Asier Arregi 2025/08/14 00:10
Bi mapa eta beldurraren arte plastikoa

2017an, 35 graduko mapa ikustean: “Hondartzara goaz!”.
2022an eta orain, tenperatura bera… eta bapatean badirudi dragoi erraldoi batek su hartu duela herrialde zabaletan zehar, eta beharbada hobe dela etxean konfinatzea sua xuabetu arte.

Zer aldatu da? Ez klima, ezta beroa ere… paleta grafikoa! Orain gorri gorri, laranja bizkor eta beltz apokaliptikoak; grafikoak, fast & furious bertsioan; eta aurkezleek, tonu “zuek lasai… baina ez larregi” horrekin.

Formula magikoa: koloreak gorritu, irudiak handitu, eta atzean beldurra pizten duen melodia ipini. Helburua? Prest uztea herritarrak “energia murrizketa espiritualerako” eta “askatasunen detox programarako” — Agenda 2030 style.

Orain klima-beldurra moda da: arnasa hartzeagatik errudun, eta eskerrak ematen ari zara baimenak eta murrizketak xuxen ezartzeagatik. 
Hurrengo pausoa? Urtaro guztiak alarma moduan bizitzea, eta eguraldiaren iragarpena, mehatxuen buletin ofizial bihurtzea.

Gozatu beroaz, busti, bainatu eta gau goxoak pasatu...

Ipar Atlantikoko urak hozten ari dira duela ehun urte baino gehiagotik

Asier Arregi 2025/07/25 17:59
Zientziaren izena, gezurrekin, jainko bezala erabiltzen duen erlijio ateo-materialista agerian jartzen duten datuak, berriro ere.

Zuzentzea jakintsuena dela diote. Izan ere, egitea ez da batere erraza eta. Krisia pasatu beharra dago. Askotan pasatu zait ustez ondo egituratutako ideia eta iritziak hankaz gora jarri eta aldatzeko beharra. Eta... pufffa.

Ia inori ez zaio zuzentzea gustatzen, oker egon dela onartzea, engainatua izan dela, batez ere bere akatsak behin eta berriz errepikatu baditu. Zientzialari askori gertatzen zaie hau, eta beren teoriei eusten diete teoria deusezten duten datuak mahai gainean izanik ere. Adibidez, adituek onartu behar dutenean planetako zenbait eskualde ez direla berotzen ari, baizik eta hozten ari direla, hizkuntza aldatzen dute beroketa-zuloez hitz egiteko. Ezohiko fenomenoak dira, tokikoak, anomaliak, joera orokorra aldatzen ez dutenak. Bere teoria baieztatzen duten salbuespentxoak.


Kuriosoa Biology Insights aldizkari seudozientifikoan agertzen diren arrazoitzeak. 

Hozte-joera erregional horiek hamarkadetan iraun dezakete, ziklo naturalen eta beste faktore batzuen konbinazioak eraginda. Adibidez, berotze zulo bat ikusi da Estatu Batuetako erdialdean, non udako eguneko tenperaturek XX. mendearen erdialdetik hozteko joera erakutsi duten, dio aldizkariak.

Erretorika literario konplexuak behar dira gero berotegi-efektua teoria bezala mantendu eta Ipar Atlantikoko uren hoztea arrazoitzeko, zehazki, Groenlandiako hegoaldeko eskualde subpolarrean. Aldizkariak dioenez, mende bat baino gehiagoz hozteko joera iraunkorra izan duen eremua da, batzuetan orban hotza izeneko fenomenoa. Azken mendean planetaren batez besteko tenperaturak 1 ºC inguru igo badira ere, ozeanoaren eremu espezifiko hori 0,9ºC-raino hoztu da.

Gogoratu behar ere urak tenperatura errez banatzen duela bere bolumenean eta gure munduan uraren azalera %71 dela. Beraz tenperatura globalean, esanguratsuagoa ura lurra baino, ezpairik gabe.

Hoztea nabarmenagoa da itsasoaren azaleko tenperaturari buruzko datuetan, orban urdin edo hotz bereizgarri bat erakusten baitute planetaren tenperatura-aldaketak erakusten dituzten mapetan. Fenomeno hori ozeanoaren sakoneran ere ikusten da, 3.000 metroraino, eta horrek adierazten du fenomenoa ez dela azaleko efektu batera mugatzen, ur-zutabe osora baizik.

Artikulua mota guztietako espekulazioetan nahastuta amaitzen da, agian eta posible da esamoldeekin zipriztinduta, adibidez, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean zehar itsas maila munduko batez bestekoa baino hiruzpalau aldiz erritmo handiagoan igo daitekeela. 

Gogora ekarri behar zaie Biology Insights aldizkariko zientzialariei otsailean Nature aldizkarian argitaratutako artikulu bat, azken bi mila urteetan itsas mailak ez duela gora egin frogatzen duena, ez behintzat Afrikako kostalde atlantikoan. Aitzitik, jaitsi egin da.

Zenbat kalte egiten duen zientziaren izenean ezartzen den dogmak... Are gehiago dogma hori giza-taldea manipulatzeko beldur tresna erlijioso bezala erabiltzen bada.


(https://mpr21.info/las-aguas-del-atlantico-norte-se-estan-enfriando-desde-hace-mas-de-cien-anos/ artikuluaren zatiak itzuli eta edukian oinarrituta)



Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.