Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskaldunak mendira joten du

Euskaldunak mendira joten du

Amatiño 2015/06/11 00:10
Udaberriro bezala, elur-uraren garaia da. Pirinioetako errekak, ur lasterrak gogoko dituzten turistez eta kirolzalez betetzen dira astebururo. Euskal jendea nagusi da inguru hauetan. Ahuntzak mendira jotzen omen du eta euskaldunak ere bai.

Elurrarenak egin zuen arestian. Orain, berriz, elurra urtzeko sasoia da, elur-uraren garaia. Pirinioetako latsak inoiz baino urtsuago doaz maldan behera, sakan estu-mestuen artetik, noiz erreketan barrena zabalduko zain eta, itsasorantza, ibaiak nagusituko.

Pirinio hurbilean, Nafarroan nahiz Huescan, haratago joan beharrik gabe, rafting, kayak, barrankismoa edo hidrospeed (bodyboarden antzerako, baina errekan) praktikatzeko hainbat abagune dago, Eska (Erronkari), Irati (Aoiz), Veral (Anso), Subordán (Echo), Gállego (Murillo) eta Ara (Ordesa) erreketan zehar.

Lagun-taldeek eta familiek rafting moldea izaten dute gustukoen, sei, zortzi edo hamar persona elkarrekin joateko aukera eskaintzen du-eta, gaztetxo eta guzti, lehen eta bigarren arrisku-mailan behintzat.

Oker ez banago, zazpi arrisku-maila daude eta, laugarrenetik gora, nolabaiteko eskarmentu eta teknika handiak behar izaten dira, erreka-olatuak dezente galantak eta pasarteak mehar samarrak izan baitaitezke.

Zenbaitek besterik uste arren, euskal jendea nagusi izan ohi da inguru hauetan. Auskalo zein ote arrazoia, baina, ahuntzen pare, euskaldunak mendira joten du nonbait.

DSC_2532

 Badatoz...

DSC_2533

 Badoaz...

  DSC_2537

Nahi eta ezin...

DSC_2538

Hurrengoan hobeto. Lehorrago, behinik behin.

DSC_2542

Aldi berean, erreka berean (Gállego), gazte-txapelketa. Lehiakide-zerrenda Aitzolez, Aintzanez, Beñatez eta Malenez josita dago.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: