Arteak ez du asperrik eza bermatzen
Begoña del Tesok idatzia: “Me atrevería a decir que si no les gusta La invención de Hugo deberían hacérselo mirar. Que les exploren el alma, que les midan la tensión de su nervio óptico, que alguien investigue si su corazón se ha endurecido demasiado con el tiempo y la vida. Que otro alguien, sacerdote, chamán, brujo o psicoanalista intente convocar de nuevo al niño, al cinéfago, al soñador, al explorador, al lector de las novelas de Dickens que alguna vez fueron.” Ba… ez dut esango gustatu ez zaidanik, baina ezta gustatu zaidanik ere. Aspertu egin naiz, baita bizpahiru unetan erdi lotan geratu ere. Eta ez dut uste apaizik edo psikoanalistarik behar dudanik. Ezta zahartzaroaz bihotza elkortu zaidanik ere. Begoña adiskideak gazte jarraitzen du, nonbait, ez baitaki, oraindik, adinaz gero eta sentiberago eta negartiago bihurtuko dena.
Batak zein besteak jasotako sariak esanguratsuak dira. The Artist frantsesak merezi izan ditu filmik, zuzendaririk eta aktorerik onenari dagozkion sariak, soinu-bandari eta jantziari zor zaizkienez gainera. Amerikarrak irabazitako sariak izan dira, berriz, zuzendaritza artistikoaz, argazkiaz, ikus-efektuez, soinu-edizioaz eta soinu-nahasketaz. Bistan da arteak ez duela asperrik eza bermatzen.
Behar bada, nabarmen jakitunago, adituago eta jantziago azalduko nintzateke Hugo filma harribitxitzat jo ostean, Georges Mèliés, Lumière anaiak, Buster Keaton “Pamplinas” edo Harold Lloyd omenduko banitu; eta, are gehiago, Martin Scorseseren maisutasuna goratzeaz gainera, gonbita egingo banizue Oscarrez jantzitako film hau ikusteko. Baina, tira, zernahi delarik, ez behintzat niregatik joan.
Zine-adituentzako zinea. Nekez, ordea, zinezale berririk suspertuko duena.
"Le voyage dans la Lune". Georges Méliès