Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Tailerreko jendea

Tailerreko jendea

Amatiño 2009/12/18 23:40
Orain hurrengo lan-bilera berean topo egin nuen Migel Lazpiur Confebask-eko lehendakariarekin eta, zenbait egitasmo berri tarteko, hainbat ordezkari ezezagunekin harremanetan hasia zela aldez aurretik nenkienez gero, galdetu nion: “Eta, Migel, ze moduz jende horreaz?” Eta Migelek jator asko erantzun: “Oso ondo, taillarreko jendia dok”.

Ez dakit nik edonork ulertu dezakeen erantzuna ote den baina nik behintzat primeran ulertu nion eta berak ere guztiz ulergarri hitzegiten zidalakoan esan zidan esandakoa. Are gehiago, modurik laburren, zuzenen, ulergarrien eta esanguratsuenean erantzuten zidalakoan. Ez dago hor batere erantzun kriptikorik, daitekeen gardenena baizik. 

Debarroan eta industria-giroan behintzat, “taillarreko jendia” da urdinez jantzi eta behetik gora hezi eta hazitakoa. Eguneroko lan arruntak, oinarrizko arazoak, unean uneko eragozpenak eta zailtasunak bertatik bertara bizi eta ezagutzen dituena. Esne-berbetan alferrik galtzen den paraxutistaren antipodetan dagoena. Zertaz hitzegiten ari den eskarmentuz dakiena. Ondo dago, hiztegi berriaz jabetzea, nazioarteratzeaz, ezagutzaz eta berrikuntzaz arduratzea, baina beti ere “taillarra” ahazteke, uzteke, alboratzeke, baztertzeke. Industria baldin bada euskal gizartearen ekonomia erreala, tailerra dugu euskal industriaren lantegi erreala.

Migel Lazpiurren erantzun honek gogorazten digu –Aita Villasanteren esanetan-- Julio de Urquijo eruditoak euskalgintzaren baitan egin ohi zuen  hizkuntzaren teoriko eta praktikoen arteko banaketa berbera. Hau da, euskarak nola behar zukeen izan sutsu asko eztabaidatzen zutenen aurrean bazirela beste batzuk, Azkue eta tarteko, teoriarik landuenak gutxietsi gabe eguneroko oinarria  eta jarduna praktikan jartzen ahalegintzen zirenak.

Edota, nolabait esateko, beste ereduren bat jartzekotan, mende bat lehenago Peru Abarka eta Maisu Juan aurrez aurre jarri zituen gure Juan Antonio Mogel eibartarrarena.

Euskal industriak aurrera egingo badu inbertsioa, lehiakortasuna, nazioarteratzea, ezagutza eta berrikuntza landu beharko ditu bai, hori bai; baina, beti ere, tailerreko jendea oinarritzat hartuz, Migel Lazpiur bera bezalako “taillarreko jendia”, torniatzaile hasi eta...

             

Un hombre de empresa

 Miguel Lazpiur Lamariano nació en Bergara en 1942. Dentro de su formación académica realizó estudios mecánicos de Formación Profesional, obteniendo la titulación de Maestro Industrial.

Su trayectoria profesional se inició como tornero en industrias NITO de Mondragón y ANDRÉS ALBERDI de Eibar. En 1960, junto con su padre, fundó la empresa JOSÉ LAZPIUR ELCORO, dedicada a taller para mecanizado de piezas. En 1983, se constituyó CONSTRUCCIONES MECANICAS JOSÉ LAZPIUR S.A, de cuya gerencia se haría cargo en 1985, tras el fallecimiento de su padre, y que tiene como actividad el diseño y fabricación de maquinaria especial y utillaje de precisión.

En 2002 creó la empresa Caldererías ZUBIKUA, también en Bergara, y a lo largo de 2004 tomó participación en DIGITAL CONTROL BERRI (DCBERRI), situada en Tolousse (Francia). Previamente, en 2003, se constituyó el actual GRUPO J. LAZPIUR, sociedad holding que engloba las distintas empresas de que dispone en propiedad o con otros socios y que da empleo al día de hoy a aproximadamente 180 personas, contando con 8 patentes de invención.

Actualmente ostenta los siguientes cargos: gerente de Grupo José Lazpiur S.A; gerente de Construcciones Mecánicas José Lazpiur S.A ; presidente del Consejo de Administración de GKN DRIVELINE LAZPIUR y miembro del Consejo de Administración de DCBERRI.

En el ámbito institucional, ha ostentado la vicepresidencia de ADEGI y desde el 12 de julio de 2005 es presidente de CONFEBASK

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: