Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Adin txikikoak direla eta ez direla

Adin txikikoak direla eta ez direla

Mikel Iturria 2009/07/26 21:47
Madrilen bazegoen parrokia bat, San Carlos Borromeo, Rouco Varela zitalak itxi nahi zuena. Bertako apaizetako bat da Javier Baeza. Bere blogean erantzuna eman die gaur egun puri-purian dagoen gai honi buruzko zenbait galderari.

Rouco Varelak parrokia hura itxi nahi zuela jakin zuenean, El golpe 401 artikulua eskaini zien Javier Ortiz zenak. Bertako apaizetako baten blogaren jarioa jarraitzen dut azken bolada honetan: Javier Baezaren Catorce kilómetros bloga, hain zuzen ere.

Jakiteko nondik nora dabiltzan ondo da irakurtzea blogaren sarrera-testua: "14 kilómetros marcan la distancia entre la exclusión y la inclusión. Esa distancia separa la Puerta del Sol, punto neurálgico de Madrid, de la Cañada Real Galiana y del Poblado del Gallinero.14 kilómetros separan la costa europea de un continente empobrecido.Catorce kilómetros: una distancia muy larga para quienes se ven obligados a recorrerla cada día. Con este blog pretendo visibilizar y rendir homenaje a todas esas personas que peregrinan cada día por los márgenes de la exclusión".

Atzo irakurri nituen Javier Baezak eta Patuca lagunak adin txikikoei buruz erantzundako zenbait galdera. Arrazoia: Alfonso Armada kazetariak eginiko erreportajea ABC periodikoarentzat.

Hona hemen zenbait zati:

"Adin penala jaisteaz ari garenean, zera esaten ari gara, gure Zuzenbide zorrotzena, krudelena eta kaltegarriena aplikatzea gure gizartearen parte ahulenari eta hauskorrenari; hain zuzen ere, delituak egiten dituzten haurrei. Hamaika edo hamabi urteko haurrekin horrela jokatzeak, alde batera uzten du ume horiek beste baliabide batzuk erabiliz hezi, zaindu eta zuzentzeko dugun gaitasuna".

"Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko estatistikek ez dute erakusten adin txikikoek eginiko delituen hazkundea. Hala ere, 2001 urtetik zentro itxien eta erdi-irekien plazen hazkunde esponentziala eman da. Madrilen, 2000 urtean hiru erreformatorio zeuden, 45 plaza. Gaur egun, haurrentzako hamabost kartzela daude Madrilen".

"Umeak gure gizartearen boxeo-zaku dira. Beraiek dira Espainiako gizartearen arazoak gehien pairatzen dituztenak: pobreziak gora egin du bereziki 0 eta 16 urteko haurren artean, gure gizartearen biolentzia eta agresibitatea, bizitza publikoan gure neska-mutilentzako eredu izan daitezkeen erreferenteen falta, hezkuntza sistema interes politikoen menpe egotea: honek guztiak dakar gure neska-mutilek gaizki pasatzea eta gure gaiztakeriak errepikatzea. Helduen zorigaitzen erresonantzia kutxa da adin txikikoen mundua. Gizarte bat adin txikikoen "beldur" denean, larriki gaixotuta dago".

"Badago okerreko kontzientzia errotua;  adin txikikoen delituak “pagatzen ez direla” eta haurren kartzelak izarretako hotelak edo udako kanpalekuak direla uste da. Erabat faltsua da hori. Orokorrean, segurtasun handiko kartzelak dira. Gizarteak benetan ezagutuko balitu, agian ez luke hainbeste arinkeriaz eskatuko haiek erabiltzea".

Ozenago esan daiteke, baina ez garbiago.

Galdera-erantzunen sorta osoa: ¿Reformar la Ley del Menor?, Catorce Kilómetros bloga. Gaztelaniaz.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2009/07/27 19:30

Gertatzen dabilana gizarte honetako porrotak erakusten ditu, zeuk Mikel itzulitako testuan agertzen dan eredu edo erreferentzia egokien faltarena (edo eredu kaxkarren ugaritasuna). Eta arazo guztien aurrean beti bide bi ditugu: Prebentzinoa eta zigorra. Lelengoa argi dago, baina bigarrena be bai, bestela zeure alaba kabroi batzuk bortxatu ondoren zelan geldituko zara ba?

Interneten badabil dekalogo bat ume delinkuenteak heztekoa. Ez dot tarterik hartu euskaratzeko eta parka:

  1. Comience desde la infancia dando a su hijo todo lo que pida. Así crecerá convencido de que el mundo entero le pertenece. 2. No le dé ninguna educación espiritual. Espere que alcance la mayoría de edad para que pueda decidir libremente. 3. Cuando diga palabrotas, ríase, esto lo animará a hacer más cosas graciosas. 4. No lo reprenda nunca ni le diga qué está mal algo que hace, podría crearle complejos de culpabilidad. 5. Recoja todo lo que él deje tirado: libros, zapatos, ropa, juguetes…hágaselo todo, así se acostumbrará a cargar la responsabilidad sobre los demás. 6. Déjele leer todo lo que caiga en sus manos. Cuide de que sus platos, cubiertos y vasos estén esterilizados, pero deje que su mente se llene debasura. 7. Dispute y riña a menudo con su cónyuge en presencia del niño, así no se sorprenderá ni le dolerá demasiado el día en que la familia quede destrozada para siempre. 8. Déle todo el dinero que quiera gastar, no vaya a sospechar que para disponer de dinero es necesario trabajar. 9. Satisfaga todos sus deseos, apetitos, comodidades y placeres. El sacrificio y la austeridad podrían producirle frustraciones. 10. Póngase de su parte en cualquier conflicto que tenga con sus vecinos, profesores, etc… Piense que todos ellos tienen prejuicios contra su hijo y que de verdad quieren fastidiarle.
iturri
iturri dio:
2009/07/27 19:40

Aupa Patxi:

Moyanok bota zuen Más que palabras irratsaioan aurrekoan esaldi borobila: "Entzierroa da kalean ematen den gertakari biolento bakarra betiko errezetarekin konpondu ezin duguna: penak gogortzea eta polizia gehiago eskatzea".

Ados nago zurekin ezin direla debalde izan ekintzak, baina zenbat denbora daramatza gizarte honen iritzi publikatuak pena handiagoak eskatzen edozein krimen larrirekin topo egindakoan?

Francoren garaian 40.000 preso omen zeuden Estatuan. Gaur egun 60.000 presoen langa pasa eta 70.000ra hurbiltzen ari omen da kopuru hori.

Kontutan izanik Franco kriminal bat zela, ez da marka txarra gaur egungoa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter